Quantcast
Channel: Ganbarako kopreko altxorrak
Viewing all 39 articles
Browse latest View live

Errege-bidea

$
0
0

XVII eta XVIII. mendeetan komunikabide nagusiei deitzen zitzaien errege-bidea. Tolosatik abiatuz Ibarra, Belaunza, Berrobi eta Munttagako zubia (Eldua) igaro ondoren, berehala 170 metrotara eskuinetara hartu zubi xahar bat igaro eta gaur egunean Munsjo papelerako etxeak dauden ondotik barna Ugarango zubia igaro eta Elduaingo herria zeharkatzen zuen. Kamio-etxe ondotik barna Plaza-zaharrera. Ermitti etxe ondotik Larrene-bordatik gora Bideraungo gainera. Hemendik Areiztungo zubira. Urtiñoko atarian Sederoko etxe ondotik barna Lizarragako atarira. Ospital etxe ondotik igaro Berastegiko plaza zeharkatu Apeztegia, Alkanizko zubia Pastantxoren etxeondotik Arrimakilleta barrena San Anton zaharrera.

Aintzergan:

San Anton zaharretik, Estoaneko txabolan ezkerretara hartu eta Galtzada, Bertasorota Usabaleta, Artaleku, Urtzuriaga eta Urtoko-zubieta.

Nafarroan:

Urtoko zubitik ,Urto, Ibiur, Leitza,Uitzi, Lekunberri.

Beste adarra:

Ibiur, Aresoko herria zeharkatu, Matxarin, Pagozelai, Gorriti, Azpirotz, Lekunberri.


Aipamen historikoak kronologikoki jarrita

Bide hau bere izena bezain zaharra da. Antzirga toki izenaren aipamenik zaharrena 1332ko urtean egin zuten batzar batean aipatzen da. Bertan, Nafarroako mendietako merioa eta Garcia Martinez de Berastegui (jaunttoa) elkarrizketa baterako hitzordua zeukaten. Honela dio testuak:

<<... Por expens del dicho merino et de IIII** hombres a pie, qui de Lerin, Baztan a Ançirga, termino dÍpuzcoa, (...) et por Garcia Martiniz de Berastegui, porque los trayse...>>.
  • 1614 urtean Urtorako Errege bidean errege ordea pasa behar zuela eta, enbarazu egiten zituzten bide inguruko  zuhaitz adarrak moztu zituzten.
    • <<... calçada que se a hecho en el camino real desde Areiztun asta Arrimaquilleta...>>
  • 1617 urtean,<<... Endrezar los caminos de bidagarral (Bidagarraiz) y la calçada de de Bidaraun...>>
    •  <<...Adrezar la calçada de Urtiño y el puente de Ariztun...>>
  • 1629 urtean, Miguel Lazcano ("Bortatxo" bezala ere ezaguna) eta izen bereko bere semea errege bidea konpontzen aritu ziren. Garai horretan, Aresoko tabernan egindako bazkariarengatik eta erositako zaldi batengatik 45 duketa ordaindu zizkioten aita semeak Pedro Echaideri ("Rolet" izengoitiaz ezaguna). 
    • 1654 urtean konponketak egin zituzten:<<... Puente de Uarança y Muntteguia a 2/3 y 1/3 costos...>>.
    • 1659 urtean,<<... 8 reales en sidra cuando adrezaron los caminos de Veraun y Arrimaquilleta...>>.
    • 1665eko urtean, <<... Berastegui, Goizueta y Leiza se juntaron en Franquia para solucionar el problema de ladrones y salteadores de caminos...>>.
    • 1694 urtean, <<... Escrituras de union entre los lugares de sobre los ladrones, salteadores y quatreros...>>.
    • 1755 urtean ere konponketa handiak egin ziren errege-bidean. Bidearen tramoak berritzeko lanak almonedan edo enkantean atera ziren. Esaterako, Anzirga bailaran:
     <<... en el camino real desde la rozadura de Miguel de Ustoa 1.170 pies de tirada (286.5 estados) continuacion: rozadura de Sevastian de Alduncin ô casa de Gaztañondo...>>.
    <<... rozadura de Gabriel de Ezpeleta hasta el rio Bertasoroeta 1.170 pies, 12 pies de ancho... conducto al par de la rozadura de Salvador de Obineta... Puente de medio punto en el rio Bertasoroeta...>>.
    <<...desde la rozadura de Sevastian de Alduncin asta de Gabriel de Ezpeleta (1.170 pies) dos conductos para pendientes de las aguas, uno junto a la rozadura de la casa Mocolorena a la de Sagastiberria abriendo de buena forma. Otro conducto en el sitio, en la rozadura Juan Martinez de Zavala y que vage a la rozadura de Juan de Esoin...>> 
     << ...Desde el rio Bertasoroeta hasta la rozadura de Juan Muñagorri (Berastegui) hasta que se una el camino de Usavaleta que se halla executando (920 pies)...>>
    <<...Desde el puente del parage de Usavaleta acia el parage de Artalecu (1.100 pies)...>>
    <<...desde el puente Cipillan hasta juntarse con el que baja de Artalecu a distancia 770 pies de de tira y 12 pies de ancho...>>.  
    Ikusi daitekeenez, ongi hartzen zituzten erreka xoxtorretako urak egin behar ziren zubiak eta kainuak eginez.


    Garai berean, Eldu parajean ere konponketa ugari egin zitzaizkion errege-bideari, hala nola:


    1. <<... Desde la mitad del puente Uvaraenea en direcion al molino 440 pies y 12 pies de ancho...>>. Zubiaren neurriak berriz: 27 oin luze eta 7 oin zabal.
    2. <<... Mas adelante hacia Berrobi 7 pies de largo y 7 de ancho...>>
    3. <<... Porcion 48 pies de largo y 7 pies de ancho que se debe ejecutar desdel (?) de la pared de manposteria de la presa del dcho molino...>>
    4. <<... Desde la presa 144 pies de largo y 12 pies de ancho conduto para la fuentecilla, dando salida en el extremo inferior de la dha presa...>>
    5. <<... Desde el molino 30 pies de largo y 7 de ancho...>>
    6. <<... Y ultima hacia Berrobi 60 pies de largo y 7 de ancho...>>

    Ikusi daitekeenez, Elduko tramoan errege-bidea puxkaka-puxkaka zehaztatuta azaltzen da. Gaur egun ur araztailea zein labea dauden tokitik eta errota zegoen ingurutik pasatzen zen errege-bidea.


    Bide berria Tolosa-Iruña 

    1784-1793 urte bitartean bide berri bat eraiki zuten Tolosatik Iruñera Lizartzatik pasaz. Berastegiko batzarrak Gipuzkoako korrejidoreari idatzi bat bidali zion, Iruñatik hasita Lizartzaraino bide berri bat egin nahi duela eta ados ez daude adierazteko. Bide berri hau arriskutsua iruditu zitzaien berastegiarrei, izan ere, gaizkile asko ezkutatzen omen zirela eta elurte asko izaten zirela adieraziz.

    Hau dela eta, 1787 urtean udalbatzak Francisco Bordagaraik (Kontsejuko maizterra) bidalitako idatzia onartzen du eta udaletxea berriro ere enkantean ateratzea eskatzen da. Bordagarairen arabera, lehen jende asko pasatzen omen zen Kontsejuko ostatutik, baina Lizartzako bide berria eraiki zenez geroztik, udaletxeko ostatutik ez zen inor ere pasatzen. Honegatik alokairua jaisteko eskatzen dio udaletxeari.

    1787ko azaroan, udaletxeak Kontsejuko errenta jaistea erabakitzen du. Aurreko bi urtetan Bordagaraik 201 erreal ordaindu zuen eta oraingo enkante berrian 4 urtez, urteko 77 pesotan.

    Adibide honekin garbi ikusten da lehen Tolosatik Urtorako bidea garrantzitsua zela Tolosatik Nafarroara joateko, baina Lizartzako bide berria eraikiz geroztik bigarren mailara jaitsi zen hemengo bidea.



    Tolosako Naparzubi




    Eldutik Urtorako Errege-bidea planoan

    Hurrengo planoan ikus daiteke Elduako mugatik hasita Elduainetik barna, Berastegi igaroaz Urtoko zubiraino zein ibilbide zeukan errege-bideak:

    1- Munttaga  2- Olako-zubia 3- Papelerako labea 4- Ubarango zubia 5- Elduaingo Kamioetxe

    1- Kamio-etxe 2- Corenso Tolosana 3- Plaza zaharra, Ermitti etxea 4- Larrene borda (Gorraenea) 5- Bidaraun 6- Urtiño etxea
    1- Urtiño etxea 2- Zamargin etxea 3- Sedro etxea 4- Lizarraga etxea 5- Herriko plaza


    1- Herriko Plaza. 2- Apeztegi etxea. 3- Alkanizko zubia. 4- Pastantxone etxea. 5- Benta berri etxea.
    6- San Anton ermita. 7- San Antonzarko gaina.


    1- San Anton zar 2- Arretxeko txabola 3- Estebaneneko txabola



    1- Estebaneneko txabola 2- Galtzada  3- Bertasoroetako zubia 4- Kaminero etxea 5- Bidegurutzea 6- Usabaletako zubia


    1- Usabaleta parajea 2- Artalekuko gaina 3- Artalekuko "Industrialdea"4- Urzuriaga 5- Mikelete etxea zegoen tokia 6- Urtoko zubia

    Hurrengo planoa Berrobi


    1-Arkaitze. 2- Antzi. 3- Errotazar. 4- Errotazarko zubia. 5- Lapatza. 6- Gabitegi.

    Hurrengo planoa Beotibar parajea


    1- Zelaieta. 2- Benta etxea. 3- Beotibar etxea. 4- Beotibar Industrialdea. 5- Etxabe baserria. Uranga papelera. 7- Arkaitze baserria.



    Gabitegiko zubia


    Lapatza jauregi ondoan Errege-bide zaharra



    Errotazarko zubia


    Erreboteko arkua eta herriko plazatik barna zen Errege-bidea 



    Pastantxoan etxe azpitik Benta Berri aldera doa Errege-bide zaharra


    Galtzada parajea Aintzergan.




    Bertasorota inguruan.


    Bertasorotako zubia


    Usabaletako zubia.


    Artalekuko erreka eta galtzada zaharraren arrastoak



    Belauriate

    $
    0
    0
    Belauriate (Belabieta) izeneko tokia Uzturre- Ipuliño mendi zerran kokaturik dago. Amasa, Eldu eta Tolosa mugatzen dituen mugarri bat dago bertan kokatua. Inguru hauetan historiaurreko aztarna ugari daude (triku harriak). Adituen arabera, antzinako gotorleku baten aztarnak egon litezke.

    Beraz, betidanik izan dela pasoa esan genezake, hala nola: artzaintza, transumantzia, merkataritza, jendearen joan etorriak...


    Ibingo langa.
    Eskuinetara Tolosa-Amasa- Eldua-ko mugarria

    Orain dela hamar bat urte gutxi gorabehera "Gipuzkoako Komunikabideen Historia" liburuaren aurkezpena dela eta, Pariseko unibertsitateko irakasle jubilatu baten bisita izan nuen. Liburu honetan aipatzen diren Estarta-aundi, Domintxin-bordako estarta eta Belaurietako bideari buruz jakin nahi zuten, Jakes Casaubon jaunak (izuratarra) itzultzaile lanak eginez. Jubilatutako irakaslearen galderak erantzun eta gero, kafea bat hartuz istorio hau amaitu zen. Hala ere, Belauriate bidearen inguruan jakin-mina sortu zitzaidan eta gai honi buruz gehiago sakontzea erabaki nuen.

    Paper zahar ugari miatu eta aztertu ondoren, Belauriateko bidea dela eta, gatazka ugari izan zituzten XV eta XVI. mendean batez ere Tolosako hiriaren eta Berastegi- Elduaiengo olagizonen artean. Horietako bat 1496 urtean Elduaingo herriak eta Tolosako hiriak, baina zaratatsuena 1498 urtean izandako auzia izan zen.


    1498ko auzia

    Berastegi, Elduain eta Leitzarango olagizonek Belauriate eta Leunetako bideak mandazainekin berriro erabiltzen hasi zirenean, Tolosako hiriak hauek geldiarazi egin zituzten; salgaiak bahitu eta isunak jarri zizkieten, izan ere, Tolosatik igaro behar baitzuten zergak ordaintzeko.

    Berastegiko herritarrek Arandiako sagastian batzartu ziren auzi honi aurre egiteko asmoz.

    Alde batetik, Tolosak honako arrazoi hauek erabili zituzten:

    • Villafranca eta Donostiarekin batera Tolosa zela "Puerto Real" eta derrigorrez Tolosatik pasa behar zutela inguruko merkatariek, bertan zergak ordainduz. <<... diez e veynte e treynta e quarenta e çinquta e sesenta e setenta años o mas tiempo que avia estado e estava ay posesion e uso e costunbre ynmemorial de y e venyr con bestias cargadas de mercaderias...>>. Gaztelako erregeek Tolosako hiribilduari hainbat pribilegio edo abantaila zeuzkaten emanak.
    • Hauek ziren ordaindu beharreko zergak: hamarren zaharra, alkabala eta burniaren albala. 
    • Tolosatik pasatzen zen bidea Errege bide nagusia zela.
    • Belabietako gainetik zein Leunetako gainetik igarotzea aldapatsuagoa zenez, berastegiarrentzat nekosoagoa zela eta Tolosatik igaroz gero zelaia zenez, erosoagoa egingo zitzaiela merkatariei.
    • Tolosak bide honetatik igarotzen zirenentzako hainbat zerbitzu prestatuak zeuzkan, hala nola: ostatuak, errementeri, zurgin, perratzaileak e.a. Bestalde, ostatuetako otorduetan kontsumitzen zen sagardo, ogi etab. Hau zela eta, Tolosatik pasatzeari utziz gero, herriarentzat kalte ekonomiko handiak sortuko zirela azpimarratu zuten.
    Bestetik, Berastegiarrek honako arrazoi hauek aurkeztu zituzten:

    • Belaurietako menditik igarotzeko arrazoitzeko garaian honela dio: <<... Los señores de las ferrerias de Leyçarayn diez e veynte e treynta e quarenta e çinquta e sesenta e setenta e ochenta e nobenta años ynmemorial de y e venyr qualquier genero de bestias cargadas de mercaderias por Veloriate e Vydaederan (Bidaraun) e Lehuneta que van desde verastegui e dlas dichas ferrerias fasta las dhas tierras e villas dla marisma e San Sebastian e otras tierrasa de la dcha provinçia...>>. Mendiko paso hauetatik joan edo etorria eginez gero hiru edo lau legoa motzago egiten zitzaizkiela.
    • Probintzian ordaindu behar ziren zergak "Urnyeta" eta "Fernany"-n ordaintzen zituztela.
    • Garai haietan Nafarroako merkatariek Tolosatik derrigorrez pasa behar zuten, baina berastegiarrak gipuzkoarrak zirela argudiatuz, ez zeudela behartuta Tolosatik pasatzea zioten.

    Hurrengo testuan ikus daiteke 3 bideen aipamena, Belauriatekoa, Bidaraungoa eta Leunetakoa.


    ... uso e costumbre e q syempre avya sydo e acostum
    brado yr por los dhos camynos de belauriate e bida
    deran e leuneta e valle de leyzaran e ...

    Honez bestez, berastegiarrek eta elduaindarrek tolosarrei inongo oztopo eta isunik jarri gabe nahi zuten lekutik pasatzen uzteko errebindikatzen zuten.

    Aipatzen diren burniolak hauek dira: Plazaola, Mustar, Berinas, Ynturia, Ollokiegi eta Narbarrain. Erabilitako testu zahar horietan burniola hauetako jabetza lautik hiru tolosarrak zeukatela. Bestalde, landutako burnia garraiatzeaz gain, burni minerala ekartzeko eta burniola landu ondoren merkatura ermateko ere bidea erabiltzen zutela ikusten da.

    Tolosako hiribildutik pasatzeko betebehar hori Leitzeko eta Aresoko burnioletako olagizonentzat gaitz erdi izango zen, baina goizuetarrentzat izugarrizko kaltea egiten zieten Errenteriara edota Hernanira zuzenean joan beharrean Tolosatik pasa behar izatea.


    Kontuak kontu auziaren epaia Valladoliden eman zioten 1498ko otsailaren 22an. Epaian Berastegi, Elduain eta Leitzarango olagizonen aldekoa izan zen.

    Berastegitik Belauriatetik barna Andoainerako bidea zabaltzeko asmoa agertu zuten Berastegiko eta Elduaingo udalek. Horrela, 1561.ean erregetzak baimena eman zion Berastegiko kontzejuari << ...para abrir un camino hacia Navarra por el termino de Belauriate >>. Tolosako herriari ez zitzaion gehiegi gustatu, ondorioz, honen aurka agertu zen. Horren bestez, beste pleitu luze bat izan zuten, paper zahar ugari daude artxiboetan auzi honi buruz; adibidez: 1571ko paper zahar batzuek diotenez, <<...expediente que comprende los poderes de los pueblos de Berastegui, Andoain, San Sebastian, Astigarraga, Tudela y Zaragoza para la habilitación del camino de la montaña de Belauriate, a que se opuso la villa de Tolosa, fundada en un privilegio>>.

    1591-1650 urte bitartean auzi baten sententzia agertzen da: <<... setencias sobre los derechos que tenian las herrerias de Leiza y Areso a sacar su hierro hasta el mar sin pagar impuestos>>. 1690ean berriz, honela dio beste dokumentu batek: <<... sobrecarta de una cedula expedida por el Real Consejo declarando exento de pago de alcabala y peaje: Leiza, Areso, Lesaca, Vera, Echalar, Aranaz, Yanci, Goizueta, Arano y Erasun>>. 

    Hemen ikusi daitekeenez, Tolosari asko kostatu zitzaiola bere pribilegioei edo eskumenei uztea.

    Garai hartan, peninsulako erreinuek flandiarrekin komunikazioa interesatzen zitzaien, batik bat interes ekonomikoarengatik. Bide honen ibilbididea Flandrian hasi, Lapurdi, Astigarraga, Donostia, Andoain, Belauriate, Berastegi, Nafarroako erreinua, Aragoiko erreinua, Valentzia eta Murtziaraino iristen zen.

    Hurrengo argazkian gaur egungo Belabietako ibilbidearen nondik norakoak ikus daitezke. Esan A-15 egin zenean bide honen hainbat gune ezberdin galdu zirela; bestalde, bide honen egoera penagarria dela, dena sasiz eta sastrakaz itxita baitago.




    1.  Belauriate edo Ibingo langa
    2.  Argiñeneko borda
    3.  Salbarrediko borda
    4.  Belabietako tunelaren garaialdea
    5.  Otxoteko borda
    6.  Ezpeletako borda

    Belauriate parajea goitik ikusita


    Puntu gorriek lehengo bidea erakusten dute.




    Argiñeneko bordaren paretak


    Argiñeneko borda ondoan



    Ibingo erreka


    Ibingo erreka 



    Galtzada gaur egun

    Paraje honetan garbia dago bidea


    Salbarrediko borda ttikia


    Antzu-sarobeko erreka


    Galtzada arrastoak


    Pagaldeko erreka


    Bidea orbelaz beterik, ondoan pago errenka.



    Otxoteko borda

    Aritzu aldera

    Bide zaharrak pareta dauka azpiko aldetik

    Aritzuko erreka


    Lehen aipatu ditudan merkataritza pasoaz gain, XX. mende erdialdera arte zenbait andoaindar Berastegiko errotara aleak igotzera etortzen ziren. Salontzoko ermita ere (Salontzo egunean) amasar eta andoaindar ugari etortzen ziren bide horretatik meza entzutera. Gaur egun ordea, egoera penagarrian dago horrenbesteko historia izan duen bide hau, izan ere, dena ainarra, otea eta laharren itxita baitago. Hori bai, maxusta ederrak jan genituen handik pasa ginenean!

    Mandoegi-Leuneta

    $
    0
    0

    Mandoegiko kamioa

    Inguru hauetako herrietako adineko jendeek "Mandeiko kamioa" bezala ezagutzen dute Mandoegi zeharkatzen duen bideari. Bide hau Leitzalarretik itsasertzeko portuetara trunkoak garraiatzeko erabiltzen zuten garai batean. 

    Paraje hauetan pertsona ibilitako aztarna ugari daude, esaterako historiaurreko harrespilak, triku-harriak eta menhirrak. Aspalditik transhumantziako bidea ere bazen, hala nola, Lekuonak aipatzen du San Migel menditik Jaizkibel mendirako ibilbidea: <<... la documentalmente registrada, de las vacadas del Santuario de San Miguel de Excelsis al Jaizkibel, guipuzcoano de Fuenterrabia y Pasajes San Juan. (...) Su trazado a grandes rasgos, era como sigue: de San Miguel, por Baráibar, a Lecumberri; de Lecumberri, por Echarri, a los montes de Huici y al puerto de Beruete; del puerto de Beruete, por el vado de Urto, a Arano; de Arano por el vado de Arrabide, a los montes de Oyarzun; y de los montes de Oyarzun, por fin al Jaizkibel>>.

    Udaberrian San Migelen irudia herriz herri eramaten dutenean, gaur egun errepidez eramaten da; baina garai batean oinez eramaten zutenean, Leitzako herritik Aranora eramatean bide hau erabiltzen zuten. Leitzarango jende ugari Apezaren gurutzea deituriko parajera joaten ziren santuari harrera egitera, bertan belauniko jarri, errezo batzuk egin eta irudiak aurrera jarraitzen zuen. 

    Transhumantzia eta fede kontuak utzi eta esan bide hau merkataritzan ( Leitzarango sei burniolak behar zuteneko mea Somorrostrotik garraiatzeko eta landu ondoren atzera bueltatzeko, itsas ertzeko ontzioletan behar zeneko zura, iltze e.a. eramateko...) joan etorri ugari egiteko erabilia izan dela.

    Inguru hauetako herrietako merkantziak eramateko edota ekartzeko garaian zati bat lurrez eta Hernaniko kaitik Donostiako Santa Katalinako kaira Urumea ibaia txalupaz edo gabarraz garraiatzen zituzten. 

    Urumeako ibaian izan diren garraiolariei buruz informazio ugari dago Donostian Santa Katalina portua aipatzen da, Hernaniko herrian berriz bi portu ( Osiñaga eta Portu). Portu auzoan gaur egun han dago Lonja izeneko etxea.

    Leitzarango olagizonek arazo ugari izan zituzten Urumea ibaiko Lonjako arduradunekin, adibidez: Lonjako biltegian utzitako burniak uraldeak eraman zituztela, zaintza gutxi zeukatela eta materialak ostu ere egiten zituztela...

    Aipamen historiko batzuk

    Gai honi buruz informazio asko dago, baina artikulo honetan, bide honen merkataritzan izan zueneko garrantziaren ideia egiteko, horietako batzuk aipatuko dira:
    • 1568ko urtean, Berastegiko kontzejuak eta Leitzarango olagizonek Donostiako udalari eskatzen die hiri honetako lonjan Berastegi eta Elduaingo burnia Nafarroako burniarekin ez nahasteko. Auzi honek urte asko iraun zituen. 
    • 1646ko urtean, Urumeako olagizonek Leitzarango egurra eskatu diote Berastegiko eta Elduaingo udalbatzei. Bideraunen bilduta Flandriako gudak burnia behar du, hori dela eta Erregeak laguntza eskatzen du etengabe. Andres Olloki eta Martin Aranoz Zubiri dira eskaera egin duten olagizonek, burniolaren ustiaketa Donostiako Joan Aranbururen mendean dagoelarik. Honako hau dio dokumentuak:  <<...poniendo dia fijo para que asi los sobredichos ferrones de la urumea como una persona o dos que estas villas nombrasen procurasen poner en efecto lo que se pretendia por las neçesidades y cargas y obligaciones con que se allaban para acudir al servicio de su magestan para el exercito de Catalunia como para otras partes por los recelos grandes con que el enemigo amenazaba esta monarquia y a los estandos y plazas de Flandes y porque todos los dias deva quenta y excrivia su magestad a la diputacion de esta provincia y desde ella escrivian a estas billas com copias de cartas de su magestad...>><< Y que se de quenta berbalmente a Joan de aramburu bezino de san sebastian que es quien tiene el manojo y la labranza del fierro que se labra en las herrerias de urumea por los dichos antonio de olloqui y martina arano de çubiri>>.
    • 1677ko urtean, Martin Aranalde Beriñaseko olagizonak Urnietako Santiago Camio, Andres Larburu eta Sebastian Munitarekin egiten du hitzarmena. Hauek Hernaniko kaitik mea garraiatuko dute eta itzultzean burnia eramango dute.
    • 1684ko urtean, Plazaolako burniolako olagizonaren eta Andoaingo M. Orella-ren  arteko hitzarmena. Bi urtez, Donostiako Santa Katalinako kaitik mea garraiatzeko.
    • 1691ko urtean, Miguel Echenique Ollokiegiko olagizonak mea faltarengatik Elduaingo eta Berastegiko udalei itzultzen die burniola. Honela dio dokumentuak: <<...y respecto de haver puesto el Señorio de Vizcaya embarazo para conduzir vena de Çomorosto al puerto de San Sebastian y haver corrido y correr tiempos tan calamitosos y ser mi fuerza y posibilidad tan corta que no he podido...>>. 
    Orain arteko kontuak burniolen ingurukoak ziren, oraingo datu hauek ontzigintzari buruzkoak dira:

    • 1674ko urtean, pagoarekin egindako arraunak Donostian saldu zituzten Joanes Arbide eta Miguel Saizarrek.
    • 1675eko urtean, Miguel Saizarrek 55 erreal kobratzen ditu Donostiara arraunak eraman eta bueltan garia eta beste labore batzuk ekartzeagatik.
    • 1675ko urtean, Donostian bizi den Flandraiko Nicolas Piencheau merkatariaren eta Berastegiko Joan Obiñetaren arteko hitzarmena. Hiriberri-Arakiletik Donostiara garraiatuko du Piencheauk duen garia.
    • 1685eko urtean, berastegiarrek Donostiako Santa Katalina kaira tronpak egiteko zura eraman zuten.
    • 1727ko urtean, Pasaian eraikitzen ari diren itsasontziaren kila egiteko behar adina zura eraman zuten Agustin eta Francisco Aranaldek.
    • 1740ko urtean, Pasaiako portuan eraikitzen ari diren ontziak egiteko zurarengatik eta iltzeengatik 6034 erreal kobratzen ditu Juan Antonio Echeberriak Plazaolako olagizonak.
    • 1767ko urtean, Berastegiko eta Elduaingo udalek 2563 erreal ordaintzen dizkio Francisco Goizueta Ameraungo burniolako olagizonari zenbait ontzi egiteko eramandako zuraren truke.
    • 1769ko urtean, erregeari ontziak egiteko enkantean erositako zura berastegiarrek landu zuten. Zura Urtoko zubi eta Frankizelai inguruan hartu zuten.
    • 1802ko urtean, Berastegi eta Elduaingo udalek 236 zuhaitz saldu zituzten 60 erreal zuhaitz bakoitza. Ontzitegi Errealerako oholak eta zura egiteko.

    Hurrengo argazkietan bide honen ibilbidearen puntu esanguratsuenak erakusten saiatzen naiz, Leitzalarretik hasiz, eta Donostiako Santa Katalina kaia zenarenean amaituz.

    Mandoegiko ikuspegia.
    Bidea pinudiaren mugan dago.


    Bidegorrietako parajean bidearen aztarnak.
    Han behean Leitzalarre.


    Urepel mendiaren parean.



    Bide ondoan Urepelko askak.



    Irumugata parajean.
    Argazkiaren erdian mugarria.

    Hurrengo argazkian Ezkaiztako bidea ikus daiteke. Goizuetako merkatariek hemendik ekartzen zituzten salgaiak Tolosara eramateko, bertan zergak ordainduz.


    Gaur egun honela dago garai batean merkatariek horrenbeste erabilitako bidea


    Puntu gorrietan Ezkaiztako bitxurra Goizuetat aldetik ikusita



    Mandeiko kamioa, atzean Mandoegi


    Gaur egun garbia dago bidea


    Baratzazarreta ingurua, atzean Apezaren gurutzea


    Burnizko gurutzea Apezaren heriotzaren oroigarri.
    Harrian dagoen gurutz hori auskalo noizkoa ote den.
    San Migelen irudiarekin hemen egiten zuten geldialdia errezatzeko.



    Leuneta aldeko ikuspegia.

    Illarrasoro aldean pista egina dago bide zaharraren gainean.


    Asketa parajea. 


    Arizolako iturria



    Paraje honetan pista utzi eta Antxista aldera jarraitu


    Antxistako harkaitza, atzean Adarra.
    Antxistatik Otsolepora ezker aldetik dago bidea (egun zikinduta).



    Otsolepoko bidegurutzea.
    Hemen trikuharria eta Elduaien-Urnieta mugarria.



    Otsolepotik aurrera, atzean Adarra mendia.
    Hemendik aurrera Urumeako isuritik jarraitzen du bideak.



    Mantalen (Urnieta) parajeko egunsentia.


    Leiako parajean


    Santsonarri


    Aballarri parajean


    Mendizaleak sahietsetik joaten dira


    Zaordegiko borda ondoan abereak abaroan. Bero handia egiten zuen.





    Arlegorko mairubaratza bide ondoan


    Arlegorko zabaletik ikuspegi polita Hernani aldera.Hemendik behera makoka doa bidea Pozontarri parajera



    Pozontarriko trikuharria, honen inguruan dago bidea.



    Itsas aldeko ikuspegia, atzean Donostia.
    Hemen Pardiola baserria. Horren ondotik pasatzen da bidea.




    Urnieta aldean galtzada arrastoak.


    Mugarriluze, honen ondoan gurdibide zaharra


    Galtzada arrastoak (Hernani).



    Galtzadaren arrasto gehiago (Hernani).


    Pardiola aldean atari polit bat.


    Hurrengo argazkian Otsuaneko erreka Urumea ibaia sartzen den gunea ikusten da. Garai batean inguru honetan zegoen portuko lonja. Berastegi eta Elduaingo merkatariek hemendik ekartzen zituzten Somorrostoko mea eta Leitzarango burnioletan mea hori landu, ondoren atzera bueltan eraman zituzten. Hor zegoen lonjara eramaten zituzten itsasontziak egiteko zura, oholak, iltzeak e.a.



    Osiñaga auzoa.
    Otsuaneko erreka Urumea ibaiarekin bat egiten duen gunea gaur egun.
    Inguru honetan izango zen portu zaharra.


    Denborarekin Hernaniko Osiñagako portua utzi eta Portu deituriko auzoan jarri zuten kaia. Bertan dago gaur egun Lonja deituriko etxea.

    Portuko Lonja etxea gaur egun


    Salgaien joan etorriko garraioa mendietan zehar idiekin eta mandoekin egiten zen. Hernanitik Donostiarako garraio lana Urumea ibaian zehar "ala" eta gabarra deituriko ontzietan egiten zen.

    Hurrengo argazki zahar horretan bi behi pare, gurdi bat trunkoa gainean duela eta bi gizon ikus daiteke:

    Era honetan garraiatzen zituzten garai batean.



    Donostiako planoa (1641).
    Santa Katalina zubiaren ondoan zegoen izen bereko kaia.


    Ibibidearen planoak:

    1-Leitzalarrea. 2-Bidegorrita. 3- Urepelko askak. 4- Irumugata. 5- Ezkaizta. 6- Baratzazarreta



    1- Baratzazarreta. 2- Leuneta. 3- Etzala. 4- Aritzolako iturria. 5- Antxista. 6- Otsolepo.


    1- Arlegor. 2- Aballarri. 3- Otsolepo. 4- Zaburu.









    Hernaniko plano zahar bat


    Donostia eta Leitzalarre lotzen dituen ibilbidean, bide zaharraz gain gauza asko ikus daitezke, batez ere, historiaurreko eraikinak (trikuharri, menhir, dolmen, harrespil ...), herrien arteko mugarriak, sarobeak, zuhaitzak eta batez ere, eguraldiak laguntzen badu, ikuspegi zoragarriak: hasi Kantauri itsasotik eta Pirinio mendi zerraraino. Iparraldera berriz, Landetako hondar horiak eta hego aldera bista hala bideko parajeak! Hori bai, bukatzeko otordu on bat eta ...

    Bideak

    $
    0
    0
    Berastegitik igarotzen diren bideen historia.

    Artikulu honen bidez Berastegitik igarotzen ziren bideei buruz landuko da. Antzinatik Berastegiko herria hainbat bide garrantzitsuren pasadizo izan da. Bide hauek transhumantziarako, merkataritzarako, pertsonen joan etorrirako a.a. erabiliak izan dira.

    Historia pixka bat

    Historiaurrean zehar lehendabiziko bideak ehiza eta artzaintzarako joan etorriak egiteko izango zirela pentsatzen da. Hala ere esan beharra dago, Erromatar inperioa bide eraikitzaile handiena izan zela, Berastegitik gertuena Iruñetik Oiassoko bidea izanik.

    Denboran aurrera eginez, Erdi Aroan, X. mende aldera Jerusalenera, Erromara eta Compostelako Donejakuera peregrinazioan joateko ohitura hedatu zen Europa osoan. Erromara peregrinaziora joaten zirenei erromes deitura hartu zutenez, geroztik peregrinatzaile gutziei erromesak deitzen zaie.

    Gipuzkoan Donejakuera joateko bi ibilbide igarotzen dira: bat  Kantauri itsasertzetik zeharkatzen duena, eta bestea Gipuzkoan erditik igarotzen dena. Erromes bideek horrenbesteko garrantzia hartu zutenez Gaztelako erregeak, Alfonso VI. ak, honako agindua eman zuen: << que sean amparados è guardados, que ninguno nos faga nin tuerto sin robo >>.  Horrenbestez, X. mendearen azken aldera bideak ongi zaintzeaz gain, behar ziren zubiak berritu edo konpontzeko agindua eman zuen, batez ere Donejakue bidea.

    Hiribilduen sorrera

    XIII eta XIV. mendean hiribilduak sortu eta merkataritza indartu heinean, bideek garrantzi handiagoa hartu zuten. Ardi eta behi bitxurrek zabaltzeari ekin zioten mandabideak eraikiz, pikatxoiez eta borrez harkaitzak puskatuz eta errekak igarotzeko zubiak eraikiz. Lan honetan, mandabideak behar zuen zabalera ematen zitzaien.


    Mandabide bat harkaitza puskatuz egina

    Neurriak.

    1452 ko Foru zaharreko ordenantzetan dator nolakoak behar zuten izan bitxurrak, bideak eta errepideak:<<En razon de los caminos que son reales que se abran en ocho ó doze pies den las coderas de los caminos que sean de veinte pies>>.Bestalde, herrialdeko barnealdetik itsas portura igarotzen ziren bideak handiagoak ziran, <<Porque quando los unos carros fueren del Puerto á las sierras é otros de las sierras á los Puertos e si entraren en el camino puedan pasar los unos á una parte los otros á otra ,sin enbargo Alguno: por ende dijeeron que abian de fuero y hordenaban que todos los tale caminos por do pasan los carros sean de ancho quatro braçadas y media, ...>>.

    Honek adierazten du aspalditik Euskal Herrian bideak zabalak egiten saiatu zirela, nahiz eta hemen dauden zenbait leku malkartsuetan ordenantza hori betetzea eziñezkoa izan.

    Bideak zein neurritakoak behar diren jakitea ez da nahikoa lan hauek aurrera eramateko Gaztelako erregeak beraiek baliabide gutxi zeukatenez herrietako agintariei (kasuan kasu kontzejuei, hiribilduei e.a.) eman zieten bide berriak egiteko, beti ere zaintzeko ardura probintziako korrejidorearen ikuskapenaren menpean. Hau dena aurrera eraman ahal izateko herritan  gabelak deitutako guneak jarri zituzten. Hemen kobratzen zituzten atesariak, zubisariak eta bidesariak deitutako zergak.

     1730 urteko paper zahar batzuetan, Uliko mikelete etxea ingurua "puesto de ganbelas"bezala agertzen da.


    eneL termino y Paraje llamado las Gambelas de Uli
    jurisdicion comun y Propia delas Villas de Verastegui y Elduayen ...

    Bidelapurrak

    Historian zehar, bidelapurrak beti izan dira , XIII. mendea ez zen salbuespena izan, inguru hauetako bideetan lapur ugari baitzeuden. Arazo honi aurre egiteko Alfonso X.ak zigor hau jarri zuen bidelapurrentzako:<<El ladron de caminos publicos y los que le dieren ayuda consejo ó encubrieren incurren en pena de muerte...>>. 

    Ikusten denez neurri honek ez zuen emaitza onik lortu, izan ere, jarraian ere Gaztelako erregeek bidelapurrei aurre egiteko neurri gogorragoak hartzen jarraitu zuten. Arazoari aurre egiteko, Santa Hermandad deitutako erakundeak,  herrietan koadrilak osatu zituzten gaizkileak harrapatzeko. Koadrila hauek lapurreta baten berri entzun orduko, lapurrei segi behar zieten herritik bost legoako erradio batean, pasatzen ziren herrietako ezkilak errepikatuz eta inguruko herrien artean errelebatuz lapurrak atzeman arte.

    Honela dio errege aginduak:<< Que los alcaldes y cuadrilleros hagan sacar al malhechor al campo, y pongale en  un palo derecho, y tenga una estaca en medio y un madero á los pies, y allí le tiren las saetas hasta que muera naturalmente>>

    Hemen ikus daitekeenez, gaizkile eta bidelapurrek zigor gogorrak zeuzkatela.

    Tolosaren pribilegioak

    Gaztelako erreinuak bere interes ekonomiko eta militarrak defendatzeko, Nafarroako erreinuari Gipuzkoako lurraldea kendu eta iparraldeko  lurretara bidea seguruago izateko, 1256.ko urtean herri batzuei hiribildu titulua eman zien, besteak beste: Salvatierra, Segura, Villafranca, Tolosa, e.a.

    Erdi Aroan, Berastegi eta inguru hauetan Ahaide Nagusien gehiegikerietatik babesteko 1375.ko urtean Tolosarekin elkartu zen beste herri askorekin batera Ermandade bat sortuz.. Horrela, eskualde honetako herritarrek aurre egin zieten bai Ahaide Nagusiei eta ganadu lapurrei eta bide erasotzaileei, e.a..

    Garai  horretan, Tolosari berebiziko indarra eta pribilegioak eman zitzaizkion, adibidez: Tolosa lehorreko portu bezala ezarri zuten (Puerto Real). Nafarroatik Baiona aldera pasatzen ziren salgaiak derrigorrez Tolosatik pasa behar zituzten, zergak bertan ordainduz: hamarren zaharrak,erregearen alkabalak, kontzejuaren sisak eta burniaren albalá. Honela Tolosa, indar handiko merkataritzako monopolio bat izatera iritsi zen.

    XV. mendean zehar Leitzarango burniolak garrantzitsuak ziren Berastegiko herritarren ekonomiarentzat eta ekoizten zuten burnia itsas portuetara eramaten zuten Tolosatik pasaz. Inguru hauetako jaunttoen eragina arindu egin zen, baita bide lapurren arazoa ere. Orduan, berastegiarrentzat merkataritzako joan etorriak egiteko Belaurietako bidetik igarotzen hasi ziren salgaiak, burnia itsasaldeko herrietara eramanez. Bide hau hiru legoa motzagoa baitzen.

    Belaurietatik pasatzen hasi zirenez, Berastegi zein Elduaingo merkatariak baina batez ere, Leitzarango olagizonak Tolosa herriarekin liskarrak sortu ziren.

    Gai honen inguruan izan ziren auziak 1478, 1479 ,1496 eta batez ere 1498 ko urtean izan ziren. Azkenik, 1479 an Leitzarango olagizonek lortu zuten erregeak baimentzea:

    <<... Yr y venir con qualquier bestias cargadas de mercadurias, asi desde nuestro reyno como de fuera por los dichos caminos de Belauriate y Vidaderaun (Bidaraun), que van desde la dicha Verastegui y de las dichas ferrerias  (Leitzarangoak ), fasta las dichas tierras y villas de la marisma y San Sebastian ...>>.

    1496. urtean Elduaingo eta Tolosako udalek auzia izan zuten. Elduaindarrak bidea zabaltzen hasi zirela eta tolosarrak ideia horren kontra atera ziren.

    Auzi honetan azaltzen diren pertsonen zerrenda:

    << Miguel de Olaondo e Machiqu de Olaondo e Juan de Sorreguyeta e Iñigo de Verroeta e Iñigo de Echeverria e Juanes fijo de Pedro de Elduayen e (----) fijo de Ojer de Alsua e Myquel de Alsua e Domyngo de Vengoesea hermano de Matyn de Sanches e Iñigo de Chapileta e Iñigo de çapatero capandero (---) de Perocha Bujica e Pedro de Goya vecinos....>>. Eta dokumentuak honela jarraitzen du :<< ...abrieran e fizieran camino ancho nuevamente començando de la dha. universidad de Elduayen por el termino llamado (1*) q salia al dho. camino Altoso llamado Ybiayan e Se juntava A la Senda e camyno de la Syerra de velauriate, A fyn e ynducio de yr e pasar por el dho. camyno con sus Azemylas e vienes e mercadurias desde la dha. unyversidad de elduayen para los puestos de la marisma e distintas partes e de los puertos...>>.

    Paper zahar honen arabera, Elduaingo herritik hasi eta Belauriateko gainera hasi ziren bidea egiten.

    (1*) Bidearen hasierako toki izen hori ez dut ulertu zer adierazten duen. Nolanahi ere, bidea zabaltzen Elduaingo herritik hasi zirenez, Etxeberri baserriaren inguruan beharko lukeela esango nuke.

    Hurrengo testu hori da bidearen abiadako toki izena .




    Auzi honetan atentzioa eman dit niri elduaindarrak eta berastegiarrak ez zirela joan elkarrekin Tolosaren aurka, eta bestalde, Valladoliden barrena auzitan ibiltzeagatik 13.500 marabedi gastatu zituzten deus ez egiteko.

    1498.urtean berriz ere auzia izan zen Leunetako, Belaurietako eta Bideraungo bideen erabilpena zela eta. Tolosako udala alde batetik eta  Berastegi , Elduaien zein Leitzarango burnioletako olagizonak bestetik. Auzi hau Tolosak galdu zuen.

    Garai honetan, Aro Modernoan, sartuta, jaunttoen ahalmenak eta boterea deuseztatu ez baziren ere, gutxitu egin ziren eta Berastegin eta Elduaienen ekoizten zen burnia eta salgaiak itsas portuetara garraiatzeko Belauriateko bidetik eramatea interesatzen zitzaien eta Tolosako herriari iritsi zitzaion zenbait eskumen eta pribilegio uzteko garaia. Hala ere, Tolosak ez zuen amore eman nahi, horren adibide dira ondorengo datuak:

    • 1561.ean erregetzak baimena eman zion Berastegiko kontzejuari << ...para abrir un camino hacia Navarra por el termino de Belauriate >>.
    • 1570.ean Tolosak auziatara eraman zituen Berastegi eta Elduaingo udalak eta Leitzarango olagizonak Belauriateko bidea zabaltzen ari zirelako.
    • 1586ko urtean Nafarroatik Gipuzkoara ekarri eta eramaten ziren salgaiak Tolosan ordaindu behar ziren zergak (alkabala eta hamarrenak) ez ordaintzeagatik Tolosako Joanes de Iriarte sindiko eta prokuradoreak, mando eta salgaiak baitu  zizkion, zergak ordaindu bitartean Joanes de Garaicoechea berastegiarrari.  
    • 1590-XI-13 an alde batetik Leitzako abadea Fermin de Arano, Beltran de Arano eta hauen prokuradorea Domingo de Çarauz eta bestetik Tolosako Hermandadeko Alkatearen artean auzi bat izan zuten. Honela dio paper zaharrak << ...el dho alcalde de la hermandad (Tolosakoa),Tomo y prendo al dho don fermin de arano y su buerizo e carreteros siete juntas de bueyes e dos carros cargados de bena >>. Mea Leitzalarreko Sarasain burniolara zeramatzaten eta merkatari nafarrak Tolosatik zergak ordainduaz pasa beharra zeukatelako izan zuten arazoa.
    • 1590-93ko urtean, berriz ere Fermin de Arano eta Beltran de Arano, auzitan azaltzen dira Tolosako Hermandadeko Pedro de Olazabal alkatearen aurka. Oraingoan, Goizuetako salgaiak Ezkaizta edo Leunetako parajetik barrena itsas portuetara eramateko, Nafarroako salgaiak zirenez, Tolosan zergak ordaindu  beharra baitzeukaten.  

