Artikulo honetan XIX-XX.mendeko erdialdera arteko burni meatzaritzari buruz hitz egingo dut. Leitzaranetik burni minerala, kobrea, pirita, blenda, galena, beruna e.a. ateratzen ziren. Garai honetan, aldaketa eman zen metzagintzan industriar iraultza zela eta. Honek, burniolen amaiera ekarri zuen, meatzaritzari berriz, bultzakada handia eman zion.
Lehen aipatu bezala, Euskal Herrian industriar iraultza XIX. mendean eman zen, honek eragina izan zuen Berastegiko burni meatzaritzan, izan ere, garai berean gorakada nabarmena izan zuelako. Inguru hauetako kapitalistek (batez ere bizkaitarrak) baso eta burni ustiapenaren negozioa egin zezaketela ikusi zuten, hau dela eta, tren bidea eraikitzeko asmoa azaldu zen. Tolosako Geronimo Zuriarrain ( Sociedad Minera de Berastegi- ko ordezkaria) eta Berastegiko Baso Elkarteko kideen artean kontratoa egin zuten 1899. urtean, mendi hauetako baso eta mineral ustiatzeko. Kontrato honetan zehaztu zituzten baldintza garrantzitsuenak:
- Epea 30 urterako.
- Urtean 6 000 pezeta ordaindu behar zituzten San Martin egunean.
- Zuhaitzak azaroak 15 etik, apirilak 15 bitartean bota behar zituzten.
- Mendian botatako egurra bailaratik atera arte, ez zeukaten zuhaitz gehiago botatzerik.
Akordioak akordio Berastegiko Baso Elkartekoek argi jarri zioten Zuriarrainei honako baldintza hau:
<< ... no puede extraer un palo mientras no construya el ferrocarril en los términos de los montazgos expresados y por esta circustancia no podemos disponer de esos terrenos ni de leña.>>.
Herriko zaharrek kontatzen zutenez, akordio honetara iristera asko kostatu omen zitzaien. Bilera ugari egin ondoren, baso-elkarteko ordezkariak etorri zirenean beraien akzionalisten batzarrera eta komisionatuak kontratoaren berri eman zutenean ohiu galantak izan omen ziren:
"Ahulek!, Ahulek! hoi umeek ere egingo ziten! Hoi pulamentue"- orduan komisionatuek erantzun omen zuten
"Zer egin behar giñin ba?! Noizpaitte itxi beharko giñin ba tratoa...".
Bi elkarte hauen artean egindako akordioak eragozpenak izan zituen garai hartako aziendak zeukan legediarekin. Hori dela eta, 1909ko urtean hitzarmena berritu zuten Berastegiko Leitzarango Basoak Elkarteak eta Sociedad Minera Guipuzcoana elkarteen artean. Horrela, legea betez, 20 urtetako epea jarri zuten errendamenduarako.
Argitu beharra dago, XX. mende hasieran Leizarango parajeko mendiak bost Baso Elkarteetan banatuta zeudela, hauek Elduaingo eta Berastegiko herritarren jabetza pribatukoak ziren. Berastegiko Udalerrian zeudeneko Baso Elkarteak hauek ziren:
- Ozpiñaeta
- Lorditz, Baztarrola, Urdanbide
- Ustartza
- Belako, Troyu, Gezatari
- Elutsaundiaga, Barrenola, Iparragirrekoarria
Elduaingo Udalerrian zeudeneko Berastegiko Baso Elkarteak berriz, hauek ziren:
- Bertxin
- Inturia
- Oizin, Endaziarzeta
- Urtebasoeta
- Ozpiñaeta, Urliokomendi
Berastegiko Baso Elkartekoek kontuak eramateko garaian oso korapilatsuak eta zailak izaten zirenez, lehen aipaturiko bost elkarteak desegin eta bat egitea erabaki zuten eta Leitzarango basoak* izena jarri zioten 1904. urtean.
* Leitzarango basoak elkartearen berri beste artikulo batean hitz egingo dut.
Gai honen inguruko datuak murritzak dira eta gainera, sakabanatuta daude. Leitzarango Basoak Elkartearen egoitza herriko udaletxean zegoen eta XX.mendeko 70. hamarkadan egoitzako artxibatutako paper guztiak balkoitik behera kamoi batera bota zituzten eta zakarretara eraman zituzten. Tamalez, Berastegiko historiaren zati eder bat zakar pila batera eraman zuten.
Meatzaritzarekin jarraituz, gai honen inguruan datu hauek agertzen dira:
- 1894ko urtean Osiñeta Baso Elkarteak Aintzergan dagoen Estebaneneko txabola ondotik hasi eta Plazaolan barrena Urdanbide parajeraino bidea berritu zuten.