    Adibide hauekin garbi ikusten da Tolosak zeuzkan eskumen pribilegiatuei uko ez egitea, oztopo handia zela inguru honetako herrien merkataritzarako.

    Berastegiarrak, Tolosako elkartean gustura ez zeudenez,1614ean, inguruko beste herriekin batera Tolosatik bereiztea eskatu zuten. 1615-VII-6 ean Lizarraga etxean bilduta sinatu zuten bereizketa akordioa, Hernando de Rivera lizentziatua eta Berastegiko udal agintarien arteko sinadurarekin. Honela Berastegi unibertsitate izatetik hiribildu izatera pasa zen.



    Bide zaharren zerrenda:
    1. Tolosatik Bidaraundik barrena, Nafarrora zihoan Errege-bide zaharra.
    2. Berastegitik Belauriate parajen barna itsas portuetara merkataritzan erabilitako bidea.
    3. Mandoegiko kamioa deitua, Leitzalarretik Hernaniko portura eta hemendik ontzioletara. Trunkoak eta salgai ugari garraiatzeko erabiltzen zen.
    4. Gorriti- Uli- Berastegi- Tolosa
    5. GI-2130 errepidea, Tolosa-Urto karretera.
    6. AP-15 autobia
    7. GR-9 Ulitik pasatzen zen kañada edo zezen bidea deitua, Bardeetatik Tolosara.
    8. Inguruko herriekin komunikatzeko erabiliak (Goizueta, Arano, Areso, Gaztelu, Lizartza, e.a.).



    Mandabide bat



    Lapurren galtzada deitua

    Tolosa-Urto errepidea (GI-2130)

    $
    0
    0
    Tolosa- Urto errepidea denbora tarte ezberdinetan eraikia izan zen.

    • Tolosako Napar zubitik hasi eta Berrobiraino 1862-1863 urte bitartean egin zuten.
    • Berrobi-Elduaien (Arrosi) 1866-1867 urte bitartean egin zuten.
    • 1870-1871 urte bitartean Arrositik Berastegiko Mallorkina etxe pareraino bi zatitan egin zuten. Lehendabizi, Arrositik hasi eta Sapel errekaraino eta bigarrena, Sapel erreka paretik Mallorkina etxe pareraino.
    • Mallorkina etxe paretik Urtoko zubira 1882-1884 urte bitartean eraiki zuten lau zatietan. 


    Errepide hau eraikitzeko garaian, hainbat berrikuntza erantsi zizkioten errepideari, adibidez: kunetak, bazterretan ubideak, seinaleak eta Donostiarainoko distantzia neurtzen zituzten harrizko puntu kilometrikoak.


    Donostira 37 kilometro


    Errepidearen zoruari dagokionez, lehendabizi harri xehetua edo legarra botatzen zuten eta gainean, ofita edo tupea deitzen diogun lur geruza zabaltzen zuten. Ondoren, zilindro batekin dena zapaltzen zuten zorua trinkotzeko.

    Kamineroak

    Bidearen artapena edo zaintza egiteko kaminero talde bat osatu zen Gipuzkoan. Tolosatik Urtorako bideko konponketak, bazterretako laharrak eta ubideetako zaborrak garbitzeko kaminero bat jarri zuten.

    Aintzergako Kaminero etxea 1898ko urtean eraiki zuten eta bertan kamineroa bere familiarekin bizi zen. XX. mendean zehar hiru kaminero familia bizi izan ziren Kaminero etxean, azkeneko kamineroa Rafael Azurmendi izan zen jubilatu arte.

    Kamineroen zaindaria Santo Domingo de la Calzada da, (maiatzak 12). Egun horretan ospatzen zuten bere eguna kamineroek, meza, bazkari, soinujole, bertsolari e.a.. Egun batean, Txapel zenari tokatu zitzaion festa hartan bertsotan aritzea eta honela bota omen zuen bertsoa:

                                                           Ez det esango kamiñeroak
                                                           denak diranik zabarrak,
                                                           baiñan tarteka tarteka ikusten
                                                           dirade alper samarrak.
                                                           Zutik jarrita mugitu gabe
                                                           atxurrak eta palarrak,
                                                           astoak moztu bearko gero
                                                           baztarreko belarrak.

    Bertso hau entzun zutenean kamineroek kopeta beltza jarri omen zuten eta festa antolatzen zuen sobrestanteak ez omen zituen urte batzuetan bertsolaririk eraman jaialdi haietara.


    Gaur egun errepide honetan, Gipuzkoako Artapen enpresa batek zaintzen du.



    Arrosi parajeko planoa


    Arrosi 1896 urteko argazkia



    Abereak tiratako kotxea.
    Leitza-Areso-Tolosa ibilbidea egiten zuen.


    Errepideko lanak egin behar zituztenean, Gipuzkoako kamineroek taldean egiten zuten lana. Kamineroen taldeko organigramako izenak bereziak zituzten: peoiak, sobrestanteak, enkargatuak e.a.

    1910eko argazkia


    Kaminero taldea kamioia eta guzti!


    Berastegiko errepidean lanean


    Belauntzako rektan kaminero kuadrilla.
    Alkandora zuriarekin Rafael Azurmendi.



    Kaminero etxea gaur egun.

    Nafarroako mugan karabineroak eta mikeleteak aspaldi xamarretik izan ziren. 1970 ingururarte egon zen azken mikelete familia.

    Etxe hau Gipuzkoako Diputazioarena zen.
    Gaur egun Mikelete etxea botata dago.


    Urtoko zubia

    Mikelete bat Urtoko zubi zaharrean

    Berastegiko baserriak eta etxeak historian zehar

    $
    0
    0
    Inguru hauetan pertsonen joan etorriak izan diren berri badugu, hor dauzkagu historiaurreko hainbat eraikuntza (triku harri, harrespil e.a.). Laarteko mendian ere azaldu dira burdin aroko zeinbait aztarna. Hala ere, ez dago ziurtatuta Berastegiko aranean pertsonak noiz hasi ziren etxebizitzak eraikitzen.

    Berastegiko Eliza Artxiboan aipamen bat ekartzen du, Berastegiko herrian 200 bat oinetxe zirela esanez. 
    Hala ere, denboran zehar hainbat gora behera izan dituzte etxeek, hala nola: suteak, etxeak zahartzea, etxe handitzeak e.a. Bestalde, Berastegiko etxe bakoitzaren izenek ere aldaketa nabarmenak izan dituzte. Hortaz, artikulu honetan, informazio guzti hau biltzea da nire asmoa.

     Kontutan izan behar dugu, etxeen lehen aipamen idatzia data jakin batekoa agertu arren, horrek ez duela esan nahi etxe hori urte horretan eraikia denik, izan ere, lehen aipatu bezala XIV. menderarte ez baitira idatzitako aipamen handirik aurkitzen. XVI. mende erdialdetik aurrera, nabarmenki agertzen dira berastegiarren merkataritza harremanak, herentziak, epaiketak, hipotekak ...  modu idatzian.


    Berastegiko etxe bat.



    Etxe zerrenda:




    1. Lizarraga Txiki

    Etxe honen lehen aipamen idatzia 1578 urtekoa dugu. Bertan, Martin Yartuak 120 duketa ordaintzen ditu seniparteak direla eta. 1674 urtean etxea berreraiki zuten.

    Gaur egun etxe hau desagertua dago. Hala ere, bere kokapena jakina da, izan ere, Lizarraga etxeko lursailetik atera gabe, Puxantene etxe aldera baitzegoen. 


    2. Lizarraga

    Etxe honen lehen aipamen idatzia XVI. mendearen erdialdekoa dugu.

    Etxe honetako semeek kargu garrantzitsuak izan dituzte historian zehar: Kapitainak, erretore, apaiza, Sevilla hirian Indietako "almojarifazgo" deituriko zergak kobratzeko kargua zuen pertsona eta zer esanik ez Berastegiko hainbat alkate.

    Kontutan izanda, Berastegiko hainbat alkate etxe honetako izan zirela, Lizarraga etxean hainbat batzar garrantzitsu egin ziren historian zehar.

    Izenari dagokionez, zenbait dokumentuetan etxe hau Lizarraga handia, Lizarraga zaharra eta Lizarraga berria bezala agertzen da.


    Lizarraga

    Lizarragako armarria


                                        


    3. Eguzkitza

    XVI. mende erdialdekoa dugu aipamenik zaharrena. 1609. urtean, Pedro Arano eta Maria Eguzkitza agertzen dira etxe honen jabe.

    1563. urtean Joanes Eguzkitzak mailegu bat bermatzeko, Eguzkitza etxea jarri zuen.

    1680. urtean, Martin Aranalde (Lizarraga) eta Juan Martinez Lizarraga (Eguzkitza) etxeko jabeek lur trukaketa bat egiteko baimena lortzen dute. Honela dio testuak: <<... por la servidumbre que tiene para ella se siguen notables daños y perjuicios a las heredades del dicho vinculo en las ocassiones de sembrar y del agosti pissandolas con personas y cavalgaduras... y por quitar estos incovenientes tengo tratado con el dicho Juan Martinez el que se haga una permuta quedandola la dicha su heredad para el maiorazgo y dandole su equibalençia en tierras de maiorazgo en otra parte...> 

    Pasa den mendeko 70. hamarkadan baserri zaharra bota eta bi etxe bloke eraiki zituzten.


    4. Elberdin

    Aipamenik zaharrena XVI. mende erdialdekoa dugu. 1584. urtean Martin Elberdin agertzen da semeentzako oinordetza banatzen.

    1938. urtean etxe hau guztiz berreraiki zuten.


    Elberdin



    5. Bordazar

    1684ean Martin Aranalde Lizarragak Juan Mitxelenari 6 urtez alokairuan eman zion Madariaga (Bordazar) etxea. 1700. urtean, Martin Ezpeletari etxea 9 urtez alokatzen du, baldintzetako bat etxeari berrikuntzak egin beharko zituela azalzen da agiri horretan.

    Garai batean, etxe hau Madariaga bezala ezagutzen zen. XIX.mendean Bordazarrena bezala agertzen da eta gaur egun, Bordazar bezala ezagutzen da. 2000. urte inguruan, baserri zaharra bota eta etxe berria eraiki zuten.


    Bordazar bota aurretik.



    6. Lukas Borda

    Etxe hau Lorentzioborda bezala ere ezagutzen zen, gaur egun Goikoborda bezala ezagutzen da.


    Gurutzea atalburuan



    7. Danbolin edo Bidabe

    1697. urtean Antziola Txikia izenarekin azaltzen da.


    8. Lukasene

    Etxe honen aipamenik zaharrena XVII. mendearen hasierakoa dugu. 1640. urtean, Antziola Txikia bezala agertzen da. Urte horretan, Lukas Goikoetxea etxearen jabe bezala azaltzen da. Hemendik etorriko da Lukasene izena.

    1649. urtean, Lukasene eta Amigorena etxeak erre egin ziren. Lukasene eta Amigorena etxeak eraiki zituztenean, bi etxeen artean pareta bat eraiki zuten, biak bereizteko.


    9. Amigorena

     Etxe hau, Migeluzene etxea bezala ere ezagutua izan da.

    1649. urtean Lukasene eta Amigorena etxeak erre egin ziren. Garai hartan, Joanes Amigorena zen etxearen jabe, ondorioz, hemendik datorkio etxeari izena.

    Lehen aipatu bezala, Amigorena eta Lukasenen etxeak erre egin ziren eta 1675 urtean bi etxeen erdian pareta altxatu zuten. Horretarako, 35 duketako zentsua eskatu zuten. Honela dio testuak: <<... para en pago de lo que ynporto la mitad de la pared bezinal que tiene las casas llamadas Anziola, las nuebas.>>



    Jakasene.




    10. Iturriaga

    XVI. mende erdialdekoa da bere lehen aipamen idatzia. 1641. urtean Maria Iturriaga azaltzen da etxearen jabe.

    1674. urtean Leon Lizarzak eta Grazia Elusa gazteak etxe berria eraiki zuten Elusarena zeneko orubean.

    1852. urtean etxea erre egin zen. Orduz geroztik ez da etxea berritu, gaur egun, pareta zahar batzuk besterik ez dira gelditzen.


    11. Ezpeleta

    XVI. mende erdialdekoa da bere lehen aipamen idatzia. XIX. mendean Martin Arbide azaltzen da etxearen jabe. 

    1852. urte inguruan, Iturriaga etxeak suak hartu eta hego haize indartsua zebilenez, Ezpeleta etxea erre eginarazi zuen. Berreraikitzeko, Buenabista etxeko harriak jaitsi zituzten.


    12. Buenabista

    Etxe honen inguruan, ez dut aipamen handirik aurkitu. Hala ere Berastegiko jende helduari entzunda, Ezpeleta berraikitzeko, etxe honen harriak erabili zituzten.


    13. Sedero

    Lehen aipamen bezala, Antziola goikoa izenarekin agertzen da.1559. urtean Martin Anziola eta Maria Leizik ezkontzako hitzarmena sinatu zuten Antziola goikoan edo Sederoarena izeneko etxean.

    1967 urte inguruan, baserri zaharra bota eta ondoan etxe berri bat eraiki zuten.


    14. Juansanzene

    1572. urtean, etxeko seniparteak zirela eta, Juan Sanchez-en eta Marina Antziolaren semea zeneko Domingo Anziolak bere anaia Juani 200 florin eman zizkion. 

    Izenari dagokionez, Antziolatarren oinetxea Juansanzene da. Denboran zehar, etxe honek izen hauek izan ditu: Anziola, Anziola  Txikia, Juan Sanz Anziola eta gaur egun, Juansanzene izenarekin gelditu da.

    Juansanzeneko atea.
    Sarreran detaile berezia:
    Ezkila ahoz gora, goiko partean gurutzea duelarik.


    15. Zamargin

    1584. urtean, Katalina Anziolak bere seme Joanes Iruini Antziola Zamarginarena etxea oparitzen dio.

    Gaur egun baserria hutsik dago.



    Zamargin



    16. Arriñe

    Bere lehen aipamenak XVI.mendekoak dira. 1567. urtean Anziola Arriagatxorena bezala agertzen da, 1642. urtean Arriagatxo, 1646. urtean  Anziola auzoko Arriaga oinetxea bezala azaltzen da eta 1671 urtean Arriagatxo Juanmarindegi izenarekin azaltzen da..

    1649. urtean, Martin Arriaga Elduako apaiza Arriagarena edo Arriagatxo izeneko etxearen jabe azaltzen da. Garbi ikusten da Arriaga baserriko semeak Zelai errekaz beste aldean (Anziola auzoan) egin zuela etxea.

    Gaur egun, Arriñe baserria bota eta etxe berria eraikitzen ari dira.



    Arriñe




    Arriñe gaur egun



    17. Antziola

    Antziola etxearen aipamenak XIV. mende bukaerakoak dira.

    1570. urtean Martin eta Katalina senar-emazteek etxe berri bat eraiki zuten. Urte berean, Joanes eta Martin Anziolak maisu Andres Sagastiberriri 24 duketa ordaindu zizkieten etxe berrian egindako lanengatik.

    Etxe honek izen ezberdinak izan ditu: Anziola Handia, Anziola Berria, Anziola Kapagiñarena e.a. 

    Anziola auzoan izen berdineko etxe asko egon direnez, ez da erraza agirietan zein etxetaz ari diren jakitea.


    18. Ettekin edo Ettekiñene

    Etxe honek hainbat izen izan ditu, adibidez: Frantzesarena, Etxapia, Etxeberria, Etxeberria Arizti eta Ettekin. Gaur egun, herritarron artean Ettekiñene izenarekin ezagutzen dugu.

    1630. urtean, Dionisio Oilokik eta Katalina Irazazabalek emazteak zenstsu bat bermatzeko, Anziola auzoko Etxapia etxea jarri zuten.

    1653. urtean, Franzesarena etxearen orubea aipatzen da.

    1676ko urtean, orube batzuen salmenten berri ematen da Katalina Martinsanzenak emandako ordainagirian, honela dio testuak: <<... Yo el dicho mi marido bendimos berbalmente unos suelos y plazas de casas jermados con una poco de tierra pegantes a las espaldas de la casa llamada Echeberria...>>. Urte berean, Juanes Kortajarena eta Katalina Igartza senar-emazteek Etxeberria etxea eta orube batzuk Tolosako Diego Yurramendiri saldu zizkioten 100 duketetan. Etxe hau Zamargin Arriagatxoenea eta Anziola Nagusia etxeen artean dago.


    Ettekiñene



    19. Urtiño

    XVI. mende erdialdean, azaltzen zaigu bere lehen aipamena. 1682. urtean, Laskibar senideen artean seniparteak egin zituzten.

    Etxearen atalburuan adierazten denez, 1738. urtean berreraiki zen Urtiño etxea.

    Lehendabiziko aipamenetan Urrutine izenarekin azaltzen da.



    Urtiño.





    20. Errotaberri

    1822ko urtean, errota eraiki zuten eta honekin batera etxebizitza. Lehen, Errotaberria bezala ezagutzen zen, gaur egun, Errota bezala ezagutzen dugu.




    Areiztungo auzoa


    Areiztungo auzoa zortzi etxez osatuta dago.

    Elduain eta Berastegi elkarrekin zeudenean Bideraungo parajean egiten zituzten beraien batzarrak, "aiuntamentu orokorra" osatuz.  Eguraldi txarra izanez gero, batzarrak auzo honetako zenbait etxeetan egin izan ziren, hala nola: Teiletxe, Antsone eta batez ere Baztarretxeko gelan. Badago aipamen bitxi bat, 1594 urtean batzartu zirela Areiztungo haraitzaren abaroan <<...reunidos bajo el Roble de Areiztun...>>.



    Berastegi Bidaraundik begiratuta.




    21. Ariztun Ugalde

    1685. urtean, Domingo Gorostizu eta Klara Anziola senar-emazteak agertzen dira etxe honen jabe.

    1950. urte inguruan, berrikuntzak egin zizkioten etxe honi eta 60 hamarkada erdi aldean, etxea bota eta dena berreraiki zuten.


    22. Goinetse

    1551ko urtean, Miguel Goineseak eta bere anaia Joanes Areiztunek Goinessea etxearen seniparteak egin zituzten.

    1940 urte inguruan, Goinetse etxe xaharra bota eta berria eraiki zuten.

    Gaur egun, etxe hau Goinetse bezala ezagutzen da.



    23. Ansone

    Etxe hau Areiztun Ansorena, Areiztungo Ansorenea eta Ansorena izenekin azaltzen da.

    Areiztun Ansorena etxearen aipamena oso zaharra da, izan ere, 1319. urtean Areiztundarrak azaltzen baitira Leitzarekin izan zituzten muga arazoak zirela eta.

    1572. urtean, Domeka Areiztunek bere iloba Katalina Urrutiari Ansone etxeko eskubideak eman zizkion.

    1579. urtean, etxearen egoera lau lagunen artean aztertu zuten, lan honegatik 4 duketa ordaindu zizkioten.

    1624. urtean, Elduako apaiza zeneko Martin Arbidek bere iloba Joanesi dotea eman zion, honela dio: <<... y como tio que es del dicho Juanes le abia criado en su casa y compañia por lo cual le tenia amor y aficion y asi queria hera su boluntad determinarda de hazele donacion de algunos bienes...>>. Dotean Berastegiko Obiñetattipia etxea (Donmartiñene) eta Ansorena oinetxea izan ziren.

    1647. urtean, Joanes Ansoren alarguna zeneko Berastegiko Margarita Tellaetxeak Madrilen bizi zireneko Berastegiko Martin Sagastiberria eta Martin Iruini luzatu zien ahalordetza, Madril inguruan hil zeneko Anbrosio Anso bere semearen ondasunak kudeatzeko. <<...Yo tenia un hijo de su officio que travaxava en azer carbon en los reinos de Castilla (...) que al presente tuviera cuarenta y quatro años uno mas o menos, y a mi notizia a benido que es muerto y fallesçido de esta presente vida ocho o nueve legoas desde la villa de madrid (...) sin haber tomado su testamento...>>.

    1696. urtean, Berastegiko Ansorena etxea zurginek erabat berritu zuten <<...havian levantado la cassa llamada Ansorena...>>.

    1714. urtean, Juan Munita Mendigibel eta Madalena Aranalde senar-emazteen eskaera betez, adituek Ansorena etxea aztertu eta bere berreraikuntza bukatzeko falta ziren lanak zehaztu zituzten.

    1783ko urtean, Miguel Azpiroz Arrizurieta huitziarra Mari kruz Munita Esoin Ansoneko alabarekin ezkondu zen. Hauek Ansone etxeari puska handi bat erantsi zieten., etxeari Larraungo haranaren armarria ezarriz.

    Gaur egun, Antsone izenarekin ezagutzen da etxe hau.



    Antsoneko armarria




    24. Baztarretxe edo Bazterretxe

     Etxe hau XVI. mendean eraiki zuten. 1559. urtean Joanes Urrutia eta Maria Bazterretxea dotea ematen zien oinordekoei.

    Etxe honetan, Berastegi eta Elduaien herri agintarien arteko batzarrak egiteko, gela bat prestatuta zegoen; horretarako, gelan mahai handi bat, apalak e.a. zeudela esaten zuten lehengo zaharrek.

    XX. mendeko 80. hamarkadaren azken urteetan, berrikuntza handi bat eman zioten Baztarretxeri. Gaur egun, nekazal turismo bezala dago.


    25. Simone

    1577. urtekoa dugu etxe honen lehen aipamena. Etxe hau lehendabiziko aipamenetan Martin Etxenagusia erretorearena bezala agertzen da Santuru eta Azpikoetxeekin batera. Horregatik, deitzen zitzaion Etxenagusia Simonarena edo Etxenagusia Simonerena.

    Garai bateko dokumentuetan, Ximone, Santune eta Azpikoetxe etxeak eraikin batean zeudela ematen du.

    Alde batetik, 1688. urteko agirian azaltzen denez, Joanes Adarraga jostunak Jose Zumetari ordaindu zion Simonenea etxean eraiki zueneko horma, honela dio testuak: <<... la pared bezinal que hizo y fabrico(...) en medio de su casa y de la del dicho Joseph de Zumeeta en esa dicha villa llamadas Simonenea...>>. Jose Zumeta hau Santune etxeko jabea zen eta horma hau erdi bana ordaindu zuen Joanes Adarraga Ximone etxeko jabearekin.

    Bestetik, 1697. urtean, honako datu hau agertzen da: Martin Garziarena eta Juan Zumiza harginek Azpikoetxea eta Simonena etxeen arteko altxatu berri zeneko hormari buruz txostena burutu zuten. Dokumentuak dioenez, Areiztun aldean zeuden etxeak, Juan Zuloaga eta Kristobal Martinsanzena ziren garai horretan etxeen jabe.

    Beraz, hiru etxeen artean eraikitako bi hormak bereizten zituzten hiru etxe bizitzak. Gaur egun, hiru etxe bizitzak eraikin berdinean jarraitzen dute.




    Ximone eta Azpikoetxe etxeak.
    Lehen baita Etxenagusia ere deituak



    26. Azpikoetxe

    Dokumentu ezberdinetan etxe honek hainbat izen izan ditu, adibidez: Areiztun-Azpikoetxe, Azpikoetxe-Etxenagusia, Azpikoetxe-Santururena eta Ariztun Etxeberria.

    1570. urtean, Santuru Zumetak  Areiztun Azpikotxe izeneko etxea jarri zuen, mailegu bat bermatzeko. Santuru honek eman zitzaiokeen gerora etxeari Santuru izena.

    1638 urtean, Azpikotxe Etxenagusia bezala ezagutzen zen eta 1776ean berriz, Azpikoetxe eta Santururena deitzen zioten.

    1681. urtean, Ariztungo auzoan Simonene eta Santurune etxeen ondoan dagoen Azpikoetxe etxea berreraikitzen ari zirela agertzen da dokumentu batean.

    1779ko urtean, Ariztungo Etxeberria bezala ezagutzen zen etxea.

    1886. urtean, etxea erre egin zen.

    Gaur egun, hiru etxe bizitzak eraikin berdinean jarraitzen dute.


    Azpikotxe etxeko lehengo sarrerako atea 




    27. Santuru

    XVII. mende erdialdera, Joanes Anziola (Santuru izen goitiz) agertzen da. 1727. urtean, Jose Zumetak Frantzisko Martinsanzi saldu zion Santuru etxea zein bere lursailak.

    Dena den, gaur egun Santuru etxerik ez dago, hala ere, gelditzen den arrasto historiko bakarra Azpikoetxeko gela bat da. Gela honi Santusala deitzen zaio.

    Argazki honetan, kuadro gorriaren parean zegoen Santusala deituriko gela.


    28. Telletxe

    XVI. mendeko erdialdera azaltzen da etxe honen aipamenik zaharrena. 1554an Migel Telletxeak hiru urrezko duketen ordainketa egin zueneko agiri bat azaltzen da.

    Etxe honetako Saizartar asko azaltzen dira historian zehar alkate bezala, arotz lanetan, burnioletako berrikuntzetan eta etxe eraikuntzan lanetan.

    Gaur egun, Telletxe Teleitse bezala ere ezagutzen da.


    29. Olloki 

    1562ko urtean, Maria Ollokik bere alabari ematen dizkio etxeko eskubideak.

    XVI. mendean, 1618an hain zuzen ere,  Andres Olloki herrian eragin handia zeukan, besteak beste, alkate karguan eta merkatari gizon bezala azaltzen da.

    Olloki etxea 1643 urtez geroztik bi zatietan banatuta egon da. Urte honetan, Martin Saizar (Telletxe) bertako alaba den Maria Arruerekin ezkondu zen. Hau zela eta, etxearen zati baten jabe egin ziren, Ollokibekoa deiturikoa.

    1648. urtean, Juan Martinez Arrue eta Maria Josefa Munita Olloki etxearen beste zatiaren jabe egin ziren, zati honi, Ollokigoikoa deitzen zieten.

    1699ko urtean, Olloki egoera txarrean zegoen, honela dio testuak:  <<...amenazando mucha ruina y en gran peligro de caerse y de dar en tierra de mas de que de termo de ellos esta apeada mas ha de un año>>. Etxea konpontzeko zurgintza eta hargintza lanak egin beharko zirela ere aipatzen da testuan.

    1814. urtean, Maria Teresa Arrue Migel Juakin Saizarrekin ezkondu zen. Ollokigoikoa etxearen zatian bizitzen jarri ziren.

    Aipatzekoa da garai honetan, Ollokigoikoan eta behekoan Saizar abizeneko bi familia bizi ziren arren, abizena bera izanagatik ez zeukatela ahaidetasuna.

    1900 urte inguruan, Ollokibeko familia handia izan arren, batzuk Ameriketara joan ziren, beste batzuk kanpoan ezkondu e.a. etxe hau hustuta geldituz. Hau zela medio, Ollokigoiko Fernando Saizarrek zati hau erosi zuen, gaur egun Olloki baserri bat bezala ezagutuz.

    XX. mendean zehar etxe hau bi aldiz erre zen.



    30. Arriaga


    Etxe honen aipamenak aspaldikoak dira, 1319. urtean, Leitzarekin herri mugak argitzen ibili zen Arriagako bat. 1553. urtean, Esteban Arriaga azaltzen da Arriaga etxearen jabe.

    1647. urtean, Elduako apaiza Martin Arriagak Arriaga oinetxea berreraikitzeko baimena eskatu zion Berastegiko alkateari, honela dio: <<... precisa de reparacion por la ruina que amenazaba...>>. Garai horretan, Arriaga etxearen eraikuntza gehien bat zurezkoa zen eta erortzear zegoen. Berrikuntzak egiteko zurgin eta harginen iritziak eskatu zituen.

    1819 urteaz geroztik, Lizartza familikoak daude Arriaga oinetxearen jabe.


    31. Arriaga Berria

    1707ko urtean, Frantzisko Arregi azaltzen da etxearen jabe. XIX. mende erdialdetik aurrera ez dut datu handirik aurkitu. Edonola, XX. mendean etxearen lau pareta zahar besterik ez zeuden. Gaur egun, etxe hau desagertua dago.


    Gaur egungo irudia.
    Ezkerretara Arriagattiki, lauki gorrian Arriagaberria zegoen tokia
    eta eskuinetara Arriaga etxea.


    32. Arriagattiki

    Etxe honi buruz datu gutxi aurkitu ditut, bildu ditudan apurra hitzezko testigantzak dira:

    Arriagattiki etxea Orejako semea zeneko Juanbeltzek eraiki omen zuen gerra aurrean. Herriko zaharrek esaten dutenez, harginak etxeko paretak eraikitzen ari zirenean eta Juanbeltz nagusia harri garraio ibili zen. Nonbait, Juanbeltz garraio lanetan aspertu eta honela esan omen zien harginei: "jartzazue harrie arro, ni arri garraion aspertu nauk ta...".

    Gaur egun, Maria Teresa Saizar da jabea.

    33. Gaztaiñeriberri


    Arriaga etxeko gaztainerian eraiki zuten etxe hau 1715. urtean.  1778ko urtean, Jose Esnaola etxe honen jabe bezala azaltzen da. Historian zehar, Gaztaiñeberriri puska berriak erantsi zaizkio.

    Garai batean, Arriagaberri bezala ere azaltzen da zenbait dokumentuetan.


    34.Amiri

    Etxe honen aipamen zaharrena XVI. mende erdialdekoa da. Historian Jauliko jabeena izan da (jaunttoa, ondorengo markesa etab.).

    1625. urtean, frantziarrekin muga arazoak zirela eta, erregeagindua betearazi behar zutela agindu zuen udalak. Hori dela eta, herritarren ondasunak bahitu eta enkanteetan jarri zituzten. Amiliako baserrian (egun Amiri), jaunttoak gogor salatzen du: <<... los señores y dueños que an sido de la dicha casa y sus caseros asi los de la amilia, como los de otras, que tiene, jamas an hydo debaxo de banseras de guipuzcoa en semejantes ocasiones, sino es de por si y a orden de los capitanes y generales desta provincia que residen la villa de fuente rabia, como cavalleros parientes mayores de los de la dicha provincia...>>.


    1637. urtean, Berastegiko udalak ezarritako zergak ordaintzera ukatu zuen Garzia Berastegi jaunttoak, berea zeneko Amiri etxearengatik eskatzen ziotenarekin ez baitzegoen ados.


    1724. urtean, Alfonso Irarzabal harginak berrikuntza lanak egin zituen Ameri baserrian. XIX. mendean, etxe hau bi bizitzakoa agertzen da. Zipriano Etxeberriak, XX. mendeko 40. hamarkadan, etxe hau bere ondasunekin erosi zuen.

    Gaur egun, herritarrok Ameri deitzen diogu.


    35. Toloitse

    Etxe honen aipamen zaharrena XVI. mende erdialdekoa da. Etxe hau ere, Jauliko jaunttoarena zen, Jaulitik Toloitse etxera bitarteko tartea neurtzeko, "a tiro de ballesta" zegoela adierazten da agiri batean. Agirietan Tolare etxe bezala agertzen da ("casa lagar").

    1684. urtean Martin Garziarena zurginak Tolaretxeko tolareak berritzen ditu. Honela dio testuak <<... los lagares nuebos con sus azpisubilles ...>>. Domingo Almandoz zen maizterra.

    Etxe hau bi etxe bizitzetan banatuta zegoen. 1712. urtean Matias Ezpeleta eta Matias Mujika maizter bezala agertzen dira.

    1750 urte inguruan, Tolaretxe etxea erre egin zen eta herriko basoetatik 400 haraitz bota ziren etxea berreraikitzeko.

    1771. urtean berriz, Juan Martin Señorena eta Pedro Arrue agertzen dira maizter.

    XX.mendean zehar, Aranaldetarrak paradako zezena eduki zuten.

    Gaur egun, etxearen alderdi batean erreria eta bestean kotxe tailerra daude.




    Urdinarrain auzoa

    Urdinarrain auzoan  hamar etxe edo gehiago izan dira: Laztari, hiru Etsoin, Arrosane, Txardiñe, Meaka, Juanluze, Kamino eta Aldaor.


    36. Laztadi

    Etxe honen aipamen zaharrenak XVI. mende erdialdekoak ditugu.

    Etxe honen izenak zenbait aldaketa izan ditu historian zehar, hala nola: Lastari, Lastadi, Orellena (Antonio Orella zen jabea) e.a. Gaur egun, herritarrok Laztari deitzen diogu.


    37. Etsoin

    Etxe honen lehen aipamen idatzia XVI. mende erdi aldekoa da. Hala ere, Etsoin etxea herriko lehenbiziko biztanleekin lotura omen dauka.

    Etxe hau Esoain, Essoin eta Esoinzarra bezela ere agertzen da idatzietan, gaur egun, Etsoin izena du.

    1551ko urtean, Martin Esoain eta Mª Sorregieta ezkondu eta Etsoneinen bizitzen jarri ziren.

    1620an, Madalena Sorregieta eta Joanes Garaikoetxeak Esoinzarra etxea erre egin zitzaien eta hargintza lanak egin zituzten etxea berriz altzatzeko. Joanes honek burnioletako masukari ofizioa zeukan.

    1666. urtean, Miguel Lizarza Esoinek Esoinzarra baserria dotean hartu zuen.

    1694. urtean Andres Lizarza (olagizona) eta Mª. Esteban Sarobek ezkon sari bezela, Esoinzarra eta Esoinberriko 1/3 hartu zituzten.

    1666tik 1770 arte Lizarzatarrak izan ziren Esoinzarra etxearen jabe. Olagizon bezela urte onak pasa ondoren, zorra handiak egin zituzten, horregatik, etxearen gain beherakada etorri zen.

    1800. urtean, Martin Jose Esoin Esoinaundia etxearen jabe agertzen da.

    Azkeneko sei belaunaldietan gutxi gorabehera, Saizar familikoak Etsoin etxean bizi dira.


    38. Etsoinerdi

    Etxe hau zaharra dela ez dago dudarik, baina Etsoinerdi izenarekin aurkitu ditudan datu apurrak hauek dira:

    1826. urtean, Etsoinerdi etxe ondoko 2 gizonlurreko lursail bat saldu zen 100 pesoren truke.

    1836. urtean, etxe zerrenda batean Etsoinerdi etxean bi familia agertzen dira: Domintxi eta Iparragirre.

    2005. urtean, baserria bota eta etxe berria eraiki zuten.

    Etsoinerdi baserriak zeukan eraikuntza ez zen nola nahikoa:



    2005ko elurte honen ondoren bota zuten Etsoinerdi.



    39. Etsoinberri


    Etxe hau Essoingoikoa eta Essoin "la alta" bezala agertzen da paper zaharretan. Gaur egun, Etsoinberri izena dauka.

    1555. urtean, jadanik Esoynverri abizena azaltzen da Berastegin.

    1674. urtean, Essoingoikoa baserria sute batean erre egin zen. Jose Berastegi eta Elena Gorostizu jabeak Martin Etxeberria Antzia zurginarekin hitzarmen bat egin zuten. Honela dio testuak <<...trata de redificar nuebamente baliendose de los paredones viexos renovandolos de manera que sobre ellos se pueda levantar la dha. casa nueba de Essoin berria para que toca de carpinteria y echar los texados y solibadura nezessaria para el primer quarto y no mas ...>>.

    1681. urtean, Jose Berastegi eta Elena Gorostizu senar-emazteek Esoinberriaren 2/3-ren jabe ziren. Beste 1/3-a Andres Lizarza eta Mª. Esteban Sarobe senar-emazteena zen. Etxea <<...casa nuebamente fabricada...>>.

    1707. urtean, Franzisko Olaetxea eta Madalena Berastegi senar-emazteek Esoinberri etxearen egoera txarrarengatik dena bota eta berreraikitzen ari ziren. Ezkonsarian etxearen 2/3-ak eta zilarrezko 150 duketa izan zituzten.


    Etsoinberri



    40. Kamino

    Iruiñ etxeko borda bezala agertzen da erregistroan, hala ere, baita etxebizitza bezala ere erabilia izan da, adibidez: Kapagintxoko Garaikoetxea familia han bizi izan zen. Migelek, hiru bat urte zituela (1903. urtean), trasteekin batera astoan kartoletan sartuta jaitsi omen zen Kapagintxo etxera bizitzera.


    Kamino etxe ohia elurretan.



    41.Arrosane

    Etxe honen aipamenik zaharrena XVI. mende erdi aldekoa da. Etxe honen izenak historian zehar hainbat aldaketak izan ditu: Arrosarena, Arroserena, Arrosene handia eta egun Arrosane deitzen zaio.

    1604. urtean, Joanes Laskibar etxearen jabe agertzen da.

    1710. urtean, Martin Garziarenak Arrosene etxea alokairuan eman zien M. Elizalde eta M. Azkueri. Alokairuaren baldintzetako bat etxearen ondoan erortzear dagoen beste etxe bati (dokumentuan ez da zehazten) belarrak eta sasiak kendu eta horma bat berreraikitzea zen.

    1785. urtean, Arrosene handia izenez azaltzen da etxe hau.

    1966-8-31an tximista batek etxeari su eman eta dena kiskali zen. Ondoren, etxea berreraiki beharra izan zuten.




    42. Meaka

    XVI. mendekoa dugu lehen aipamena.

    Etxe honen inguruko datuetan, Urdinarrain eta Beaka izenarekin azaltzen da: 1559. urtean Joanes Beaka eta Marina Beaka etxearen jabeak ziren. 1582 urtean Joan Garaikoetxea azaltzen da Urdinarrain etxearen jabe. 1600etik gaur egun arte, Meaka bezala ezagutzen da.

    1706. urtean, Katalina Zirartegik Meaka etxean maiorazgoa sortzen zuen.

    1773. urtean, Agustin Ustoak Meaka etxearen erdia saldu zion Donostiako Manuel Etxeberriari. Gaur egun, Meaka etxea bi bizitzakoa izaten jarraitzen du.


    Giltzarrian JHS



    43. Juanluze

    Bere lehen aipamenak XVI. mende erdi aldekoak dira.

    Etxe hau Urdinarraingoikoa, Juanluzearenea, Juanluzena izenakin ezagutu izan da. Gaur egun, Jolazon deitzen diogu.

    1537. urtean Joan Luzea de Urdinarrain 60 urteko gizona agertzen da etxe honetan

    1562. urtean, Joanes Huizik Martin Etxeberriari Urdinarraingoikoa etxea alokatu zion. Hurrengo urtean etxearen egoera txarrean zegoela eta, konpontzeko eskatu zion nagusiari.

    1692. urtean, Juan Esoin etxearen jabea zen. Garai horretan, Juan Esoin Bizkaiako Barrena herrian Labega el Prado burniolan aritu zen lanean.

    1911. urtean, etxe hau erre egin zen.


    44. Txardiñe

    XVI. mendearen erdi aldekoak dira bere lehen aipamenak.

    Etxe honek ere hainbat izen ezberdin izan ditu: Sagardi, Sagardi-Beaka, Sagardi-Urdinarrain, Sagardirena eta Etxeaundiaga. Gaur egun, Txardiñe bezela ezagutzen da.

    1568. urtean, Joanes Sagardi Beaza hargin maisua agertzen da etxearen jabe. 1687. urtean, Diego Luis Zirartegi zilargile mutrikuarra agertzen da etxearen jabe.

    1775. urtean, Txardinea izenez azaltzen da.

    Gaur egun, baserri izaten jarraitzen du.


    45. Aldaor

    1510. urte inguruan, Perutxo Aldaoz izeneko pertsona bat azaltzen da zerrenda batean.

    1568. urtean Martin Aldaorrek Maria Ausaloni (Juanes Goienetxearen alarguna) 105 duketa eman zizkion Aldaor etxeko orubea eta egokien truke. Beraz, garai horretan, orubea etxerik gabe zegoela pentsa genezake.

    Gaur egun, etxe hau desagertuta dago. Dena den, Urdinarrain auzoan egon behar zukeen etxe honek, izan ere, Aldaur izeneko tokizena Urdinarrain parajean baitago.


    46. Iruiñ

    XVI. mendearen erdi aldekoak dira bere lehen aipamenak.

    Etxe hau Irun eta Iruin izenakin ezagutu izan da. Gaur egun, herritarrok Iruiñ deitzen diogu.

    1559. urtean Martin eta Maria Iruin ziren Iruin etxearen jabe. 1640. urtean, Juanes Fagoaga kapitainak eta olagizonak Iruin etxea eta bere lursailak erosi zituen.

    1685. urtean, Madalena Fagoaga Irun alargunak Martzillako Josefa Teresa Irun lehengusuari Irun etxea oparitu zion. Josefa Teresaren gurasoak Jose Irun del Arenal eta Teresa Sanz del Redal ziren.

    1687. urtean, Madalen Fagoagak aginduta Iruin etxean berrikuntza lanak egin zituzten. Honela dio testuak: <<...habian fabricado y lebantado en lo que toca a la carpinteria la cassa solar de Iruyn ...>>.

    1853. urtean, Iruiñ etxea berreraiki zuten . Eskudo bat dauka etxeak.




    Iruiñ




    47. Basakaga / Basakarra

    1556. urtean, Martin Etxenagusia apaiza zen Basakaga etxearen jabe.1581 urtean, Grazia Etxenagusiak Maria Arbideri Basakaga etxea alokatu ziob bost urtetako.


    1670-tik 1767 arte Millenekoak etxe honen jabeak izan ziren.


    48. Millene

    Etxe honi Miliarena eta Sastruin-miliarena bezala deitua izan da historian zehar.

    1608. urtean, Pedro Goienetxea zen Miliarena etxearen jabe.

    1612. urtean, etxea Sastruin Miliarena izenarekin agertzen da.

    Gaur egun, Goienetxeatarrak etxe honen jabe izaten jarraitzen dute.


    Milleneko atea.



    49 Dendaritegi

    Herritarron artean Dendatti bezela ezagutzen zen.

    XVI. mende erdi aldera agertzen dira lehen aipamenak.

    1565. urtean, Juanes Dendaritegi etxearen jabe agertzen da dokumentu batean.

    1700. urtean, Dendaritegi etxea berreraiki zuten. Horretarako, 1 072 errealeko presupuestoa izan zuen. Madalena Fagoaga azaltzen da etxearen nagusi.

    1729. urtean, lehen Aranaldetarra sartu zen etxe honetan, Pedro Aranalde hain zuzen ere.

    1836. urtean, Dendaritegi haundia eta ttikia izenekin azaltzen dira.

    1923. urtean, Dendaritegi etxea erre egin zen. Errekuntzatik salbatu zireneko zurajeak eta harriak Gaztelune etxeari puska eransten erabili zituzten.

    Gaur egun desagertuta dago.


    50. Gaztelune

    Etxe honek ere historian zehar hainbat izen aldaketa izan ditu: Garai batean, Sastruain izenarekin azaltzen da paperetan, gerora Gaztelurena bezala (abizenak ematen dio etxeari izena) eta gaur egun, Gaztelune izenarekin ezagutzen da herrian.

    1567. urtean, Joaneki eta Milia Sastrin ziren jabeak.

    1568. urtean, Milia Sagastiberrik Sastruin etxean bilduta, hiburukoa idatzi zen.

    1618. urtean, Gaztelurena etxean harrizko eta zur berrikuntzak egin ziren. Dokumentu horretan, etxearen izen zaharra Sastruain zela aipatzen da.

    Garai batean, eskudo bat zeukan, gaur egun etxeak ez dauka.



    Gaztelune



    51. Domintxinborda

    1787. urtekoa dugu etxe honen lehen aipamena. Bertan, Juan Bautista Domintxin etxe honen jabe zen.

    1826. urtean, Franzisko Ignazio Domintxin eta Maria Franziska Goienetxea etxeko jabe bezala agertzen dira.

    1861. urtean, Domintxinborda etxea bota eta harriak Millene baserria hazitzeko erabili ziren. Hortaz, gaur egun, Domintxinborda desagertua dago.



    Gorostizu auzoko etxeak



    52. Gorostizu

    Etxe honen aipamenak oso aspaldikoak dira.

    1559. urtean, Joan Gorostizu etxearen jabe azaltzen da.