- 1898ko urtean Bizkotx meatzeko jabeak Berastegiko udalari eskaera egiten dio Urtotik Plazaola galtzada zaharrean bide berri bat egiteko. Udalak ez zuen interes handirik azaldu, eta azkenean meatzearen jabearen gain joan zen gastua.
- 1901eko maiatzaren 26ean Pellegero izeneko pertsona bat Casualidad minan hiltzen da ustekabeko leherketa baten ondorioz. Meatzaritzan istripu ugari izan zituzten, izan ere, meatzaritza lan arriskutsua betidanik izan da.
Meatz gune berriak bilatzen gutxi gorabehera hamar bat berastegiar ibili ziren eta 1871tik 1940 urte bitartean 200 meatz-denuntzia erregistratuak agertzen dira Berastegiko udalerriko eremuan. Dena den, Berastegi inguruan 200 mina erregistro izan arren, honek ez du esan nahi 200 mina egongo zirelarik; meatze batzuk ustiatzen hasi orduko, minerala bukatzen baitzitzaien.
Hurrengo planoan Plazaolako "Virgen del Carmen" izeneko meatzea denuntziatzeko erabilia da 1885 urtean:
![]() |
Meatze honen ondotik behera jaisten da Plazaola zentraleko hodia gaur egun. |
Ondoren, egun meatzeen egoera erakutsiko dut:
PlazaolaHurrengo irudian Plazaolako geltoki zaharra ikusten da. Ondoan zentralera urak jaisteko hodia ikusten da.
![]() |
Zenbat tona burni garraiatu ote zuen tren xahar honek... |
![]() |
Paraje bera gaur egun |
Hodi horren ondoan dagoen meazuloaren argazkia dugu hurrengoa. Bertatik, espato fluor minerala atera zuten.
María Victoria meatzea
1939ko agorrean D. Estanislado Herrán Rucabado bilbaotarrak eskaera bat egiten dio Berastegiko udalari, herriko lur sailetan dagoen meatzea (Electra Plazaola nº 2 ondoan) ustiatzeko: <<...explotación y concesión de minerales de Espato flúor con el registro nombrado nº 4 233...>>.
Hitzarmena sinatzen dute:
- Ustiapenaren epea bost urtetakoa
- Tonako pezeta 1eko kanona ordaindu behar du
- Urtean gutxienez 300 tonakokoa ordaindu behako du, nahiz eta kopuru honetara ez iritsi
- Ustiapena bukatutakoan, segurtasunerako alicata edo meatze sarrerako zuloa hesi batekin itxita utzi beharko du
- ...
Estazio zaharraren ondo-ondoan dago María Victoria meatzea:
![]() |
Segurtasunerako hesia eskatu zion Berastegiko udalak, hala ere, zaborra botatzeko ez zegoen oztoporik nonbait... gaur egun, etxe tresna elektrikoak daude. |
Plazaola 2Tren bidean beheraxeago jarraituz, lehendabiziko tunelaren parean txabola baten , hiru zuloren, eta zubi baten aztarnak daude.
- 1903ko urtean, Baionako D.M. Bousquet-en ordezkari den Matias Olaecheak baimena eskatzen dio udalari Plazaolako eremua dauden "San Ignacio" eta "Demasia", "Cascagorri" eta "Novedad" meatzetan lanak egiteko.
- 1908ko urtean, Plazaolako parajean dagoen "Mina San Ignacio y sus demasias ocupan 30 202 m² " hartzen zituen.
Gaur egun honela azaltzen da eremu hau:
![]() |
Txabolaren zimenduak |
![]() |
Errekaren beste aldean zulo bat |
![]() |
Errekaren beste aldean bigarren zuloa. argazkiaren ezkerretara, txabola zahar baten pareta zaharrak ikusten da |
![]() |
Tunelaren pare-parean ezkerretara dagoen zuloa. |
Ondorengo argazkian zubiaren hiru oinak agertzen dira, bi baztarretan zubi brankak eta erdian hanka. Hauen gainean bantzuak edo egur tantaiak jarri, txarrantxakin josiz eraikitzen zuten zubia.
Zubi honetatik igaotzen zeneko bidea erdi aro garaikoa dela uste da
![]() |
Honela dago garai bateko pasoa |
BizkotxPlazaolako tenbidean behera jarrituz, eskuinetara Bizkotx parajea aurkitzen da.
Bizkotx, Leitzaranen izan den meatze eremu garrantzitsuena da. Datu batzuk aipatzearren, honako hauek aurkitu ditut:
- 1898ko maiatzaren 1. << Los representantes de la mina Casualidad (Bizcoch), solicitan algunos robles del sel de Bizcoch>>.