    1760. urtean, Gorostizuko "benta" bezala azaltzen da.

    1769. urtean F. Inazio Obineta eta Luzia Iparragirre senar-emazteek Jose Iparragirreri Gorostizu etxea saldu zioten 19 324 errealen truke. Gaur egun arte, Iparragirretarrak izan dira etxe honen jabe.

    1791. urtean, Gorostizuberria izena agertzen da. Orain dela 100 bat urte, etxe zaharra guztiz bota eta berria eraiki zuten.

    Herritarren artean, Gostizu izenarekin ezagutzen dugu.


    53. Mariberrobi

    Etxe honen aipamenak oso aspaldikoak dira.

    1566. urtean, Laurenz Gorostizu zen Mariberrobirena etxearen jabe azaltzen da.

    1583. urtean, Sebastian Gorostizu zen Gorostizu-Mariberrobirena etxearen jabe.

    1692. urtean, Juan Bengoetxeak Mateo Aranalde zurginarekin Mariberrobiene etxean egin behar zituzten lanak adostu zituzten. Honela dio testuak:  <<...duscientos codos de tabla nueva poco mas o menos y seis solvias assivien nuevas de la medida que pedia el puesta y rretexar el tecado de hacia de arriba ...>>.

    1736. urtean, Mariberrobi etxea eraiki berria eta Iriarte izenarekin agertzen da.

    Gaur egun, Maiburrun izenarekin ezagutzen dugu.


    Mariberrobi




    54. Bengoetxe

    XVI. mende erdikoak dira etxe honen lehen aipamenak.

    1564. urtean, Juanes Bengoetxea etxe honen jabe agertzen da.

    1692. urtean, Juan Bengoetxeak Mateo Aranalde zurginarekin Bengoetxea etxean egin behar dituzten lanak adostu zituzten. Honela dio testuak:  <<... un poste en la delantera con sus osquerricos y obligaziones de vaxar el sobrado que esta sobre el zagoan al par de los otros sobrados, entrar dos solivas nuevas, adrezar la ezcalera viexa, poner y hazer unos marcos nuevos para la puerta mayor, cien codos de tabla para la delantera y otros cien codos de tabla para el sobredicho zagoan ...>>.

    1724. urtean, etxe hau bi bizitzako azaltzen da: F. Garaiar 1/3-ren jabea da eta Martin Zuraurren beste 2/3-ren jabea da. Etxea oso zaharra zela eta berrikuntza lanak egin beharra zegoela adierazten da.

    1940-45. urte bitartean, Bengoetxe, Argiñene eta Iturregi etxeetako harriekin Bengoetxe etxe berria eraiki zuen Martin Azpirozek.


    55. Iturregi

    XVI. mende erdi aldekoak dira bere lehen aipamenak.

    1559. urtean, Joanes Iturregi eta Maria Iturregi agertzen dira etxearen jabe.

    1734. urtean, Kristobal Alda agertzen Iturregi etxearen jabe.

    1940. urtean, Iturregi etxea bota eta Bengoetxe baseria berreraikitzen erabili ziren baserri honetako harriak.

    Gaur egun, etxe hau desagertua dago, baina Bengoetxekoak etxe berria eraiki zutenean, Iturregi izena jarri zioten, lehengo baserriaren oroimenez.

    1- Iturritegi baserria  
    2- Iruiñ baserria        
    3- Bengoetxeko borda



    56. Zapataritegi


    Etxe hau izen hauekin aipatu izan da: Zapataritegi, Zapatategi, Bustinsoro e. a. Herrian Zapatti bezela da ezaguna.

    XV. mendekoak dira bere lehen aipamenak.

    1564. urtean, Juliana Zapataritegik bere hilburukoa egiten zuen Zapataritegi etxean biduta. Oinordeko Maria Irun jarri zuen, berarentzat Zapataritegi etxea utziz. Hogei egun geroago, Pedro Bustinsorok bere hiburukoa egin zuen Zapataritegi etxean bilduta eta oinordeko, bere osaba Joanes Bustinsoro jarri zuen. Buztinsoro abizen honek eman izango zion etxeari izena urte batzuetan.

    1588. urtean, Juliana Bustinsorok Martin Malkorra eta Katalina Iruin senar-emazteei Zapataritegi etxea ezkontzsari bezala eman zien.

    1591. urtean, Juanes Sagastiberri olagizonak, MartinYartuari Gorostizu-Zapataritegi etxea alokatu zion.

    1595. urtean, Martin Malkorra eta Katalina Iruin senar-emazteek zentsu bat bermatzeko, Zapataritegi Julianarena etxea jarri zuten.

    1600. urte inguruan, Juanes Sagastiberri olagizonak zor handiak egin zituen Berinas eta Ollokiegi burnioletan eta ondasun asko galdu zituen, baita Zapataritegi-Gorostizu etxea ere.

    1647. urtean Maria Lopez Sagastiberrik (Juanesen biloba) Martin Leizegoienari Zapataritegi etxea erosi zion 180 duketen truke. Kasu honetan, aitonak "jan" zituenak bilobak berreskuratu zituen.

    1985 urte inguruan, etxea bota eta bi bizitzako etxe berri bat eraiki zuten


    Zapatti 




    57. Rodrigorena

    Etxe hau historian zehar, Rodrigorena, Gorostizu-Erredrigorena, Redigune eta Dendarinea bezala izendatua azaltzen da.

    1510. urtean, Rodrigo Gorostizu Arandiako sagastian bidutako Berastegiko batzarkideetako bat zen. Honek eman izango zion etxeari Rodrigorena izena.

    1597. urtean, Martin Gorostizu harginak Juanes Zumetari alokatu zion Gorostizu-Erredrigorena etxea.

    1750. urtean, Andres Lizarza Rodrigorenak "reales alcabalas" zeneko zerga jasotzeko ardura enkantean lortu zuen 26 duketen truke.

    1796. urtean, Redigunea izenarekin agertzen da etxe hau.

    1805. urtean, Redigune etxeko Ana Maria Alduntzin dendari bezela agertzen da.

    Gaur egun, Erredione edo Erdione bezela ezagutzen da etxe hau.


    Erredione berritu aurretik



    58. Domingozurine

    XVI. mendearen erdialdekoak dira bere lehen aipamenak.

    1565. urtean, Domingo Zuri Gorostizuk eta maisu Joan Ulaldek bi lursail trukatu zituzteneko aipamena agertzen da.

    1572. urtean, Domingo Zuriren seme-alaben artean hitzarmena sinatu zuten. Juan Zurik 60 duketa ordainduko zizkion bere arrebari, Gorostizu etxearen 1/3-ren zatiaren truke.

    Urte berean, Juan Zuri Gorostizu eta Maria Rementaritegiren arteko ezkon hitzarmena sinatu zuten, ezkonsaria Gorostizu etxea (edo Domingozuri) izan zen.

    1777. urtean, Andres Olaetxea agertzen da etxearen jabe, eta gaur egun arte, abizen horrek etxe horretan jarraitu du.

    Etxe hau Domingo Zuri Gorostizu, Domingozurirena, Domingozurine izenez agertzen da paperetan.

    Herritarren artean Patrine bezala gehiago ezagutzen da. Nire ustez, izen honek Petrirena baserriarekin zer ikusi izan zezakeela (ikus194. Petrirena etxea)


    59. Estrata

    1568. urtean, Martin Estrata agertzen da Estrata izeneko etxearen jabe. Urte berean, maisu Joan Ulalderen alargunak (Luzia Ulaldek) Estrata etxea eta lursail batzuk saltzen ditu bere senarrak utzitako zorrak ordaintzeko.

    Gaur egun, Estrata etxea desagertuta dago. Bere kokapena Estartaundia deituriko bide ondoan izan beharko zukeela pentsatzen dut nik, Bordatxo ondoan agian.

    60. Bordatxo

    1816. urtean, Martin Jose Olaetxeak Juan Martin Garziarenari 11 000 errealeletan erosi zion etxea.


    61. Juantso

    Juantso etxearen izena Joan Otxoa de Inza-tik etor litzaioke.

    1617. urtean, Joanes Intza masukariak mailegu bat (20 ducados) bermatzeko, Juanosoa etxea jarri zuen.

    1640. urtean, Martin Otxoa Intzak zentso bat bermatzeko, Juanosoarena jarri zuen.

    1695. urtean, Bartolome Intza Juanotxoarena zen etxearen jabe.

    1745. urtean, Juan Martinez Garziarena (Elaunde) zen Intza-Juanuso etxearen jabe.Gaur egun, Garziarenatarrak jarraitzen dute.

     Joantso etxeak eskudo bat dauka. Intza abizenaren oroigarri.


    Juantso berritu aurretik.



    Intzatarren armarria.



    62. Argiñene

    1608. urtean, Joana Lubeltzak  Joanes Intzari alokatu zion Intza-Arginarena etxea. Urte berean, maisu Joan Antziola eta Lope Altamirak berrikuntzak egin zituzten etxe honetan.

    1612. urtean, Joana Intza alargunak Joanes Intza masulariari Intza-Arginarena etxea saldu zion 176,5 duketen truke.

    1625. urtean, Juanes Intza "Buruzuri" ezizenez agertzen da.

    1701. urtean, Argiñene etxea bi bizitzakoa azaltzen da: 1/2 Bartolome Intzarena eta beste 1/2 Felipe Lizartzarena.

    1732. urtean, Argiñene etxe ondoan beste etxe txiki bat egiteko asmoak agertu zituzten. Migel Irisarri eta Juan Angel Garaikoetxea zurgin lanetan aritu ziren. Handik 9 urtetara, etxe eraiki berria bezala azaltzen da agiri batean.

    1836. urtean, Argiñene etxea haundia eta ttikia izenekin agertzen dira.

    1940. urte inguruan, etxe hau bota eta Bengoetxe baserria berritzeko erabili ziren materialak.



    63. Potelane

    1811. urtean, Agustin Etxeberria eta Mª Manuela senar-emazteek ezkonsarian Motelane izeneko etxea izan zuten.

    Historian zehar, etxe honen izenak hauek izan dira: Motelane, Potelane, herritarrek Pottelane deitzen diegu.

    Gaur egun, etxe bizitza bat dago.


    64. Intza

    Aspaldikoa etxea da.

    1552. urtean, Iñigo Aierdi eta Mª. Intza senar-emazteek eta Martin Ulalde agertzen dira Intza etxearen inguruan auzia izan zuten.

    1735. urtean, Intza etxeko bi paretetan berrikuntzak egiteagatik. Pedro Yparragirre, Migel Zumeta, Migel Irisarri eta Migel Arrue harginei, Mª. Belaunzaranek, bakoitzari zilarrezko 68 ezkutu ordaindu zizkien.

    Herritarren artean Intze bezala.


    65. Arbide

    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1564. urtean, Mº. Arbide eta Domingo Argisogorroren arteko ezkontza hitzarmena azaltzen da.

    1633. urtean, Joana Iparragirre Arbidek Arbide oinetxeko eskubideari uko egin zion, Domingo Iparragirre Arbideren alde agertu zen mando bat, dirua eta ohe bateko senipartearen truke. <<...combenian tambien en que la memoria de los dhos. sus padres y de la su casa solar de arvide quedase en el dicho domingo...>>

    1633. urtean, Arbide baserriaren kokapenari dagokionez, Intza auzoan, Arrate errotatik gertu dagoela adierazten da dokumentu batean.

    1702. urtean, uralde batek Arbide etxeko pareta bat bota zuen eta hau konpontzeko Mª. Saizarrek zilarrezko 100 duketa zentsuan mailegatu zituen.

    1704. urtean, Domingo Arbide Iparragirre eta Antonia Arbide Iparragirreren artean ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian diru, azienda eta ostilamendu ugari izan zituzten. Pedro Arbide erretorea, Antoniaren osabak, ezkonsarian Elduaingo Garaikoetxea oinetxea Arbidea oinetxeari batzeko ahalorde-gutuna eman zien, baina baldintzetako bat bera hiltzen zenean jasoko zutela.
    Arbide etxeari buruz honako hau diote <<...la casa solar de Arbide con sus pertenezidos de notorios hijosdalgo de sangre y una de las primeras pobladoras de esta dicha villa de donde prozeden los dichos Domingo y sus hermanos y el dicho lizenciado Don Pedro de Arbide y la dicha Antonia de Arbide ...>>.

    1835. urtean, Jose Jazinto Intxaurrondo  eta Mª. Teresa Olaetxea ezkondu ziren. Geroztik, Intxaurrondotarrak daude Arbide etxean.


    Arbide etxea gaur egun.



    66. Arrate

    Arrate etxeak honako izen hauek izan ditu historian zehar: Kapaginsoro, Arrateberria eta Arbidegaraikoa .

    1742. urte inguruan, Franzisko Olaetxea (Arbide) Kapaginsoro izeneko parajean eraiki zuen etxe berria. Eraikuntza lanetan Juan Elizalde aritu zen.

    1821. urtean, Arrateberria izenarekin agertzen da.

    1824. urtean, Agustin Jaka eta Maria Teresa Olaetxea senar-emazteak etxe honetan bizi ziren.


    1980 urte ingurutik etxe hau hutsa dago. Gaur egun, behitegi bezala erabiltzen da.



    Kapaginsoro edo Arrate



    67. Sagastiberri

    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1564. urtean, Kristobal Sagastiberrik Elduaingo Joanot Berroetari alokairuan eman zion 128 duketatan 8 urterako.

    1598. urtean, Joanes Aranalde Sagastiberri etxearen jabe zen.

    1768. urtean, maiorazgoa sortu zuen etxea eta ondasunekin.

    1832. urtean, Mateo Olaetxea etxearen jabea zen. Gaur egun etxea hutsik dago.



    Etxearen armarria
    Sagastiberri



    68. Arretxe

    1565. urtean, Mª. Lopez Sagastiberrik bere semeari (Fco. Arretxe) jostun ikasketak ordaindainketak direla eta aipamen bat azaltzen da.

    1566. urtean, maisu Andres Sagastiberrik zentso bat bermatzeko, Sagastiberri-Arretxe etxea jarri zuen.

    1598. urtean, Arretxe etxean berrikuntza lanak egin zituzten.

    1773. urtean, bi bizitzako etxea zen: Arretxe eta Arretxene izenekin.

    Gaur egun bi bizitzakoa jarraitzen du: Arretxe eta Arretxe ttiki bezala.


    Arretxe etxea.



    69. Igeralde

    Historian zehar Igeralde etxeak honako izen ezberdin hauek izan ditu: Yeralde, Inesarena, Ainesarena, Ieralde-Ainesarena eta Igalde. Herritarrok gaur egun Ialde bezala ezagutzen dugu etxea.

    1566. urtean, Martin Sagastiberri eta Joaneta Ieralde ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Haien gurasoak alde batetik, Laurenz eta Mari Lopez Sagastiberri ziren eta bestetik, Joaneki eta Inesa Ieralde. Inesa honek jatorriz, Arbide zuen abizena. Honek eman izango zion Inesena izena Igeralde etxeari.

    1616. urtean, Joanes Oronoz eta Katalina Biurrak Ieralde etxean obrak egin zituzten.

    1647. urtean, Mrtin Oronoz eta Maria Gaztañondo senar-emazteek 20 duketako zentso bat hartu zuten maileguan. Honela dio testuak: <<... a favor de la memoria y obra pia que una persona cuyo nombre no a querido que se sepa a mandado fundar en la parrochial de san martin de esta villa de berastegui para haora y perpetuamente en sufragio de los diffuntos desconsolados que no tienen quien les socorra y estan padeziendo en el purgatorio haziendo particular memoria de los fundadores y difuntos que an sallido de las herrerias y cassas de ameraun y mustar del balle de leyçaran en las tales misas y que sean patronos de la dha. memoria el restor y benefiçiados que al presente son y fueren ...>>. Ordainketa bermatzeko, Igeralde etxea jarri zuten.

    XX. mende erdialdez geroztik, erorita dago etxea.


    Igeralde etxea zegoen tokian, gaur egun txabola dago.
    Atzean, ezkerretara Mariakone baserria.





    70. Mariakone

    Garai bateko agirietan, Mariakone etxea izen hauekin azaltzen da: Garparrena, Mariakone, Marikone eta Maikone.

    1565. urtean, Berastegiko Aranalde parajean Gaspar Arruek orube bat erosi zuen, 8 duketan truke. Gaspar honek emango zion Gasparrene izena etxeari.

    1643. urtean, Sebastian Aierdi eta Maria Matxinea senar-emazteek zentso bat bermatzeko, Aranalde iturri ondoan dagoen Gasparrenea etxea jarri zuten. Maria honek eman lezake Gasparrena etxeari Mariakone izena.

    1683. urtean, Gregorio Ibarrola eta Grazia Zumetak zentso bat bermatzeko, Mariakone etxea jarri zuten.

    Bitxikeria bezala, Igeralde baserrian bizitutako Lezeatarrak erosi zuten Mariakone etxea eta zenbait herritarren artean, badago etxe honi Ialde deitzeko ohitura.


    71. Elaundegarai

    Etxe honek ere hainbat izen ezberdin izan ditu historian zehar, adibidez: Ulalde, Eulalde, Eulaldegoikoa, Eulandegoikoa eta herritarrak Elaundegarai izenez ezagutzen da egun.

    Etxe honen lehen aipamena oso aspaldikoa da.

    1552. urtean, Martin Ulaldek bere arreba Jordana Ulalderi Ulalde etxea eman zion. Martin Ulalde zaharturik zegoen eta ez zuen seme-alabarik, <<... por quanto yo no tengo hijos y soy biejo que de aqui adelante no puedo regir mi persona y porque la memoria de la dha. mi casa sea mejor conserbada ... >>.

    1651. urtean, Juanes Garaikoetxea Luzia Gazpiorekin (Elaundegaraiko alabarekin) ezkondu zen. Modu honetan, Garaikoetxea abizenekoak 1970 urte ingurura arte egon dira etxe honetan.

    Elaundeazpi eta Elaundegarai etxeak.




    72. Elaundeazpi

    1590. urtean, Maisu Juan Ibarrolak eta Luzia Ulalde bere emazte zenak Eulalde etxea ematen zien bere seme Gregorio Ibarrolari.

    1633. urtean, Lulandeazpikoa etxean Katalina Aranatzek (Gregorio Ibarrolaren alargunak) konponketan egin zituen.

    1690. urtean, Maria Iparragirrek Pedro Etxeberria harginari ordaindu zion, Elaundebeheko oinetxean egindako lanengatik, honela dio testuak <<... echo y fabricado las obras nuevas de canteria de la casa solar de Elaunde de Yusso ...>>.

    300 urte inguru hauetan Garziarenatarrak daude Elaundeazpi baserrian.

    73. Gazpio

    Bere lehen aipamenak, XVI. mendearen erdikoak dira. Herritar askok esaten dutenez, Barastegiko etxerik zaharrena omen da.

    1556. urtean, Gaizpio etxean bilduta, Katalina Gaizpiok bere hilburukoa egin zuen, bere seme-alaben artean: Joanes Beaza, Martin Arriaga, Domenja (oinordeko) eta Maria Gaizpio.



    74. Iparragirre

    Etxe honek hainbat izen izan ditu historian zehar, hala nola: Jauregiondo, Muskilo, Muskilla eta Iparragirre. Herritarrok Iparre.izenarekin ezagutzen dugu.

    1563. urtean, Joanes Jauregiondo Iparragirre, garaian etxea berria, jartzen du mailegu bat bermatzeko.

    1565. urtean, etxe berrian hargintza lanak egin zituen maisu Andres Sagastiberrik, lan honengatik 60 duketa ordaindu zizkioten.

    1615. urtean, salmenta bat zela eta, Muskilo etxea, garaian, Iparragirre izena zuela dio dokumentuak.

    1747. urtean, Iparragirre oinetxea, garai batean Muskilla deitua zen. Garai honetako jabea  Martin Igoa zen.

    Gaur egun, etxe hau hutsik dago.


    Iparre etxea



    75. Txarti

    Honako izen hauek izan ditu historian zehar: Txartiarena, Txartierena eta Etxartie. Herritarrok gaur egun Txarti deitzen diogu.

    1568. urtean, Txartiarena etxean, bere hiburukoa egin zuen Martina Bulaziak. Franziska Argisigorrori utzi zizkion etxea eta ondasunak

    1604. urtean, Martin Anziola zen etxearen jabe.

    162.1 urtean, Mª Garzia Zubietak, Juanes Anziolaren alarguna, 30 duketako zentsu bat bermatzeko, Etxartie etxea jarri zuen.


    Txarti



    Bulatzi auzoa


    76. Bulatzi

    Etxe honen lehen aipamen idatzia XVI. mende erdi aldekoak dira.

    Historian zehar etxe honek hainbat izen ezberdin izan ditu, hala nola: Ulazia eta Bulazia. Gaur egun, Bulatzi izenarekin ezagutzen da.

    1568. urtean, Pedro Argisogorro eta Maria Ramus Zumetaren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten eta ezkonsarian Bulazia etxea izan zuten. Pedroren gurasoak Joanes eta Maria Argosogorro ziren.

    1602. urtean, Martin Iparragirre eta Katalina Aranalderen arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian Bulazia etxea izan zuten. Martinen gurasoakPedro Iparragirre (Argisogorro?) eta Maria Ramus ziren, garai hartan hilak zeudelarik.

    Etxe honetan, Iparragirretarrak bizitzen jarraitu dute gaur arte


    Bulatzi


    Iparragirre abizenaren armarria




    77. Juangone

    Etxe honen lehen aipamenak XVI. mende erdikoak dira.

    Dokumentu ezberdinetan, etxe honek hainbat izen ezberdin izan ditu historian zehar: Mordo, Mordorena, Omadorena eta Juangorena. Gaur egun, herritarron artean  Joangone izenarekin ezagutzen da.

    1586. urtean, Martin Arreseren ("Arozmordo" izengoitiz), Juangoneko jabea, eta Santuru Zumetaren artean, izan zuteneko borrokaren ondorioz, Arozmordok 11.5 duketa ordaindu zizkion Santururi. Honela dio testuak: <<... los quales os lo devo y son por razon que por çiertas palabras de enojo que entre bos e yo tubimos salisteis descalabrado de un golpe de palo en vuestra cabeça y por ello entre bos y mi trayamos pleito entre la justiçia hordinaria de la villa de Tolosa y rresçevido el pleito a prueva hemos hecho nuestras provanças y aviendose metido de por medio personas honrradas nos hemos hecho amigos ...>>. Adiskidetuta amaitu bazuten, gaitz erdi!

    1618. urtean, Franzisko Arresek zentsu bat bermatzeko, Juangorena edo Omadorena etxea jarri zuen.

    1625. urtean, Franzisko Arrese zen Mordorena etxearen jabe.

    1642. urtean, Franzisko Arrese, Mordo etxearen jabeak, lur sail bat saltdu zion Joanes Oiartzuni ("Akasta" izen goitiz).

    1736. urtean, Joangone etxea bi bizitzako etxea zen: alde batetik, Martin Gorostizu eta Jazinta Eraso bizi ziren eta bestetik, Inazio Eraso eta Luzia Lazkano bizi ziren.

    1774. urtean, Maria Arrese, Mordoa etxeko jabea, agertzen da prestamo bat zela eta.


    Juangone




    78. Txurine

    Etxe honen lehen aipamen idatziak oso aspaldikoak dira

    Izenari dagokionez, honako izen ezberdinak izan ditu historian zehar: Iturriza, Iturrizatxuriorena, Txuriorena, Txurionea eta Txurinea. Herritarrok Txuine deitzen diogu

    1563. urtean, Santuru Iturriza eta Katalina Iturrizaren arteko hitzarmena sinatu zen, Iturriza etxearen jabetzari buruz aipatzen da agirian.

    1584. urtean, zentsu bat zela eta, Domingo Zuriren alaba zeneko Katalina Gorostizu alarguna agertzen da Iturriza etxean. Katalina honi Domingo Zuriren alaba zenez, berari ere Katalina Zuri deitzen zioten, hau zela eta, etxeari Txurine deitzen hasi ziren. Garai honetatik aurrera, dokumentuetan Iturrizatxuriorena izenarekin agertzen da etxe hau.

    1633. urtean, zentsu bat zela eta, Joanes Ibarrola eta Katalina Irazazabal senar-emazteek Bulazia auzoan dagoen Iturriza edo Txuriorena etxearen jabe ziren.

    1641. urtean, Joanes Ibarrola eta Katalina Irazazabal senar-emazteek mailegu bat dela eta, Txuriorena etxea jartzen zuten bermean.

    Gaur egun, etxea hutsik dago.

    Txuineko ataria.





    79. Kaparintxo

    Etxe honen lehen aipamen idatziak oso aspaldikoak dira.

    Izenari dagokionez, honako izen ezberdinak izan ditu historian zehar: Iturrizatxipi, Burutxuri-Kapagiñarena, Zapagintxo, Kapagintxo, Kaparintxo eta Iturritxo. Herritarrok Kapantxo etxea bezala ezagutzen dugu.

    1537. urtean, Joanes de Iturrizatxipi azaltzen da Kapero ogibidearekin. Honek emango zion Kapagintxo izena etxeari?

    1579. urtean, Pedro Arbideren eta Maria Garzia Iturrizaren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zen. Pedroren gurasoak Joanes Arbide eta Joanes Leitza ziren. Ezkonsarian Iturrizatxipi etxea izan zuten.

    1626. urtean, Maria Garzia Iturrizaren seme-alaben artean Burutxuri-Kapagiñarena izeneko etxearen oinordetza kontuak izan zituzten.

    1652. urtean, Iñigo Zumeta agertzen da Iturrizatxipi etxearen jabe.

    1702. urtean, Ana Franziska Zumeta agertzen da Zapagintxo izeneko etxearen jabe.

    1743. urtean, Juan Elizaldek zentsu bat bermatzeko, Kapagintxo etxea jarri zuen.

    1798. urtean, Kapagintxo etxea sute batean erre egin zen. Juan Franzisko Garaikoetxea zen garai honetan etxearen jabe. Berreraikitze lanetan, Juan Franzisko Bordagarai, Juan Arregi eta Jose Esnaola aritu ziren. Herriak 200 haritz jarri zituen etxea berreraikitzeko.



    Kapantxo



    80. Peduro


    Izenari dagokionez, honako izen ezberdinak izan ditu historian zehar: Perudo eta Peduro. Herritarrontzat Peuru etxea da.

    1617. urtean, Felipe Ubeltza eta Maria Ubeltza senar-emazteak ziren Peduro oinetxearen jabeak.

    1629. urtean, Felipe Lizarza eta Joanes Fagoaga Plazaolako olagizonaren arteko kontu kitapenak izan zituzten. Felipe hori "Perudo" izengoitiz ezagutzen zuten, Pelipe izen honek jarri izango zion etxeari Peuru izena.

    1980 urte inguruan, Peuru etxea guztiz berritu zuten eta gaur egun bi bizitzako etxea da.


    81. Argixorre

    Etxe honen lehen aipamen idatziak oso aspaldikoak dira.

    Etxearen izenei dagozkionez, aldaketa hauek izan ditu: Argisogorro eta 1774 urte aldera, Argisorre. Gaur egun, Argixorre izenarekin ezagutzen da.

    1559. urtean, Joanes Argisogorrok 20 duketako zentsu bat bermatzeko, Argisogorro etxea jarri zuen.

    Gaur egun, baserri gisara jarraitzen du.


    Argixorre




    82. Elutse

    Etxearen izenei dagozkionez, aldaketa hauek izan ditu:  Elusetxeako oinetxea, Eluse eta Eluze. Herritarrok Elutse deitzen diogu etxeari.

    1559. urtean, maisu Andres Iturriaga eta Joanes Jauregiondoren arteko hitzarmena sinatu zuten, Iturriagak Jauregiondori etxe berri bat eraikiko ziola aipatzen da.

    1618. urtean, Joanes Zubieta Alberro eta Maria Iparragirre senar-emazteek mailegu bat bermatzeko, Elusetxeako oinetxea jarri zuten.

    1625. urtean, Joanes Zubieta, Elusetxeko jabeak, Argixorre etxe ondoko sagasti bat errentan eman zion Martin Rementaritegiri.

    XX. mendeko 60. hamarkadaz geroztik, bi bizitzakoa da Elutse etxea.


    83. Etxetxo

    1598. urtean, Franzisko Laplazak Etxetxo etxe txikia erosten zuen 24 duketen truke.

    1797. urtean, Manuel Ustoa Maria Magdalena Zumetarekin (Etxetxoko alaba) ezkondu zen. Geroztik, Ustoa abizenekoak daude Etxetxo etxean.

    1933 urte inguruan, etxea guztiz berritu zuten.


    84. Argindi

    1588. urtean, Martin Sanz Argindegi eta Maria Martin Ibarrolaren arteko ezkon-hitzarmena eman zen. Martinen gurasoak Joanes Argindegi eta Maria Argindegi ziren. Ezkonsarian Argindegi etxea izan zuten.

    1728. urtean, agirietan Argindegi etxea bi bizitzakoa agertzen da.

    1750. urtean, Maria Franziska Lizarzaren senarra Migel Antonio Lasartek, leitzarra jaiotzez, Berastegiko auzokide izateko baimena eskatu zion Berastegiko batzarrari. Geroztik, Lasartetarrak bizi dira Argindi etxean.

    1827. urtean, Martin Kerejeta eta Maria Josefa Irisarri senar-emazteek Fº Antonio Lasarteri Argindegi etxearen zati bat saldu zioten 1 779 erreal eta 17 marabediren truke.
    Etxe honen izena, orain arte, Argindegi Txulo zen. Etxearengatik dio <<...casilla subterranea de Argindegui ...>>. Urte horretan, Argindi etxeko bi bizitzak batu egin ziren.

    XX. mendeko 40.ko hamarkada erdi aldean, Argindegi etxeari egin zizkioten berrikuntzetan, bi etxeen arteko pareta bota egin zuten.


    Arginditxulo





    Zurikain auzoa


    85. Zurikain

    1594. urtean, Migel Pollorena eta Barbara Lizarraga senar-emazteak ziren Zurikain etxearen jabe.

    Ondorengo urteetan, Eleizigoienatarrak bizitu ziren Zurikain etxean.

    1683. urtean, Juanes Matxineak aginduta, Juanes Garaikoetxea Elaundegoiko harginak Zurikin etxean berritze lanak egin zituen, besteak beste:<< doze baras de piedra azul picada ... que ha puesto en las isquinas de la dha. casa >>.

    1701. urtean, Juan Matxinea eta Maria Leizigoienaren semea Franzisko Matxinea Zurikain etxeko oinorde izendatu zuten.

    1836. urtean, Zurikain etxea bi bizitzakoa bezala agertzen da agirietan.

    Gaur egun, Zuikin izenez ezagutzen da etxea.


    86. Elgorriaga

    1554. urtean, Martin Elgorriaga eta Domenja Zurikainek bere seme Asenzio Elgorriagari Zurikain etxea oparitu zioten.

    1641. urtean, Joan Eleizigoiena eta Katalina Elgorriagak zentsu bat bermatzeko, Elgorriaga oinetxea jarri zuten. Elgorriaga abizen honek eman zion etxeari izena.

    1671 urteko dokumentu batean, Zurikain etxe honi Elgorriaga izena jarri ziela aipatzen du.

    Gaur egun, baserria izaten jarraitzen du.





    Elgorreaga



    87. Zurikaintxiki

    1598. urtean, Franzisko Laplaza zen Zurikaintxiki etxearen jabe. Barbara Laplaza eta Migel Illarregi bizitzen ziren etxean.

    Etxe honen inguruan, datu gehiagorik ez dut aurkitu.



    88. Bordaberri

    1699. urtean, Franzisko Garaiarrek 20 duketako mailegu bat bermatzeko, Borda izeneko etxea jarri zuen. Urte bereko beste agiri batean, Bordaberri izenarekin agertzen da etxe hau.

    1721. urtean, Martin Labaienek Berrobiko Pedro Etxeberriari 86 zilarrezko peso ordaintzen zizkion (<<86 pessos excudos de plata>>) Bordaberri etxea berreraikitzeagatik.

    1990 urte inguruan, dena berritu zuten Bordaberri etxea.





    Bordaberri  berreraiki aurretik




    89. Ieltsa

    Mendeetan zehar honako izen hauek izan ditu Ieltsa etxeak: Ielssa, Igelsa eta Ielza.

    1674. urtean, Gabriel Eraso eta Luisa Gorostizuren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zen. Ezkonsari gisara, Ielsa etxea izan zuten. Luisa Gorostizuren gurasoak Maria Leizigoiena eta Domingo Gorostizu ziren.

    1823. urtean, etxea bi bizitzakoa agertzen da: Jose Antonio Garziarena eta Katalina Aranalde ziren Igeltza Handiaren jabeak eta Jose Mateo Garaiburu berriz, Igeltza Txikiaren jabea zen.

    1930-40 urtez geroztik etxea hutsa dago. Gaur egun, borda baten erabilpena du.


    90. Ugalde

    1554. urtean, Martin Ugalde eta Maria Ugalde senar-emazteak agertzen dira Ugalde etxearen jabe.

    1629. urtean, Juanes Etxeberriak hargintza lanak egin zituen Ugalde etxean, etxe honen ondoan etxetxo berri bat eraiki zuen.

    1675. urtean, Beasaingo Inazio Gorostizu harginak Ugalde etxean dagokion oinordetza oparitu zion bere anaia Domingori, etxearen jabetza banandu ez zedin. <<... deseando que la dicha cassa se conserbe su memoria y antepasados en cabeza de uno, y no se divida ni se aga repartizion entre hijos por lo qual mirando a la dha. conservazion por lo que al otorgante le toca...hazia e hizo...graia donazion renunziazion y consignazion buena puera mera perfecta e yrrebocable...a favor del dho. Domingo de Gorostizu >>.


    91. Liñosiñeta

    Etxe honen kokapena Ugalde eta Urlo etxeen artean zegoen. Etxea erreka ondoan dagoenez, liñaputzu ugari egongo ziren garai horretan, honegatik, etxeari Liñosiñeta izena jarriko zioten.

    Etxe honi buruz datu gutxi aurkitu ditut:

    1604. urtean, Maria Luzuriagaren eta Joanes Bastidaren arteko ezkontza hitzarmenean, Urrelotxipia izeneko etxea hartu zuten bere guraso Joanes Luzuriagaren eta Maria Aranazen aldetik.

    1628. urtean, Bizkaian bizi zireneko Joanes Labastida (Gezatedi) eta Madalena Bekuain senar-emazteek Liñosiñeta izeneko etxea eta bere ondasunak ez bahitzeko eskaera egin zuten.

    Bi datu hauek kontutan hartuta, Urrelotxipia eta Liñosisiñeta etxe bera zirela pentsatu liteke.



    92. Urlo

    1567. urtean, Urreloko lurretan etxe berri bat eraiki berria agertzen da agiri batean.

    1610. urtean, Martin Urrelok bere hilburukoan bere seme Joanesi utzi zion Urrelo etxea.

    1651. urtean, Urrelo etxean hargintza zein zurgintza lanak eginda, etxea guztiz berritu zuten.

    Azken 200 bat urteetan, Otamenditarrak Urlo etxearen jabeak dira. Gaur egun, baserri hau lehen solairura arte botata dago.

    Urlo etxea 1969. urtean.



    93. Estebanene


    1580ko urtean, Lubeltza etxeko Esteban Lubeltza eta Gracia Elusaren semea zeneko Domingo Lubeltzak bere anaia Migelen alde 6 duketa ordaintzen zizkion etxeko seni parteak zirela eta. Esteban honek jarriko zion Lubeltza etxeari Estebarena izena.

    1652. urtean, Lubeltza Esteberena etxea Domingo Igoak maiztertzan utzi zion Frantzisko Garaiarri.

    1699. urtean, Agustin Antziolak Estebanene etxearen gainean zeuzkan errentak kobratu nahi zituen Ameriketara joateko, honela dio testuak: <<... estava con determinazion de bolber al dicho reino de la Andaluzia y de alla yr o navegar en la primera flota o galeones a las indias para cuo viaje nezesitaba de algunos reales...>>

    1740. urtean, Estebanenea etxea lehen Lubeltza bekoa izena zuela adierazten da dokumentu batean.

    1767. urtean, Joakin Zuloaga agertzen da Esteberena izeneko etxearen jabe.

    Gaur egunera arte, Zuloagatarrak egon dira Estebanene etxean.

    Historian zehar, etxe honen izenak hauek izan dira: Lubeltza, Lubeltzabekoa, Esteberenea, Estebanenea, Estebanenezarra


    94. Estebaneneberria


    1779. urtean, Joan Martinez Obinetak bere seme Joan Bautistari Estebaneneberria izeneko etxea eman zion, ezkontza sari gisara.

    1786. urtean, Joan Bautista Obinetak mailegua bermatzeko, Estebarena etxea eta sutegia jarri zituen. Badirudi, atari horretan sutegi bat zegoela.

    Gaur egun, etxe hau ere Zuloagatarrena da.


    95. Mintxolo

    Historian zehar, etxe honen izenak hauek izan dira: Lubeltza Etxezarra, Lubeltzagoikoa, Mitxelorejarena, Lubeltza moheloxenea, Mitxeloxena, Lubeltza handia eta Mitxelo. Gaur egun, Mintxolo deitzen zaio herritarren artean.

    1551. urtean, Lubeltza edo Orexarena etxeko seniparteak direla eta, Migel eta Maria Lubeltzaren semea zeneko Martiko Lubeltzak bere arreba Mariari 60 duketa ordaindu zizkion.

    1552. urtean, Lubeltza etxean pareta bat egiten ari zirela dokumentu bat agertzen da. Hargintzan Joanes Sagastibeltza aritu zen.

    1583. urtean, Pedro Argisogorro eta Ana Ibargoienen arteko ezkontza-hitzarmena eman zen, saria Lubeltza Etxezarra izeneko etxea izan zuten.

    1618. urtean, Martin Ezkurra agertzen da Mitxelorejarena etxearen jabe.

    1679. urtean, Lubeltza Moheloxenea etxean Martin Perez Ezkurra zen jabe.

    1835. urtean, Mitxelo etxea, garai batean, Lubeltza etxea zela aipatzen da agiri batean. Urte horretan, Sebastian Lizartzak Martin Jose Lizartzari oparitu zion etxea.

    Gaur egun, Lizartzatarrak bizi dira Mintxolo etxean.


    Mintxolo



    Atalburuko giltzarrian JHTS

















    96. Txurdene

    Historian zehar, etxe honen izenak hauek izan dira: Jurdane, Txurdene, Dendarine eta Martindendarine.

    1681. urtean, Juanes Gazpio, jostuna ogibidez, Txurdene etxea erosi zuen. Jostun honek emango zion Dendarine izena etxeari?

    1701. urtean, Baltasar Salberredik Dendarine etxea bere ondasunekin jarri zuen, mailegu bat bermatzeko.

    1773. urtean, Juan Bautista Garziarena agertzen da etxearen jabe.

    1920. urte inguruan, etxe hau bota egin zuten. Gaur egun, txabola bat dago bere lekuan.


    97. Madalengone

    Historian zehar, etxe honen izenak hauek izan dira: Lubeltza txiki, Lubetza ttippi, Urgondotxo. Herritarrak Malengone deitzen diogu etxeari.

    1628. urtean, Joanes Zumetak Joanes Igartzari Lubeltzaenea etxea saldu zion.

    1632ko agiri batean Joanes Garaiar aipatzen da. Gizon hau burnioletako maisu atxukia zen ogibidez, hemendik datorkio Maesutxo izen goitia.

    1691. urtean, Juan Sanz Garaiarrek Migel Garaiar apaizari oparitzen dio Lubeltza ttippi izeneko etxea.

    1725. urtean, Migel Garaiar apaizak Martin Zuraubren eta Madalena Mugerra senar-emazteei Lubeltza txiki etxea saltzen die 305 peso eta 3 errealetan. Madalena izeneko emakume honek eman zion Lubeltza txiki. Madalena Mugerra honek eman zion etxeari Madalengone izena.

    1781. urtean, Martin Gartziarenaren eta Joana Maria Zuraubrenen arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Urte honetan, sartu ziren Gartziarenatarrak, gaur egun arte.

    1792. urtean, Madalengone edo Urgondotxo izenarekin azaltzen da etxea hau dokumentu batean. Joanes Garaiarri maesutxo izen goitiaz gain, baita "el coxo" ere deitzen zioten. "Cojo" = Urgun, hara nondik etorri den Urgondotxo, beste era batean "el cojito".


    98. Pateo

    Baserri honek hainbat izen izan ditu, hala nola: Faktorearena, Fatorea, Pateroa, Patorea, herritarron artean Pateo deitzen diogu..

    1648. urtean, Juanes Maritxelar eta Mari Garzia Iparragirek bere seme Franzisko Maritxelarri Faktorearena etxea oparitu zion.


    99. Arregi

    Garai batean, etxe hau Dordoategi izenarekin agertzen zen, bestalde Arreginea ere deitua izan zen.

    1600. urtean, Migel Arregiren alarguna zeneko Maria Martin Dordoategik Dordoategi izeneko etxea bere ondasunekin bere seme Joanesi utzi zizkion.

    1824. urtean, Jose Maria Garziarena agertzen da Arregi etxearen jabe.

    Geroztik, Garziarenatarrak dira etxe honen jabe.


    100. Itsune

    Isune izenarekin bi etxe ziren Berastegin. XX. mendeko 30. hamarkadan gutxi gorabehera Itsune ("Casa Tenencial") izeneko etxea bota zuten.

    1772. urtean, Izun etxearen jabe Migel Etxenike agertzen da.

    1798. urtean, Martin Jose Labaien azaltzen da etxearen jabe.

    1833. urtean, Migel Franzisko Ibarrola etxearen jabea zen.

    1836. urtean, 4 familia agertzen dira elizari zerga ordaintzeko zerrenda batean: Ivarrola, Echeverria, Chapel eta Narvarte izenekoak.


    101. Itsune ("Casa Tenencial")

    Etxe honen inguruan datu handirik ez dut aurkitu, baina izen berezi honekin izan lezakeen erlazio esanguratsuena hau da:

    1823. urtean, Pedro Jose Maritxalar (tenientea) Toledon hil zen. Teniente honek emango zion etxeari Tenencial  izena?

    Gaur egun, etxe hau desagertuta dago.


    102. Azpilleta

    1566. urtean, Joan Gorostizuk mailegu bat bermatzeko, Azpilleta etxea jarri zuen.

    1570. urtean, Migel Sastruin eta Maria Azpilletaren arteko ezkon-hitzarmena egin zen. Gurasoak Migel Sastruin eta Graziana Ibargoien eta Martin eta Perona Azpilleta ziren. Gurasoek ezkonsarian Azpilletazarra eta Azpilletaberri etxeak eman zieten ezkon berriei.

    1709. urtean, Lorenzo Lujanbio, zapatagilea ogibidez, zen Azpilleta oinetxearen jabe.

    Gaur egun, Garziarenatarrak dira Azpilleta etxearen jabe.


    103. Danboliñene

     Azpilleta Etxielena eta Txitxilerena bezala ezagutua izan da baserri hau. Gaur egun, herritarrok Danboliñene deitzen diogu etxeari.

    1593. urtean, Juanes Goikoetxea zen Azpilleta Txitxilena etxearen jabe.

    1677. urtean Pedro Arbide erretoreak Joan Bengoaetxea Iturregi harginari Azpilleta Txitxilenean egin zitueneko lanak ordaindu zizkion "ciertas obras de canteria en fachada".

    1710. urtean, Juakin Sorregieta benefiziodunak maiztertzan utzi zion Martin Yeregiri Danboliñene etxea.

    1801. urtean, Frantziarrekin izandako gerraren gastuak ordaindu ahal izateko, desamortizazio bat eman zen aurrera. Bertan, desamortizatutako etxeetako bat Danboliñene etxea izan zen. Enkantean Jose Antonio Zabalak 17 100 errealetan errematatzen du.

    1920 urte inguruan, Pedro Martin Saizar (Ollokiko amerikanoak) erosi zuen Danboliñene etxea. XX. mendeko 30. hamarkada hasieran, sute batean etxea erre egin zen eta ondoren, berreraiki zuten.

    Gaur egun, etxea hutsik dago.




    Arru izeneko etxeak


    Arru auzoaren azalpenak ematea ez da erraza, izan ere, 4 etxe baitaude bina bizitzekin eta lehen 1/3-ka ere izan ziren jabegoen zatiketa, aipagarria da,  gela baten salmenta ere aipatzen dela. Honekin batera, etxe bateko pertsona bat beste etxera ezkonduta joanak ere bazeudela, hortaz, abizenak ere etxez aldatu ziren. Bestalde, etxeen zahar berritze dela eta, Arrue berri bezala agertzen dira etxe ezberdinak.

    Adibide bezala, 1836. urtean, honela zegoen auzo honetako zerrenda:
    Arregui, Artola, Miquelarena, Muñagorri, Mayua, Aranalde, Tellechea, Achocarro (amo), Garaycoechea, Yparraguirre, Pepa, Yrisarri eta Queregueta abizeneko familiak bizi ziren 4 etxe hauetan.


    Auzo honetako adineko gizon batek esan zidanez: "Auzo hau Berastegiko barrio txinoa dek", hau da, nahiko auzo korapilatsua.


    104. Arru

    Arruezarra edo Arrueazpikoa bezala ere deitua izan da.

    1552. urtean, Martin Ausalon eta Mari Garzia Olaesearen arteko ezkon hitzarmena eman zen.
    Gurasoak Joanes Ausalon eta Migel eta Ana Olaesea ziren.

    1559. urtean, Martin Arrue eta Mari Garzia Arrue senar-emazteek maisu Jose Sagardiri Arru etxearen erdia saldu zien 95,5 duketetan.

    Etxe honetakoak ziren Mielito eta Pakitto anaiak. Biak zituzten piano eskolak, baina nabarmenena Pakito ttikia izan zen akordeoiarekin soinujole bezala.


    105. Arru

     Arrueaundi, Ubidea, Arbidenea, Graziarena eta Mozone bezala ere deitua izan da.

    1615. urtean, Domingo Ubidek zentsu bat bematzeko, Arru etxea jarri zuen.

    1633. urtean, Martin Ubide perratzile lanetan aritu zen Ubide etxeko perratokian.

    1726. urtean, Domingo Arbide agertzen da Arrue etxearen zati baten jabe.

    1783. urtean, Jose Lizarzak Arru etxea bere ondasunekin erosi zuen, 850 duketen truke.

    Urte honez geroztik, Lizarzatarrak bizi dira etxe honetan.


    106. Arru erdikoa

    Txurdangi, Zuluagarena eta Azpilletarena bezala ere deitua izan da.

    1728. urtean, Juan Elizalde agertzen da etxearen jabe.

    1774 urteaz geroztik, Txurdangi abizeneko familikoak agertzen dira etxe honetan jabe.

    1859. urtean, Martin Jose Zuloaga da etxearen jabe.


    107 Arruberria

    Historian zehar, Arruetxiki ere deitua izan da.

    1791. urtean, Jose Atxukarro eta Maria Martin Esoin senar-emazteak agertzen dira Arrueberria etxean bizitzen.


    108. Iriarte

     Etxe hau Iriarte, Iriarte-Apaeztegi eta Iriartezarra izenarekin agertzen da historian zehar. Esan, Iriarte abizeneko apaizak ematen ziola etxeari Iriarte eta Apeztegi etxeari izena.

    1535. urtean, Martin de Iriarte erretorea agertzen da Berastegiko jaunttoarekin izandako auzian. Hemendik etorriko zitzaion Iriarte eta Apeztegi izena etxeari.

    1564. urtean, Juan Martinez Iriartek 46 duketetako zentsu bat bermatzeko, Iriarte etxea jarri zuen.

    1595. urtean, Maria Joaniz eta bere ahizpa Katalina Apaeztegik Kristobal Eguzkitza errementeriari alokatu zien Iriarte etxeko sutegia.

    1604. urtean, Martin Yartuak Juanes Oiartzun eta Katalina Irazazabal senar-emazteei  alokatu zien Iriarte-Apaeztegi etxea.

    1618. urtean,  Apeztegi etxeari aurrekaldeko pareta harrizko egin zuen Joanes Intza harginak 98 duketa eta erreal baten truke.

    1709. urtean, Andres Lizarza agertzen da Apeztegi etxearen jabe.

    1718. urtean, Andres Lizarzak Asteasuko Pedro Irarretari saldu zion Iriarte-Apeztegi etxe zaharra.

    Gaur egun, desagertua dago etxe hau.


    109. Apeztegi

    1712. urtean, Intxaurreta deituriko lursailean Andres Lizarza olagizonak etxe berri bat eraiki zuen. Asteasuko Juan eta Jeronimo Elizaldek egin zituzten zurgin lanak, bestalde, hargin lanetan Migel Arregi aritu zen. Etxea eraikitzeko behar ziren karaitzezko harri banetuak Domingo Garziarena Elaundek garraiatu zituen etxe ondora.

    1727. urtean, Andres Lizarzak bere seme Kristobali utzi zion Apeztegiberria etxea.

    1844. urtean, Tolosako Juan Iñigez eta Jose Lorenzo Betolazak Juan Bautista Dorronsoro eta Gertrudis Obinetari saldu zioten Apeztegi etxea 20 000 errealen truke.

    1845. urtean, Juan Bautista Dorronsorok 6 500 erreal ordaindu zizkion Juan Jose Ormaetxeari Apeztegi etxe berria eraikitzeagatik.

    1861. urtean, Juan Bautista Dorronsoro elizako organojole bezala agertzen da agiri batzuetan. Garai horretako zenbait zerrendatan, Organistane izenarekin agertzen da Apeztegi etxea.

    Bitxikeria bezala, Apeztegi etxea hau urte askoan, taberna, sagardotegi eta janari denda izan zen.

    Herritarrok gaur egun, Apizti deitzen diogu etxeari. Apizti edota Apeztegi izenarekin ezagutzen dugun arren, etxe honetan ez da apaizik bizitu historian zehar.



    110. Etxetxuri 

    1675. urtean, Juanes Obiñetak zentsua bermatzeko,  Juantonea etxea jarri zuen. Testuak dionez, etxe honen kokapena " Iriarte-Apeztegi etxearen atzekaldean eta Batxileranako gurutze ondoan dago"

    1734. urtean, Matias Ezpeleta etxe honen jabe agertzen da.

    1836ko zerrenda batean, Etxetxuri etxean 4 familia bizi ziren: Amo, Arrieta, Vizcarrondo, Irives eta Alduncin.

    1950. urte inguruan, etxea bota eta zerratoki bat jarri zuten.

    1970 urte ingurutik 2000 urte ingururu arte, kaldereri bat egon zen. Gaur egun, pabiloia hutsik dago.


    Apeztegi eta Etxetxuri etxeak.



    111. Alkañiz

    1632. urtean, Juanes Elizalde zen Alkañiz etxeko maizterra

    1684. urtean, Tolosako Antonio Etxenagusia abokatua zen etxearen jabe.

    1726. urtean, Inazio Lizartzak Alkaniz etxea erosteko asmotan zebilela, eliz kabildoak jakinarazten zion etxe bat erosterakoan zilarrezko 100 duketa elizari eman beharra zeukala. Modu honetan, bertan zegoeneko etxearen hilobia zaindu eta urtero argizari eskaintzak egin ohi zirelako.

    1836. urtean, Saralegi eta Lizarza familikoak bizi ziren Alkaniz etxean.

    1990 urte inguruan, baserri zaharra bota eta bi bizitzako etxe berria eraiki zuten.


    Alkaniz (1987. urtean)




    Lehioa















    112. Etxeberri 

    Historian zehar hainbat izen izan ditu etxe honek, hala nola: Etxeberri, Etxeberri-Joantone, Allartene eta Allartene-Juantorena.

    1562. urtean, Felipe Etxeberria eta Maria Sagastiberriren ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian beste hondasunekin batera, orube bat eman zieten etxea eraikitzeko. Hara nondik etortzen zaion etxeari Etxeberria izena.

    1593. urtean, Joanes Etxeberria olagizonak 24 duketako zentsu bat bermatzeko, Etxeberri etxea eta Berinas burniola jartzen ditu.

    1642. urtean, Madalena Etxeberriak, Joanesen alarguna, kontuak kitatzeko asmoz, Berinas burniolan batzartu zen zordunekin. Testuan agertzen denez, "ferrona de berinas" bezala agertzen da.

    1818. urtean, Juan Franzisko eta Migel Juakin Lizartzak auzi bat izan zuten Allartena etxearen jabetzari buruz.

    1836. urtean, Allartenea Juantorena izenarekin agertzen da.

    1876. urtean, sute batean etxe hau erre egin zen.

    1987. urte inguruan, etxe zaharraren 4 paretak aprobetxatuz, berritu egin zuten. Gaur egun, 4 bizitzako etxea da.


    Egoera honetan egon zen 110 bat urtetan etxe hau.

    Etxeberri etxea gaur egun.




    113. Olloko

    1865. urtean, Martin Jose Lizarzak eraiki zituen bi errota eta etxebizitza bat Olloko parajean.

    Gaur egun, ardiborda baten erabilpena du etxe honek.




    Irazazabal auzoa


    114. Irazazabalbarrena

    Etxe honek ere izen ezberdinak izan ditu historian zehar, besteak beste: Irazazabalbarrena, Irazazabalbekoa, Pastagiñene, Pastaginetxe eta Pastagintxorena. Gaur egun, herritarrok Pastantxoane deitzen diogu.

    1581. urtean, Migel Martinez Irazazabal eta Maria Rementaritegi senar-emazteek 40 duketetako zentsu bat bermatzeko, Irazazabalbekoa etxea jarri zuten.

    1614. urtean, Martin eta Pedro Yartua aita-semeek 20 duketatako zentsu bat bermatzeko, Irazazabalbarrena etxea jarri zuten.

    1689. urtean, Franzisko Lizarza eta Madalena Aldunzinen arteko ezkon-hitzarmena eman zen. Ezkonsaria Irazazabalbarrena etxea izan zuten.

    1842. urte inguruan, Pastagintxone etxea berreraiki zuten eta Pastagintxone-berria izenarekin agertzen da. Adituek etxea 42 718 errealetan baloratu zuten.

    Gaur egun, Lezeatarrak dira etxe honen jabe.


    115. Maitene

    1778. urtean, Martin Zabala helduak bere seme Martin Zabala gazteari ondare guztiak dohaintzan eman zizkion, bera zaharregia baitzegoen hauek gobernatzeko. Ondareen artean, besteak beste: Irazazabalerdikoa eta Pastagintxone aurrean dagoen etxetxo bat (Maitene etxea) izan zuen.

    1854. urtean, Jose Lizartza Pastantxoanekoak erosi zion Andres Alduntzini Mattene etxea.

    1987 urtetik gaur egunera arte, Aldunberritarrak dira Mattene etxearen jabe.



    116. Irazazabal-erdikoa

    Historian zehar, etxe honek izen hauek izan ditu: Irazazabal, Irazazabal-erdikoa, Irazazabal-bitartea. Herritarok egun Ieltzabal deitzen diogu.

    Irazazabal etxe zaharraren ondoan itsatsita beste bi etxe daude.

    Baserri zaharraren datuak:

    1562. urtean, Juanes eta Domingo Irazazabal anaiek auzi bat izan zuten beraien ilobekin Irazazabal etxearen banaketa zela eta.

    1598.urtean, Juanes Irazazabal alkateak 300 duketetako mailegu bat bermatzeko, bere etxea jarri zuen.

    1621. urtean, Irazazabal bitarteko etxeko alabak hartu zuen dotea, honela dio testuak: <<... para que entre los dichos sus hijos mejorasse en el terzio y quinto de sus bienes al hijo o hija que le pareaziess ser mas birtuossa y a la que mas le pareziess que combenia para la conserbacçion de la dicha cassa...>>.

    1650. urtean, Irazazabal bitartea etxeko oinordetza kontuak zirela eta, etxea zatitzeko garaian, inbentarioa egin zuten. Txosten horretan dolarea eta labea azaltzen dira, besteak beste.

    1696. urtean, Irazazabal erdikoa etxea erortzeko zorian zegoela adierazten du garaiko dokumentu batek.

    1697. urtean, Irazazabal erdiko etxeko oinordekoa hil egin zela eta, beste auzi bat izan zuten familikoen artean. Etxeari buruz honela dio testuak: <<... cae hazia a la vasilica o ermita de San Anton ... desseando todos se conserve la dicha media cassa y memoria de ella y por estar amenazando ruina respecto de ser muy vieja...>>.

    1717. urtean, Irazazabal erdikoa izeneko etxea anai-arreben artean 6 zatitan banatuta agertzen da.

    XVIII. mendean, Maritxalar familikoak agertzen dira etxearen jabe.

    Etxe honetakoa zen Andres Alduntzin, Berastegiko udaleko alkate-ordea, Santa Kruz apaizaren mutilak Beibatari parajean fusilatu zutena.

    Gaur egun, hutsik dago.


    117. Irazazabal-erdikoa edo txikia

    1725. urtean, Martin Iriarte zen etxe honen jabe.

    1854. urtean, Josefa Martina Zabala etxearen jabe bezala agertzen da. Garai hartatik gaur egun arte, jendea maiztertzan bizitzen egon izan da.

    Gaur egun, hutsik dago.



    118. Esaminadorena

    Etxe honen izenak urteetan zehar honako hauek izan dira: Esaminadorena, Irazazabal-erdikoa, Izazabalttikia eta Esamiñone.

    1722. urtean, Frantzisko Aranalde azaltzen da etxearen jabe

    1758. urtean, Antonio Bazterrika bizi zen etxe honetan.

    1774. urtean, Domingo Maritxalar bizi zen. Gizon hau urte askotan ikuskatzaile (examinador) bezala aritu zen, hemendik etor litzaioke etxeari izena.

    1861. urtean, Frantzisko Etxeberria bizi zen.

    Gaur egun, Esamiñone etxea Pastantxone etxearena da eta ardi borda gisara erabilia izan da.


    119 Bentaberri

    1836. urtean, Pastagintxonborda izeneko etxearen jabe Jose Lizarza Pastagintxonekoa agertzen da.

    1841. urtean, Jose Lizarzak 3 200 errealeko mailegu bat bermatzeko, Bentaberri etxea jarri zuen.

    1990 urte inguruan, Jose Arrizurieta maizterrak erosi zion Martin Lezeari etxe hau.


    120 Lontxone

    Historian zehar, izen ezberdinak izan ditu etxe honek: Iparragirretxiki, Iparragirreberri, Lorenzone. Gaur egun, herrian Lontxone deitzen diogu.

    1734. urtean, Lorenzo Iparragirre Matxieneak etxea eraikitzeko, Pedro Iparragirre Arbide eta Migel Irisarri harginekin hitzarmen bat sinatu zuten. Dokumentuaren arabera, Lorenzok eraiki behar zueneko etxea Irazazabal-erdikoa eta Intxaurrondo etxeen artean eraiki nahi zuen. Datu honen arabera, Lorentzo etxegileak eman zion etxeari izena, baita Iparragirre abizenarekin ere.

    1735. urtean, Iparragirretxiki izenarekin azaltzen da etxe hau. 1740. urtean berriz, Iparragirreberri izenarekin agertzen da etxe bera.

    1784. urtean, Lorenzo Iparragirre eta Serafina Ustoa senar-emazteen hilburukoan adierazten dutenez, Iparragirretxiki eraiki zuten etxea bota eta berriz etxe berria eraiki zutela.

    1802. urtean, Lorenzoneko Juan Zuloaga hargina hainbat lekuetan aritu zen lanean, hain zuzen ere: Iruñean, Donostian eta Toledon. Beraz, hargin ona zenaren seinale.


    121 Intxaurrondo

    Historian zehar, Irazazabalgoikoa, Irazazabalgaina eta Irazazabalgoiena deitua izan da. Herritarrok gaur egun, Intxaurrondo edota Erregene deitzen diogu.

    1556. urteko Irazazabalgoiko Maria Irazazabalen hilburukoaren aipamena agertzen da. Bertan, senarra Joan Anziola zela aipatzen da.

    1609. urtean, Domingo Intxaurrondo eta Elena Aranaz senar-emazteek 32 duketetako mailegu bat bermatzeko, Irazazabalgoiena etxea jarri zuten. Geroztik, Intxaurrondo abizenak ematen dio etxeari izena.

    1682. urtean, Juanes Aranalde zurginak Irazazabalgoikoa etxean egindako lanak aipatzen dira: <<... para en quentas y parte de pago de setenta y seis reales de a ocho en que an exsaminado y abaluado la manifactura y el asentar los cabrios y oyaras solivas y un frontal en la casa de Irazazabal de suso ... con obigazion que ha de thener el suso dicho de poner unas escaleras de tachones con sus lados de maderos y dos zapatas en el segundo quarto por la parte de la cassa de Mariezcurrena y de aserrar dos piezas de maderos que estan en frente de la dicha cassa de Irazazabal >>.
    Berrobiko Martin Etxeberria Antziak egin zituen ebaluaketa lanak.

    Orain dela mende bat gutxigora behera, etxe hau tokiz aldatu zen. Lehengo etxe zaharra orain dagoena baino 50m. beheragoko belazean zegoen.

    Gaur egun, Aranaldetarrak bizi dira.


    Erregene izenaren azalpena

    XIX. mendean, Saralegi anaiak "Errege" eta "Erregetxo" izengoitiz ezagunak ziren, Errege izenekoa oso aberatsa omen zen, hortik bere gotizena. Azken hau Beltzaide etxetik Aiztunaldera joan zen bizitzera eta jendeak Errege izengoitia erabiltzetik utzi egin zuen. Orduan, bere anaia Erregetxo, Intxaurrondo etxera bizitzera joan zena, Erregetxo deitzetik Errege deitzera pasa zen, modu berean, jendeak Intxaurrondo etxeari Erregene deitzeko ohitura hartu zuen, gaur egunera arte.

    Aipatu beharra dago, Erregene izen ofiziala Markos eta Juan Mari anaien etxe berriak duela.



    122. Mariezkurrene

    Historian zehar, Irazazabalgoikoa, Sisero eta Mariezkurrena deitua izan da. Herritarrok Maizkurrene deitzen diogu, gaur egun.

    1567. urtean, Irazazabal (Mariezkurrene) etxea berreraiki zuten Juanes Ibarrola eta Migel Aldunzin hargin maisuek.

    1626. urtean, Martin Etxeberria eta Maria Ezkurra senar-emazteak dira Mariezkurrena etxearen jabe. Maria Ezkurra emakume honen izenak eman zion etxeari.

    1632. urtean, Juanes Aierdi zen Mariezkurrene etxearen jabe. Gizon honek herriko sisa kobratzeko ardura edukitzen zuenez, etxeak Sisero izena hartu zuen.

    1839. urtean, Juan Migel Garaikoetxea Maria Ignazia Ibarrolarekin ezkondu zen eta Mariezkurreneko etxean jarri ziren bizitzen. Geroztik, Garaikoetxeatarrak Mariezkurrene etxean bizi dira.


    123 Osiñeta

    Garai batean, etxe honi Obinetaberri deitzen zitzaion, gaur egun ordea, herritarrok Osiñeta bezala ezagutzen dugu.

    1774. urtean, Lorenzo Obinetak Luisa Olaetxeari lur sail bat erosi zion 34.5 errealetan. Lorenzok lur sail horretan etxe bat eraikitzeko asmoa zuen.

    1796ko dokumentu batean, Osiñeta izena aipatzen da lehen aldiz.

    1930 urte ingurutik gaur egunerarte, Apezetxeatarrak bizi dira etxe honetan.


    124 Patxikutorre

    Garai batean, Aranalde etxea edota Uraundiaga-borda izenak zeramatzan etxe honek.

    Torre Aranalde edo Karakasenea deituriko etxeko semea zeneko Frantzisko Aranaldek eraiki zuen etxe hau. Kontutan izanda, gizonak Frantzisko izena zuela eta Torre Aranalden bizi zela, Patxikutorre izena berarengatik datorkiola esan genezake.

    Lehen aipatu bezala, Patxiku Aranaldek, Maiazkoneko semeak, eraiki zuen etxe hau 1719. urtean, Arizurreketa Uraundiaga parajean. Hargin lanetan Migel Arregi aritu zen, bestalde, zurgin lanetan Matias Ezpeleta eta Gaztelu herriko Domingo Ugalde aritu ziren.

    Beraz, hasiera-hasieratik gaur egunerarte, Aranaldetarrak bizi dira etxe honetan.



    Etxeaurrea



    125 - 126. Buztiñene - Garaiburu

    Buztiñene: Garai batean, etxe honi Salberrediberri deitzen zitzaion, gaur egun ordea, Buztiñene deitzen zaio.

    Garaiburu: Garai batean, Gairaiburuberri bezala ezagutzen zen, gaur egun Garaiburu deitzen zaio.

    1767. urtean, Hernaniko Mikaela Amasoarrainek eraikiazi zuen bi bizitzako baserri hau. Jose Salegi hargin lanetan aritu zen 135 pesoren truke. Zurgin lanetan berriz, Juan Martinez Garziarena (Elaunde), Migel Ignazio Olaetxea eta Antonio Aranalde aritu ziren 153 pesoren truke.

    1769. urtean, Manuel Salberredik zenbait luberri eta 36 gaztainondo erosi zituen Uraundiagako herrilurretan, 300 duketen truke. Lur hauek ondeatu eta baratza, soro eta belazeak egiteko asmoarekin erosi zituen etxe inguruan.

    1772. urtean, Manuel Salberredi eta Magdalena Iriarte senar-emazteek, Martin Garaiburu eta Maria Angeles Aranalde senar-emazteekin batera 1 000 duketa maileguan hartu zituzten Mikaela Amasoarraini etxea erosteko.

    1830. urte inguruan, solairu bat altxatu zieten bi etxeei. Bi etxeak zatitzeko erdian pareta bat ("medianilla") eraiki zuten, horrela, bi etxeak zatituta geldituz.

    XIX. mendeko azken aldera, Buztiñene izena hartu zuen. Gaur egun arte, Salbarreditarrak bizi dira etxearen zati batean.

    Bestalde, Garaiburu etxean Garaiburutarrak bizitzen jarraitzen dute.

    Oharra: Buztiñene izena askok Bustinsoro izenarekin nahasten dute. Historia Ondarekoei esan nien Buztinsoro etxe historikoa gaur egungo Arategi etxearen inguruan zela eta Buztiñenen ez dagoela balore historikorik. Hala ere, berean jarraitzen dute, izan ere, orain dela gutxi, aditu batzuk azterketa bat egitera etorri baitziren baserri honetara. "Aditu hauek" ez dira enteratzen...


    127. Bordatxuri

    Dokumentuetan etxe honek izendapenak hauek izan ditu: Unanbide-borda, Unanbide. Gaur egun, herritarrok Bordatxuri deitzen diogu.

    1705. urtean, Unanbide parajean Martin Labaienek Juan Obinetari lursail bat erosi zion, zilarrezko 37 erreal eta Bizkoiz meategiko gurdi baten mearen truke.

    1706. urtean, Martin Labaien Borda izeneko etxe berria eraikitzen ari zela aipatzen da. Zurgin lanetan, Diego Ugalde, Martin eta Migel Saizar aritu ziren.

    1775. urtean, Bordatxuri izenez agertzen da Juan Labaienen berme baten kitapen batean.

    1836. urteko zerrenda batean, Bordatxuri "mayor" eta "menor" izenekin azaltzen da. Beraz, garai hartan, etxe honetan bi familia bizi zirela pentsa genezake.

    1900. urte inguruan, Jose Antonio Saizarrek erosi zuen Bordatxuri etxea. Geroztik, Saizartarrak bizi dira baserri honetan.


    Bordatxuri



    128 Torreluze

    1607. urtean, Martin Obineta Torreluze etxearen jabea zen.

    1646. urtean, Franzisko Rementaritegi Obiñeta eta Marian Lizarraga senar-emazteak ziren Obiñeta-Torrea etxearen jabe.

    1833. urtean, Jose Antonio Muñagorrik erosi zion Joakina Bizenta Labaieni Torreluze etxea 21 000 errealen truke. I. Karlistada garaian, zor handiak egin zituen Muñagorrik. Hau dela eta, beste hainbat ondasunekin batera, etxe hau ere konfiskatu zien.

    XIX. mende erdialdera, Torreluze baserria erre egin zen. 1900. urte inguruan, erretako etxearen orubean, etxe kozkor bat eraiki zuten.

    Gaur egun, Urkizu familiakoak dira etxe honen jabe.



    Torreluze etxea. Atzean Etxorde


    Torreluze gaur egun




    129. Etxeorde

    Historian zehar, etxe honek ere hainbat aldaketa izan ditu izenari dagokionez, adibidez: Etxeorde, Etxeborde, Etxehorde. Gaur egun, herritarrok Etxorde deitzen diogu.

    1775. urtean, Mikaela Josefa Amasorrain, Migel Antonio Sorregietaren alargunak, mailegu bat bermatzeko etxe hau jarri zuen.

    1787. urtean, Pedro Gaztañondo harginak zenbait berrikuntza egin zituen Etxeorde etxean.

    1818. urtean, J. A. Muñagorrik erosi zuen Etxeorde etxea beste ondasunekin batera, 24 000 errealetan.

    1846. urtean, J. A. Muñagorriren ondasunak konkurtsoan atera ziren.

    1849. urtean, Juakin Labaien agertzen da etxearen jabe.

    Gaur egun, Gorostartzu familikoak dira jabe.


    130 Irigarai

    1556. urtean, maisu Joan Ibarrola harginak zenbait berrikuntza egin zituen Irigarai etxean.

    1559. urtean, Domingo Irigarai eta Maria Martin Zurikain senar-emazteak etxearen jabe azaltzen dira. 1564. urtean, Joanes Ausalon eta Maria Ezkurra senar-emazteak agertzen dira etxearen jabe. Badirudi, bi familien artean banatuta zegoela etxea.

    1632. urtean, Franzisko Obineta zen Irigarai etxearen jabe. Garai hartako dokumentu batean, etxea errea zegoela adierazten da.

    1682. urtean, Maria Bengoetxeak bere hilburukoa egiten zuen. Bere senarra Bizkaiako Aranzuriaga* herrian masukari lanetan aritzen zeneko Juan Lopez Elizegi zen.

    *Aranzuriaga: Pagasarri aldean, Bilbao-Alonsotegi.

    XIX. mende azkenaldera, taberna bat zegoen etxe horretan.

    Gaur egun, Urkizutarrak dira etxearen jabe.


    Sarrerako atea




    131 Etxetxiki

    Garai batean, etxe honek izenak hauek izan ziren: Etxetxipi, Irigarai-txiki, Irigarai-ttippi. Gaur egun, herritarrok Etxetxiki bezala ezagutzen dugu..

    1623. urtean, Juanes Irazazabal eta Perona Garziarena senar-emazteak dira etxe honen jabe.

    Gaur egun, Saizartarrak etxe honetan bizi dira.


    132 Obinetazar

    Garai batean, etxe honek izen hauek izan zituen: Obineta, Obineta-aundia. Bestalde, gaur egun herritarrok Oñetazar deitzen diogu.

    Etxe honen lehen aipamenak oso zaharrak dira.

    1551. urtean, Berastegiko eta Elduaiengo kontzejuen batzarra  Martin Obinetaren etxe berrian egin zen.

    1600. urtean, Martin Rementaritegik mailegu bat bermatzeko, Obineta etxea jarri zuen.

    1703. urtean, Juan Martinez Sorregieta agertzen da etxearen jabe.

    1845. urtean, Juan Migel Obineta zen etxearen jabe.

    Aspalditik etxe hau bi zatitan erdibituta dago eta bi familia bizi izan ziren. Gaur egun, bi zatik hutsik daude.






    133 Donmartiñene

    Historian zehar, Obineta-txipi, Obineta-txiki, Obineta-ttippi eta Donmartinena deitua izan da. Gaur egun, herritarrok Donmartiñene bezala ezagutzen dugu.

    1588. urtean, Martin Munitoagaren emaztea zeneko, Maria Arbidek bere lehengusuari, Martin Arbide apaizari hain zuzen ere, etxearen usufruktua 24 duketen truke eskualdatu zion.

    1624. urtean, Martin Arbide Elduako apaizak bere iloba Ansoneko Joanes Arbideri emandako dotea Obineta-ttippia izan zen. Honela dio testuak: <<... y como tio que es del dicho Juanes le abia criado en su casa y compañia por lo qual le tenia amor y aficion y asi queria hera su boluntad determinada de hazerle donacion de algunos bienes ...>>. Orduan gelditu zen Obineta-ttippia etxea Ansone etxeari lotuta. Hau zela eta, Obineta-ttippia deitzetik Don Martiñena deitzera pasa zen.


    XIX. mendearen erdialdera, etxe hau bi bizitzetakoa zela aipatzen da.

    1960 urte aldera, Pedro Aldunzinek erosi zion etxea Ansoneko Joakin Azpirozi.


    Donmartiñene




    134. Maitone

    Dokumentuen arabera, etxe honek izen hauek izan ditu historian zehar: Absalon, Ausalon, Ausalondegi, Donjuanene, Mariatone, Maintone, Mainttone. Gaur egun herritarrok Maitone edota Txoko maite deitzen diogu.

    1599. urtean, Juanes Zubietak Joan Urrelo apaizari Ausalon etxea eta lursail bat saldu zion. Etxeari Donjuan izena apaiz honek eman zion.

    1900. urte inguruan, Pedro Mari Mendizabal zen etxearen jabe. Honek erantsi zion etxeari puska Txoko-maite deitua. Ondoren, bere iloba Zeferino Alonso peritoa izan zen etxearen jabe.

    Gaur egun, Gabirondotarrak dira etxearen jabe


    135 Obinetaberria


    1843. urtean, Juan Migel Obinetak Obinetaberria izeneko etxe berria eraiki zuen. Lan hauetan, Juan Jose Ormaetxea aritu zen. Bitxikeria bezala, etxearen zeinbat ezaugarrien artean, Erredigunea etxearen neurri berdinak izan behar zituela agertzen da besteak beste.

    Gaur egun, etxea bi bizitzakoa da eta Labaien familikoak bizi dira. Bestalde, Oñetaberri deitzen digu etxeari herritarron artean.


    Oñetaberri



    136 San Juan

    Historian zehar, honako izen hauek izan ditu etxe honek: Sanjoanenea eta San Juan. Gaur egun, San Juan-Toki izena dauka, baina herritarrok Zaragueta deitzen diogu.

    1643. urtean, Juanes Sanjuanenak alokairuan jarri zuen etxea. Etxearen maizterra Juanes Azpilleta zen.

    1720. urtean, San Juan etxea berreraiki zuen Sebastian Aierdik. Migel Saizar aritu zen zurgin lanetan.

    XX. mendearen hasieran, Frantzisko Belauntzaran apaizak berrikuntzan handiak egin zituen San Juan etxean.

    Gaur egun, Zaragueta familikoak bizi dira.

    Herriko adineko pertsonek esan zidatenez, San Juan etxeak eskudo bat omen dauka paretan estalita. Etxearen berrikuntza lan horietako batean eskudoa guztiz estalita utzi zuten.


    137 Gaztañondo

    1563. urtean, Maria Perez Gaztañondoren eta Pedro Oiarzunen arteko ezkon-hitzarmena egin zuten. Ezkonsarian Gaztañondo etxea izan zuten.

    1674. urtean, Sebastian Aldunzin agertzen da etxearen jabe.

    1780. urtean, Iruñeako Jose Perez Eulatek etxea saldu zion Fernando Lizarzari 22 091 errealen truke.

    1786. urtean, Migel Saizarren eta Maria Andres Lizarzaren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian, Gaztañondo etxea bere ondasunekin izan zituzten.

    XIX. mendeko 80.hamarkada aldera, etxea erortzeko zorian zegoela, Saizar familikoak Ameraun beserrira joan ziren bizitzera.

    1882.urtean, etxea bota egin zuten, dokumentuen arabera, lan hauek 7 187 errealeko aurrekontua izan zuten.

    Gaur egun, etxea desagerturik dago.



    138 Sanjuanzarra

    Etxe honen inguruan ez dago daturik, hala ere, Sanjuanzarra etxea Gaztañondo etxearen atzeko aldean zegoen ondoan itsatsita.        
    1882. urtean, Sanjuanzarra eta Gaztañondo etxeak batera bota zituzten. Etxe hauen materialak Aresoko burniolara, Arrosiko errotara e.a eraman zituzten.




    Torre auzoa

    Torre izenak gerrarako prestatutako eraikuntzak gogorazten du, hala ere kasu honetan, Torreluze, Torre eta Errementaritegiren kasuan, etxearen garaierak ematen dio etxeei Torre deitzeko ohitura.

    139 Karakasene

    Etxe honek izen ugari izan ditu historian zehar, hala nola: Torre-Aranalde, Torre-goikoa, Torre-iparraldekoa, Torre-altua, Torreaundi eta Karakasene. Gaur egun, herritarrok Maiazkoane deitzen diogu.

    1673. urtean, Torre-Izagirre etxean bilduta, alde batetik, Juaneas Aranalde eta Lopeiza Ugalde senar-emazteek eta bestetik, Bartolome Gorostizu eta Maria Balerdi senar-emazteek honako hau erabaki zuten: Martin Aranalde Lizarragari Lekaburu parajean lursail bat saltzea.

    1695. urtean, Torre-Izagirre etxean bilduta, Juanes Aranaldek bere hilburukoa egin zuen. Bere emaztea Lopeiza Ugalde zen. Bi datu hauen arabera, badirudi Torre Izagirre etxean bizi zirela bi familiak, Gorostizutarrak eta Aranaldetarrak alegia.

    1773. urtean, Juan Bautista Aranalde agertzen da Iparraldeko Torre (Obineta aldeko etxea) izeneko etxearen jabe. Torre Izagirre etxetik bereizita, hau da nik aurkitutako Torre Aranalderen lehen aipamena.

    1775. urtean, Santiago Aranaldek mailegu bat bermatzeko, Karakasene etxea jarri zuen.

    1816. urtean, Karakasene etxeari berrikuntzak egin zizkioten.


    140 Karakasene-Txiki

    1785. urtean, Juan Bautista Aranalde eta bere suhi zeneko Juan Migel Etxakonek mailegu bat bermatzeko, Karakasene aundia eta Karakasene txikia jarri zituzten.

    1840. urtean, Jose Angel Beloki eta Mikaela Otxagabia agertzen dira etxe honetan bizitzen.

    Gaur egun, Maiazkoak etxordea bezela erabiltzen dute Karakasene-txiki.


    Karakasenetxiki gaur egun.




    141. Torre

    Etxe honek izen ugari izan ditu historian zehar, hala nola: Eizagirre-Torrea, Izagirre-Torre, Torre-bajua, Torre-txikia eta Torre.

    1564. urtean, Martiko Izagirrek Torre etxea alokatu zion Agustin Olaondori 110 duketetan.

    1770. urtean, Joakin Gorostizuk mailegu bat bermatzeko, Torrebajua edo Torretxikia jarri zuen.

    1814. urteko dokumentu batean agertzen denez, Torre etxea erre egin zenez, Maria Josefa Gorostizu eta bere senarra Joakin Gaiztarrok berreraiki zuten etxea. Beraz, garai hartakoa dugu, gaur egun, ezagutzen dugun etxea.


    Torre



    142-143  Matxiku etxeak

    Historian zehar etxe honek izen hauek izan ditu: Izagirre, Izagirre-Matxikorena, Pedro-beltzena, Matxikorena, Matxiku-aurre. Gaur egun, herritarrok Matxiku deitzen diogu.

    1587. urtean, Katalina Izagirre, Joanes Izagirreren alargunak, Domingo Izagirre bere semea hautatu zuen bere oinordeko. Domingok Izagirre etxea jaso zuen. Izagirre etxearen kokapenari buruz hau dio: <<... que confinan con la casa e torre de Yçaguirre e casa de Gastearena ...>>.

    1589. urtean, Joanes eta Katalina Izagirreren alaba, Maria Joaneiz, zen Izagirre-Matxikorena etxearen oinordeko.

    1623. urtean, Pedro Peloaga eta Ana Igoa senar-emazteek mailegu bat bermatzeko, Izagirre edo Matxikorena etxea jarri zuten.

    1650. urtean, Maria Feloaga eta Martin Bengoetxearen arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian, Matxikorena etxea izan zuten, garai hartan, etxeak Pedrobeltzena izenarekin deitua.

    1687. urtean, Matxiku etxea bi familien artean banatuta agertzen da. Urte honetan, alde batetik, Martin Oronoz eta Josefa Ustoa senar-emazteek eta bestetik, Jose Mitxelena eta Klara Bengoetxea senar-emazteek auzi bat izan zuten beraien artean, honela dio dokumentuak:  (<<... sobre y en rrazon del goze y viviendas de la dicha cassa, su orno y servicio de su hera y huerta como tambien sobre el pagamento de un censso ...>>).


    Gaur egun, ere etxea bi bizitzakoa izaten jarraitzen du.



    144 Matxiku-atze

    Etxe honek Belauntzaran-berri, Matxiku-goiko eta Matxiku-atze izenak izan ditu.

    1758. urtean, Juan Bautista Aldunzinek  Juan Domingo Belauntzarani Matxiku etxearen ondoko lursail bat saldu zion 60 duketen truke.

    1787. urtean, Pedro Migel Belauntzaranen eta Maria Gurriagaren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zen. Ezkonsarian, Belauntzaran Berria etxea izan zuten.

    Gaur egun, etxea bi bizitzakoa da.


    145 Rekalde-txipi

    1551. urtean, Martin Etxenagusiaren eta Tolosako Martin Juan Arrueren arteko hitzarmena eman zen, Rekalde-txipi etxearen 1/5-ri buruz.

    1574. urtean, Maria Lopez Rekaldek bere iloba Domingo Leizagarateri eman zion etxea.

    Gaur egun, desagertuta dago Rekalde-txipi izeneko etxe hura.


    146 Rekalde

    Historian zehar, etxe honek honako izen hauek izan ditu: Rekalde, Rekalde-aundi eta Errekalde. Gaur egun, herritarrok Arttoane deitzen diogu etxeari.

    1574. urtean, Migel Rekalderen eta Perona Elusaren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zen. Ezkonsarian, besteak beste, Rekalde-aundi etxea izan zuten.

    1635. urtean, Juanes Rekalde-ren aginduan, Martin Anziola maisu harginak berrikuntzak egin zituen Rekalde etxean.

    1767. urtean, Rekalde etxea berreraikitzeko asmoa izan zuen Migel Belaunzaran apaizak. Dokumentuan zehazten denez, Franzisko Aranaldek behar adina harri atera eta garraiatzeko lanak egin zituen. Zurgin lanetan berriz, Franzisko Ormaetxeak hartu zuen ardura.

    1787. urtean, herriak etxearen aurreko bidean galtzada egin zuten. Bestalde, dokumentu berberak aipatzen duenez, Errekalde etxean harategi bat zegoen.

    1836. urtean, Artola, Maria, Pascoala, Lazcano eta Pedro Manuel ziren zerga ordaintzaileak.

    Errekalden bizitutako Artola abizeneko familiak eman zion Artolane izena esateko joera etxeari. Hortik etorri zitzaion Arttoane izena.


    147 Orejane

    Etxe honen izenak hainbat aldaketa izan ditu historian zehar: Orexane, Orisene, Orejene eta Orexene. Gaur egun, Orejane deitzen diogu herritarrok.

    1620. urtean, Orexa herriko Bernart Zorrobiagak 20 duketa eman zizkien Martin Arbideri eta Martinez Gorostizuri, mailegu hau bermatzeko, Orexane etxea jarri zuten.

    1705. urtean, Juan Martinez Zumizaren hilburuko dokumentuan dioenez, Orejene etxea erosi zuenean, bota eta guztiz berreraiki zuela. Bere emaztea Maria Bautista Aranalde zen.



    Orejane garai batean.


    2000. urtean, etxe hau erre egin zen eta berriro eraiki zuten.




    ERREMENTARI AUZOA

    Errementari auzoa lau etxeek osatzen dute.

    148 Errementari

    Etxe honen izenak hainbat aldaketa izan ditu historian zehar: Rementaritegi, Ermentero, Errementaritegi, Erretore etxea. Errementari izena oso aspaldikoa izan behar du; azken 500 urte hauetan, etxe honetan, erretorearen etxe bizitza eta baserriko bizimodua izan baita.

    1563. urtean, Maisu Andres Rementaritegik mailegu bat bermatzeko, Rementaritegi etxea jarri zuen.

    1566. urtean, Rementaritegi etxeko seniparteak zirela eta, Nikolao Rementaritegi eta Katalina Rementaritegi agertzen dira.

    1568. urtean, Maisu Andres Intzak bere seme Andres Intzari Rementaritegiko orubea eta lursail batzuk eman zizkion.

    1569. urtean, erreta zegoen Rementaritegi etxea. Maisu Domingo Ulaldek berreraiki zuen eta lan hauengatik, Nikolao Rementaritegik 16 duketa ordaindu zizkon.

    1572. urtean, Rementaritegi etxea erreta zegoenez, Andres Intza apaizak Joanes Ulalderi alokatu zizkion etxeko orubea eta lursail batzuk 13 urterako 5 duketen truke.

    1590. urtean, Andres Intza erretoreak mailegu bat bermatzeko, Rementaritegi dorretxe berria jarri zuen. Errementaritegi izen zaharrak Erretore-etxe izen berria hartu zuen, etxea erretorearena zelako. Inguruko zenbait lursailek ere Erretoreko ataria izenarekin iraun dute gaur eguneraino.

    1652. urtean, Erronkariko Migel Bildotxek, Elena Intzaren semeak, auzi baten ondoren etxe honen jabe zela frogatu zuen. Orduan, etxe honek zeuzkan zentsuak ordaindu behar izan zituen, 665 duketa hain zuzen ere.

    1743. urtean, etxea erre egin zen eta gelditutako lau paretak eta eskudoa barne ebaluatu egin zituzten. Hurrengo argazkian, ebaluazio honen zatitxo bat ikusten da:

    "excudo de armas"

    XIX. mende erdialdera, Joan Migel Irisarri agertzen da etxe honen jabe. Azken 50 urte hauetan, Etxeberria familikoak etxe honetan bizi dira


    Errementaritegiko armarria.

    ANTIQUISSIMVN  SOLLVN
    Antzinako orubea.




    149. Errementari (Salberredi)


    1747. urtean, Juan Elizaldek eta Katalina Mendizabalek Martin Elgorriaga benefiziodunari  "Hermenteros" etxearen eta lursailen zati bat saldu zioten 280 ezkuturen truke.

    1748. urtean, Juan Elizaldek Bartolome Iriarteri Erretore izeneko etxearen 1/3-ren saldu zion.

    1750. urtean, Juan Elizaldek Bartolome Iriarteri Errementari etxearen beste 1/3 saldu zion.

    1757. urtean, etxea erre egin zen. Egindako inbentarioan jartzen duenez, etxe honetan tolare bat zegoen. Ondoren, Frantzisko Esoin eta bere langileek berreraiki zuten etxea.

    XVIII. eta XIX. mendeetan, etxe honen jabetza oso zatitua agertzen da, aipatzekoa da, gela baten salmenta ere azaltzen dela.

    1768. urtean, Manuel Salberredi eta Maria Magdalena Iriarteren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zuten. Ezkonsarian, Rementaritegi etxearen 2/3 eta ondasunak izan zituzten.

    XX. mendeko 60. hamarkadan, Demetrio Salbarredik Atxukarro familikoei saldu zien etxea. Gaur egun, familia honek jarraitzen du bizitzen.


    150. Errementaritegi (Azpikotxe)


    XIX. mendearen bukaeran, udaleko herriko etxeen zerrenda batean izen honekin agertzen da, "cuantel Nº7"hain zuzen ere.

    1747. urtean, Juan Elizalde eta Katalina Mendizabal senar-emazteek "Hermenteros" etxearen zati bat eta honen lursail bat saldu zioten Martin Elgorriaga benefiziodunari.

    Gaur egun, etxearen zati hau Atxukarro familikoen etxearekin bat egina dago.


    151. Errementari (Meaka)

    Etxe hau Meaka baserriari lotuta azaltzen da.

    1778. urtean, Agustin Ustoa Meakak mailegu bat bermatzeko, etxe honen zati bat jarri zuen.