- 1901ean Casualidad izeneko minako kontratista den F. Torrontegik baimena eskatzen dio udalari kantina bat jartzeko Bizkotx parajean.
- 1901eko uztailaren 26. << Fabriciano Torrontegi (Bilbao), solicita 200 robles que estan en Bizcoch junto a la mina Casualidad>>.
Zura hau etxe berria eraikitzeko eta mina barruko karril bideko trabesak zein galeriko goiko eta sahietseko euskarriak egiteko erabilitzeko egingo zuten eskaera. Horretaz gain, bi plano makurtu (plano inclinado) eraikitzeko ere beharko zituzten zurezko materialak.
Zaharrei entzunda, Nazaio Zestao berastegiarra zurgintza lanetan aritu omen zen. Mina barruko lantegi hartan hainbat arazorekin aurkitu ziren, izan ere, mendi biguina zulatutzeko garaian, segituan goia erortzen zitzaien. Arazo honi irtenbidea emateko, aurrena egurrak goitik zeharrea sartu eta sahietsean euskarriak jarri eta orduan ateratzen omen zuten materiala; behin eta berriz, teknika hau erabiliz aurrera jarraitzen zuten galeria ebakitzen.
![]() |
Mendiari eusteko egurrak jarrita |
- 1901eko San Tiburtzio egunean F. Torrontegui-k Bizkotx parajean etxe berri bat ( 20m. luze eta 9m. zabalean) eraikitzeko baimena eskatzen dio udari. Casualidad minako enkargatuak (Octavio) prezioa jaistea eskatzen dio udalari.
- 1901eko abuztuaren 29 an baimena ematen dio udalak Bizkotxen etxea eraikitzeko.
- 1901eko agorreko 2an Casualidad minak zabaltzeko bi eremuetan haraitz zuhaitzak botatzen dituzte: Lehenengo sailean 92 haraitz botatzen dituzte eta bigarrengo eremuan, Bizkotxko ardi bordatik iparraldera dago.
Azken urteak
Urte batzuk salto eginez, Gerra zibilaren garaiko gertakizun bat ekarri nahiko nuke. Urte hauek garai gogorrak izan ziren, baita meatzaritza mundurako ere. Paper zaharrei begira nenbilela Bizkotxeko jabea alemaniarren alde zegoela aurkitu dut. Bere interes politikoak zirela eta zigortua izan zen. Goazen istorio hau gehiago sankontzera.
1926ko abenduaren 24an Bizkotx minako jabeak
Guillermo Wakonigg Humber eskaera bat egiten dio Berastegiko udalari: Bizkotxko mina aspalditik gelditik zegoenez, 300 pezetako kanona 25 pezetara jaisteko eskaera egiten du. Udalak ez du honartzen eskaera hori.
![]() |
Aktan datorren eskaeraren kopia |
Gizon honen inguruan internetean bila nenbilela, honako bitxikeria aurkitu dut. Guillermo Wakonigg Hummer Austriako kontsula bezala zegoen Espainian. 1936ko gerran nazionalen alde agertzeagatik 1936ko azaroaren 19an Derioko kanposantuko paretaren kontra afusilatu zuten. Ekintza burutzerakoan Wakonigg-ek lau haizetara "
Heil Hitler!"
ohikatu omen zuen
1938ko datu batzuk:
- Leitzako Astaritzaga baserriko Bautista Zabaletak Berastegiko udalari adierazten dio, Bilboko Jose Maria Amaan, Bizkotxko nagusi berriak, 25 pezetako kanona ordaintzen duela hango etxe eta baratzarengatik.
- Eduardo Binder Bizkotxko meatzetako enkargatuak Plazaolako presa ondoan oilategi berri bat eraikitzeko baimena eskatzen dio Berastegiko udalari. Honek baiezkoa eman zion eta urteko kanona 5 pezetakoa jarri zion.
- D. Jorge Echmidt “Sociedad Montana?”-ko zuzendari gerenteak Bizkotx parajean zuhaitzak botatzeagatik 3, 400 pezetako indemnizazioa ordaintzen dio Berastegiko udalari.
1942ko maiatzean Irungo "Explotaciones Mineras Aralar S.A."-ko ingeniero zuzendariak idatzi bat sartzen du Berastegiko udaletxean, Bizkotx mendiko meategietako atzeratuta zeuzkan (1937-1940) ordaindu beharreko kanonaren kopurua argitu nahiean. Atzerapen hau gerrako gorabeherarengatik izango zela pentsatzen dut.