    1806. urtean, Agustin Ustoak, Antonio Lasarte eta Maria Antonia Lasarteri eman zien Errementari etxea

    1830. urtean, Migel Joakin Lasarte zen etxe honen jabe.

    1930. urte inguruan, bota zuten etxe hau.

    Ixarraren parean
    Errementari (Meaka) etxea


     152. Errementariberri (Intxaurrondo)

    Etxe hau Azpikoetxeko Intxaurrondotarrei lotuta agertzen da.

    1794. urtean, Martin Intxaurrondo agertzen da etxe honen jabe.

    Gaur egun ere familia honek dauka etxe honen jabetza.


    153. Sutegi

    XVII. mendean zehar, Berastegin Estoaneko, Sabilla, Arru eta Atxoane etxeen ondoan sutegiak zeuden. Ondorioz, eskribauak idatzitako datu batzuk era nahasian daude eta ez da erraza argitzen zein sutegiz ari den kasu bakoitzean.

    1676. urtean, Maria Leizigoiena nagusiak bere seme zeneko Bartolome Antziolari sutegi bat, Iribartxiki lursaila eta gaztainadi bat oparitu zizkion. Honela dio testuak: <<<...husando del amor maternal ... cassa fragoa que tiene y esta pegante al camino real que ba desde esta villa a la de Areso pegante tanbien a la huerta de la cassa de Achoenea y a la tierra senbradia de la cassa de Retorea ...>>>. Adi! Garai hartan, Erretore etxea Ermentero etxeari deitzen zitzaion.

    1920. urte inguruan, Pedro Martin Saizar, Ollokiko amerikanoak, erosi zuen Sutegi baserria bere ondasunekin. Geroztik, Saizartarrak dira etxe honen jabe.


    154. Sutegiberri

    Sutegiberri etxearen inguruan, ez dut datu fidagarririk aurkitu, izan ere, lehen aipatu dudan bezala, eskribauak idatzitako hainbat datu era nahasian baitzeuden.

    XX. mendean zehar, Kakonekoak izan ziren etxe honen jabe. Gaur egun, Egaña-Atxukarro familia bizi da.

    155. Atxoane

    Historian zehar, etxe honek honako izen hauek izan ditu: Antokorena eta Antokena. Gaur egun, herritarrok Atxoane bezala ezagutzen dugu. Aipatzekoa da, Antoko abizen bat dela eta hortik datorkiola etxeari izena.

    1643. urtean, Martin Anues eta Magdalena Laplaza senar-emazteek mailegu bat bermatzeko, etxe hau jarri zuten.

    1948. urte inguruan, zerrategi bat zen. 1990. urtean, Amalur izeneko denda zegoen.


    156. Erretoretxe


    1690. urtean Erretore etxe berria bezala agertzen da.

    Etxe honen inguruan, beste artikulu batean zehaztuko dut.


    157. Batxillerrarena

    Historian zehar, honeko izen hauek izan ditu etxe honek: Batxillerrarena, Batxillerrenea, Patxillerenea, Patxillenea eta Gorostidine. Gaur egun, herritarrok Gostine deitzen diogu.

    1564. urtean, Jakue Rementaritegi zen etxearen jabe.

    1586. urtean, Franzisko Laplazaren Batxillerene etxeko egongelan bildu ziren Berastegiko eta Elduaiengo Kontzejuak, 1664. urtean, ere leku berean batzartu ziren.

    1748. urtean, Patxillene izenarekin agertzen da etxe hau.

    1862. urtean, Pedro Mari Gorostidi ezkondu zen bertako alaba Maria Jesus Irisarrirekin. Hortik dator Gorostidine izena, hala ere, herriko zenbait zaharrek etxeari Patxillene deitzen jarraitzen dute.


    158. Ormaetxea

    Etxe honek hainbat izen ezberdin izan ditu, hala nola: Ormatxea, Benuzerone eta Benisione. Gaur egun herritarrok Indianone deitzen diogu etxeari.

    1754. urtean, Katalina Etxeberriak Batxillerreneko lursail bat saltzen dio Franzisko Ormaetxeari.

    1757. urtean, Franzisko Ormaetxeak etxe berria eraiki zuen.

    1792. urtean, etxe hau Benuzerone izenarekin agertzen da. Zurgin lanak adierazteko garaian, alde batetik, zur handiekin (habeekin, frontalekin, astazaldiekin, solibekin...) lana egiten zuten eta bestetik, lan txikiagoak (etxeko zorua, ate, leiho, zokaloa e.a.). Lan txikiago hauei gazteleraz "trabajos de venuzeria" deitzen zieten, hau da, "trabajos menudos". Franzisko Ormaetxea zurgina zenez, hortik etorri zitzaiokeen gizonari izengoitia, ondorioz, baita etxeari ere.

    Bestalde, Benisione izena Benuzero izenatik eratorria izan liteke.

    1894. urtean, sartu zen Martin Antonio Olaetxea Ormaetxea etxean. Martin Antonio Ameriketatik buelta eginez zenez, Indioano deitzen zioten. Hortik datorkio Indianone izena etxe honi.



    159. Ormaetxea-berri

    1846. urtean, Simon Señorena zen etxe berri honen jabe.

    XIX. mendean, taberna bat izan zen.

    1894. urtean Martin Antonio Olaetxeak erosi zituen Ormaetxea eta Ormaetxea-berri etxeak. Gaur egun, Olaetxeatarrak bizi dira.


    160. Pasteroane

    Historian zehar, hainbat izen ezberdin izan ditu etxe honek, hala nola: Obinetaberri, Obinetako-Etxeberria, Pasteroane.

    1594. urtean, Milia Obinetak, Kristobal Sagastiberriren alarguna, bere alaba Maria Sagastiberriri dohaitzan eman zion etxea.

    1623. urtean, Lorenzo Elusaren eta bere emaztea Maria Ramus Urkiaren zentsu baten bideraketa zela eta, herriko enparantzan (Sarria) dagoen Ubiñeta etxea aipatzen da.

    1650. urtean, Martin Gaizpio Zamargin eta Katalina Irun Zamargin senar emazteek, Garesen zegoen Katalinaren anaia zeneko Martin Irun Zamarginekin batera, Obineta berria etxeko jabetza berreskuratu zuten. Beraien amona zeneko Milia Obinetaren eskutik jaso zuten etxe honen jabetza.
    Garai honetatik aurrera, etxe hau Zamargin baserriari lotuta egon da 1970 urtera arte gutxi gorabehera.

    1768. urtean, Pasteroane izenarekin agertzen da etxe hau.

    2006. urtean, etxe hau Salbadorrene eta Plazene-txikiarekin batera bota eta etxebizitza blokea eraiki zuten.



    Plazenetxiki, Salbadorrene eta Pasteroane




    161. Salbadorrene

    Historian zehar, hainbat izen ezberdin izan ditu etxe honek, hala nola: Laurenzena, Garro, Intsusadi, Insaurrelus, Marilopezena, Lorenzena eta Salbarrodorrene. Gaur egun arte, herritarrok azken izen honekin ezagutzen genuen etxe hau.

    1554. urtean, Laurenz Laplaza eta bere emaztea Maria Arrisogorrok eta bere suhi Juanes Garro masukariaren arteko hitzarmen bat zela eta, Sarria plazan eraikitako etxe berri bat azaltzen da.

    1583. urtean, Pedro Garro eta Luzia Arbide senar emazteek 42 duketetako mailegu bat bermatzeko, Laurezena etxea jarri zuten.

    1598. urtean, Lorenzena etxea erreta agertzen da. Pedro Garrok maizterra salatzen du etxea apropos erre zuelako.

    1699. urtean, Berrobiko Martin Etxeberria Antzia zurginak berreraiki zuen Lorenzena etxea, honela dio testuak: <<... havia echo y fabricado todas las obras nuevas de carpinteria de la cassa de Lorenzena nuevamente reedificada...>>.

    1716. urtean, udalbatzak Migel Laskibar eta Josefa Arbide senar-emazteei alokairuan jarri zien Lorenzena edo Intsusadi etxea. Urte bereko beste dokumentu batean, Laurenzena edo Isaurrelus izeneko etxea agertzen da. Beste paper batean, Laurenzena edo Intsusadi etxea udalarena bezala agertzen da.
    Bestalde, Domingo Intxaurrondo alkateak Jose Labaien, Santiago Aranalde, Martin Iriarte eta Juan Lopez Elizegi espetxean sartu zituzten, Laurenzena etxean gauez kartetara jolasteagatik.

    1727. urtean, Lorenzena Marilopezena izeneko etxea Migel Anziola erretoreak Salbador Obinetari etxea eta lurrak saldu zizkion 12 120 errealetan. Salbador honetatik dator Salbadorrene izena.

    1945. urtean Jose Andres Labaienek Andres Bikandi apaizari Salbadorrenea etxea saldu zion. Mende berdineko 60. hamarkadan, etxe honetan monjak izan ziren haurrei eskolak ematen, beheko solairuan kapilatxo bat zegoen.

    2006. urtean, etxe hau bota eta etxe blokea eraiki zuten.



    162. Plazene-txiki

    Historian zehar, honako izen hauek izan ditu etxe honek: Laplaza, Joandeplazarena, Joanplazarena eta Plazene-txiki.

    1568. urtean, Pedro Sagastiberri eta Domenja Santanderrek auzi bat izan zuten, Valladolideko kantzilleritzan, Laplaza etxearen jabetza zela eta.

    1593. urtean, Juanes Sagastiberri eta Grazia Ormaetxea senar-emazteek Joandeplazarena oinetxea jarri zuten mailegu bat bermatzeko.

    1758. urtean, Cordoban bizi zeneko Jose Antonio Ansa zen Plazene etxearen jabe.

    1772. urtean, Plazene etxea bi bizitzakoa agertzen da. Alde batetik, etxearen erdietako bat Sebastian Labaienena zen eta bestetik, etxearen beste erdia Migel Labaienena.

    XIX. mendearen erdi aldean ere, etxea bi bizitzakoa izaten jarraitzen zuen; alde batetik, Jose Antonio Iribes eta bestetik, Migel Martin Amondarain ziren jabeak.

    Aipatzekoa da, garai batean, etxe honen ikuiluan garraio gurdiak jasotzeko tokia zeukatela.

    2006. urtean, etxe hau bota eta etxe blokea eraiki zuten.



    Plazenetxiki bota aurretik




    163. Elutsene

    1575. urtean, Joanes Elusaren eta Martin Anziolaren arteko hitzarmena eman zen Elusa etxearen alokairuaren inguruan.

    1652. urtean, Lorenz Elusaren ondasunen banaketa egin zuten Elusaren etxeko egongelan: <<...dentro de la sala de la cassa de possada de Elussa que es en la plaza de esta villa ...>>. Banaketa lanetan Katalina Sagastiberri eta Maria Agirre Astigarreta aritu ziren era bitxi honetan: <<...aviendo visto y rreconocido cada una de las dichas cossas camas y caxas y rropas blanca hizieron dos montones, cada cossa en su genero y echada la suerte cupo a cada su monton ...>>.
    Hau da hau, banaketa egiteko modua!!!

    1704. urtean, Juan Muñagorri gaztea eta Ana Maria Garaikoetxearen arteko ezkon-hitzarmena izan zen. Urte hartan sartu ziren Muñagorritarrak Elutsene etxean.

    1794ko apirilaren 2an, Joseph Antonio Muñagorri Otaegi jaio zen Elutsene etxean.

    Urteetan zehar, etxe honetan "posada" edo ostatu bat eta oinetako konpontzaile bat egon dira eta gaur egun, Kutxa bulegoak daude azpiko solairuan.





    HERRIKO PLAZAKO ETXEAK



    Berastegiko plaza garai batean







    164. Kontseju


    1699-1708. urte bitartean, eraikia izan zen etxe hau.

    (Etxe honen inguruko informazio gehiago beste artikulu batean emango ditut).


    165. Gaztañondoberri 


    1810. urtean, Juan Bautista Gaztañondok etxe hau erosi zion Jose Antonio Zabalari.

    1834. urtean, Lizarrako Juan Benito Gaztañondo agertzen da etxearen jabe.

    XX. mendean zehar, korreo etxea eduki zuten Etxabe familikoek.

    1994. urte inguruan, etxea bota eta etxe blokea eraiki zuten.



    166. Txankane

    Historian zehar, hainbat izen ezberdin izan ditu etxe honek: Mokolorena, Txarkaena, Txakane, Txakonene. Gaur egun, herritarrok Txankane deitzen diogu.

    1676. urtean, Maria Martina Etxeberriak, Lekarozko Migel Arbelenaren alargunak, 46 peso ordaindu zizkion Martin Etxeberria Meakari etxean zurgin lanak egiteagatik.

    1701. urtean, Berastegiko udalak, herriko plaza handitzeko asmoz, Mokolorena etxea erosi zion Leitzako Bernardo Oronozi, zilarrezko 1 853 errealetan.

    1709. urtean, Mokolorena etxea erre egin zela aipatzen da garaiko dokumentu batean.

    1723. urtean, Mokolorena etxe berria eraiki zuten, lehengo etxea baino atzerago, horrela, plaza handituz. Hargin lanetan Pedro Saizar aritu zen eta zur lanetan berriz, Jose Labaien.

    Ondorengo urteetan, udalak zenbait urteetan enkantean ateratzen zuen taberna baten zerbitzua emateko herrian. Bertan, Nafarroako Iltzarbeko ardoa saltzen zen.

    1814. urtean, frantziarren kontra izan zireneko gerren gastuei aurre egiteko, udalak Mokolorena etxea enkantean atera zuen. Manuel Otamendik hartu zuen 20 015 errealen truke.

    1900 eta 1940 urte bitartean gutxi gorabehera, etxe hau Guardia Zibilen kuartela izan zen.

    XX.mendeko 50. hamarkadatik 1990 urtera arte, Eloiene taberna izan zen.



    167. Plazene-aundi 


    1576. urtean, Marina Ausalonek bere iloba Maria Ibargoien eta Petri Bengoetxea senar-emazteei Laplaza etxea ematen zieten.

    1699. urtean, Bernardo Bulinaga eta Katalina Arbide senar-emazteek Plazaene etxea jarri zuten, mailegu bat bermatzeko.

    1824. urtean, Felipe Irigoinek Joakina Bizenta Labaieni  Plazene-aundi etxea saldu zion 19 580 errealen truke.

    1944. urtean, Bernardo Etxeberriak erosi zuen etxe hau eta ostatu bat prestatu udatiarrentzat. Gerora, goxoki denda, burdindegi, eta estanko (Toxako-orria) izan zen 1996. urtean itxi zuten arte.
     Etxekoek Itturriondo izenarekin deitzen diote etxeari.


    168. Santune 


    1791. urtean, etxe hau udalaren jabegoan agertzen da, Juan Tomas Arregik zeukan maiztertzan hartuta. Bertan, taberna zegoen.

    1814. urtean, Lorentzo San Juanena zen Santune etxearen jabe.


    169. Maiztertegi

    Hainbat dokumentuetan, honako izen hauekin agertzen da etxe hau: Maiztertegi, Maiztertegi-Madalene, Ustuane eta Jakune. Gaur egun, Kakone bezala ezagutzen dugu herritarrok.

    1551. urtean, Domingo Ulalde eta Maria Garzia Zumetaren ezkon-hitzarmena eman zen, dotean Maiztertegi etxea izan zuten.

    1676. urtean, Jakue Ostoak zeukan etxea alokatuta. Gizon honen izenak etxeari Jakuenea izena eman zion.

    1683. urtean, Maiztertegi etxea berreraiki zuten, Domingo Lizasok ordaindu zion Juan Bengoetxea harginari. Honela dio testuak <<...doze estados y medio de mamposteria a diez reales de plata cada estado ...en la fachada de las dichas casas y ... una puerta prinzipal tienda y ventana de piedra arenisca... >>.

    1780. urtean, Maria Josefa Zelaia, Juan Kruz Ustoaren emazteak, Juan Anjel San Juanenari saldu zion Jakuene-berri etxea 260 duketen truke.

    1799. urtean, Jose Antonio Ustoa eta Maria Antonia Mariezkurrena senar-emazteek Domingo Arizagari saldu zioten Maiztertegi-Ustoarena etxearen erdia.

     1814. urtean, Agustin Ustoa eta Maria Antonia Lasarte senar-emazteek Franzisko Etxarrenei saldu zioten Jakunea etxearen zati bat. Etxeari kokapenari buruz hau dio testuak: Plazan kokatua, Lorentzo San Juanena (Santune) eta Migel Esteban Gorostidiren (Kakone) etxeen erdian.




    170. Kakone 


    Historian zehar hainbat izen ezberdin izan ditu Kakone etxeak, hala nola: Martinikorena, Martinikorena-Ausalon, Mañikone, Fagoaga-Marikone eta Aesoarrene. Herritarrok, egun, Kakone deitzen diogu.

    1563. urtean, Berastegiko kontzejuak Elduaingo Joanot Berroeta ola gizonari urte hartako Mustar burniolako errenta kobratu zion 60 kintal burni, 80 duketa eta 10 errealen truke. Sarria deituriko plaza zaharrean zegoeneko Martiniko Ausalonen etxean batzartu ziren.

    1610. urtean, Martiza Goienetxea, Juanes Astratxuren alargunak, udalari saldu zion Martinikorena etxea.

    1646. urtean, Berastegiko 1644-1645 urte bitarteko udal kontuak Leon Txakon Eulande diruzainak aurkeztu zituen, Martirikorena Ausalon deituriko udaletxe zaharrean bilduta. Honako kontuak zehaztu zituzten: Herriko errota, ur-salto etab.-en konponketa lanak. Udaletxe zahar hura Sarria izeneko plaza zaharrean zegoen kokatuta.

    1687. urtean, Berastegiko Madalena Fagoagak Hernaniko Agustin Zabala eta Katalina Sasoeta senar-emazteekin kontu-kitapenak egin zituzten. Ondorioz, Zabala-Sasoeta senar-emazteek Fagoaga Mariakorene Berastegiko plazan dagoen etxea eskuratu zuten. Honela dio testuak:<<... no hallarse con efectos promptos para pagarselos, deseando se de cumplimiento a lo que es tan devido y escusar gastos que podrian ocasonar las diligencias judiciales que en orden a la cobrança podria introducir la dicha Catalina ...>>

    1786. urtean, Juan Franzisko Txurdangik Migel Esteban Gorostidiri Marikone etxea eta lursail batzuk saldu zizkion. Dokumentuak dioenez, etxea Fagoaga bezala ere ezagutzen zen.

    1930. urte inguruan ,etxeari solairu bat altzatu zioten.

    Gaur egun, etxe hau taberna eta jatetxe bat da


    171. Gorrineaundi

    Historian zehar, honeko izen hauek izan ditu etxe honek: Naparrane, Gorrine eta Olajaunarena.

    1674. urtean, Juan Etxenike (Gorria goitizenez) eta Katalina Etxeberria senar-emazteek mailegu bat bermatzeko, Naparrene etxea jarri zuten. Etxenike gizona nafarra zenez, Naparrene izena eman zion, bestetik, Gorria izengoitiz ezagutua zenez, baita Gorrine izena ere.

    1687. urtean, Martin Labaien eta Maria Kruz Etxenikeren arteko ezkon-hitzarmena eman zen, ezkonsarian Naparrene etxea eman zieten. Labaien gizon hau Nafarroako Donamaria herrikoa zen.

    1766. urtean, Sebastian Labaienek etxe berria eraiki zuen. Juan Inazio Goienetxeak Labaienekin hitzarmena egin zuen etxea erakitzeko 6 307 errealen truke.

    1814. urtean, Jose Antonio Muñagorri eta Gorrineko alaba Joakina Labaien ezkondu ziren. Handik berehala, etxea bota eta Gorrineaundia izeneko etxe berria eraiki zuten. Aipatzekoa da, Muñagorri olagizona zela, hemendik Olajaunarena izena zetorkion etxeari.

    1958. urtean, udalaren aginduz, Gorrine etxea bota egin zuten.



    Gorrine etxea




    172. Gorrine-txiki 


    1728. urtean, Antonia Barasartek Naparrane etxea eta ondasun guztiak Juan Obineta semeari eman zizkion.

    1770. urtean, errezo gela ("oratorio") bat zegoen etxe honetan.

    1824. urtean, Jose Antonio Muñagorri agertzen da Gorrineaundi eta Gorrinetxiki etxeen jabe.

    1907. urtean, Gorrineandi deituriko etxe ondoko etxe txiki bat botatzeko eskaera bat egon zen. Seguruaski garai honetan botako zuten Gorrine-txiki etxea.

    Gaur egun, etxe hau desagertua dago.



    173. Atanasione 

    Urteetan zehar, izen ezberdinak izan zituen etxe honek: Gorranzenetxiki, Etxeberria eta Atanasione. Herritarrek Erreboteko etxea ere deitzen zioten.

    1740. urtean, Andres Garziarenak Atanasio Etxarreni Etxeberria izeneko etxea saldu zion. Dokumentuak dioenez, honako hau zen etxearen kokapena: Gorranzene izeneko etxearen atalaurrean zegoen, herriko plazan.

    1820. urtean, Domingo Artola eta Beronika Etxarren senar-emazteen hilburukoan, Atanasione izeneko etxea agertzen da.

    XX. mendeko 40. hamarkadan, etxe hau bota zuten.
    .
    Gaur egun, desagertua dago.




    Eskuinetare Atanasione etxea.
    Ixarraren parean zegoen Basakara etxea



    174. Gorranzene


    Etxe honek izen ugari izan ditu, hala nola: Gorranzene, Juanlopezena, Marilopezena, Marigorranzena, Marisorregietarena, Txominene, Txikitone, Pitxine. Herritarrok Martiñene etxea deitzen diogu.

    Aspalditik XX. mendera arte, Arrosane eta Gorranzene etxeek lotura izan dute.

    1582. urtean, Pierres Mugarraren emaztea zeneko Maria Eizagirrek Joanes Arrueri eskatu zion Juanlopezenako etxean ez jarraitzeko forjaketa lanetan, oso arriskutsua baitzen.

    1593. urtean, Domingo Gorranzek idi-pare bat erosi zion Martin Askarragari 21 duketen truke.

    1693. urtean, Juanes Garziarena albaitariak mailegu bat bermatzeko, Marilopezena-Gorranzena etxea jarri zuen. Dokumentu horrek dioenez, Marilopezena izeneko beste etxe bat bazegoen, hau da, Txomiñene etxea.

    1810. urtean, Gorranzena edo Txikitone izenekin agertzen da etxe hau.

    XX. mendean, Martin Zuloaga zen etxearen jabe. Honek eman zion Martiñene izena etxeari.


    175. Arrueberri

    1810. urtean, Berastegiko udalak Martin Jose Arrueri Kontseju etxe ondoko lursal bat saldu zion 917,5 errealen truke.

    1824. urtean, Martin Jose Arruek bere semea zeneko Migel Jose Arrueri Arrueberri etxearen zati bat saldu zion 140 pesoren truke.

    III. karlistada gerran, etxea bota zuten soldaduek Kontseju etxea hobeto babesteko asmoz.




    176. Txomiñene

    Etxe honek honako izen hauek izan ditu historian zehar: Marilopezena, Gorranzenatxiki eta Txomiñene.

    1693. urtean, Juanes Garziarena albaitariak mailegu bat bermatzeko, Marilopezena-Gorranzena etxea jarri zuen. Dokumentu horrek dioenez, Marilopezena izeneko beste etxe bat bazegoen, hau da, Txomiñene etxea.

    1751. urtean, Migel Ignazio Garaikoetxeak mailegu bat bermatzeko, Txomiñene etxea jarri zuen.

    1899. urtean, Berastegiko udalaren aginduz, Txomiñene etxea bota zuten. Gaur egun, paireta kondots batzuk bakarrik daude etxea zegoeneko tokian.

    Seinale gorriaren parean zegoen Txomiñene etxea.




    178. Martintxuri


    1626. urtean, Martin Intza Martinzurik Elizondoko lursail bat saldu zion Martin Añuesi.

    1730. urtean, Martin Garziarena Sagardirenak bere semea zeneko Agustin Martinzuriri etxea eman zion ezkonsari bezala.

    XX. mendeko 60. hamarkadan, denda izan zen. Bertan, denetatik saltzen zuten, adibidez: Pikuak, paxintxiak, goxokiak, edariak, oinetakoak, albarkak, galtzerdiak,  hamarretakoak, meriendak e.a. Mutil kozkorretan, denda horretara joaten giñen goxokiak eta freskagarriak edatera.



     177. Arregi-berria

    1805. urtean, Matias Arregi agertzen da Arregi-berria etxearen jabe.

    Pasa den mendeko 70. hamarkada erdi aldean, bota zuten etxe hau.


    Oxpindi, Arregiberri eta Maintzene etxeak.



    178. Marintzeneaundia


    Etxe honek izen ugari izan ditu, esaterako: Belzaide, Belzaire, Belzaidezarra, Belzaideaundi, Marintzeneaundi, Erregene. Gaur egun, herritarrok Dendaberri bezala ezagutzen dugu.

    1575. urtean, Migel Ibargoien eta Joanes Gorostizuk zentsu bat maileguan bermatzeko, Belzaire zaharra eta Belzaire berria jarri zituzten.

    1619. urtean, Andres Txurdangi eta Maria Intza senar-emazteek mailegu bat bermatzeko, Belzaide etxea jarri zuten. Maria Intza honek emango zion etxeari Marintzene izena.

    1725. urtean, Juan Bautista Txurdangik Belzaide-Marinzeneaundi izeneko etxea jarri zuten mailegu baten berme.

    1786. urtean, Juan Franzisko Txurdangi eta Maria Migel Juanbeltz senar-emazte ohiak arazoak izan zituzten beraien artean: Marinzene-Belzaide etxean ostatu bat zeukaten eta Mariaren erruz, bezeroak hara joateari utzi zioten. Honela dio testuak <<... Maria Migel se ynficiono a todos ligores y se privaba y se priba de todos sus sentidos con una feldad ynconsiderable, y por este motibo biendo que la dicha casa y posada yba perdiendo su estimacion en tanto grado que los caminantes se escusaban de venir y ospedar en ella como es regular ...>>.

    1835. urtean, Bernardo Saralegi agertzen da etxearen jabe. Bernardo  "erregea" izengoitiz ezagutzen zuten, burniola bat errentan zeukalako eta negoziotako gizona izanik, ekonomia onekoa zelako.

    XX. mendean zehar, okindegi eta janari denda bat egon zen etxe honetan.


    Marintzeneaundi



    179. Marinzene

    Historian zehar, honako izen hauek izan ditu etxe honek: Belzaide, Belzaide-Marinzene eta Marinzenetxiki. Herriko jendeak Maintzene deitzen dio etxeari.

    1673. urtean, Lorenzo Txurdangi eta Agustina Zabalaren ezkon-hitzarmena eman zen. Juanes Txurdangi eta Franziska Aierdi Lorenzoren gurasoak, ezkonsarian Belzaideaundi etxea eman zieten. Modu honetan, gurasoek beraientzat gelditu zuten Ozpindegiko etxearen kantoiaren ondoan zegoeneko, Belzaiden zuten etxebizitza eta azpian zegoen labea.

    1732. urtean, Belzaide-Marinzeneko jabe zireneko, Sebastian Aldunzin gaztea eta Madalena Aranalde senar-emazteek Juan Obinetari, Naparrene etxe atzeko lursail bat erosi zioten 46 errealen truke, beraien etxea handitzeko.

    2002. urtean, Marinzene etxea bota eta Maintzene etxe berria pixka bat herriko plaza alderago berreraiki zuten. Gaur egun, janari-denda bat dago azpiko lokalean.


    180. Ozpindegi


    Etxe honen aipamenak oso zaharrak dira.

    1563. urtean, Juanes eta Pedro Sagastiberriren artean hitzarmena egin zuten, Ozpindegi etxea eta ondasunak zirela eta.

    1641. urtean, Martin Arrue zirujaua eta Joana Sagastiberri senar-emazteek, zentsu bat maileguan bermatzeko, Ozpindegi etxea eta gurutzearen aurrean dagoen sutegi bat jarri zituzten.

    1697. urtean, Pedro Kortajarenak Ozpindegi etxearen laurden bat erosi zuen. Honela deskribatzen du testuan: <<...una porcion hazia la parte que cae para las cassas de Merinzenea Marietonea con sus dos esquinas asta los thechos y la puerta pequeña que cae al cobertizo de la dicha cassa con su suelo, entrada y pared, asta el primer sulo donde esta el abaton de donde se ha de hazer el medianil de bada en banda, asta el otro abaton que esta sobre la pared que cae hazia las cassa de Julianena con adbertenzia de que en tiempo que biniere a hazer dicho medianil dentro de la dicha cassa, en medio de los posten hayn e hazer a medias con los dueños que fueren de la porcion pegane a ella, entendiendose ser a medias los dichos abatones postes frontales brazales y goiares asi como el medianil. y asi bien en la porcion que se les aplica, hayan de tener el passadizo libre para la referida puerta pequeña y serbizio de ella ...>>>. 

    Urte berean, Domingo Arrueri egokitu zitzaion Ozpindegi etxearen beste laurdena. Honela deskribatzen du testuan: <<<... por la parte de la calzada del camino real que pasa a la villa de Elduayen ...>>>.

    1700. urtean, Domingo eta Juan Martinez Arruek Sebastian Aierdiri Ozpindegi etxearen laurdena saldu zion 169 duketa eta 4 errealen truke.

    1701. urtean, Sebastian Iturbide eta Frantzisko Zabalegik Pedro Kortijorenari saldu zioten Ozpindegi etxearen zati bat.

    1702. urtean, Sebastian Aierdik Pedro Etxarri Castoni saldu zion etxearen laurdena 169 duketen truke.

    1708. urtean, Matias Arruek Pedro Etxarriri saldu zion etxearen laurdena 66 duketa eta zilarrezko 6 errealen truke.

    1732. urtean, Pedro Etxarren eta Beatriz Gaztelu senar-emazteek beraien seme zeneko, Juan Bautistari ezkonsarian Ozpindegi etxearen beheko aldeko laurdena eman zioten. Beatriz izen honek emango zion etxeari Beatrizene izena.

    1744. urtean, Franzisko Jaka Kortijorenak zentsu bat maileguan bermatzeko, Ozpindegi etxearen goiko aldea (Bizkaitarrene ?) jarri zuen. Juan Bautista Etxarrenek berriz, etxearen beheko aldea jarri zuen.

    1860. urtean, Franzisko Antonio Arregi zen Ozpindegi etxearen jabe.

    XX. mendean Ozpindegi etxean taberna, denda eta txokolatea ere egiten zen.

    Kakaoa igotzeko  noria bat zeukaten eta hau mugitzeko astoa ibiltzen zen bueltaka. Ozpindegi dendako txokolateak estimazio handia izan zuen Berastegin.



    181. Bizkaitarrene

    Historian zehar, honako izen hauek izan ditu etxe honek: Ozpindegitxiki eta Bizkaitarrene. Herritarrek Etxeluxe deitzen zioten.

    1771. urtean, Andres Kortijorenak zentsu bat maileguan bermatzeko, Ozpindegitxiki edo Bizkaitarrene etxea jarri zuen.

    Bizkaitarrene etxea lehen altua omen zen, baina XX. mendearen erdialdera, solairu bat bota eta Ozpindegi
    etxeko teleituaren pare jarri omen zuten.


    Marraztutako zati hori zen
    Bizkaitarrene edo Etxeluze deituriko etxea.


    Gaur egun, Ozpindegi eta Bizkaitarrene etxeak bat eginda daude.



    182. Beatrizene

    Lehen Ozpindegi etxearen zatia zena, gaur egun, bi etxeak ondoan egon arren, jabetza ezberdina daukate.

    1732. urtean, Pedro Etxarren eta Beatriz Gaztelu senar-emazteek beraien seme zeneko Juan Bautistari ezkonsarian Ozpindegi etxearen azpi aldeko laurdena eman zioten. Beatriz izen honek emango zion etxeari Beatrizene izena.

    1769. urtean, Nafarroako San Migel elizako abadea zen Beatrizene etxearen jabe.

    1836. urtean, Etxarri eta Etxabe abizeneko familiak bizi ziren etxe honetan.

    Gaur egun, etxe hau hutsik dago.


    183. Balkoia

    Etxe hau Beatrizene etxearen aurreko zatia da. Gaur egun, Beatrizene eta Balkoia etxeak jabetza berekoak direnez, dena bat eginda dagoela esan daiteke.

    1837. urte inguruan, janari denda bat zegoen Balkoia etxean.

    XX. mendearen erdi aldera, Juan Migel Iturbe agertzen da etxe honen jabe.

    Gaur egun, hutsik dago etxea.



    Eskuinetara Balkoia etxea




    184. Basakara

    XVIII. mendeko dokumentu batean, Ozpindegi aurreko baratzean Basakara izeneko etxe txiki bat zegoela aipatzen da. XX. mendeko 20. hamarkadan, etxe txiki hau bota zuten.

    Etxe honen inguruko beste aipamenik ez dut aurkitu.


    185. Sagastillun Martintxone

    1608. urtean, Martin Etxeberria eta Luzia Aierdi senar-emazteek beraien seme zeneko Martin Etxeberriari Sagastillun izeneko etxea eman zioten dohaintzan. Martin izen honek Sagastillun etxeari Martintxorena izena eman zion.

    1797. urtean, Josefa Antonia Eneak Juan Fernando Lizarzari eta Juan Franzisko Garaikoetxeari Martintxone etxea saldu zien 32 750 errealen truke.

    1802. urtean, Josefa Antonia Eneak Andres Maritxalar presbiteroari saldu zion etxea 10 498 errealen truke.

    Gaur egun, etxea bi zatitan jarraitzen du: Martintxone eta Martintxonettiki izenekoak.




    186. Matxine

    1604. urtean, Matxine etxea zurezkoa zen, aipatzekoa da, garai honetan etxea erortzear zegoela. Hau dela eta, Juan Martinez Urtino eta Maria Allanegi senar-emazteek aginduta harrizko etxe berria eraiki zuten.

    1799. urtean, Juan Martin Esnaolaren eta Maria Josefa Iparragirreren arteko ezkon-hitzarmena egin zen, ezkonsarian, Matxine etxea izan zuten. Geroztik gaur egun arte, Matxine etxe honetan Esnaolatarrak bizi dira.



    187. Ureta

    1598. urtean, Katalina Ureta alargunak Migel Goienetxeari saldu zion Ureta etxea 3 lursailekin batera. Katalina Uretak garaian zeukan egoeraren deskribapenak honela dio: <<...que no puedo ganar por mis manos cosa ninguna para mi sustento por lo qual en muchos dias e tiempos a esta parte y de presente padezco mucha neçesidad y hambre ...>>.
    Urte berean, Juanes Dendaritegik eta Domingo Arriagak konponketak egin zituzten Ureta etxean eta Migel Goienetxea jabeak 71 erreal ordaindu zieten.

    1647. urtean, Maria Gorostizuk bere hilburukoan, bere semea zeneko Frai Pedro Sagastiberriri Ureta etxea utzi zion.

    1648. urtean, Maria Gorostizu (Beltzeder) bere biloba zeneko, Mariana Sagastiberriri Ureta etxea oparitu zion. Honela dio testuak: <<... que la a tenido y tiene en su cassa y serviçio por los muchos y leales serviçios que le a echo y espera le ara ...>>>.


    1920. urte inguruan, Ureta etxea guztiz berreraiki zuen Jose Antonio Saizarrek.



    Buztinsoro auzoko etxeak.

    Auzo honetako garai bateko aipamenetan etxe guztiak "Buztinsoro" izena daramate. Hau dela eta, zaila da etxeen arteko bereizketa egitea.


    1- Geaxiñe etxea. 2- Bekotaberna..3- Arategi. 4- Kalexa. 5- Illaregine.
              




    188. Errekaldene


    Historian zehar, honako izen hauek izan ditu etxe honek: Gurutzeaga, Errekalde. Gaur egun herritarrok Errekaldene deitzen diogu.


    1673. urtean, Matias Arruek Juenes Erbiti eta Luzia Garaiar senar-emazteei Buztinsoroko gurutzearen ondoan dagoen orubea saldu zioten. Orubearen kokapenari buruz honako hau dio testuak: <<... sitio y plazas bazias de unas casas que fueron quemadas y son del perteneçido de la dicha mi casa que estan junto a la cruz que llaman de Bustinsoro en medio de los dos caminos que se dibiden el uno para la iglessi parrochial de esta dicha villa y el otro para la plaza publica...>>

    1682. urtean, ordainketa batzuk bermatzeko, Gurutzeaga berri izeneko etxea jarri zuten. Beraz, garai honetakoa dugu Errekaldene etxea.

    1737. urtean, Jose Esoinek zentsu bat maileguan bermatzeko, Krutzeaga etxea jarri zuen.

    XIX. mendean, Errekaldene izenarekin agertzen da. Etxeari izen hau jartzeko arrazoirik ez dut aurkitu.


    189-190. Julianene eta Saskillene

    Eraikuntza berean bi etxe bizitza elkarren artean izan ziren.

    1643. urtean, Madalena Laplazak eta Martin Añuesek Saskitxo izeneko etxea jarri zuten mailegu bat bermatzeko.

    1712. urtean Julianena etxea berreraiki zuten. Hargin lanetan,  Migel Arregi aritu zen, zurgin lanetan berriz, Kristobal Sorregieta. Garai horretan, Juan Bautista Alsua zen etxearen jabe.

    1715. urtean, J. B. Alsuak Buztinsoro-Julianena deitutako etxea alokatu zieten, etxearen erdia Inazio Loidi eta beste erdia Lorenzo Garaibururi.

    1748. urtean, Martin Alsua eta Juan Arregi harginaren arteko hitzarmena eman zen. Buztinsoro-Julianena etxean berrikuntza lanak egin zituzten 59 ezkuturen truke. Honela, zenbait harrizko pareta, labe bat... eraiki zituen. Zurgin lanetan berriz, Frantzisko Goikoetxea aritu zen.

    1803. urtean, Julianena etxea, baita Saskillene ere deitua, Andres Zabalak alokatu zuen. Hemen ikusi daitekeenez, bi etxeen izenak nahasten dira.

    1825. urtean, Andres Maritxalarrek Bulatziko Juan Bautista Iparragirreri saldu zion etxea 12 646,5 errealen truke. Geroztik, Saskillene-Julianene izeneko etxeak Bulatzi etxeko jabeari lotuta izan ziren, XX. mendean hasieran bota zituzten arte. Gaur egun, orube hau Geaxiñe etxearena da.

    1882. urtean, Jualianene eta Saskillene etxeak bota eta orubeak Geaxinekoak erosi zituen.


    191. Geaxiñe

    Dokumentuetan azaltzen denez, hainbat izen ezberdin izan ditu etxe honek, adibidez: Buztinsoro, Graziane, Begiandiarena, Geresine eta Grasineaundi. Gaur egun, herritarrok Geaxiñe deitzen diogu..

    1595. urtean, Grazia Bustinsoro eta Martin Osoagirre senar-emazteek Buztinsoro etxea jarri zuten zentsu bat maileguan bermatzeko. Emakume honen izenak eman ote zion etxeari Graziane izena?

    1628. urtean, Ozpindegi etxearen atzekaldean zegoen etxetxo bat, Juanes Zozaia eta Ana Bustinsoro senar-emazteek saldu zioten Domingo Igoari.

    1685. urtean, Lorenzo Alduntzin eta Elena Erbiti senar-emazteak ziren Graziane edo Begiandiarena etxearen jabe.

    1774. urtean, Juan Franzisko Belaunzaranek Grasineaundi etxea jarri zuen mailegu baten berme.

    1884. urtean, etxe hau hazi egin zuten. Gaur egun, hutsik dago.



    192. Bekotaberna


    1725. urtean, Berastegiko udala agertzen da Buztinsoro edo Bekotaberna izeneko etxearen jabe. Udalak alokairuan ateratzen zuen taberna hura.

    1808. urtean, frantziarrakin gerran egindako gastuei aurre egiteko, Berastegiko udalak Fernando Fernandezi saldu zion Buztinsoro edo Bekotaberna deituriko etxea.

    Etxe honetan, Modesto Yabenen familia bizi izan zen bere etxea (Modestone) egin aurretik.

    1920ko hamarkadan, bota zuten Bekotaberna etxea.



    193. Arategia eta Maisu eskola

    1739. urte inguruan, etxe hau eraiki zuten: Alde bat hiltegia eta harategia izateko eta beste aldea, maisuarentzat etxe bizitza eta era berean, umeentzako eskola izateko.

    Oraingoz, ez dakit herriak noiz saldu zion partikularrari maisu eskolako zatia, aurkitu dudan datu bakarra honako hau izan da: Juan Migel Gaztañondo Salvarredik (Juan Migel txikik) 1894. urtean, harategi ondoko etxe zatia, eskola zena, erosi ziola Tomas Landabururen ondorengoei. Gero, 1930. urte inguruan, Gaztañondo "Indianoak", maisu etxea zena, herriari eman zion dohaintzan.

    2005. urtean, Arategia izeneko etxe hau guztiz berritu zuten. Harategia zeneko zatian, zaharren txokoa dago gaur egun Gaztañondo elkartea izenarekin. Maisu etxea eta eskola zeneko etxean berriz, "eguneko zentroa" dago.


    Arategi konpondu aurretik


    Arategi gaur egun




    194. Petrirena

    Etxe honen kokapena: Errekaldene eta Kalexa etxeen artean zegoen.

    1597. urtean, Franzisko Laplaza eta Madalena Berroetak Petrirena etxea jarri zuten mailegu bat bermatzeko.

    1562. urtean, Petri de la Plaçak Domingo Ezkurrari etxea saldu zion 67 duketen truke. Petri hau izan zitekeen etxeari izena eman ziona? Auskalo!

    1805. urtean, Martin Lorenzo Gogorzak erosi zion Martin Antonio Lasari Petrine etxea bere ondasunekin 9 340 errealen truke.

    1836. urteko zerrenda batean, Petriñe izenarekin, Atxokarro eta Martin Errekalde agertzen dira bizitzen, zerga ordainketa batean.

    Petrine etxea zegoen soroa Domingozuri  (baita Patrine ere deitua) etxekoa izan zen. Nahiz eta seguru ez nagoen arren,  Petrine izen honek ez ote zion emango Domingozuri etxekoei Patrine izengoitia?

    Gaur egun, etxe hau desagerturik dago.


    195. Kalexa

    1836. urtean, Santakruz familia agertzen da bizitzen Dendarinea edo Kaleza etxean.

    Etxe honen inguruan ez ditut datu fidagarririk aurkitu, izan ere, eskribauek Kalexa etxeko datuak Lubeltza auzoko Martindendarinea eta Dendarinea etxeekin nahasten zituztelako.


    196. Errementari

    1856. urtean, Errementari izeneko etxea eraiki zuten eta 1861. urtean, Domingo Yabenek Jose Migel Arizagari izen bereko etxea saldu zion. Ez dakit zein etxe izango zen.

    1960. urtean, Berastegiko udaleko paper batean, berastegiko udalak etxe hau saldu egin zuela dio: <<... casa Herrementaria, calle de abajo nº. 13 ...>>.

    Gaur egun, Arategi etxe ondoan aparkalekua dago Errementari etxea zegon tokian.



    197. Illarregi

    1587. urtean, Nafarroako Illarregi herriko Migel Illarregiren eta Barbara Laplazaren arteko ezkon-hitzarmena eman zen, ezkonsarian, Buztinsoroko etxea izan zuten. Illarregi abizenak emango zion etxeari izena. Migeliko izeneko pertsona hau mandazai lanetan aritzen zen.

    1735. urtean, Antonio Zabalak mailegu bat bermatzeko, Illarregi izeneko etxea jarri zuen.

    XIX. mendearen azken aldera, etxe hau erreta agertzen da erregistroko paperetan.

    XX. mendeko 60. hamarkadan, Nazario Zestau zurgina eta Juanita bizi ziren etxe honetan. Udalak erosi zuen etxea eta 70. hamarkadan bota egin zuten.

    Gaur egun, Arategi etxe ondoan aparkalekua dago Illarregi etxea zegon tokian.



    198. Ospital

    1579. urtean, udalak eta eliz kabildoak Berastegin ospital bat jartzeko Buztinsoro auzoko etxe bat erosi zuten Gazteluko Domingori eta bere semea zeneko Joanes Argarateri 170 duketen truke. 1583ko beste dokumentuan berriz, 109 duketetan erosi zutela jartzen du.

    XIX. mende erdi aldera arte, Ospital baten funtzioak izan zituen.1836. urtean, Martijarena agertzen etxe honetan bizitzen.

    Gaur egun, Sabillaundi etxearekin bat eginda dago etxe hau.


    199. Sabillaundi

    1555. urtean, Iñigo Aierdi eta Maria Intza senar-emazteek Santiago Lizarragari saldu zioten Buztinsoroko etxe berria.

    1676. urtean, Juan Martinez Lizarragak zentsu bat maileguan bermatzeko, Sabilla izeneko etxea jarri zuen.

    1700. urtean, Luisa Orbesagastik Inazio Egurretari Ospitale-Sabilla izeneko etxea saldu zion, 125 duketen truke.

    1713. urtean, Pedro Iparragirre Arbide eta Teresa Egurretaren arteko ezkon-hitzarmena eman zen. Geroztik, Iparragirretarrak daude Ospital-Sabilla etxean.



    Ospital-Sabilla-aundi



    200. Legarra


    1709. urtean, Agustin Aranalde zurginak Inazio Egurretari sutegiaren ondoan etxe berri bat eraiki zion, zilarrezko 415 errealen truke. Etxe berri hura Sabilla eta Ospital etxeen aurrean zegoela dio dokumentuak.

    1740. urtean, Sabilla etxeko Pedro Iparragirre eta Teresa Egurreta senar-emazteek beraien ondasunen inbentarioa egin zuten. Besteak beste, Sabilla etxe aurrean etxetxo bat aipatzen da.

    1749. urtean, Sabilla etxeko Jose Iparragirre eta Bengoetxeko Juana Maria Garaiarren arteko ezkon-hitzarmena eman zen. Ondasunen artean Sabilla etxe ondoko etxetxo bat Errementarien-ahuspoa deiturikoa agertzen da.
    .
    1784. urtean, etxe hau sutegi bezala erabiltzen zela dio dokumentuak.

    XIX. mendearen azken aldeko erregistroko zerrendan, Beko kaleko 15. numeroa Legarra izeneko etxeari ematen dio.

    Gaur egun, etxe hau desagerturik dago.



    201. Sabillatxiki

    Zenbait dokumentuetan etxe hau baita Konejune izenarekin ere agertzen da.

    1757. urtean, Jose Iparragirrek zentsu bat maileguan bermatzeko, Sabillatxiki izeneko etxea jarri zuen.

    1770. urtean, Jose Iparragirrek Sabillatxiki etxea bere ondasunekin Franzisko Aranalderi saldu zion, 700 duketen truke.

    1843. urtean, Jose Aranaldek Jose Juakin Iparragirre etxea bere ondasunekin saldu zion, 9 200 errealen truke.

    Geroztik, Iparragirretarrak daude etxe honetan.



    202. Pusantene

    Historian zehar honako izen hauek izan ditu etxe honek: Barberone, Iturralde eta Pusantene. Herritarrok Puxantene izenarekin ezagutzen dugu.

    1652. urtean, Luzia Zornozak zentsu bat maileguan bermatzeko, Iturralde etxe berria jarri zuen. Beraz, garai honetakoa dugu etxe hau.

    XIX. mendean zehar, Etxeberriatarrak izan ziren etxe honen jabe. XX. mendeko 60. hamarkadan, apoteak eduki zituzten etxe honetan, zerri estalketa lanak egiten.

    Gaur egun, etxe hau hutsik dago.


    203. Elberdin iturri ondoko borda

    Etxe honi baita Gerasine borda ere deitua izan da. Jabeek Itturriko etxea deitzen diote.

    Etxe hau Geaxiñe baserriko jabeei lotuta agertzen da.

    1825. urtean, Maria Dominika Etxarrenek bere semea zeneko Sebastian Belaunzarani bere eta senarraren ondare guztiak eman zizkion. Ondareen artean, Geaxine etxea eta Elberdin iturri ondoko etxea izan zuen.

    1836. urtean, Intxaurrondotarrak bizi ziren.

    1920. urte ingurutik gaur egun arte, etxea hutsik dago.


    Bordak

    Berastegiko herrigunetik kanpo borda izeneko eraikin batzuk bazeuden, etxebizitza bezala erabili zirenak. Borda hauetako bizilagunen datu askorik ez dago.


    204. Etxetxikiko borda


    1870. urtean, ukendugile ("emplastero") bat bizi zen.

    Etxetxiki borda




    205. Donmartin-borda

    Borda hau Donmartiñe etxeko Belauntzaran familikoena zenez, hemendik datorkio izena. Gero, Belauntzatarrak Laztari etxera joan ziren eta gaur egun arte, Laztarikoena da borda hau.

    1910. urte ingurura arte, gizon bat, Mangue goitizenez ezagutua, bizi izan zen.


    Donmartin borda



    206. Artolaborda

    Artola abizenak ematen dio bordari izena eta Kakone etxeari lotua egon zen borda hau. A-15 autobia egin zenean, borda hau bota zuten.



    Arttolaborda



    207. Zabalaborda

    Bizkaitarrene etxeko jabeei lotuta dago borda hau.

    36ko gerra ondorengo errazionamendu garaian, Zabalabordako amonak kafea, tabakoa eta ardoa lortzen omen zituen. Gabezi garai haietan, inguruko artzainek borda hartara joateko ohitura omen zeukaten eskasian zegoen produktuak kontsumitzera.

     XX. mendeko 40. hamarkadan, baserria hustu zen. A-15 autobia egiterakoan desagertu zen etxe hau.


    Zabalaborda




    208. Matxiñe-borda

    Borda hau Matxiñe etxeari lotua dago. Gaur egun, honela jarraitzen du.

    Borda hau ere etxe bizitza bat izan zen, hala ere, etxea zena eta ondoko borda behitegi gisara erabiltzen da gaur egunean.


    Matxiñeborda



    209. Igantzi-borda

    1850. urtean, Antzirga parajean etxe berri bat eraiki zuen, Nafarroako Igantzi herriko, Juan Migel Irisarrik. Hemendik etorriko zaio Igantzi-borda izena etxe honi.

    Gaur egun, nire ustez, baserri baten erbilpena baino gehiago dauka asteburuetako etxe batena.



    Igantziborda



    Elduako etxeak

    $
    0
    0

    Eldua auzoko etxe zerrenda egiterakoan, ez dago agiri idatzirik lehen etxeak noizkoak diren zehazten dutenak. Hala ere, historiaurreko zenbait aztarna aurkitu daitezke, adibidez: Belabieta mendi zerran, Aitasoron e.a. Hortaz, gizakia aspaldi finkatu zela Elduan esan daiteke.

    Lehen aipamen idatzia 1305. urtekoa da. Bertan,"Johannes Johannis de Ayçaga" Iruñeko Katedraleko artxidiakonoak Donostiako San Bartolomeko konbentuari zenbait lursail eman zizkiola dohaintzan, honela dio testuak: <<...Item collada de Eldua. Item collada de Blasteguiin Ypuzcoa.>>.

    1313. urtean, Eldua parajean egindako lursail baten salmenta batean, Elduko errota aipatzen da. Honez bestez, garai honetan errota aipatzen denez, Eldua eta honen inguruan nekazaritza hedatua zegoela pentsa daiteke.

    Bestalde, kokapenari dagokionez, Eldua auzoko lursailak leku airetsu eta eguteran daude. Hau da, urteko egun askotan, erreka zokoan laino itsua egoten da eta bien bitartean, Elduko kaskoan eguzkitsu izaten da. 

    Aipagarria da baita ere, Elduko baserrietako lursailak txikiak direla, hau dela eta, leku honetan hainbat lursailez osatuta dago. 

    Etxe zerrenda egiterakoan, honako datu hauek aurkitu ditu: 1677. urteko zerrenda batean, Elduan 9 etxe azaltzen dira; bestalde, 1778. urtean, 13 etxe. 1880 urte inguruan, su egurra lotea banatzeko eskubideekin, Elduan 15 etxeek zeukaten eskubidea.

    Hau guztia kontutan izanik, Elduan etxe eta baserri hauek daude edota izan dira historian zehar.


    1. Salberridi


    Etxe hau oso zaharra da.

    Salberridi etxeko semea bat, XVI. mendean, Urumeako Abillats burniolan aritu zela lanean agertzen da agiri batean.

    1625. urtean, Elduako etxe zerrenda batean agertzen da Zalberridi izenarekin.

    1666. urtera arte, Salberridi etxean Salberridi abizenekoak bizi izan ziren. Urte honetan ordea, bertako alaba Madalena Salberridi hain zuzen ere, Tomas Belauntzaranekin ezkondu zen.

    1689. urtean, Andres Belauntzaran Salberridi eta Ana Etxeberriaren arteko ezkon-hitzarmena eman zen, Salberredi oinetxean sinatuz. Ezkonsarian, Salberridi oinetxea eta bere bi etxeak izan zituzten: Tomasenea eta Etxezarrea etxeak. Aipatzekoa da, gelditzen diren Etxezarrea etxearen aztarnak oraindik Salbarredi etxekoenak izaten jarraitzen duela, bestalde, Tomasenea ez dakit zein etxe den.

    1780 urterako, Salberridi etxeak maiorazgoa egina zuela agertzen da agiri batean.

    1784. urtean, Migel Esteban Gorostidi Eldua auzoko errejidorearen karguarekin agertzen da. Urte honetako dokumentu batean azaltzen denez, errejidoreak Berastegiko udalari kexatzen da berastegiarrek elduarrei ez ziela deitzen edota berandu abixatzen ziela elkarrekin batzartzeko garaian.

    2005. urtean,  etxeari konponketa handia egien zien. Aipatzeko da, zahar berritze lan hauetan etxearen zurezko egiturak errespetatu zirela, besteak beste: garai bateko tolare arrastoak.




    Salbarredi etxearen aurreko aldea


    Tolare arrastoak





    2. Gainberri

    Etxe hau Salbarredi etxekoa da. Gurrutxaga familikoei Ikazkiñ etxea erre egin zitzaienez, Gainberri etxera aldatu ziren. Bertan, bizi izan ziren 1960 urtera arte gutxi gorabehera.



    Gainberri etxea, gaur egun




    3. Etxezar

    Etxe hau oso zaharra da, izan ere, 1689ko datu batean, jada Etxezarra izenarekin azaltzen baita. Beraz, garai honetan etxea zaharra bazen, nahita nahiez, etxea aspaldikoa izan behar du. Lehen aipatu bezala, Salberridi etxeari lotuta azaltzen da gaur egunera arte.

    1712. urtean, Domingo Etxeberria Mujika eta Andres Belauntzaran Salberridik sinatu zuten hitzarmen bat. Bertan dioenez, Soroandiaga inguruan zegoen gaztainondoa eta beraien etxeen (Etxenagusia eta Etxezar) artean zegoen labea erdi bana ustiatzea akordatu zuten. Labeari buruz honela dio testuak: <<... cazita o cubierta de orno...>>.

    2000 urte ingurutik, etxe hau botata dago.




    Etxezarko atalaurrea,
    baita Elduko paza zaharra ere deitua.


    4. Ikazkiñ


    Historian zehar, etxe honek hainbat izen ezberdin izan ditu, hala nola: Goikoetxe, Ikazkinarena, Goikoetxe-Ikazkinene eta Sarasolaene. Herritarrok Ikazkiñ deitzen diogu etxeari.

    1559. urtean, Goikoetxe izeneko etxean, Joanes Goikoetxea agertzen da seniparteak zirela eta.

    1651. urtean, Martin Ikazkinarenak zentsu bat maileguan bermatzeko, Ikazkinarena deituriko etxearen heren bat jarri zuen. Garai honetan, Goikoetxe deitzetik, baita Ikazkinarena izenarekin deitzera ere pasatu zen.

    1690. urtean, Martin Goikoetxearen hilburukoa eman zen. Agirian, Goikoetxe-Ikazkinarena etxearen jabea zela dio. Martinek eta bere seme-alabek (Katalina eta Juan) etxeari zenbait berrikuntza egin omen zizkioten, honela dio testuak: <<... despues de la muerte del dicho Juan la dicha Cathalina a una con la dicha Maria Juanis de Mendizaval su madre, havia echo fabricar los paredones de cal y canto de la dicha cassa... >>.

    1698. urtean, Katalina Goikoetxearen eta Migel Belauntzaren arteko ezkon-hitzarmana eman zen. Emazte bila ez zen oso hurrutira joan...

    1859. urtean, Jose Inazio Abalizketa agertzen da etxe honetan bizitzen.

    1959ko urtean, Ikazkin baserriko ikuiluko garapilak su hartu eta etxea guztiz kiskali zen.

    Gaur egun, pareta xahar batzuk bakarrik gelditzen dira.


    Gelditzen diran pareta zaharrak



    5. Katalan

    Etxe hau ere oso aspaldikoa da.

    1696. urtean, Sebastian Mintegiaga eta Katalina Gaztelurena senar-emazteek zentsu bat maileguan bermatzeko, Katalan oinetxea jarri zuten.

    Gaur egun, etxea hutsik dago.



    Katalan etxe atarian astoa kakoak bilduta.



    6. Seroretxe

    1610. urtean, Migel Allanegi eta Ana Goienetxea senar-emazteek elduako elizan serora zeneko Katalina Aintziari Elduako Elusako lurrean lursail bat saldu zioten, bertan, etxe bat eraikitzeko, 106 errealen truke. Aintziak egindako etxean bizi izan ziren Elduako serorak.

    Beraz, garai honetakoa da Seroretxe etxe txiki hau.



    Seroretxe gaur egun,
    atzean Katalan baserria.


    Seroretxeren atalaurrea.



    7. Goienetxe


    1556. urtean, Maria Goienesearen hilburukoa eman zen izen bereko etxean bilduta.

    1563. urtean, Joanes Goienetxearen hilburukoa eman zen. Bere emaztea Maria Ausalon, Laplaza etxean bizi zena, zen. Zurgintza eta hargintza lanak egin zituztela Goienetxe etxean dio dokumentuak.

    1693. urtean, Jose Sorregieta zen etxearen jabe.

    1787. urtean, Frantzisko Garaikoetxeak mailegua bermatzeko, Goienetxe etxea jarri zuen.

    Gaur egun, etxea hutsik dago.



    Goinetxe etxaurrea



    8. Bikarioetxe


    1685. urtean, Elduako auzokideek Bikarioarentzat etxe berria eraikitzeko, bertan bizi ziren Juan Garaikoetxea eta Juanes Sorron harginak kontratatzen zituzten. Bikario etxe hau elizaren ondoan, Garaikoetxea oinetxea zeneko tokian eraiki zuten. Datu honen arabera, Garaikoetxe etxe berria egiteko garaian, lekuz aldatu zuten, gaur egun dagoen tokira.

    1686. urtean, Elduako auzokideek Berrobiko Martin Etxeberria Antzia zurginarekin apaiz etxea eraikitzea hitzartu zuten, honela dio testuak: <<... fabricar la casa pastoral que pretendemos hacer en el dicho barrio para la habitacion del vicario que es o fuere en adelante...>>.

    1716. urtean, Berastegiko eta Elduako parrokiek hitzarmen bat sinatu zuten, honela dio agiriak: <<... de que los Vicarios que fuesen en la dicha parroquial de Eldua tubiesen la precisa obligacion de asistir a la de San Martin de esta dicha Villa, a oir en Penitencia en las ocasiones de Jubileo, y estar en este exercicio asta su medio dia...>>.

    1790. urtean, Eldua auzoko bikarioa zeneko Jose Antonio Goikoetxea Gazteluko benefiziodun izendatu zuten eta Elduko kargua utzi egin beharko zuela eskatu zioten, ezin baitzuen bi karguak batera izan. Orduan ere, "puertas giratorias" ekiditzen saiatzen ziren.

    XX. mendean zehar, etxe hau herriko eskola eta baita taberna bat ere izan zen.

    Gaur egun, Bikarioetxe hutsik dago.



    Bikarioetxe etxea, gaur egun



    9. Garaikoetxe

    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1575. urtean, Berastegin bizi zeneko, Elduko Joanes Garaikoetxea gazteak, uko egin zion Elduako Garaikoetxe etxearen eskubideei, aitak ordaindutako 120 duketa senipartearen truke.

    Garaikoetxea abizenekoak egon dira 1924 urtera arte. Urte horretan, Jose Manuel Irazustak etxea erosi zuen. Geroztik, Irazustatarrak bizi dira etxe honetan.


    Garaikoetxe etxea



    10. Argiñene

    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1571. urtean, Domingo eta Maria Arginarenak bere iloba Estaban izendatu zuten Argiñarena etxearen oinerdeko.

    1767. urtean, Juan Bautista Arginarena Bizkaiako burniola batean lanean ari zela, hil egin zen.

    Ia XX.mendera arte, Arginarena abizenekoak bizi izan dira etxe honetan.

    Urte luzez, Iztuetatarrak etxe honetan bizi izan dira; hala ere, gaur egun, Garmandia- Ormaetxea familia bizi da eta etxea nekazal turismo bezala prestatuta daukate.


    Argiñene etxea


    Argiñene etxeko zurajea


    Etxeko ateko giltzarrian laburua



    11. Urtzallene


    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1509. urtean, Arandiako sagastian batzartutako berastegiarren zerrendan Juan de Eldua "fundidor" bezala agertzen da. Urtzaile hau izan liteke, etxeari Urtzallene izena eman ziona.

    1565. urtean, Martin Santxez eta Katalina Ollokiegik Migel bere semeari Urtzallene etxea utzi zioten bere ondasunekin.

    1626. urtean, Meltxor Malkorrak eta Maria Joaniz Ollokik Sebastian Saroberi eta Domenja Malkorrari utzi zioten Meltxiorrena (Urtzallene) etxea.

    1916. urtean, etxea erre egin zen sute batean.

    Gaur egun, Iriartetarrak bizi dira baserri honetan.



    Urtzallene baserria




    12. Etxenagusi

    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    Etxe honetako semea zen Martin Etxenagusia apaiza. Gizon hau apaiza izateaz gain, diru maileguak egiten zituen; hau dela eta, berebiziko dirutzak egin zituen.

    1556. urtean, Martin Etxenagusia apaizak bere hilburukoa sinatu zuen Etxenagusi etxean bilduta. Ondasunen artean, Etxenagusi, Rekalde txipi eta Basakarako etxeak aipatzen dira. Oinordekoak Tolosako Martin Santxez apaiza eta Lizartza zein Orexako errektorea zeneko Domingo Aroztegi izan ziren.

    1578. urtean, Martin Etxenagusia erretoreak bere hilburukoa sinatu zuen. Beste gauzen artean, Berastegin ospital bat sortu zuen pobreentzat, honela dio testuak: <<...para recetar e acoger a los pobres de Dios, peregrinos e caminantes que piden(...) que en la casa de Areiztun que asi tengo comprada de los dichos Miguel de Gorostidi e su muger, rreparando aquella como conbiene de mis bienes propios, en una camara se pongan quatro caxas de camas y en ellas quatro camas buenas de pluma, con cada dos cobertones de lienzo (...) ninguno de ellos se consienta estar mas de un dia e una noche e luego sean echados si acaso no fueren muy enfermos, (...) conbiene tengan para calentar (...) una cozina que sea en lo baxo de la dicha casa... >>.
    Bere ondasunen kopuru bat bere familiako dontzeila pobreei ezkonsari gisara ematen zioten, honela dio agiriak: <<...se gasten y se enpleen en casar donzellas pobres que sean mis parientas, abiendo asi en la dicha tierra de Verastegui como en el barrio de Eldua, e preferiendo las tales a otras e no abiendo de las parientas sean de legitimo matrimonio, (...) e para casar una donzella de las dichas calidades señalo de dote çient ducados... >>. 

    Martin etxenagusiak utzi zueneko, dirutzak eta ondasunak XIX. mendera arte iraun zuen.

    Urte askotan, Etxeberriatarrak bizi izan dira Etxenagusia etxean. 2000. urtean, Etxenagusia etxe zaharra bota eta berria eraiki zuten.




    Ezkerretara, Etxenagusi
    Eskuinetara, Etxezarra



    Etxenagusi eta Etxezarra etxeak


    Etxenagusi etxea berrituta.
    Iriarte- Ugartemendia abizenak armarrian.


    13. Aldabuno


    Etxe hau oso aspaldikoa da.

    1567. urtean, Aldamuno etxeko seniparteak egin zituzten Lope eta Juana Aldamunoren eta Maria Joanez Aldamunoren artean.

    1602. urtean, Migel Etxekon eta Maria Altamiraren artean ezkon-hitzarmena egin zuten.

    1646. urtean, Leon Txakonek mailegua bermatzeko, Aldabuño oinetxea jarri zuen, honela dio testuak: <<...aunque los dichos bienes y cada uno de ellos se perdieren por fuego, guerra, ayre, o piedra o niebla o por otro casso fortuito de çielo o de la tierra, penssado o no penssado...>>.

    Gaur egun, Jaka familikoak bizi dira etxe honetan.




    Aldabane etxea atzeko aldetik ikusita



    14. Etxeberri

    1673. urtean, Luis Garaikoetxea eta Katalina Salberredi senar-emazteak ziren etxearen jabe.

    1772. urtean, Joakin Etxeberria Etxenagusiak zentsu bat bermatzeko, Etxeberri etxea jarri zuen.

    1844. urtean, Joan Bautista Loidi eta Jose Martina Gartziarena ezkonberriak ziren etxearen jabe.

    XX. mende hasieran, baserri zaharra bota eta etxe berria eraiki zuten.


    Etxeberri etxea, gaur egun




    15. Muxika


    1564. urtean, Katalina Mujika eta Domingo Aldamunoren arteko ezkon-hitzarmena sinatu zen, ezkonsarian Mujika etxea izan zuten.

    1701. urtean, Mujika etxea erortzear zegoen eta Ana Sorregietak inbentarioa egiteko agindu zuen.

    1702. urtean, Martin Garaikoetxea Mujikak 300 duketa ordaindu zizkion Domingo Etxeberriari 60 haraitzen truke.

    Urte berean, zentsu bat eskatu zuten Mujika etxea konpontzeko, etxeari pisu bat altxa nahi zioten.

    1703. urtean, 60 duketa eta zilarrezko 20 duketetako mailegu bat eskatu zuten Mujika etxea berritu eta solairu bat altxatzeko.

    Orain dela urte gutxi, berrikuntza bat eman zitzaion etxeari.




    Muxika etxea,  gaur egun.



    16. Barrenetxe


    1563. urtean, Maria Barrenetxearen hilburukoa sinatu zen, gurasoak Hernando zein Katalina Barrenetxea ziren eta oinordeko Maria Martin Larrandobuno iloba izendatu zuten.

    1689. urtean, zurgintza lanak egin zituzten Barrenetxe etxean Garaikoetxea-Barrenetxea anai-arrebek.

    1699. urtean, Barrenetxe etxea berreraiki zuten etxeko haraitzekin. Urte honetako agiri batean, Migel Garaikoetxea Barrenetxe jabearen eta Elduaiengo Domingo Etxeberriaren artean kontu kitapenak egin ziren erabilitako haraitzen inguruan. Migel Garaikoetxeak zuhaitzen kopuru bat etxea berreraikitzeko erabili zuen. Beraz, urte honetakoa dugu, gaur egun ezagutzen dugun etxea.



    Barrenetxe etxea, gaur egun.



    Tolare arrastoak ganbarako habean


    17. Eldumendiko borda

    Eldumendi borda Barrenetxea etxeari lotua agertzen da.

    Elduko adineko jendeak esan didatenez, aurreko gurasoei entzun zietela Eldumendiko bordan jendea bizi izan zela.

    XX. mendeko 90. hamarkadan, Eldumendiko borda bota eta etxe kozkor bat eraiki zuten.



    18. Munttaga

    1588. urtean, Maria Mintegiagaren hilburukoa eman zen.

    1609. urtean, Maria Mintegiaga alargunak etxearen 1/2 alokatu zion Antonio Gabitegiri.

    1648. urtean, Frantzisko Iturriaga ("Pasko" izengotiz) zein Domingo Garaikoetxea eta Maria Esteban Muntegiaga senar-emazteek Frantziska Garaikoetxeari Muntegiaga etxearen ondoan eraikiko zuten etxea, baratza bat eta Lizarragako gaztainadi bat maiztertzan eman zioten, honela dio agiriak: <<...le dan en arrendamiento a la dicha Francisca de Garaycoechea la bibienda y quarto que se ha de hazer arrimado a la dicha casa de Munteguiaga por la parte de arriba...>>.

    1757. urtean, Andres Bengoetxea eta Ana Maria Bengoetxea senar-emazteek zentsu bat bermatzeko, etxea jarri zuten. Etxearen zati batean, Bengoetxeatarrak bizi ziren eta beste zatian, 1774. urteko agiri baten arabera, Joan Garaikoetxea Mintegiaga eta Maria Gaztainondo bizi ziren.

    1787. urteaz geroztik, etxearen bi zatiak batu egin ziren.

    Gaur egun, Bengoetxeatarrak bizi dira etxe honetan.


    Munttaga eta Munttaga berri etxeak.





    19. Munttagako benta

    1850. urtean, Frantzisko Bengoetxeak Muntegiaga berria izeneko etxea eraiki zuen.

    Gaur egun, Bengoetxeatarrak dira etxearen jabe.


    Belauriate San Esteban

    $
    0
    0
    Aurreko artikulu batean, Belauriate parajetik Berastegi aldera doan bideari buruz aritu nitzen (Artikulua ikusteko klikatu hemen). Oraingo honetan, Belauriatetik Andoaingo Goiburuko San Esteban ermitara doan bideari buruz hitz egingo dut.

    1970. urte inguruan, Andoaindik Gorosmendira bitarteko pista ireki zutenean, lehengo bide zaharraren gainetik edota ingurutik eraiki zuten. Belaurietatik Andoainera doan bide zaharren ibilbidea argazkien bidez adieraziko dut. Aipatu beharra dago, zenbait guneetan bidea sasiez hartuta dagoela; hortaz, gaur egun, bide zahar honetako gune batzuetatik pasatzea zaila egiten dela.



    Ibingo langa. Puntu honetan, Amasa aldera hartu behar da.

    Amasa mendian behera.


    Pista handia eskuinetara utziz,
    ezker aldeko bide zaharra hartu behar da.


    Bide zaharra garbia dago paraje honetan.


    Bidearen zati hontan, berriro ere pista handia sartzen da ibilbidean.



    Ibilbidea Oindoko borda ondotik doa.



    Gasaren zentrala atzean utzi eta garoz zein otez
    harturiko bidea igarotzen da.



    Asko erabilia dela ikusten da!



    Bide zaharretik berriro pista handira.


    Bide gurutze honetan eskuineko pista handia atzean utzi eta
    ezkerretik Goiburu aldera hartu behar da.

    Mugarrieta parajean Goiburu aldera egoera honetan dago bidea.



    San Esteban ermita Andoaingo Goiburu auzoan.
    Honen ondotik pasatzen da bidea.



    San Esteban ermitatik, Andoain herrira jaitsi eta Santa Kruz ermita ondoko zubia igaroaz, Errege bide zaharrarekin bat egiten du.


    1 Ibingo langa.
    2 Oindolarko borda.
    3 San Esteban ermita.


    Leitzarango basoak

    $
    0
    0





    Gaur egun ezagutzen dugun Leitzaran gehiena piñuz, eukaliptoz eta beste zenbait landareekin beteta dago. Sail handiak diputazionarenak eta Elduaingo jabetza partikularreko baso elkartearenak dira. Garai batean, Berastegiko herritarrek ere bazituzten beraien baso elkarteak, hainbat gertaera direla eta, berastegiarrek terreno hauek saldu egin zituzten. Gertaera hauek XIX. eta XX. mendeetan gertatu ziren eta artikulu honen bitartez hauen nondik norakoak kontatuko dira.


    Historian zehar Leitzarango lur sailak Berastegiko eta Elduaingo Udalek kudeatuak izan ziren. Bertan, garai ezberdinetan hamar bat burniola lanean aritu ziren, baina aipatzekoa da, denak batera ez zirela lanean aritu. XIX. mendearen hasieran lau lantegi zeuden martxan: Inturia, Ollokiegi, Ameraun eta Plazaola. Burniola bakoitzak bere eremua izendatuta zuen, bertatik hornitzen ziren behar zituen mineral, egur-ikatz eta zurajez osatzeko.


    Frantziarren kontrako independentziako gerra  betean (1808-1813) Berastegi ingurutik pasa ziren tropak bai hangoak eta baita hemengoak ere. Herritarrei beraien beharrak horniarazteko agindu zieten, soldaduentzako zein ganaduarentzako elikagaiak, edaria eta beste zenbait materialen beharra asetzeko. Hau zela eta, Berastegi eta Elduaingo udalek izugarrizko zorrak egin zituzten. Berastegiko udalak gastuei aurre egiteko, 1809. urtean, aldundiarekin zenbait ondasun hipotekatzea erabaki zuten. Hala ere, udalaren egoera ekonomikoak txarra izaten jarraitzen zuen, honegatik, soldata ordainketa eten egin zien herriko maisuari, sendagileari, aguazilari, elizako organo joleari eta diruzainari.

    1810eko urtean, Berastegiko eta Elduaingo alkateak eta zinegotziak Bidaraungo juntetxean elkartu ziren. Bertan, udalbatza orokorra osatuta, probintziako agintarien baimenarekin, udal ondasunen salmentari ekitea erabaki zuten.

    Ondasunak:

    • 1810 urtean, hainbat etxe enkantean atera eta saldu zituzten:
      • Mustarko bi etxe beraien lurrekin. 
      • Berinas etxea bere lurrekin. 
      • Ameraungo etxea bere lurrekin 
    • 1810 urtean, Bertxingo, Arrisarioko eta Eskeltzuko inguruko lursailak saldu zituzten
    • Urte berean, Berinaseko mendiak: Ollatz, Gorrotola, Errotzaga eta Aparrain parajeko lursailak saldu zituzten.
    • 1812 urtean, Ameraungo burniola eta mendiak J.B. Gaztañondori saldu zizkieten.
    • 1813 urtean, Urlio, Ordeketa, Ustartza, Lasarte, Ezkizain, Irulegieta, Atatxin, Orizain, Troio eta Belako izeneko mendi sailak saldu ziren. Francisco Ygnacio de Obineta*, Berastegiko alkatea, izan zen 297 600 Rv-engatik enkantean hartu zuena.
    * Francisco Osiñeta baserrikoa zen eta hortik datorkio mendi sail hauei Osiñeta basoak izena.

    •  1819 urtean, 14.5 postura neurriko lursail, bat Orentzungo (sela), erosi zuen Juan Manuel Sarove elduaindarrak. Urte berean, neurri bereko lursaila Mugitza parajean (sela) Francisco Antonio Sorreguietak  erosi zuen.
    • 1843 urtean, Karlosen gerra zaharrean (I. Karlistaldia) egin zireneko gastuei aurre egiteko, desamortizazioaren legean oinarrituz, Inturia etxea bere lurrekin (soro, sagasti, belaze e.a.) eta inguruko mediak saldu ziren.
    Leitzarago mendien salmentaz gain, herriko bi errota eta errota berri bat eraikitzeko orubea saldu ziren. Dokumentuak beste aipamen hauek ere egiten ditu  <<... el Gobierno Español dio privilegio en este pueblo á la desamortizacion eclesiastica pues vendio en publica subasta tres casas y se redimieron algunos censos pertenecientes á capellanias familiares colativas de sangre... >>. Testu txatal honek erreferentzi egiten dien hiru etxeak Goinetse, Txitxillene (Danboliñene) eta Gorrinetxiki  etxeak ziren.



    Inturiaren salmenta

    1843. urtean Bidaraungo juntetxean elkartu ziren Berastegiko eta Elduaingo herri gizonak. Batzar horretan, Inturiako etxea bere ondasun eta inguruko mendien salmentaz hitzegin zuten. Honela dio dokumentuak: <<... digeron que durante la ultima cruel guerra civil felizmente terminada en el convenio de Vergara, despues de haber consumido y agotado todos lo recursos... >>. Gerra amaitu ostean, honela zeuden bi herrietako zorrak:

    • Berastegik --> 164 000 Rv.
    • Elduaien --> 120 000 Rv.

    <<... Venta de la casería de Ynturia sus pertenecidos, y montazgos o Jaros (Própios) conocidos con el nombre de Ynturi-basoac. Con la autorización de la Exma. Diputación Provincial, se vendió en fecha de 1/12/1842...>>.

    Etxea eta bere lurrak enkantean ateratzeko azterketa sakona egin zuten Inturi baserriari baita inguruko mendiei ere. Hau guztia 214 497 Rv-tan tasatua izan zen.

    Honela dio dokumentuak: <<... pusieron en pública almoneda en esta casa de Juntas, y diez horas de la mañana del dia diez de Enero último la mencionada casa de Ynturia con sus pertenecidos y Jaros en 214 600 RV...>>.

    Elduaingo Agustin de Celaya-k eraman zuen errematea. Berastegiri 143.07 Rv. eta Elduaingo herriari 71.53 Rv. eta 11 maravedi. Elduainek lehendik 120 000 errealeako zorra zeukanez, ezin izan zuen hau kitatu.


    Lursailen banaketa

    1861 urtean Berastegiko eta Elduaiengo Baso Elkarteko kideek Bertxin, Berinas eta Inturiko mendien zatiketa eta zoketa lanari ekin zioten.


    Bertxingo basoak

    1861/5/21 an Berrobiko Felix Muñoa bake-epaile lanetan eta Lázaro Garciarena, Marcos Yparraguirre Berastegiko auzokideek eta Jose Antonio Garaikoetxea elduarrak eta bestetik, Juan Bautista Muñagorri, Simon Otamendi eta Juan Bautista Echeverria elduaindarrak herrietako kideen ordezkari bezala. Perito lanetan herri bakoitzak ordezkari bana eraman zituzten: Francisco Ygnacio Eizaguirre eta Atanasio Mugica. Hauek guztiak Olazko-meaka parajean bildu eta lehendabiziko lana <<...dicho Sr Juez se recibió juramento en forma, que prestaron, ofreciendo decir verdad de cuanto supiesen y hubiesen practicado...>>. 


    Era honetan ekin zioten sailen zatiketa, mugarritze eta zozketa lanari. Hiru sailak zatitu ondoren lehendabiziko zozketan Elduaineri tokatu zitzaion aukeratzea, hauek planoko 1 zatia aukeratu zuten. Gainerakoak, 2 eta 3 zenbakietako sailekin gelditu ziren.

    1) Olazko meakatik hasi, Leitzaran erreka igaro eta Onddoazpi parajera eraman zuten lerroa, 
    bidean mugarriak sartuz. Olaz meakatik Kiriki pasa eta Ibarrolako langaraino.

    2) Intzeneko borda azpian hasi, erreka igaro eta Onddoko tontorrean bukatu

    3) Aintzurtegi parajetik abiatu, Argarateko selan erdiko mugarria zuzen-zuzen 
    iritsi eta eskuinetara Arburuko gainera gainez gain.
    Argarateko selaren artamugarria



    **Nahiz eta Inturi etxea 3 sailaren barnean egon, sail honek ez du Inturia basoa izena, Bertxin basoa baizik.


    Inturi basoak

    1861/5/28an Berrobiko Felix Muñoa bake-epaile lanetan, Lazaro Garciarena, Marcos Yparraguirre eta Jose Maria Garciarena berastegiarrak,  Jose Antonio Garaikoechea elduarra eta Simon Otamendi, J.B. Muñagorri eta J.B. Echeverria elduaindarrak bilduta Inturia basoak banatu zituzten.

    Inturi basoetako lursailak zatitu eta banatzeko 1.zenbakiko saila Berastegiri tokatu zitzaion eta 2a. eta 2b zatiak ere bai, eta Osiñegi erreka inguruko lursailek Elduaineri.


    1) Eriñabe eta Urdaleku parajeak hartzen ditu
    2a) Ariztiluze ingurua
    2b) Belazarteaga parajea
    3) Osiñegi



    Beriñaseko basoak

    1861/5/29an Inturiko basoko banaketako pertsona berdinak bilduta Beriñas basoaren zatitzeari ekin zioten.  Planoko 1. puntuak Erkaizti eta Urdaleku txiki parajeak hartzen ditu. 2. puntuak Endarlazeta parajea eta 3. puntua bi sailetan banatzen dira: Alde batetik, a zatia Ollaztxiki, Gezatari eta  Troio hartzen ditu, bestetik, b zatia Urtebasoeta hartzen du.


    1) Lardi erreka inguruak
    2) Endarlazeta erreka ingurua
    3b) Urtebasoetako zirrindaren zergatia. 
    Hiru sailaka berdinak egiteko garaian, peritoek hartu zuten erabakia


    Osiñeta basoak

    1870ko eskriturak jartzen duenez, Berastegik Osiñeta basoko 8 zati zituen. Hurrengo planoko zatia, Ollokiegi burniolari zegozkion zatiak ziren, beti bezala Ollokiegi zatia erdi bana egin zuten. 1. puntua Berastegiko kideen Urliomendikoak ziren. 2.puntua berriz, Irulegieta mendikoa Elduaingo kideenak.

    Bigarrengo zatia

    1-2-3 zirrindak Belazarteaga, Orentzun eta Txertoki seletako lursailen ordainak ziren. Hauek Ursalto parajetik hasi eta Leuneta gaineko bitarteko parajean zeuden.

    Hiru selen sail banaketekin arazoak izan zituzten, batez ere bi udalerrien arteko mugekin. Gorostidi jaunak egindako planoa gaizki egina dago. Pedro Mari Mendizabalek egin zuen planoa ondo dago.

    1916. urtean muga zuzenketak egin zituzten Berastegiko Baso Elkarteko zuzendariak.

    1900. urte inguruko mendiko inbentario batean, 1 eta 2 zenbakiko selaren sailak Berastegirenak zirela garbi azaltzen da. Orduz geroztik ez da inon ere azaltzen Berastegiko lur sailak bezala. Saldu gabe geldituko ziren???


    1-2-3 zirrindetako 1 eta 2 puntuak Berastegiri zegozkion
    eta 3. puntua berriz, Elduaineri.

    Erdian pasatzen den lerro urdina Berastegi eta Elduaien udalerrien muga da



    Ameraun burniolako epaipidea

    Burniola honi zegokion epaipidea ere hiru zati egin zituzten. Lehenengo zatia Ollaz, Aparrain eta Leitzaran errekaz ezkerretik, Gorrotola erreka inguruko sailak ziren. Bigarren zatia, hasi Amionzarretik eta Gorrotola ingururainoko saila zen. Hirugarren saila, Isatsaga bizkarretik Amionzarreko lerrorainoko saila zen.


    1.a eta 1.b, Ollaz, Aparrain eta Gorrotola.
    2. Amionzar eta Zapioazpi.
    3.. Errekabeltza ingurua.



    Plazaolako burniolari zegozkion mendien lehenengo zatia

    Lehenengo suertea Elutsaundiga izeneko mendia zen, hasi Erortza izeneko parajetik eta Basakaitz bizkarreraino. Bigarren suertea, hasi Altzegiko gainetik eta Lordiztxikira zegoen epaitik Iparragirreko errekarainoko mendi saila.

    Elutsaundiaga Barrenola Berastegiri zegokion zatia zen
    Iparragirrekoarria mendia Elduaini zegokion.

    Erdian Leitzaran erreka pasatzen da bi zatiak bananduz



    Plazaola burniolari zegozkion mendiak bigarren zatia


    Lorditz errekan bi alderdietan zeuden zatiak ziren. Lehenengo suertea Lorditz eta Baztarrolako mendiak osatzen zuten. Bigarren suertea Txuisalde izeneko parajeak eta hirugarrena Urdanbide izenekoak ziren.



    Lehenengoa eta hirugarren zatiak Berastegiko mendiak.
    Bigarren zatia Elduaiengo bazkideena. 



    Ameraungo mendia

    Sail hau Olaia, Orin eta Eltzobi izeneko mendiak osatzen dute. 1812. urtean Lizarrako (Estella), J.B. Gaztañondok erosi zuen. Bere azalera 66.000 posturetakoa dauka edo 22.680 area. Gizon honek 1810 Ameraungo soroak eta baserria erosita zeuzken.



    Gaztañondon sailak.
    Leitzaran errekatik ezkerretara Amiongo belazea eta soroluze


    Basoberrita eta Bizkotxko mendia

    1863/6/25an Berastegiko udalak herriko auzokide batzuei mendi sail hauek saldu zituzten. Honela dio dokumentuak <... el Estado vendio un monte de este nombre como comprendido en las leyes de desamortizacion y que pertenecio á los propios de Berastegui ...>. Osiñeta basoak deitutako sailen jarraian dago. Bere azalera 21.000 postura edo 7216 area, 72 hektarea.

    Bi sailen erdian Leitzaran erreka igarotzen da. Errekaz ezkerretakoa Basoberrita izeneko saila Erortza parajeko bizkarrean hasi eta Plazaola inguruko bizkarrerainoko saila da. Prazolako uso puesto zaharrak zeuden bizkarra. Errekaz eskuineko saila, hasi Barrenola, Bizkotx parajea igaro eta Urkizuko gaineraino.

    Bizkotxeko mendi sail honek arazo handiak eman zituen. Erregistratzeko garaian, titulua ongi zegoela zioten baina kokapena ez zegoela hain argi esaten zuten.

    Mugatzeko garaian ere, arazo handiak izan zituen mendi honek. Adibidez 1878 dokumentu batean, Barrenolako selan, Berastegiko biztaleentzak su egur loteak egiteko erabiltzen zen, Sagarminaga eta Gorrotolako selakin batera udalarena bezela agertzen da.

    XX. mendearen erdi aldera, Leitzaran baso elkarteko juntakoek eta Lontxoneko sailen jabeek sinatu zuten beraien arteko mendi sailen mugen akordioa, mugarriak sartuta utziz.


    Basoberrita edo Jaros nuevos.

    Leitzarango mendi hauek bost baso elkartetan zeuden antolatuta:
    1 - Osiñeta.
    2 - Bertxin.
    3 - Berinas.
    4 - Inturia.
    5 - Barrenola, Iparragirrekoarria.

    Elkarte bakoitzak bere diru kutxa eta lehendakari eta akzionisten junta zeukan mendietako ondasunak ustiatzeko. Urten azkenen irabaziak edo mozkiñak akzionistan artea banatzen zituzten.

    XX. mendearen hasieran trenbidea ireki zuten Andoaindik Plazaolara joaten zena eta honek arazoak ekarri zizkieten baso elkaeteei. Diru kontuak eramateko garaiean batik bat. Orduan erabaki zuten Berastegiko bost elkarteek bat egitea.

    1904/XI/ 11ean bost baso elkarteko kideak bildu eta Leizarango basoak S.A. izeneko elkartea berria sortu zuten. Beraien betebeharra Leitzarango mendiak kudeatzea eta ustiatzea izango zen. Estatutoetan aipatzen denez, hauek ziren aipatutako mendiak: Osiñeta, Lorditz, Ustarza, Belako, Elutsaundiaga, Bertxin, Inturia, Oizin, Urtebasoeta eta Urliokomendi izenekoak.

    1956 urte inguruan Leitzaran elkarteko kideek mendi guztia saldu egin zuten eta baso elkartea desegin egin zen: Alde batetik, Urliokomendi Eibarko bost pertsonei eta gañontzeko sailak Zikuñaga Papelerai.
    Elduaindarrak berriz, Osiñeta basoak elkartea saldu zuten eta gaur egun, Bertxin basoak, Inturi basoak, Orentzun basoak eta Beriñas basoak elkarteak kudeatzen jarraitzen dute.

    Leitzarango basoak mugarritzeko garaian, 430 mugarri sartu zituzten. Gaur egun hauek denak aurkitzea ia ezinezkoa da,izan ere, batzuk sasien artean galduak daudelako eta beste batzuk, denborarekin hautsiak edota eroriak baitaude. 

    Materialei dagokienez, hainbat harri mota ezberdinez eginak daude: Batzuk argorriak dira, besteak arbela, karaitzekoak ere aurki daitezke. Askok gurutze bat daramate, harkaitzetan ere badaude gurutzeak zizelatuak.

    Hona hemen batzuk:

    Olantzkomeaka parajean.
    Hemen hasi ziran banatzen sailak.