1943. urterarte Bizkotxko meategian alemaniarrak egon ziren. Hauek kaltzinatzeko hiru labeekin lanean aritu beharrean, erdikoa bota eta eskuinean zegoena handitu eta honekin aritu ziren lanean. Esaten dutenez, II. mundu gerrara Alemaniara joan zirela eta gehiago ez omen ziren itzuli
Gaur egun honela daude:
Hurrengo irudian Bizkotx-ko etxearen egoera ikus daiteke:
![]() |
1901ean kantina bat jartzeko baimena eman zioten F. Torrontegui kontratistari. |
Ondorengo argazkia XX.mende hasierakoa da. Goiko aldean danborra dago, beheko aldean berriz minaren sarrera eta bien artean burni bideak lotzen du (hemendik behera jaisten zuten minerala bagoietan). Eskuinetara eraikuntza txuri bat ikusten da, hau Errerotegi zaharra da.
![]() |
Garo meta eta arta soro hori Lontxone bordako sailak dira |
![]() |
Garai hartan hiru labe zeuden. Eskuinetara, Bizkotxko etxea txelatan agertzen da. |
![]() |
Erreka xoxtorraren ondoan daude meatze zuloak |
![]() |
Bizkotx labea goitik ikusita. Han beheran, kargaderoa, treneko bagoiak kargatzeko erabiltzen zena. |
XX.mende hasieran hiru labe agertzen dira, gerora erdiko labearekin eskuinekoa handiagoa egin eta honekin lanean jarraitu zuten burni mineralak erretzen.
![]() |
Labea gaur egun, ezkerretara labe zaharra. |
![]() |
Labearen azpiko aldean dagoen kargaderoa |
![]() |
Zulo bakoitzak parean zegoen bagoia kargatzeko prestatuta zeuden |
![]() |
Zulo horietako bat, gertuago ikusta |
Paraje horretatik goraxeago bagoi bidean (plano inclinado) erabilitako bihurritutako errail baten hondakinak ikusten da:
![]() |
Erreri zaharraren paretak gaur egun |
![]() |
Tornua kokaturik zegoeneko eraikuntza gaur egun |
![]() |
Zulo bertikal bat edo isuribidea |
![]() |
Gorago dagoen tornuaren euskarria |
Paraje honetan mea zulo asko dago.
![]() |
Meatze zulo honek ura dauka bere barrenean. |
![]() |
Errekaren ezker aldeko meatze zulo bat |
![]() |
Ur biltegia gaur egun |
Bizkotx eremua goitik ikusita:
![]() |
Bizkotx 1954-n
Etxea, ur-biltegia, polborina, labeak, minerala kargatzeko egitura, karril zaharra, ikatz biltegia, komuna, erizaindegia, errementeriaren tailerra, barrakoia etab. daude paraje honetan. |
![]() |
Paraje bera 1991-n |
X. Cabezonen planoa dugu hurrengoa, bere web orritik hartuta. Gizon honek Leitzarani buruz oso web interesgarria dauka eta planoak egiten oso iaioa da. Informazio gehiago eskuratu nahi duenarentzat, bere web orria gomendatzen dut:
http://www.leitzaran.net/minas/index.html
Iparragirreko-errekaLeitzaranen behera jarraituz, paraje honetara iristen gara. Eremu honetan hainbat toki izen erabiltzen dira, hala nola: Iparragirrekoarria, Barrenola...
Hurrengo argazkian Iparrekoarriaren azpiko aldean Leitzaran errekatik gertu dago:
Hurrengo bi argazkiak Iparreko- errekatik gertu dagoen meatze zulokoak dira:
![]() |
Kanpotik ikusita |
![]() |
Barrutik ikusita |
Aurreko meatzetik zenbait metroetara honako zulo hau aurkitu daiteke::
![]() |
Meatzearen sarrera |
![]() |
Barrutik kanpora begiratuta |
Torremina
Martin Jose Malkorra Martinez (basozaina) Torre baserrikoak aurkitu zuen mina hau. Hau dela eta Torre mina deitzen zaio eta toki izen bezala erabiltzen da, batez ere, artzain eta ehiztarien artean.
Mina hau Basakaitz parajean, Alperlux (Alperluze) errekatik gertu dago. Leitzarain errekatik ezkerretara dagoen meatz bakarretako bat da.
![]() |
Zuhaitz horixka horren inguruan dago mina |
![]() |
Sarrera |
![]() |
Horrelako zirrikua dago barruan |
![]() |
Barrutik kanpora begiratuta |
AltzegiAltzegi errekaren ondoan zulo handi eta beldurgarri batzuk daude. Hemendik bagoi bidez bagoi bide Olizarrera ematen zen minerala.