    Iparrekoarria mendian

    Sapal edo Urdalekun

    Errekabeltz parajean

    Leitzaran eta Errekabeltz erreken inguru.


    Sagarminaga


    Sagarminaga

    Praxolan parada ondoan

    Moarriurdiñ
    Erortza

    Bizkotx erreka ondoan


    Intsusu-azpi

    Kiriki Harkaitzean

    Gaztañondo - Txuisalde


    Orentzun, Urlio eta Hernaniko mugan egin zuten akta.


    Iturriak: B.U.A.
                 G. P.A.H.
                 G.A.O.
                  G.K.A.
                

    Probintzietako abelbidea

    $
    0
    0

                                        Zezenbidea





    Bide hau Noainen hasi eta Gipuzkoko bihotzean amaitzen da. Komunikazio eta merkataritza gisa erabilia izan zen, baita festetako korridatan erabiltzen ziren zezenak ekartzeko. XIV.mendekoak dira lehen zezen ganadutegiaren aipamenak (Ebro ibaiaren inguruan) eta berastegiarrak XIX. mendearen erdira arte erabili ziren. Bestalde, 1792. urtean Iruña-Tolosa errepide berria eraikiz geroztik, handik ere eramaten zituzten zezenak Tolosara.

    Abelbide honen deskribapena.

    Bide honen inguruko informazioa Nafarroako Artxibategian aurki daiteke. Bertan, 1924.urtean Nafarroako Diputazioak Nafarroako abelbide guzien egoeran azterketa egin zuen Daniel Nagore eta Pablo Artxankok arduradunak izan zirelarik.Testua gazteleraz idatzia dago eta bere horretan argitaratuko da, euskarara itzultzean informazioa ez galtzearren.


    Zezenbide honen ibilbidea egiterakoan sail asko eraldatuta daude, adibidez: Noaingo aireportua, Iruñerriko industraldeak, errepideak, nekazaritzan egin diren lusail-elkartaratze edota luberriketak, bai euntzetan edo soroetan eta mendiko larreetan.

    Artikulu honen egitura alde batetik jatorrizko testuak esaten duena eta gaur egungo egoeraren konparaketa egiten da.


    Honela dio testuak:

    Arranca de la Cañada Real de Milagro a la Aezcoa en el punto en que èsta cruza la lìnea del Ferrocarril del Norte en jurisdicciòn de Noaìn .Desde ese punto se dirige hacia el Norte desviandose de la lìnea fèrrea en àngulo de unos 15º por el paraje "Larre" de Esquiroz con anchura de 15 a 20 metros por entrefincas .
    Sube al comùn entre "Las Cascajeras" en donde lleva amplisima anchura ,yendo por una esplanada denominada  "Cerro de Esquiroz"ò "Larre" como antes se ha indicado y entra en jurisdiccion de Esquiroz a un kilometro de la via y a poco màs de la carretera de Pamplona. Continua todavia por el paraje "Larre" dejando a la izquierda y a 50 metros la Ermita de Santa Elena


    Noaingo Trengeltoki ondoan hasten da.

    Iruñeko aireportua Noainen.
    Puntu gorrian Santa Elena ermira dago

    Santa Elena ermita

    Baja a un ancho barranco en donde cruza la regata "Fallunce" por puente de cemento "El Subico" sigue a una con el camino que tomò al bajar el barranco y lo sube al lado opuesto por la cuesta "El Perdòn" con amplia anchura tocando al tèrmino de Pamplona en "Donapea".


    El Subiko zubia

    Marcha 400 metros por entre mugas de Cordovilla y Pamplona pero dentro de la jurisdiccion del primero y al termino de ese trayecto entra en la de la Capital descendiendo por el camino arbolado de Esquiroz hasta el rio "Sadar".



    Han Iruña

    Otsandazubia eta Sadar erreka

    Continua por la orilla yendo a cruzar la carretera de Logroño en el àngulo S.del Hospital de Barañaìn.
    Sube por el camino con arbolado y fuerte pendiente llamado de Echavacoaiz que toca el muro de contenciòn del hospital citado.



    Nafarroako Unibertsitate ingurua.

    Hospitaletako pareta

    Iruñako baztar bat.

    Cruza el camino de Barañaìn continuando por el llamado el molino de ese pueblo ,tambièn con arbolado hasta la fuente de Barañaìn que està dentro de la jurisdiccion de Pamplona.
    Marcha de aquì por el camino de la Granja de "Miluce"hasta el puente de la misma denominaciòn sobre el Arga .

    Miluze zubia.

    Arga ibaia, Miluze zubia

    Cruza el puente y toca inmediatamente a la carretera del puente de "Cuatro Vientos" a Orcoyen y a una con la carretera a 40 metros de haber cruzado el puente atraviesa la lìnea del Ferrocarril del Norte por paso a nivel .
    Continua por la carretera hasta cerca de la muga de Orcoyen y 40 metros antes de alcanzarla tuerce la cañada a la izquierda (?) continuando unos 200 metros paralela a la muga citada y con anchura de 15 a 20 metros con arbolado .

    Entra en el Soto de Ainzoaìn jurisdiccion de Pamplona y propiedad de Don Germàn Jaurrieta ,donde và con anchura de 3 metros a pesar de la indicaciones hechas a dicho Sr. por el Ayuntamiento de Pamplona para que respetase la cañada .


    Santa Luzi inguruan ardiak.

    Pasa a 200 metros de la llamada borda de Ainzoaìn dentro del Soto  y llega poco despuès a las tres mugas Pamplona-Berrio Plano y Ainzoaìn contunuando por las de los dos ùltimos y "Soto de Berrio Plano" hasta enfrente de la Estacion de Ainzoaìn.


    Trenbidea gurutzatzeko atea itxita dago

    De aquì entra en jurisdiccion de Berrio  abandonando las mugas del tèrmino colindante y sale a la carretera de Guipuzcoa entre los mojones 6 y 7 a 60 metros del 6 junto a la venta Berrio Plano.

    Aintzoaingo Sotoa.


    Ardibidea jartzen du paretean txapak


    Berriobeiti,
    hemendik aurrera N-240-A errepidetik.

    Continùa por la carretera citada hasta 150 metros antes del cruce de la regata que baja de Arìstregui con la lìnea ferrea de Plazaola llamada "Elchu" y en este punto sale de la carretera tomando el camino de Añezcar para cruzar la via y la regata citada yendo por entre fincas aproximàndose a la falda del Monte "Arburu" por la cuàl và con amplia anchura remontando la regata.

    Añezkar parean eskuinetara

    Marcha con buen camino y suave pendiente teniendo enfrente al otro lado de la regata el Monte "Elchu" .

    Ezkerretara errepidea.
    Erdian Plazaolako trenbide zaharra.
    Eskuinean Abelbidean. Artaberde saila abelbidea zen lekuan.


    Paraje berdina goitik ikusita.

    A dos kilometros del cruce de la lìnea del Ferrocarril deja mugante a la derecha la borda Lorenzo Villanueva y 500 metros mas adelante enfrente en la orilla izquierda de la regata y a media ladera del monte antes citado la de Antonio Sagües de Sarasa .

    bidean sasi ugari.

    Erreka xoxtorra.
    NA-4109 errepide baztarrean abelbideko mugarria.

    Poco màs adelante deja a la derecha y mugante la "Fuente de los Arrieros" .



    Mandazainen iturria.

    Seteciento metros antes de llegar a Aristegui deja mugante en el Facero de Sarasa y aquel pueblo el vivero de Montes de la Diputaciòn y pasando la Cañada de la Cendea de iza al Valle de Juslapeña y pròxima al Monte "Izcueta".
    Cincuenta metros antes de la primera casa del pueblo deja a mano izquierda en el camino el abrevadero.
    Entra en el poblado de Aristegui por la Calle de la San Juan dejando mugante a la derecha la Iglesia saliendo por ese punto del pueblo .

    Aristregi herria

    Errepidea utzi eta eskuinetara.

    Lehen egurrezkoa zen zubia.

    A los 70 metros de recorrido cruza por puente de madera la regata y sigue remontando su curso con amplia anchura por la falda del Monte "Andibarro".

    A los 300 metros vuelve a la otra orilla cruzando tambièn por puente de madera.


    Lehen egurrezko zubia zengoen, orain hodia dago sartua.



    Zabalero ederra dauka abelbideak.

    Sigue con amplìsima anchura por el centro del Valle que en èste punto ensancha mucho y unos 400 metros antes de llegar a Osinaga deja a la izquierda en el camino el abrevadero y 100 antes de aquel el lavadero.
    Han goian Osinaga herria

    El monte existente al S.O. de Gulina se llama "Zurzìn".
    Cruza Osinaga y sale del poblado por el camino de Osacar con anchura solo de 4 a 6 metros y poco despuès se estrecha el valle y la cañada discurre por el barranco llevando a la derecha el "Monte Tripaldo" y a la izquierda el de Alaiz.
    A los 700 metros del pueblo pasa al otro lado de la regata por puente de madera desapareciendo poco despuès la regata subdivida en otras varias .


    Gaur egun hormigoizko zubia dago.

    Pasa la cañada a la vertiente opuesta dando vista a Osacar, continuando por el camino con 2 y 3 metros de anchura por entre campos cultivados y dejando a al derecha el poblado a unos 80 metros de distancia.


    Han atzean Osakar herria.



    Sigue desde ese punto con amplia anchura en general llevando a la derecha el "Monte Aldapa" y a la izquierda el "Astraca" .
    Cruza el Portillo "Zindicu" por entre ambos montes citados .


    Zindiku parajea. Zirriku ???

    Deja a mono derecha a un kilometro el "Monte Beorburu" y 800 metros màs adelante y mugante a la derecha la Ermita de San Bartolomè .


    San Bartolome ermita.

    Aterpea

    En el trayecto siguiente lleva por la derecha el "Monte Aranguiz" y por la izquierda el "Monte Mendurro" bajando a dar vista a la regata de Muzquiz dentro del Valle de Imoz .
    Marcha la cañada paralela a la regata a 100 metros de distancia por ladera del "Monte Aranguiz" co ayedo,descendiendo suavemente.


    Juslapeña eta  Imotz harteko muga

    Al llegar cerca de la regata dejamos la casa "Martirena" y trayendo desde la Ermita antes citada buena anchura.


    Martirena borda gaur egun.

    Dejando Muzquiz a la izquierda pasa la cañada mugando por delante de la venta del poblado en donde cruza la regata por puente de madera.
    Ezkerretara Muskitz herria




    Muskitz errekan zubia gaur egun.

    Sigue de aquì entre fincas de cultivo y a los 100 metros de la Venta cruza la carretera a 40 metros al E. del empalme con la de Oscoz en el mismo mojòn nº.7.


    NA- 4120 errepidea.
    Han atzean benta zegoen etxea.
    Eskuinetara km. 7 mugarria.



    Desde el cuce de la carretera marcha por el monte aproximàndose a la carretera nueva de Oscoz entrando en ella a unos 700 metros de su nacimiento .
    Vàn por ella 40 metros y sale a la derecha al Monte "Soroberrieta" con encinar y en terreno llano .




    NA-4130 errepidean 40 metroetara eskuinetara.



    Quinientos metros más adelante cruza la carretera y toma el antiguo camino,atravesando seguidamente por puente de madera la regata por la falda de "Arrimuchurro".

    Errepidea gurutzatu.

    Erreka igarotzeko ez dago zubirik gaur egun.

    Frente a èl se encuentra el monte "Azpelu" .
    Continua y deja mugante a la derecha el caserio "Loizu" yendo con amplia anchura por este robledal y a una distancia media de 200 metros de la carretera nueva.


    Loizu parajean Erdabide baserria eskuinetara utzi eta aurrera.
    Loizu herri bat izan zen.Etxe aztarnak badaude oraindik.

    Erdabideko etxea.
    Duela 50 bat urte hustua
    Sigue con amplitud por la falda del citado Monte a pasar por delante de la borda "Maitorena" situada a 600 metros de Oscoz y cruza inmediatamente la regata por puente de madera dirigiéndose
    a la carretera que alcanza 300 metros antes de la primera casa del pueblo.



    Maitorena-borda etxea eskuinetara.


    Lehen egurrezko zubia zegoenn.

    Oskotz herria

    Sigue por la carretera 500 metros después del pueblo en donde la carretera describe un recodo cerrado hacia la izquierda y la cañada se separa a la derecha para seguir el camino de Echalecu
    con escasísima anchura (2 metros) por entre muretes que cercan fincas de cultivo.


    Errepidea utzi eta eskuinetik aurrera .

    Atzean Etxaleku herria.

    Cruza el pueblo y sigue por el término (Anchueta) con identica anchura.
    A kilometro y medio del poblado ensancha el camino y sigue por él dejando a la derecha el camino a Yaben.


    Apezeneko borda.
    Antxueta gainean NA-4140  errepidea gurutzatu.

    El terreno por el que continua sigue llamandose "Monte Anchueta".
    El camino con ayedo desciende aproximándose a la regata y yendo despues paralela a ella a cruzar el rio Basaburua por puente de piedra,150 metros aguas arriba de la desembocadura de la regata mencionada.
    Deja mugante a la derecha el puente y molino de Echalecu dentro del término de Yaben, perteneciente a Basaburua Mayor y por puente de piedra cruza al poco trecho la regata del molino citado (estolda).


    Goitik beherantzen

    Imotz eta Basaburua ibarren arteko mugan dago zubi hau.


    Eskuinetara dago Etxalekuko errota.


    Errotaren estoldaren zubia

    Continua como venia con amplia anchura,subiendo al Monte "Mandachira" y paralela la cañada y a unos 40 metros del rio Basaburua doblando hacia la derecha a los 300 metros del pueblo,separándose yá del rio é intérnándose en el Castañar de Beramendi.


    Beramendi herri aldera.


    Beramendi herria ezkerretara utzi eta eskuinera hartu behar da.




    Continua por el paraje "Oyanzabal" y cruza la carretera a 15 metros del mojón 32 entre éste y el 31.

    Oiantzabalgo gaztañerie.
    Egun hartan elur jasa egin zigun.


    Errepidea gurutzatu.

    Bide zaharra sasiak hartuta dago hemen.

    Sigue por el término "Guesaldacha" robledal terreno llano y con amplia anchura durante un trayecto de un kilometro y continua subiendo en pendiente suave por el mismo monte dejando a la derecha y a unos 300 metros la Ermita de Ichaso .


    Abelbidea etenda.
    Lursail-Elkartaretze bat egina dago eta abereentzako barrutia jarria

    Paraje bera udazkenean.

    Itsaso herriko parajea.

    San Salbador ermita.



    En la cresta deja a mano izquierda un prado cerrado y una borda.
    Desciende por la vertiente opuesta y a los 100 metros de haber iniciado el descenso deja a la izquierda y a 50 metros el prado "Chanchitorena".
    A la izquierda tambien y a 900 metros las Saleras de Arruiz ,en el valle de Larraun,por donde va entre hayedo con amplia anchura.
    Llega a una hoyada con hayedo a la muga de Larraun y abandona a la derecha el camino del monte.
    Sigue por aquella hoyada despues de cruzar por puente derruido de piedra la regata que vá por las mugas y despues comienza a subir ,para descender al poco trecho y encontrar el camino que procede de las Saleras de Aldaz y Arruiz .


    Aldapa behera

    Gesaltza erreka.
    Basaburua utzi eta Larraunen sartzen da.
    Harrizko zubia erorita haipatzen du dokumentuak.



    Gesaltza zaharra gaur egun.

    Pista honetan aurrera.

    70 metros màs adelante deja mugante a la derecha la borda quemada de Miquelerena y 200 metros alla cruza sin puente el regacho del llano a 350 metros arriba de la desembocadura en la regata Echarri .


    Erretako Mikelerena borda 

    Errotazar parajean eskuinetara.


    Han atzean Aldatz herria.



    El camino se dirige a Aldaz remontando la regata y auna con ella entrando en el poblado.

    Herriko sarrera..
    Ezkerretara erreka.

    Sale de èste por el costado oeste de la Casa "Azcaratenea" hacia el camino Huici que vá por media ladera del monte "Aztaraich" con muy buen camino y amplia anchura .



    Azkaratene etxe ondotik gora




    Paraje honetan abelbidea pistan sartzen da.

    Al kilometro de recorrido encuentra el camino carretera municipal de Echarri a las bordas de "Ansenea" y la abandona a la derecha 700 metros despues.



    Pagarian gora.

    Han atzean "anfiteatro".

    Continua el recorrido de la cañada bordeando el anfiteatro que forman en este lugar las montañas remontando los nacederos de las regatas y siguiendo el camino de Huici .





    Pasa junto a un pozo ó Sima en la que se mete una regata ,dentro de la jurisdicción de Echarri y sigue por camino con amplia anchura y escasa pendiente a coger el nacimiento de uno de los brazos de la regata llamado "Loidi" por el que desciende unos 30 metros y por terreno abrupto despues durante 100 metros.

    Ondazuloa (Sima)


    Eskuinetara Loidi erreka jaiotzen da

    Etxarri eta Uitzi herrien harteko mugarria.



    Uitzi aldera




    Aldapa behera Santa Engrazi erreka aldera.

    Santa Engrazi erreka.

    Llega a cruzar la regata Santa Engracia dejando a mano derecha y doblando en angulo rècto hacia la izquierda, la Ermita  de aquella denominaciòn.

    Ezkerretara hartu behar da eta ermita eskuinetara utzi.
    A continuaciòn toma la carretera en construccion de Huici a Beruete que vá paralela y mugante a la regata antes citada y por su margen derecha y abandona la carretera en la union de las regatas "Santa Engracia" y "Lecumberri-Iturrita" para subir al Monte "Bideberrieta" en el que deja a 150 metros a la izquierda la borda de Martiperena y a un kilometro y en la misma direccion el poblado de Huici.
    Santa Engrazi ermita.
    Garai batean ermitaño bat bizitu omen zan.

    Uitzi eta Beruete harteko bidean jarraitu.

    Lekunberriiturrietako parajean eskuinetara.


    Lekunberriiturrietako erreka



    Aldapàn gora.


    Bideberrita aldera jarrai.

    Martinperenaborda ezkerretara urtzi

    Eskuinetara gora

    Un kilometro aproximadamente más adelante deja mugante a la izquierda el corral de "Chonconea" y al kilometro de recorrido llega a la casa del peon caminero situada en la parte màs alta de la carretera del puerto.


    Txonkoneko borda gaur egun.

    Toda ésta zona es una meseta alta ,llana é inculta.


    Paraje honetan Lursail-elkartaratze eta Luberriak egin eta belar hazia
    botea dago larreak egiteko




    Deja mugante a la izquierda la citada caseta de camineros y entra en el Monte "Guraz"


    Uitziko gaina.


    Uitziko gainean zegoen Kaminero etxea

    Guratz aldera jarraitu.

    Lerak egindako arrastoak
    cerrado de hayedos, por un camino que cruza la divisoria y pasa a 200 metros de Gorriti que deja a la izquierda y toma el camino de Uli a cuyo puesto de Miqueletes llega en punto situado en la mugas de Areso y Oreja para internarse en la Provincia de Guipuzcoa.

    Ezkerretara Gorriti herria.

    Pagozelai parajea.

    Pagozelai parajean aurrera.

    Larraun bailara eta Areso harteko mugarria.

    Hemendik Ulizarrera 3 Km.

    Lehengo bide zaharra.

    Merkuzelai parajea.
    Ipuruzarratea parajean abelbidearen mugarri bat.


    Ixpi gurutze.
    Ondotik igarotzen da abelbidea.

     Uliko mikelete etxea.
    Garai batean ganbela izeneko zerga kobratzen zuten lekua.

    Uli parajea gaur egun.


    Zezen garraiaketa:

    Zezenketari buruz Berastegin datu gutxi daude eta zezen ekartze lan hori buruz gutxiago. Udaletxeko artxiboan XVII. mendeko dokumentuan << desde el tiempo inmemorial>> egiteko ohitura zela aipatzen da Berastegin. Azkeneko zezenketak XIX.mende erdira aldera izan ziren.

    Beste abelbidetan antzeko lana egiteko, garraiatzaileak zaldi gainean zakutan belar ondua eta arto-txarrak emanten zituzten eta erdibideko ostatu eta korral edo ikuiluan uzten zituzten. Zezenak hartuta zetoztela erdi bidean zezenak ikuiluan atsedena eta bazkatzen zituzten eta garraiatzaile berak ere berdin.
    Lana hau aurrera emateko garaian, zakurren laguntza ere izaten zuten. Zakur hauek presa zakurrak ziren, konkretuki Alano arrazakoak edo mestizoak. Zakur hauek lantegi hontan ondo hezitakoak edo ikasiak izaten ziren, bi edo hiru zakurrek zezen bat surmintzetatik eta belarritik hortzekin heldu eta gelditu edo uzkaldu egiten zuten.

    Lan hau egiterakoan,  abelbidea igarotzen den herrietako zaharrei galdetu eta ez da iñor oroitzen hor zezenik pasa ziren. Puntu hau bitxia da, izan ere, bide honen txostenak oraindik ez duelako 100 urte.

    Berastegiko artxiboan dagoen datu baten arabera :

    1623an "Toros, barreras y sacarlas y tornar los aquitarse...". Urte berean "gasto en traer toros doze hombres en dos dias" 


    Hiru zakur zezena gelditu nahiean.

    Zezen garraio lantegi hau arriskutsua izango zen bai garraitzaile beraientzat eta baita bidean topo egiten zuenentzat ere.Cerbantesek On Kixote eleberria idatzi zuenean honela kontatu zuen Jaramako erreka ondoan gertatutakoa:

    -- ¡ Apártate del camino, hombre del diablo, que te harán pedazos estos toros! -- gritó uno de los lanceros.
    --¡ Para mí no hay toros que valgan, aunque sean de los que se crían en la ribera del Jarama! -- dijo don Quijote --. ¡Confesad, malandrines, que es verdad lo que he publicado y, si no, conmigo sois en batalla!
    No tuvo tiempo de responder el vaquero, ni don Quijote de desviarse, pues el tropel de toros bravos y de mansos cabestros, con la multitud de los vaqueros que los llevaban a un lugar para una corrida, pasaron sobre don Quijote y sobre Sancho, Rocinante y el rucio, echándolos a rodar por el suelo. Quedó molido Sancho, espantado don Quijote, aporreado el rucio y no muy católico Rocinante, pero al fin se levantaron todos, y don Quijote, tropezando aquí y cayendo allí, comenzó a correr a toda prisa tras la vacada, diciendo a voces:
    --Deteneos, canalla malandrina, que un solo hombre os espera!
    Pero no por eso se detuvieron los apresurados corredores, Don Quijote y Sancho quedaron tan avergonzados que siguieron su camino sin despedirse de la Arcadia fingida, y al poco encontraron una fuente donde se quitaron el polvo. Sancho sacó el condumio y comenzó a embaular en el estómago el pan y el queso que se ofrecía, pero don Quijote estaba tan pensativo que no se acordaba de llevarse el pan a la boca.


    Kontuzz!!!!!! zezen hauek jenio bizikoak direla eooo!!!!


    Ulizar - Noain planoa

    Ibilbidearen Tracka:
                                                     Probintzietako abelbidea Noain - Ulizar
      







































       





      














    Ollokiegiko burniola

    $
    0
    0

    Kokapena
    • Udalerria: Elduaien
    • Koordenadak (ETRS 89):
      • X- 584.486
      • Y- 4.780.155
    Aipamen historiko batzuk:

    1415ean burniola hau lanean azaltzen da eta bere jabea Lopez Sanchez de Berastegi zen. Garai honetan gainontzeko ondasunekin bezala, Berastegik 2/3 eta Elduainek 1/3 zeukan (informazio gehiagorako klikatu hemen). 

    Hurrengo argazkian akordioaren dokumentu zati bat:

    1592eko urtarrilaren 26an idatzia

    Ollokiegiko burniolak bere beharrak hornitzeko (ikatz, zuraje e.a), Txertoki eta Orentzun aldeko mendiak izan zituen.

    1695ko urtean, Ollokiegiko burniolari teilatua erori eta 40 egunez geldirik egon zen. Hara hemen agiria:


    1697ko urtean Berinas olatxo-ko (herreri txikia) teilak Ollokiegiko burniolara eraman zituzten.


    Hona hemen agiria


    Ollokiegiko baserria gaur egun


    XVIII.mendearen erdi aldera, Ollokiegiko burniolari berrikuntza garrantzitsuak egin zituzten. Urte hauetan, harrizko presa eta zubia eraiki zituzten. Eraikuntza hauek egiteko garaian erabilitako karea, Belauriate parajeko karobian erre zuten.

    Hurrengo dokumentuan agiria azaltzen da:



    Gaur egun honela dago Ollokiegiko presa. Erdiz behekoa burniola garaikoa da; erdiz goikoa berriz, zentral elektrikoarena.

    Hor dagoen egur horrek paretaren euskarri dagoela dirudi!

    Hurrengo dokumentuan, zubi berria eraikitzeko, erabili zuten karearen berri ematen du:





    Ollokiegiko zubia gaur egun

    Hurrengo argazkian, Ollokiegiko burniolako olajaunaren etxea ikus daiteke:

    Ollokiegi txiki gaur egun

    Gaur egun honela ikusten dira burniola zaharraren aztarnak:

    Ikaztegia


    Antaferaren azpiko arkuak


    Zepa edo zamarra puska handi bat


    Zepa edo zamarra bera beste ikuspegi batetik


    Burniolaren ondoan dagoen eraikin bat.
    Bitxikeri bezala, habe borobilak dauzka.

    XIX.mendearen erdi aldera, gainontzeko burniolei gertatu zitzaien bezala, Ollokiegiko burniola ere itzali egin zen.


    ** Bitxikeria bezala, 1834ko abenduaren 2an "El Eco del Comercio" Madrilko prentsak honako berri hau ekarri zuen:

    Hau da testua

    Ollokiegiko burniola martxan jarraitu zuen beste hamar urtez gutxienez, beraz datu hori okerra da. 1842ko martxoan Ollokiegiko burniola, etxe eta bere ondasun guztiak Don Jose Antonio Gazpiok eta Don Manuel Zabalak hartzen dituzte enkantean.



    XIX. mendearen 80. hamarkada inguruan, burniola enkateetan atera zuten, martxan segitzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, alegina alferrikakoa izan zen. Burniolaren garaia historiara pasa baitzen, indarra labe garaiak hartuz.


    Muguizalas burniola

    $
    0
    0
    Kokapena:
    • Udalerria: Berastegi-Elduaien
    • Koordenadak: Desagertuta dago
    Aipamen historikoak

    1415ean lanean ageri da eta bere nagusia Martin de Guiestegui bezala azaltzen da.

    Muguizalas toki izen honek Mugiza edo Muitze parajearekin lotu genezake, Santolas deitutako erreka ondoan egon al liteke bere kokapena, auskalo...


    Muitze aldeko planoa gaur egun

    Berastegiko errotak

    $
    0
    0
    Artikulu honen bidez, Berastegin eta Elduan izan diren erroten berri eman nahiko nuke. Garai batean, zereal aleak igotzeko lan hauetan, baserritarrek lehendabizi eskuz xehatuko zituzten. Gerora lan berbera, urak mugitzen zituzteneko errotarrien bidez egiten zuten.

    Berastegin ekoizten ziren aleak garia, artatxikia (mijo) eta 1600 urte ingurutik aurrera (Ameriketatik ekarrita) artoa ziren. Garai horretan, zereal hauek oinarrizko elikagaiak zirenez pertsonak zein ganadua elikatzeko funtzioa zuten.

    Garai batean, errotak harriekin eta, batez ere, zurarekin eraikiak ziren. Uraldeak eraikin hauek askotan botatzen zituztenez, errotaren eraikinak (presa, kanala, antaferak e.a.) harriz eraikitzen hasi ziren, sendoagoak izan zitezen.

    Aipatzekoa da, hasiera batean erroten jabegoa udalarena zela, baina Konbentzioko gerra (1793-1795) eta Independentzia gerra (1808- 1814) zirela eta, udal ondasun asko enkanteetan saldu zirela. Hortaz, Berastegiko lau errotak udalaren jabetza izatetik, jabetza pribatura izatera pasa ziren.

    Industria honetan erabilitako terminologia berezia zen, hau da, ofizio honetan erabiltzen ziren tresnak eta neurriak izendatzeko, hitz jakinak zeuzkaten. Gaur egun galtzear daude.

    Neurriari dagokionez, hauek erabiltzen ziren:

    • Lakaria: Lakaria definitzeko honela dio hiztegi zaharrak:
    Laca. Escudilla de fierro de cabida de la vigésima parte del robo, que solía haber en los molinos del rey, por los años 1375, y servía para tomar con ella por cada robo una medida rasa, que debe ser el veinteno del robo por su molendura.
     Galdezka ibili naiz errotari zaharrei eta errotara joaten ziren jendeari ea zenbatekoa zen errotariak alea igotzeagatik kobratzen zuena: Batzuek diote zakua dezente arindua bidaltzen zuela eta zenbait errotariek gehiago kobratzen omen zutela besteek baino. Hala eta guztiz ere, errotari pare batek esan didatenaren arabera, igotako 10 Kg-tatik 1 Kg errotariarentzat izaten omen zen errotariaren laka
    Pisatzeko lanetarako, errotariek "erromatar balantza" erabiltzen zuten. 

    Hurrengo argazkian, garai batean erabilitako lakari batena da:

    Lakari bat


    • Gaitzerua: Honen neurria 4 lakarik osatzen dute.

    Hara hemen garai bateko gaitzeru baten irudia:


    Gaitzeru bat


    • Hanea: Neurri hau 4 gaitzeruz osatua zegoen. Normalean zaku bat izaten zen.
    • Nafar aldean, neurri berdintsuak erabiltzen zituzten, baina beste izen batzuk erabiltzen zituzten: 
      • Almute 
      • Erregue 
      • Erregu erdie
    • e.a.
    Erregu erdie



    Errotariak kobratzen zituzten "lakak" gora behera handiak izaten zituzten jendearen artean. Baserritarrarentzat asko iruditzen zitzaien errotariak kentzen ziona, eta errotariarentzat berriz, tamainakoa izango zen bizimoduari aurre egiteko.

    Berastegiar batek honela kontatu zidan: Errotariak laka kentzeko garaian, aspilatik irina palan hartu eta "klak hau jabearentzako eta klak hau neretzako..." egiten omen zuen. Martxa horretan, baserritarrari zakua ederki arindua geldituko zitzaion.

    Bertsolariek ere hartu izan dute parte gai honen inguruan, honelako bertsoak bota zituzten Txirrita eta Pello Elizegi errotariak (Pello Errota deitua):






    Lehen aipatu dudan bezala, garai batean errotak udalarenak izaten ziren eta alokairuan jartzen zituen epe jakin baterako. Kobratu behar zitueneko errentari makila deitzen zioten.

    Hara hemen nola definitzen duen hiztegi zaharrak:
    Maquila, s.f. Porcion de grano de harina que corresponde al molinero por la molienda || La medida con que se maquila. || La vigésima cuarta parte de una fanega. 

    Errotarriak

    Errotaren zatirik garrantzitsuenetako bat errotarriak ziren . Irina ateratzeko, alea bi errotarrien kontra bueltaka igurtziz xehatzen zuten. Horretarako, errotarriaren marrazkiak edo koskak egoera onean egon behar zuten, hauek denborarekin gastatuz joaten baitziren.

    Hortaz, errotariaren lanetako bat errotarriak zorroztu edo koska berria ateratzea zen; horretarako, errotarriaren gainean zankalatra jarri eta zizel batekin berritzen zion koska. Errotarriari koska atera ondoren, alderdia laua uztea zen hurrengo zeregina, lan hau bufardatuz egiten zuten.

    Esan liteke, zeregin hau ofizioko sekretua ere bazela, izan ere, inork ez ikustearren askotan errotariek lan hau gauez egiten baitzuten.

    Zorroztutako harriak prestatu ondoren eta erabiltzen hasi behar zutenean, lehendabiziko bueltak egokitzeko izaten zen. Horretan, gutxi gorabehera anega erdi bat ale behar izaten zen. Errotari ohi baten arabera, irin hau harri-hautsez zikinduta egon ohi zenez, ikuilu bazterreko behi pinttoarentzat izan ohi zen.


    Errotarri bat bere marrazkiarekin


    Landugabeko errotarri bat


    Errotarriak egiteko harririk hoberenak Igeldo edo Andatza mendikoak dira. Paraje hauetako harriekin egiten ziren zorrotz harri, dezdera eta errotarri asko. Berastegiarrak ere aspalditik hasi ziren paraje hauetatik errotarriak ekartzen herriko errotetara. Adibide bezala, 1568 urteko agiri batean Berastegiko Joanot Berroetak Usurbilgo Joanes Ichascueri 78 duketa ordaintzen dizkio herriko errotetarako 5 errotarriak egiteagatik.

    Hala eta guztiz ere, Berastegiko harrobietan ere errotarriak ere egiten ziren. Dena den, igeldo-harri bezain kalitate onekoa ez dira:
    • 1678 urtean Gorosmendi parajean errotarri bat egin zuten Arrosiko errotarentzat.
    • 1679 urtean Akezu parajean errotarri bat egin zuten Arrateko errotarako.

    Hurrengo argazkiko harri hau Plazaola inguruko parajean dago. Errotarria egiten hasi eta bere horretan utzi zuten. Baten batek etxeko atarira eramaten saiatu arren, pisu astuna duenez, bertan utzita dago. 


    Plazaola parajetik gertu dago errotarri gai hau


    Hurrengo argazkian, Magreb-eko eskuzko errota azaltzen da. Basamortuan ura urri izaten denez, oraindik leku askotan erabiltzen dute garia igotzeko tresna hau.


    Aleak igotzeko eskuzko errota.
    Goiko harria bueltaka jarri eta behekoaren kontra igurtziz xehatzen du alea.



    Berastegiko errotetara bueltatuz, herrian 4 errota gune zeuden: Elduko errota, Arrosi, Olloko eta Arrate.


    Elduko errota

    Aurkitu dudan bere aipamenik zaharrena Donostiako San Bartolome komentuan aurkitzen zen (gaur egun galdua omen dago). Bertan, Elduaerrotaren ondoko lur sail batzuen salmenta dela eta, errotaren berri ematen du.

    1312an Tolosan sinatutako idatzi batean honako hau dio:
    << Sancho Miguel de Elduayen, Miguel Martinez de Belaunza y Garcia Miguel venden al convento de San Bartolome todas las heredades que les pertenecen en Eldua, por precio de trescientos sueldos sanchetes>>. 
    Sailen kokapena:

    << ...desde el molino de Eldua fasta el arroyo que es entre Berrovi e Eldua e desde el agoa mayor de Elduaraxe fasta la bustaliza de Leyçarraga, tierras e heredades maçanales, fasta el dia dóy...>>.

     Aipaturiko lur sailak hurrengo planoan azaltzen dira gutxi gorabehera:





    Errota honi buruzko zenbait datu kronologikoki jarriak:

    • 1556 urtean, Elduako bizilagunek Baltasar Larrandobunori Elduaerrota deitutako errota 13 dukat eta 7 errelen truke alokatu zioten.
    • 1593 urtean, Tomas Igoak eta Martin Arbidek 19 dukat eta 9 erreal ordaindu zizkion auzoko errotaren makilaren truke.
    • 1655 urtean, Domingo Garaicoecheak Elduako errota alokatzeagatik 29 duketa ordaindu zizkion Berastegiko udalari.
    • 1679 urtean, Elduko errotaria (emakumezkoa) erail zuten: <<...muerte que subcedio en el molino de Eldua...>>. Hiltzaile hura Berastegiko kartzelan preso zegoela, paretean zulo bat egin eta ihes egin zuen: <<...preso que huyo de la carcel, estando en ella por la muerte de la molinera...>>.
    • 1686 urtean, Juanes Garaicoecheak Elduako errota ustiatzeko 194 erreal ordaindu zizkioten.
    • 1688 urtean, Miguel Garaicoecheak Elduako errota ustiatzeko 22 erreal ordaindu zizkion Elduako auzoari.
    • 1718 urtean, Elduko antaferak sinatzeko akordioa sinatu zuten udalbatzak, Miguel Belaunzaran, Andres Minteguiaga eta Miguel Chaconen artean.
    • 1734 urtean, udalbatza eta Eldua auzoko auzokideen artean egindako akordioa. Bertan, errota berri bat eraikitzeko asmoa azaltzen da. Eraikin berri honek hiru errotarri izango zituen: bat garia  eta beste bi artoa igotzeko.
    • 1735 urtean, Elduko errota berria egiteko hauek dira udalbatzan hartu zituzten erabakiak:
      • Hargintza lanak egiteko baldintzak zehazten dira. Juan Antonioren bermatzaileak: Domingo Arbide, Tiburcio Salberredi, Fancisco Ignacio Obineta, Ignacio Olaechea eta Miguel Arrue.
      •  Miguel Arregui arduratzen da errota berrian zurgin lanak egiteko.
      • Harginen arteko hitzarmena. Pedrok errota eraikitzeko behar duten adina zepa eramango die errota berrira. Zepa Ibarrako Azcue burdinolan hartuko du.
      • Berastegiko Pedro Iparraguirre Arbide zein Juan Antonio Echeberria Meakak eta Berrobiko Francisco Eceiza harginek, Eldua auzoan eraikitako errota aztertu dute.
    • 1737 urtean, Eldua auzoko Juan Garaicoecheak udalbatzari Eldua auzoko errota zaharren ondoko lursail bat saldu zion 496 errealen truke. 
    Datu honen arabera, errota berria eta etxea eraiki zituzten zaharraren ondoan.
    •  1810 urtean, Berastegiko herriak eta bere izenean mandatariak, Juan Antonio Argiñarenari Elduko errota saldu zioten 20 478 errealen truke.
      • Juan Antonio Argiñarenak bere semea Pedo Manuelei errotaren zati bat ematen dio herentzian. 
    • 1812 urtean, Elduako errotaria erail zuten.


    Gaur egun Elduko errota eta etxea desagertuta daude. Kalparsoro papelerako etxeen ondoan zeuden.

    Bitxikeria bezala, Elduko errotan bizi izan zen Hernaniko Antonio Etxeberria ijitoa. Familia horretako haur asko jaio ziren errota honetan.








    Arrosi



    Berastegiko planoan Arrosi


    Arrosi errota Berastegitik Elduain alderako bidean dago kokatuta, Arrosi parajean. Historian zehar izen desberdinekin izendatua izan da, hala nola: Arreosi, Arraosi eta Arrosi



    Errota honi buruzko zenbait datu kronologikoki jarriak:


    • 1541 urtean, Orexako maisu Domingo Iribarrenek Arreosiko errotan urtegia eta beste berritze lan batzuk egin zituen.
    • 1559 urtean, Berastegiko kontzejuak Maiztertegi etxean bilduta Arraosiko errota alokatu zuten 6 urtetarako. Errota Santiago Lizarragak hartu zuen.
    • 1567 urtean, Berastegiko kontzejuak Elduaingo Joanot Berroetari enkantean eman zion errota 3 urterako, 121 duketatan hartu zuen.
    • 1567 urtean, Joan Gorostizuk 44 duketa ordaindu zizkion Arrate eta Arraosiko makilengatik Berastegiko kontzejuari.
    • 1569 urtean, Berastegiko kontzejuaren eta Iñigo Inzaren arteko hitzarmena. Inzak Arraosi errotako presa eraiki behar zuen 55 duketaren truke.
    • 1576 urtean, Berastegiko kontzejuak auzokideei Arraosi eta Arrate udal errotak konpotzeko laguntza eskatu zien.
    • 1594 urtean, udalbatza eta Katalina Gorostizu alargunaren arteko hitzarmena aipatzen da. Udalbatzak Gorostizuri zor zion kopurua (104 duketa) ordaintzeko. Arrate eta Arraosi errotetako makila eskualdatu zion.
    •  1646 urtean, Berastegiko udalak Esteban Saizar eta Pedro Sorreguieta herriko zurginek eta Elduaingo Martin Echeberria zurgina ikuskatzaile lanak egin zituzten. Presa txiki bat eta ubide zabalago bat agindu zuten Arrosiko errota txikiarentzat.
    • 1719 urtean ere berrikuntzak egin zituzten. <<..se hizo una gavella o conduta nueva de Aya en el Voqueron de la antipara de Arrosi...>>.
    • 1724 urtean, Berastegiko Martin Tapia errotariak jakinararazi zuen goiko errotarriaren zabalera txikiagoa zuela, baina honek ez ziola kalterik sortuko lanari. Gaineratzen du, Lasarteko Geronimo Mendizabalek landu zitueneko errotarriak ongi landuak zeudela.
    • 1756 urtean berrikuntza garrantzitsuak egin zituzten Arrosiko errotan. Miguel Saizarrek hartu zuen harriak garraiatzeko betebeharra; bestalde, Pedro Ustoak zura garraiatzeko betebeharra hartu zuen.
    • 1769 urtean, Berastegiko udalbatza eta Juan Bauptista Artolaren artean akordioa egin zuten. Arrosi eta Arrate antaferak berritzeko behar adina kare bizia eramateko 73 pesoren truke.
    • 1812 urtean, Probintziak eskatzen zizkion zergak (Frantziaren aurkako gerra dela eta egindako gastuak) ordaintzeko nahiko diru ez zegoenez, Berastegiko Udalak Arrosi errota saltzea erabaki zuen 22 633 errealetan.
      • Berastegiko Udalak Manuel Otamendiri (Jakas) Arrosiko errota 20 000 errealen truke saldu zion.
    • 1842 urtean, Arrosiko errota handiaren eta txikiaren jabeek Sebastian Iribasi 3 urtetarako alokairuan eman zizkion. Alokairu honetan baldintza ugari zehazten dira, hala nola: alokairua ordaintzeko 3 anega arto eta anega bat gari ematea.



    XIX.mendearen azken aldera, Udaleko jabegoko erregistroan datu hau azaltzen da:


    Arrosiko errota handiaren eta txikiaren jabegoa
    Miguel Antonio Otamendirena da.

    Errota honetan XX.mendeko 50.hamarkadako hasiera aldean gelditu zen. Azken errotaria Ursino Aranalde izan zen.

    Bitxikeria bezala, 1870 inguruan errota honetan Zapelzuri deituriko errotari bat egon zen. Jendeak kontatzen duenez, istorio zelebre asko kontatzen omen zituen, hara hemen pare bat:

    Arkakusoak

    Salontzo jai bezperetan, Zapelzuri lanean ari omen zen eta bat-batean errota maillak, maillak, maillak! errotak moteldu eta gelditzea egin omen zuen, "ze ote du honek?".

    Joan omen zen antafereta eta zuloa arkakuso pila batez itxita harrapatu omen zuen. Haga bat hartu eta zirikatuz libratu omen zuen, "ñeo! ze ote da gaur horrenbeste arkakuso egoteko hemen!" galdetu omen zion bere buruari.

    Iluntzean kalea etorri zenean, Berastegiko zelaian berebiziko lixu pila (erropak lehortzen lurrean zabalduta) ikusi omen zituen. Orduan argitu zuen nondik joan ziren horrenbeste arkakuso!.


    Igotako zaku artoa nork eraman?

    Zapelzuri hori errotan zegoela, hiru emakume kontuak esanez iritsi omen ziren hiru astorekin zaku bana bizkarrean zituztela. Arrosira iritsi zirenean errotariak zaku bat bakarra zeukala igoa esan zien eta hura nori eman?!

    Orduan, hasi omen ziren hiru emakume horiek eztabaidan, batek "ni presa haundiagoa diñet" eta besteak "ni lehenago etorri natxon". Zapelzurik irtenbidea eman nahian, esan omen zuen "beno, beno beno... Pakea behar diñeu! Apustu bat egingo deu norbeak be soinetik golpean arkakuso gehiena ateratzen dituenak eramango diñ igoa dagoen zakua". Hiru emakumeak ados agertu ziren.

    Lehenbiziko emakumeak eskua bere kolkora sartu zuen eta arkakuso BAT atera zuen. Bigarrenak eskua sartu zuen bere galtzarbera eta BI  arkakuso atera zituen "irabazi izangoñet horratio" esan omen zuen emakumeak. Hirugarrenak apustua estu zeukala ikusirik bi behatzei txistuarekin busti eta gonapera eskua sartu eta azpi horretatik  HIRU ARKAKUSO atera omen zituen!