![]() |
Pagota paraje aldeean, lur azalean dagoen meatze aztarna |
![]() |
Altzegi erreka ondoan ezkerretara dagoen zulo bakarretako bat. Zuhaitz adarrekin estalita dago sarrera. |
MustarberriMustarko baserriaren atzean eta Altzegi errekaren ondoan meatze zulo batzuk daude. Hemendik seguruena Mustarzarko labeetara zuzenean eramango zuten minerala. Lur azpian meatze zulo handiak egon behar omen dute. Mustar etxeko soroaren garai aldean (eukalipto artean) ondazulo bat dago. Ondazulo hau, azpian dagoen galeriako zuloa erori eta goiko partean ikusten da.
Hurrengo argazkian Mustar baserria ikus leike. Honen etxe atzean daude meatze zuloen sarrerak.
![]() |
Etxe honen teilatua goitik behera abitua dago |
![]() |
Lurrak behera joanda daude leku honetan. |
Olizar (Orilizarraga)Garai bateko Osiñeta basoak deituriko parajean, mineral asko egongo ote zeneko esperantza zeukaten. Basoa berriz, hazita omen zegoen aspaldi ustiatu gabe; aurrekoek ziotenaren arabera, basoa hain itxia zegoenez, ez omen zen eguzkirik ere sartzen lurrera. Hau dela eta, baso eta mineralaren ustiapenarekin ekin zioten.
- 1897ko urriaren 18. << Sr. Salazar (Bilbao), solicita permiso para construir una choza junto a la fuente de Olizar >>.
Eskaera honi baimena eman zion Berastegiko udalak. Etxe hau Etxetxuri bezala ezaguna zen. 1962 inguruan Olizarko guarda etxe berria egiteko, Leitzeko Boxikanborda zenak aberearekin leran Etxetxuriko harriak jaitsi zituen.
Baso eta mineral ustiapen hau aurrera eramateko asmoz, bagoi bide bat eraiki zuten Olizarko iturritik hasi eta Baztarrola errekaraino (1.100 m luzeran gutxi gorabehera eta zabalean yarda 1), baita Altzegiko erreka aldera ere. Bagoiak animaliak tirata garraitzen zen.
Sociedad Minera Guipuzcoana enpresan lana egindako langile ohi batek esan zidanez, 90cm inguruko zabalera zuela trenbideak (yarda 1 izango zuela pentsatzen dut).
Etxetxuritik gertu tornuaren euskarria eraiki zuten. Handik behera Mustarzar aldera plano inklinatua eraiki zuten; bagoien ibilbidea lurrean zegoen. Hortik zeharrera bi labeetara ematen zuten minerala erretzera.
1907ko azaroan, Berastegiko udalak kexa bat jarri zion meataritzako elkarteari, egin zuten plano inklinatu berriak Olizarko bidea ixten zuela eta.
Baso eta meatzeen ustiapena 1929ko urtean amaitzen zen kontratoa. Beraz, data horren inguruan gutxi gorabehera amaituko ziren meatzaritzako lanak.
Mustarzarko labetan erretako minerala Mustarko tren geltokira jaisten zuten.
Hurrengo ortofotoan Olizar eremuko egitura aztarnak ikusten dira:
![]() |
Gaur egungo egoera. Lorditz errekaz beste aldera dago meatze zuloa |
Leitzaranen meatze zulo gehiago egon arren, artikulo honetan horietako batzuk ekarri ditut, denak aipatzea luze joko lukeelako.
Argazki bi zahar hauek Asturias aldekoak dira
![]() |
Euskal Herriko meatzaritza museokoa da argazki hau |
![]() |
Mutiloako Troy mina atarian |
Industria honek lanpostu ugari sortu zituen inguru hauetan. Berastegi nahiz ondoko herrietako jendeak lanbide honetan lan egiteaz gain, Asturias, Galizia, Leon, Kantabria e.a. ingurutik jende asko etorri zen meatzaritzan lan egiteko asmoz.
Langile hauek Plazaola eta Mustarreko etxeetan bizitzeaz gain, inguruko ardi bordetan ere meatze familiak bizi izan ziren.
Bitxikeria bezala, M. Lizartza (Pastantxoanekoak) bere Olizarko borda meatzariei alokairuan utzi zien eta bere ardiak Pagota parajeko mea zulo handian sartzen omen zituen. Neguan, izozte garaiak etorri eta goitik erortzen ziren itzuzurek ardiak busti, denak ormatu eta artalde guztia izurratzera ekarri omen zuen.
Iturriak: B.U.A., nire ganbarako kopreko dokumentuak