    Igotako zakua hirugarren emakumeak eraman zuen etxera!




    Gaur egun honela dago Arrosiko errota handia:

    Presa


    Presa


    Ondo landutako harriekin egindako antaferak


    Antaferak. Zapelzurik hemen aurkituko zuen arkakuso pila!


    Bi errotarri


    Errotaren beste ikuspegi bat


    Arrosiko errota ttikia

    Errota hau Urtsinoren errota baino beheraxeago dago kokatuta.

    Errota honi buruzko zenbait datu kronologikoki jarriak:
    • 1645 urtean, Berastegiko udalbatzak errota berri bat eraikitzeko erabakia hartu zuen. Eraikin berri hau Berastegiko Miguel Igartza eta Elduaingo Petri Sorreguietak egin behar zuten . 
    Errota berri hau artoa, garia eta artatxikia igotzeko izango zen. Honela dio testuak: <<... por la nezesidad que havia de una molienda mas de las que havia en el molino de arrasoin que es de esta villa, aacordaron de obrar un molino mas abaxo de los que al presenta estan poniendo en el tal, una piedra para moler maiz y otras çerberas...>>.
    Beraz, garai honetan eraiki zuten Arrosiko beheko bueltan dagoen errota, Arrosiko errota txikia deitua.
    • 1843 urtean, Miguel Antonio Otamendiren Arrosiko errota txikian berrikuntza lanak egiteko hardura enkantean lortu zuen Leitza herriko Martin Jose Zabaletak 5 980 errealen truke.
    Gaur egun honela dago Arrosiko errota txikia:

    Zubia ia-ia erortzeko zorian


    Presaren aztarnak


    Errotan ez dago errotarririk


    Ezkerreko zuloan zegoen rodetea,
    eskuineko arkuaren azpitik, ura errekara joaten zen.



    Hemen egongo zen rodetea



    Arrosiko errota-berria

    1822 urtean, Berastegi eta Elduaingo udalbatzek zenbait auzokideri lursail bat saldu eta bertan errota bat eraikitzeko baimena eman zien 2020 errealen truke.


    Errota honi buruzko zenbait datu kronologikoki jarriak:
    • 1822 urtean, Berastegiko eta Elduaingo udalek 40 postura eta erdiko lursail bat saldu zioten Arrosi parajean errota eraikitzeko eskubidearekin 2 020 errealen truke. Agiri berean, Juan Domingo Iparraguirre eta beste zenbait bizilagunei saldu zien aipatutako lurra 2 340 errealen truke.
    • Arrosiko errota berriko akziodunak: 
      • Jose Simon Señorena (Toloitse)
      • Juan Antonio Iparraguirre 
      • Jose Antonio Saizar (Elutse)
      • Jose Antonio Muñagorri (Gorrine)
      • Juan Jose Saizar (Ariztun-Ugalde)
      • Jose Esnaola (Gaztañeriberria)
      • Manuel Arrue (Goinetse)
      • Jose Antonio Lizartza (Arria)
      • Miguel Juakin Elizalde (Danboliñene)
      • Martin Señorena (Toloitse)
      • Jose Simon Zuloaga (Juansantzene)
      • Pedro Ignazio Iparraguirre (Sabilla Handi)
    • 1829 urtean, Jose Simon Señorenak errota berriaren bere zatia gainerako 11 jabeei saldu zien 4200 errealen truke.
    • 1831 urtean, Manuel Otamendi, Jakas (Arrosi errotako jabea) errota berria eraikitzen ari ziren auzokideen aurka auzia jarri zuen, errota baimenik gabe eraikitzen ari zirelako.
    Kontuak kontu errota berria eraiki zuten.

    XX. mendeko 50. hamarkadako azken aldera, Juan Martin Garmendia izan zen azken errotaria 

    Honela dago Arrosiko Errota-berria gaur egun:


    Errota etxea


    Presa

    Antaferetako sarrera
    Antafera honetako paretak egiteko behar zeneko harriak, Larteko Arrobieta parajetik ekarri omen zituzten. Esaten dutenez, harri handi bat ekartzen egun oso-osoa pasa omen zuten behi parearekin. Ez zen txikia izango.

    Antafera hauen egitura eta hargintza lana zoragarriak dira!





    Errotaren eranskina

    1846 urtean, Berastegi eta Elduaingo udalbatzek, Bideraungo etxean bilduta, Arrosiko Errota-berriko jabeei errota ondoko lur sail bat saltzea erabaki zuten. 180 errealen truke saldu zien, bertan errotaren handitze lanak egiteko.

    Errota berriaren eranskin honek errota handiak utzitako urak hartzen zituen, bere errotarriak mugiarazteko.


    XIX. mendearen azken aldera, Udaleko jabegoko erregistroan datu hau azaltzen da:









    Honela ikusten da gaur egun:


    Errepide ondotik ikusita. Atzean dagoen etxe txuria Errota-berri da.


    Eranskinaren antaferak


    Errota, azpiko aldetik ikusita



    Arrateko errota zaharra



    Berastegiko planoan Arrate


    Errota hau oso zaharra da. Dokumentutako aipamenik zaharrena 1518 urtekoa da, Arrateko errota berria egiten ari zirela eta, Juan Martinez de Berastegi, Berastegiko jaunak, herriko kontzejuaren aurka agertzen da pleituan.
    • 1556 urtean, Berastegiko Domingo Maiztertegik Arrate errotan egin behar ziren zurgin lanak egin zituen 36.5 duketetan.
    • 1594 urtean, Francisco Laplazak Arrateko errotan konponketak egin ondoren, kontzejuarekin kontuak kitatu zituen.
    • 1649 urtean, Joanes Garaiar nagusiak udal errotak 154 duketetan hartu zituen enkantean.
    • 1650 urtean, Berastegiko udalbatzak errotako presa zurezkoak egin beharrean harrizkoak egiteko erabakia hartu zuen. Joanes Aierdi harginak egin zituen lan hauek.
    Honela dio dokumentu zati batek: <<...Y dixo que a su noticia avia benido como sus mercedes querian obrar la pressa del molino de arrate por lo mucho que ymportava los vezinos y moradores de esta villa para moler sus çeberas de trigo y mayz; y que para ello havian echo traer a Miguel de Landa y Bernardino de Gacano maestros carpinteros y por otra tambien desde Urnieta a maese Domingo de Altuna Oyarvide...>>
    • 1650 urtean, Arrateko errotan errotarri berria jartzeko asmoz, Arandiako Sagastiako parajetik zehar zihoazela, Berastegiko jaunttoak Garcia de Berastegik altoa eman zien eta pasoa galarazten saiatu zen. 
    Ikusten denez, beti sesiorako zegoen gure jauntto hori
    •  1690 urtean, Andoaingo Jeronimo Mendizabalek Arrate errotarentzat errotarri berri bat egin zuen, artatxikia (mijo) igotzeko.
    • 1693 urtean, Arrateko errotako antaferan Miguel Goienetxearen semea itota azaldu zen. Nonbait artatxikia igotzeko errotariaren zain zegoela antaferara igo, putzura erori eta ito egin zen gizarajoa.
    • 1710 urtean, sute batean errota erre egin zen. Berrikuntza lanak egiteko, kare biza eraman zuten.
    • 1741 urtean, Berrobiko Francisco Eceiza harginak errotako antaferan egindako lanak ikuskatu zituen. Ikusi ondoren ongi zeudela baieztatu zuen
    • 1756 urtean, Miguel Arrue harginak enkantean lortu zituen errotako hargin lanak.
    • 1758 urtean, Martin Iparraguirre eta Jose Esoinek Arrateko eta Elduako erroten ustiaketaren ardura enkantean lortu zuten 500 erreal eta errotarri berriak egitearen truke.
    • 1769 urtean, Juan Bauptista Artolak Arrate eta Arrosi erroten antaferak berritzeko behar adina kare bizia eramateko ardura hartu zuten 73 pesotan.
    • 1769 urtean, errotako antaferak konpontzeko, Juan Martin Garciarenak Plazaolako burniolatik Arrateko errotaraino behar adina uger (sarro) eraman zuen.
    Esan beharra dago, uger hau burnioletako sutegiko burni hautsa zela. Hau hondarra eta karearekin nahastu eta masa egiteko erabiltzen zuten. Masa hau urarekin kontaktuan egon ohi zireneko eraikinetan erabiltzen zen.
    •  1811 urtean, desamortizazioa dela medio,Tolosako Juan Bauptista Altamirak 36 mila errealeko eskaintza egin zion Berastegiko Udalari.
    • 1811 urtean,  Berastegiko Udalak Miguel Antonio Garciarenari eskaini zion Arrateko errota 46 249 errealen truke.
    Berastegiko Udala saltzeko beharretan aurkitzen zen frantziar soldaduen iraupenerako.
    • 1811ko maiatzaren 25 ean, Miguel Antonio Garciarenak Arrateko errota erosi zuen 36 000 errealetan. J.M. Muñagorri eskribaua izan zen testigu.
    • Berastegiko Miguel Antonio Garciarenak Tolosako Fernando Fernandezi Arrate errotaren erdia saltzen dio 36 000 errealen truke.
    Miguel Antonio honek denbora gutxian negozio ederra egin zuen.
    Arrateko errotaren historia Berastegiko jaunttoarekin hasi naiz eta jauntto horren ondorengoarekin bukatzeko hurrengo datua:
    •  1812ko urtarrilaren 14an, Berastegiko Jose Matheo Muñagorrik Arrate errotako zati bat saldu zion 1175 errealen truke Gasteizko Legarda markesari.
    • 1816 urtean, Santiago Iparraguirrek bere semea Juan Bauptistari Arrate errotaren zati bat saldu zion.
    • 1836 urtean, Arrate errotako jabeek eta Jose Ignacio de Landak akordio bat sinatu zuten. Errentaren epea 3 urtetarako zen:
      •  << Por cada un año haya de pagar dicho Landa a los dueños de dicho molino de Arrate, 60 fanegas de maíz bien gobernados los treinta primero de Marzo de cada año y otras treinta en el mes de Junio del mismo año, asi bien quince fanegas de trigo en cada un año pagaderos asi como hasta aqui en el mes de Octubre a principios de Noviembre tambien gobernados>>.
      • <<Tiene obligacion dicho Jose Ignacio de hacer las dos ruedas del molino principal de arriba durante un año a satisfaccion de los dueños o su comisionado sin que tengamos mas derecho que pagar cinco fanegas y diez celemines de trigo para en cuenta y gasto de las dichas ruedas>>.
      • <<Tendra obligacion de hacer en buenas harinas y tener bien las pesas y medidas para bien cumplir con la vecindad y demas gentes que congresan a dicho molino, bajo estas condiciones hemos conformado entre los dueños y el molinero Jose Ignacio de Landa y firmaron los que sabian y yo Juan Miguel de Gaztañondo>>.
    Martin Jose de Lizarza
    • 1839 urtean, Arrate errotaren jabeen izenean, Juan Martin Garciarena, Juan Miguel Gaztañondo eta Martin Jose Olaecheak errota errentan utzi zien 3 urtetarako Manuel Antonio Maizi. Errenta 60 anega gari eta 20 anega irin izan zen.
    • 3 urte geroago, Manuel Maizek baldintza hauetan errota berriz ere alokatu zuen: 60 anega arto eta 15 anega gari ematea errotaren jabeei.
    • 1861eko urtean, << Andres Zabala e Yturbe molinero de Arrate berria>> bezala agertzen da.
    Honela azaltzen da  XIX .mendeko Udaleko jabegoko erregistroan:




    XX. mende hasieran, Arrateko errotek 60 akzio zeuzkaten, modu honetan banatuta:

    Sociedad del molino de Arrate son 60 acciones
    • Ualde cirujano ---15
    • Balleztena---------10
    • Arrase--------------16
    • Iruin------------------4
    • Sastiberria----------3
    • Yuza------------------1
    • Arvidea--------------1
    • Domingo-zurinea--1
    • Lizarraga------------1
    • Juansancenea-------1
    • Goyenechea---------1
    • Gracinea ------------1
    • Elaunde arriba----1/2
    • Ospindegui--------1/2
    • Maritonea-----------1
    • Mincholo------------1
    • Irazabal--------------1
    • Ansone---------------1

    Arrate errotako azken errotaria Faustino Jaka izan zen eta honen azkeneko errotaren maiztertza 1954ko ekainaren 30 arte izan zen.

    Arrateko errota zaharraren egoera gaur egun:


    Antaferak denak sasiak hartuta




    Errotaren ikuspegia


    Errotaren azpiko zuloa




    Arrateko errota handia


    Gaur egun egoera honetan dago errota:

    Arrate errotako zubia

    Errota honen presa gaur egun ez da ageri, hala ere, zentral elektrikoa baino goraxeago hasi, zentral elektrikoaren azpitik pasa eta kanalean behera iristen zen antaferetara ura.



    Errekaren kanalaren baztarreko
    erreten horretatik behera etortzen zen ura



    Egunetik egunera kanal zaharra desagertzen ari da.



    Errota handiaren antaferak


    Errotako sarrerako atea



    Ate zabala eta ederra!
    Errota zakua hautsi gabe aise pasatzeko modukoa


    Errota honek bi harrialdi zeuzkan, bat artoarentzat eta bestea gariarentzat.

    Hara hemen horietako bat:

    Errotarria goroldioak hartuta


    Errota barrutik ikusita



    Errotaren azpiko zuloa



    Olloko errotak



    Berastegiko planoan Olloko


    Errota hauek Mintxolo baserrikoek eraikitakoak dira.

    Errota hauei buruz aurkitutako datuak honako hauek dira:

    1843ko abuztuaren 7an Martin Jose Lizarza Ollokon bi errota eraikitzeko asmoa agertzen zion Berastegiko Udalari. Handik bost egunera, baiezkoa ematen zion Udalak.

    1866ko otsailaren 15eko dokumentu batek honako hau dio: <<...Edificaron dos pequeños molinos harineros en el punto de Olloco en 1843, y en 1865 han edificado otra casa pegante a uno de los molinos...>>.

    XIX. mendearen azken aldera, Udaleko jabegoko erregistroan datu hau azaltzen da:



    XX. mendean errota hauek ez zuten lan handirik egin, errota bateko antaferetako harriak Kakone etxea berreraikitzeko eraman baitzituzten 30. hamarkada inguruan. Gerora, beste errotako eraikinean zentral elektrikoa jarri zuten, Mintxolo baserria argiztatzeko. Urte batzuen buruan, Jose Mari Gaztañagak otarrak eta kartolak egiteko lantegia bertan jarri zuen. Uztai gaiak eta zumitzak beratzeko antaferetako putzuak erabiltzen zituen.

    Gaur egun, borda baten erabilera dauka Ollokoko etxeak.


    Hurrengo argazkietan Ollokoko etxea eta erroten ingurua ikusten da:



    1- Errota
    2- Beste errota
    3 Olloko etxea












    Beste errota, atzean etxea.


    Argindarra ekoizteko erabiltzen zeneko turbina xaharra

    Jose Mari Gaztañagak otarrentzako uztaiak egiteko erabili zuen etxea. Bertan, gaur egun belar pardoak daude.




    Ikusten den bezala, errota hauen egoera egunetik egunera okerragoa da. Beraien zainketaren ardura guztiona izan beharko luke, ea lortzen dugun denon artean!


    Azkenik aipatzekoa da, herriko errota hauez gain Leitzarango burniola bakoitzak (Plazaola, Mustar, Ameraun, Berinas, Ollokiegi eta Inturia)  bere errota zeukatela martxan egon ziren garaian.



    Iraldeko errota

    $
    0
    0


    Aipamen historikoak

    Historian zehar Iraldeko errotaren bi aipamen garrantzitsu azaltzen dira:

    • 1518ko urtean hasita, Iralde errotako jabeak, Juan Martinez de Berasteguik, pleitu bat izan zuen Berastegiko udalarekin.
    • 1544 VIII- 27an Berastegiko jaunttoak bere ondasunen maiorazkoa eratu zuenean, errota hau ere sartu zuen  bere ondasunen sailean. Honela dio testuak << Yten mas, los molinos de Yeralde e Arrosi, que son en la dha. tierra de Verastegui, con sus hazequias e presas e con sus sitios e paradas con todo lo a los dichos molinos anexo e pertenesçiente, ( ) conforme a una carta executoria de Sus Magestades que la dha. casa y solar de Verastegui tiene sobre y en razon e favor de los dichos molinos de Yeralde e Arrosi.>>.
    Izenari dagokionez, hainbat testu ezberdinetan Yralde, Yeralde, Herrialde... izenekin azaltzen da errota hau.

    Auzi baten historia.

    1518ko ekainean, Berastegiko unibertsitateko kontzejua, errota berri bat eraikitzen hasi zen Arrate erreka ondoan. Honela dio dokumentuak << un dia del mes de junio del mismo año (...) començaron de hazer Edificar una obra e labor nueba de molinos e para molino en el arroio de agua llamada arrate >>.
    Eraikuntza berri hau egiten hiru zurgin agertzen dira: myn Sagastiverri, min ulaçia eta Juan de gorostiçu.

    Berastegiko jaunttoa Juan Martinez de Berastegui Iralde errotako jabea, eraikuntza berriaren kontra agertu zen. Bere errota pixka bat beherago zegoenez, urik gabe geldituko zen; hortaz, jaunttoaren errotak kalte handiak jasango zituen, alerik igo gabe, makilarik edo errentarik ez zuen kobratuko.






    ...agua de Arrate junto un poco mas avaxo de la dha obra y lavor nueba ...


    Gauzak horrela, Berastegiko jaunttoak Gipuzkoako korrejidoreari bere arrazoiak aurkeztu zizkion Arrateko errotaren eraikuntza berria botatzeko eskatuz; honela dio testuak: <<...deshiziesen, e que hiziesen demoler, derrivar e desazer a sus propias espensas...>>. Arrateko errota berriak Iraldeko errotari ura moztu egiten zion, izan ere, errota honen presa Arrateko errotaren presa baino beherago baitzegoen. Bestalde, Arrateko errotaren estoldatik ateratzen ziren ur soberakinak ezin zituen Iraldeko errotaren presara bideratu, tartean herri bidea zegoelako.


    Arrazoiak azaltzen diren testu zatia:





    Arrate errekako errota berriak Iraldeko errotari sortu zizkion arazoei irtenbidea emateko, Juan Martinez Çaraçola Berastegiko prokuradore sindikoa, Jauliko jauna bertan zela eta herriko auzokide zein hainbat biztanle (vecinos y moradores), obra berria ikuskatu zuten.




    1518-XI-12an Pedro Nava korrejidoreak, obra berria ikuskatu ondoren, Tolosan eman zuen epaia. Juan Martinez Iraldeko errotako jabeari eman zion arrazoia eta Arrate errekan egiten ari ziren eraikuntza berria botatzeko agindu zuen.

    Prokuradorearen erabaki honekin Berastegiko udala ez zegoen ados, horregatik Valladolid-eko Kantzelaritzan helegite bat sartu zuen. Pleituko alderdi bakoitzak bere arrazoiak aurkeztu zituen.

    Berastegiko udalaren arrazoiak:

    • Arrate parajean lehen ere errota zaharrago bat bazela garai batean.
    • Arrateko errota berriak erabilitako ur soberakin gehiago uzten zuela Iraldeko errotak hartzeko.
    • ...
    Juan Martinez de Berasteguiren arrazoiak:

    • Lehen errota zaharragorik egon bazen ere, ez zegoen frogatuta
    • Tolosako auzian erabilitako arrazoiak ere erabili zituen:
      • Iraldeko errotari traba egiten zion herri bideak urak hartzeko garaian
      • ...
    Alderdi bakoitzaren arrazoiak aztertu ondoren, 1543 urtean epaia etorri zen. Arrazoia Jaunttoari eman zioten, udalari kalte ordaina ordaintzera zigortuz (300 duketa eta 150 anega gari) eta Arrateko errotaren obra berria botatzeko agindua luzatu zuen.


    Valladoliden emandako epaia

    Hala eta guztiz ere, epaia eman ondoren badirudi arazoak aurrera jarraitu zuela. Ondorengo testuan ikus daitekeenez, data berri bat dago dokumentuari itsatsita.


    Valladolid a veynte e ocho dias del mes novienbre del
    año pasado de mill e q (?) (52 ?)



    Beste testu batean, datu interesgarri bat dakar gai honen inguruan. Valladoliden, 1544ko abenduaren 12an Gaspar Ruiz eskribauaren aurrean Juan Martinez de Berastegui, Berastegiko Jaunak, zin egin zuen Iraldeko errotaren jabetza Berastegiko Udalarekin erdi bana zeukatela: << el molino de Iralde, e la rrenta del es la mitad deste que declara ela otra mitad de la dha unibersidad de berastegui>>.

    Hurrengo dokumentu txatalean azaltzen da azpimarratuta:




    Dokumentua honela dago bukatuta:


    Villa de Valladolid a veynte dias del mes de henero de myll e quiºs E quarenta zinco años

    Liskar honek ez dakit ze amaiera izango zuen, baina handik urte batzuetara, 1556ko urtean Martin Mayztertegui zurginak errotako presa lanak enkantean hartu zituen

    Errota hauen kokapena

    Gaur egun Arrate errekan bi errota zahar daude, hala eta guztiz ere non zegoen Iralde errota? Kokapen ziurrik ezin daiteke esan, arrastorik ez delako gelditu. Hala ere, lehen aipatutako dokumentuak aipatzen duen arabera  Iralde errota Arrate errotatik << ... un poco mas avaxo de la obra nueba ...>> dio  eta erdian herri bide bat.

    Arrate erreka inguruan errotarekin zerikusi duen toki-izenik (errotazar, errotaburu ...) aurkitzen dudan ibili naiz baina ez dut gisa horretako izenik aurkitu. Bestalde, Igeralde izeneko baserriaren aztarnak errekatik urruti daudela iruditzen zait, Iralde deitutako errota zahar hura han zegoela kokatuta pentsatzeko.

    Honez bestez, nire ustez, gaur egun Arrateko errotak dauden tokitik eta Arbide etxera bitarteko gunean  egon beharko zuela Iralde errota.


    Hurrengo argazkian Arrate errekako parajea goitik ikusita:



    1- Arrateko errotaren kokapena gaur egun


    Puntu gorrian Arrate errota gaur egun.
    Inguru honetan ote zegoan Iraldeko errota ?, auskalo.







    Uraldeak orain dela 75 urte

    $
    0
    0


          Artikulu honen bidez 1947 urteko abuztuaren 24 an izan ziren uraldeen berri eman nahi nuke. San Bartolome egun hartan izugarrizko turmoi jasa bota omen zuen Ezkurrako gaina edo Basakabi deitutako parajean.Ekaitz hartan bota zuen euri jasaren ondorioz, Gorriztaran, Malerreka eta Urumea bailarara edatu omen ziren urak.

                                           1947 urteko udara

          Leitzako Gorriztaran auzoko eta Ezkurrako pertsona helduek esan didatenez, 1947 urteko udara oso lehorra izan omen zen. Ur eskasia zela eta, euria eginarazteko ezkuldarrak errogatibak egitera erabaki zuten. Aralarko Santutegitik San Migelen irudia ekarri zuten Ezkurrako Santa Kruz ermitara eta han eskaera edo erreguak egiten ari zirela, lehertu omen zen ekaitza. Ermitara joanda zeuden pertsonak, barruan egon omen ziren euri-jasari begira kanpora ateratzeko beldurrez.

    Hara hemen Ezkurrako Santa Kruz ermita.
    Hemen ariko ziran errogatibak egiten.

         Ezkurrakoak izan ezik zenbait leitzar ba omen ziren ermitara joanak. Gero etxera itzultzeko arazoak izan omen zituzten. Errepidean igarotzeko uraldeak eta mendiz joan omen ziren beraien etxera.

         Leitzako herrian ere arazoren bat eragin omen zuen eurite haiek. Elizan igandeko meza entzun ondoren, Arakindegi tabernara salda hartzea joan omen ziren ohiturari jarraituz. Gero etxera joateko komeriak...
                                          Hernanira abisua

          Ekaitz haren berri telefonoz eman omen zuten leitzarrak Hernanira, berebiziko turmoi bota zuela Ezkurreko gainean eta hartzeko behar ziren neurriak. Hernaniarrak ez omen zuten sinisten, zerura begiratu eta dena normal ikusten zutelako.
          Gero uraldea behera iritsi zenean, komerik...

                                          Burlak, Isekak eta Txantxak

          Auzo herrien artean beti izan dira txantxa eta esamesak, hona hemen uralde hauen inguruan esan diren zenbait istorio:

          1)- Errogatiba haiek egiteko ezkuldarrak ekarri zuten San Migelen irudia  herriko askara, sartu omen zuten eta eskuakin irudia urpean eutsi egin zuten, euria egin arazteko. Horregatik bota omen zuen horrenbeste euri egun hartan.
           Ermitan errezatzen ari zirela hasi bazen euria nola ari zitezkeen plazako askan ?...

          2)- Uraldeen eraginez, Goizuetako elizako bankuak Ergobian azaldu omen zirela..
           
                                           Beste batzuk

          Beste herri batzutan ere errogatibak eta prozesioak egin izan direla entzun izan da:

          a)- Behin herriko santua hartu bizkarrean eta herrian bueltaka ibli ondoren, euririk egiteko itxurik ez eta jo ta santua herriko zubitik behera errekara botatako istorioa.

          b)- Beste herri baten, bertako santua errekan sartuta zeukatela euririk ez asten eta batek esan: "San Diburtzio, San Diburtzio egintzak euri gaiñekoan amorraiek potroak yanen dizkie".

                                 Bi iheslarien gorpuzkiñak

          Espainiako gerra ondoren, iheslari ugari ibili omen zen mendi horietan.
          Egun batean, bi gazte maki edo iheslari atxilotu omen zituzten Ezkurrako Urumea errekako Goiko zentralean mokadu bat jaten ari zirela. Zentraletik gertu Alkaideko errekan bi gazte horiei zuloa egin arazi eta ondoren, tirokatu eta zuloan sartu omen zituzten.
          Bi gazte haien hilobi gainean astigar landare bat jaio eta hazi omen zen, uralde indartsu haren eraginez, bi gorpuzkiñak eta astigar zuhaitza eta guzi urak aurrean eraman zituen.


    Ezkurrako zentral hontan ariko ziran mokadu bat egiten atxilotu zituztenean
    bi gazteek.


    Erreka hontako parajean egongo ziren bi gazteen gorpuzkiñak.
                                      

    leku bera gaur egun.


             Ez ziren nolanahiko uraldeak izango San Bartolome egun hartan. Ondorengo argazkietan ikusi liteke zer nolako txikiketa egin zituen errepide eta bide bazterreko paretetan. Ze esanik ez Urumeak zeuzkan zubietan, adibidez : Franzesen Iartzako txendako zubia, Muñagorrin putzuko zubia, San Fermin deitzen zaion errekako zubia, etbar..
       


    Frantzesen Iartzako zubia.




    San Fermin zubia gaur egun.




    Donbardolako harkaitzak.
    Arrastoak erakusten du errepidea nun zegoen.


    Bantzukin eta txarrantxakin egindako zubia.


    Beste argazki bat.
    Atzean Txuriko borda.
     

    Errepidea zenaren arrastorik ere ez da ageri.


    Ollingo parajea inguratzen.
    Bidea konponduta.


    Ollingo minak.


          
    Zubia berrituta.


    Aitasemegiko zubia.
    Atzean Intxortxa baserria.



          Hurrengo argazkia Nafarroako Zubieta aldekoa da

     
                             


          Jendeak esan ditena eta argazki hauek erakusten dutenez, ez zen txantxetako ekaitza izango.



                                                 EGURALDI  KONTUK

          Eguraldian bueltan esaldi eta izen batzuk:

          - Ura eta sua belaunez betik.
          -Agorra ezkero ez eskatu euririk, eskatu gabe nahikoa egiten dik.
          -Sulleka bota dik ura.
          -Euri zaharra.
          -Goiz gorri arrats euri
          -Arrats gorri goizean haize.
          -Eguerdiko euria, egun guztiko euria.
          -Eguzkia eta euria, erromako zubia.
          -Eguzki eta euri martxoko eguraldi.
          -Hego haizea, ero haizea.
          -Aldagoia.
          -Zaldizkoak.
          
          -Martxoko turmoia 40 eguneko ekaitza.
          -Armiarma ikusten bada euria seguru.

          -Apirileko haize gorri urte guziko gosea.
          -Garizume haizea.
          -Haize beltza.
          -Haize gorria.
          -Arabegoa.
          -Zehar haizea.
       -Sorgin haizea.


         -Euria zaildue.
         -Eguraldi zaildue.



     







     

     

     



     





     























     








     




     




























     













     









     


    ERAILKETA BAT INTURIA BASERRIAN

    $
    0
    0

             ERAILKETA BAT INTURIA BASERRIAN




    Inturia etxeko atalaurrea.


           Nire Ganbarako Koprean zoko-miaka ari naizela, Inturiako baserrian gertatu zen erailketa baten berri ematen duen dokumentazioa aurkitu dut.

                                   Gertaerak

         1774 ko azaroaren 23 an, igandea, goizeko 8:30 aldera, Inturiako etxe atarira bi gizonezko arrotz iritxi ziren. Biek Aragoiko janzkera zeramaten soinean eta euskaraz sua eskatu zioten Pablo Bengoetxeari, tabakoa erretzeko. Jarraian, burniola erakusteko eskatu zuten, eta Pablok, Inturi burniolako ofizialak, gustura erakutsiko ziela erantzun zien. 

         Ondoren, zahatotik ardo trago bat egin eta, joan ziren aragoitar itxurako bi pertsona horiek eta Pablo, Inturiko errementaria, Inturiko aroztegira edo errementaldegira. Handik denbora pixka batera itzuli ziren bi kanpotar horiek, batek haraitzetzko mandagarrote bat eskuan zeramala. Orduan Manuelak, Pabloren emazteak, galdetu zien ea non zegoen Pablo, segituan etorriko zela erantzun zioten, eta berehala dirua eskatu zioten emakumeari, Pablori egin ziotena egitea nahi ez bazuen.

         Jarraian, soka mehe batekin, Inturia etxeko karreran zegoen zutikako bati lotu zioten Manuela, eta gelak eta ganbarako kutxa miatu garrotearekin kolpeka puskatuz. Ez zuten ezer handirik aurkitu (2 errege-beloi), eta Pabloren bi alkandora eta zapata pare bat. Ganbaratik jaitsi eta Inturi etxe ingurutik alde egin zuten gaizkile pare horrek.

         Arratsaldeko 14:00 ak aldera Juan Bautista Yeregi, Ollokiegiko burniolako ofiziala, Inturizubi igarotzen ari zela, emakume baten karramiztak entzun zituen, Inturi etxeko karrerara inguratu eta Manuela ikusi zuen negarrez soka mehe batekin zutikako bati lotuta. Segituan Joan Bautistek sokak askatu eta galdetu zion, ea ze gertatzen zen. Orduan Manuelak esan zion bere senarra Pablo ez zela etorri lantegitik bi gizon haiekin batera. Manuela eta J.B. joan ziren errementaldegira eta han ez zegoen. Ondoren igo ziren antaferak ikustera eta, han zegoen Pabloren gorpua hilda uretan. Jarraian Elduaingo herrira joan eta Martin Muñagorri alkateari eman zioten mezu triste hura.

         Denborarik galdu gabe, Elduaingo alkateak talde bat osatu zuen Inturia joateko, Berastegiko Migel Lizarza zirujau maixua; aguazil lanetan M.A. Arozena ;Juan Bautista Olaondo eta F.J. Etxeberria.

         Goizeko 6:00 etan Elduain herritik abiatu eta 11:30 ean iritsi ziran Inturiko etxera. Jarraian errementaldegira joan eta beraien lanari ekin zioten.Labe baztarrean zeuden zepa pila dena purrukatuta edo mugituak zeuden. Bakarren batzuek borrokan - edo, ibilitako itxura hartu zieten.

         Ondoren antaferak ikusi zituzten eta, han zegoen putzuaren zolan hilda Pablo. Antaferak hustu ondoren atera zuten gorputza kanpora. Jarraian Inturiko etxera eraman zuten hilotza eta Maixu zirujanoak egin zituen bere forense lanak. Atentzioa eman zion gorpua ez zegoela puztua. Hil eta gero botako zutela antaferako putzura, pentsatu zuten.

         Jarraian egur batzuekin angaila bat lotu eta zortzi lagunen artean, aldin behin txandatuz, eramen zuten gorpua Elduaingo Kontsejuko  gelara eta han utzi.

         Urrengo egunean erretorea eta simonero bat etorri ziren gurutze batekin, kontseju karreran errespontsuk bota hildakoari, eta Elduaingo elizara eraman zuten; han Nokturnoa kantatu ondoren, Elizako koruaren azpian Ebanjelioaren alderdian zegoen hilobian sartu zuten Pablo Bengoetxearen gorpua.

         Ondorengo egunetan bi gaizkileen bila ibili ziren, baina ez zituzten aurkitu merezitako zigorra  emateko.

                          Lekukoen testigantza


         1)- Manuela Larramendi alarguna:

               Bi gizonezko zirela, bat luzasta eta seraila, azal zurikoa, aurpegia pikatua baztangak eraginda.

               Bestea moztaka eta sendoa, azala beltzarana.

                Ondoren, bi gaizkileen jantzien xehetasunak edo ezaugarriak ematen ditu.

         2)- Gabriel Ameztoi, Inturia burniolako olagizona. 

                Egun batzuk geldirik zeramatzala sutegiak.

         3)- Pedro Malkorra, Ibarrakoa.

               Belauntzako San Joseph deitzen zaion ermita ingurutik Ibarrako Azkue burniola aldera joaten ikusi zituela bi gizon aragoi erara jantzita.

         4)- Joan Arregi, Azpirotz herrikoa Nafarroako Erreinuan.

               Ollokiegiko burniolarako mandazain lanetan ibiltzen zena.Hildakoa ezagutzen zuela.

                Artzain batzuei entzun ziela nola Ollokiegi inguruko mendi hauetan bi gizonezkok bi pezeta ostu zizkietela prantzes ibiltari bati.

                                         Jantziak

         Manuela Larramendi alargunak epailearen aurrean eman zituen xehetasunen arabera honelako jantziek zeramatzaten bi gaizkileek:

         -Camisas muy sucias.

          -Tomasinas de paño pardo sueltas de hombro.

          - Monteras largas de lo mismo en las cavezas.

          - Calzon tambien de la misma medida de lana blanca de

            Chinchón.

         -Alpargatas con averturas por delante y atadas con cuerdas ó

           cintas verdes.


                                               Argazkiak



    Jantzien deskribapena.



    Aragoitar jantzi bat.

                             



    Inturizubi gaur egun.

       



    Elduaingo eliza.



    Elduaingo elizako koru azpia, 
    Ebanjelio alderdian sartu
    zuten Manuelen gorpua.





     Belauntzako San Joseph ermita
    gaur egun.





    Inturia etxeko argazki zahar bat.



























    BERASTEGIKO KONTSEJU ZAHARRA

    $
    0
    0

                                      Berastegiko kontseju zaharra

        Gaur egun ezagutzen degun kontseju etxe honen aurretik bazen kontseju izeneko beste etxe bat, Sarria izena zuen plaza zaharrean zegoen kokatua, eta 1610. urtetik 1710.era arte erabili zuen Berastegiko udalak herritarren beharrak asetzeko. Esan behar da kontseju etxe hartan zeudela alondegia eta ikuilua, kartzela ere bai.
        Kontsejua zen etxe hari Kakone deitzen zaio gaur egun, eta Sarria plaza Kakoneko goialdean zegoen.


                                                  

    Argazkian eskuinetara dagoen etxe zati hori zen kontseju zaharra.





    Zirkulu barruan zegoen Sarria plaza zaharra.


     Histori pixka bat



         Berastegiko herria Tolosako eremu barruan egon zen bitartean "unibertsitate" bat izan zen. Udal erabakiak hartzeko kontseju irekiak egiten ziren, herritarrak bildu eta gaiak jorratzen zituzten. Herri batzarra egiteko deia ezkila-txikia joaz egiten zuten, "al son de campana tañida", eta Arandia deitutako sagastian edo zelaian biltzen ziren herritarrak "aiuntamentua" osatuz.
        Udalbatzak, berriz, normalean herriko alkatearen etxean egiten zituzten. Adibide bat jartzeagatik, 1563. urtean Sarria plazan zegoen Martiniko Ausalon etxean (Kakone), bildu zen herriko udalbatza.

                                                         Berastegi - Elduain


        Berastegiko eta Elduaingo herriek elkarrekin amankomunean zeuzkaten burniola eta mendien ustiapenerako gaiak jorratzeko eta enkanteak egiteko (kandelan ateratzeko), Bideraungainan biltzen ziren bi herrietako ordezkariak.
        Bitxikeria bat: 1594. urtean Berastegiko eta Elduaingo udalbatzak akta hau jaso zuen, "en el término de Areyztun, al pie del rroble lugar acostumbrado se juntaron segun lo han de uso e costumbre de ser juntar los alcaldes jurados e rregidores de las tierras e hunibersidades de Verastegui y Elduayen".
        Historian aurrera eginez, 1610. urtean Sarrria plaza zaharrean zegoen Martinikorena izeneko etxea Berastegiko udalak erosi zuen.
        1614. urtean Berastegiko herritarrak Sarria deituriko plaza zaharrean batzartu ziren Tolosako eremutik banantzeko erabakia hartzeko. Garai hartan lortu zuten Tolosa bailarako 14 herrik, Berastegik barne, hiribildu-izaera edo villazgo.
        Tolosako eremutik bereizi eta Berastegi hiribildu bezala funtzionatu behar zuenez, Martinikorena etxea kontseju bezala bere beharretara egokitzeari ekin zion, eta horretarako berrikuntza lanekin hasi ziren.
        Besteak beste, honelako berrikuntzak egin zituzten, ikuiluan kartzela bat eraiki zuten eta herriea iristen ziren merkatarien karroak eta abereak jasotzeko lekua prestatu zuten. Festetan egiten ziren zezenketako itxiturak egiteko erabiltzen ziren zutoiak eta langaerak jasotzeko ere kontseju etxeko ikuilua erabiltzen zuten.
        Lehenbiziko solairuan udalbatzak bere bilerak egiteko gela handi bat egin zuten.
        "Mesoi"baten lekua ere bazuen kontseju etxe hark.
        1651. urtean "alondegi"berri bat eraiki zuten.
        Alondegi berria lehendabizikoz atera zuten enkantean. Horretarako Segura, Ordizia, Donosti eta, batez ere, Tolosako eredua jarraitu zuten arauak zehazteko. 
        Salgai hauek ziren: Garia, babarruna, garagarra, artoa, artatxikia, oloa, garbantzua, arbia, ardoa, olioa, burnia, gatza.
        Ondorengo urteetan ere berrikuntza ugari egin zizkioten kontsejuko etxeari. 1664. urtean kontseju-karreran harrizko habeak egin zituzten eta Sarria plazan ere harriak jarri zituzten zorua gogortzeko, hau dena, Joanes Aierdi maisu harginaren ardurapean.
        Zurajea josteko erabili zituzten iltzeak eta entengak Leitzako Astibi burniolatik ekarri zituzten.
        1677. urtean Elduako errotan bertako emakumea erail zuten (errotariaren izenik ez dut aurkitu). Hiltzaile hura atxilotu eta kontsejuko kartzelan sartu zuten preso. Ustezko erailtzaileak kartzelako paretari zuloa egin eta alde egin zuen.
        Berehala itxi zuten kartzelako zulo hura.
        1693. urtean, berriz, hiru presok aldegin zuten kartzelatik.
        Ikusten denez, kontseju etxe hark konponketa ugari behar zituen, esaten den bezala, bat konpondu eta bestea azaldu.
        Orduan,1699. urtean Berastegiko udalbatzak etxe zaharrakin karrerarik ateratzen ez eta kontseju etxe berri bat eraikitzea erabaki zuen.
        
        



    Kakone etxea gaur egun.
    Hor zegoen kontseju zaharra.









    Kontseju etxea

    $
    0
    0

                                Kontseju etxea



         Berastegiko udalbatzak kontseju etxe berri bat eraikitzeko erabakia hartu zuen 1699. urtean. Halaber, Martinikorena deituriko etxean zegoen udaletxe zaharrarekin ez zuten karrerarik ateratzen. Etxe zaharra beti konpontze lanetan eta beti zahar. Horrela, konponketarekin urte luzeetan aritu ondoren, hartu zuten erabakia.
        Esan beharra dago etxe berria eraikitzeko proiekturik ez dutela aurkitu litekeen datuak, egin ziren gastuen ordainketak dira eta denak sakabanatuta daude, batzuk B.U.A. beste batzuk G.A.O..

                                               Etxe berria eraikitzeko prestaketak  

        Etxe berria eraikitzeko behar zen lurzorua Sagastillun (Martintxone gaur), etxeko soroko zatia erosi zuten, "7 posturas y cuarta", neurrikoa.
        Etxeak behar zuen zurajea egiteko zuhaitzak aurretik botata zeuzkaten, lehortzen.
    Etxe berriaren "traza" edo planoa Berrobiko Martin Etxeberria Antzia maisu zurginak egin zuen. Etxearen azalera gizalur bateko neurria izango zuen.
        Hargin lanez Gazteluko Kristobal Larzabal maisu hargina arduratu zen.
        Behar zen harria, berriz, karaitz-harria, Elaunde burutik Alloar parajetik ekarri zuten. Gainontzeko harlagintza berriz, herriko lau harrobietatik: Antziolaburu, Lauzota, Arrizurreketa eta Arrimakilleta-behekoa parajetik. Baldintzetako bat: ezaugarri oneko harria behar zuen, ez zuen, izan behar kazkarra eta zakurburu formakoa; hargorria eta ongi egonkortuko zena.
        Behar zen kare bizia edo itotakoa Esolbideko karobian (Olloko aldean), erretakoa izan behar zuen.
        Morteroa edo masa egiteko harea Aresoerrekatik, Urtoko zubi eta Arrosi erreka bazterretik ekarri behar zuten.

                                                                  Zurajea

        Haritzezko trunkoak Sagarmuñaga eta Leitzalarreko Udegi parajetik ekarri zituzten. Itzain lanetan Elduako Muxika aritu zen; gainontzeko garraio lanetan herritar ugari aritu ziren araldia edo auzolanean.

                                                                  Ezbeharra

        1703. urtean, pareta egiten ari zirela, aldamioa erori zen behera bere harri eta guzti, eta Kristobal Larzabal maisu hargina hil zen, Madalena Goikoetxea alargunak kobratu zituen senar zenaren soldatak.
        Eraikinak jarraitu zuen harginak pareta eginez eta zurginak habeak bere txinelarekin, frontalak eta solibek jarriaz ganbarako solairuraino goratu zuten. Teilatua egiteko garaian hasi ziren eztabaidan eta ez ziren jartzen ados iñola ere. Orduan adituengana joatea erabaki zuten, Azpeitiko San Inazio eliza egiten aritu zen Martin Zaldua maisu zurginarengana eta Franzisko Buriñaga harginarengana hain zuzen. Erreguz etortzeko eskatu zien Berastegiko udal ordezkariek.
        Erretolikak alde batera utzi, eraikitakoa neurtu eta denen artean hartu zuten erabakia.
        Kontsejuko etxe berriaren teilatua lau isurikoa izango zen, beraiek esan zuten bezala, "piramide", baten itxurakoa.
        Erabakia hartu ondoren, teilatua eraikitzeari ekin zioten. Lehendabizi pareta gainean eta lau alderdietan zapata deitutako zura jarri zuten. Zapataren betebeharra: teilatua bere gainean egonkortzea da pareta zabaldu eta erortzeko arriskua ekidin.
        Ondoren, bederatzi habe zutik, gizon eginda, jarri. Jarraian astazaldiak; gezur-goiarak. Beraien arteko erantsiuneak edo junturak kabillekin lotuta. Hauen gainean kapirioak. Teilatuko lau kantoietatik galdurreraino dijoazten kapirioei angilonak deitzen zaie.
        Etxearen teilatuko lau alderdiko kapirio muturrek tailatuak edo apaindurak daramatzate. Kapirio gainean lata doa josita eta ertzean egatz-lata doa josita. Honen betebeharra teilatuko lehendabiziko teila-errenka zelaitzea da ongi egonkortzeko eta teilatuko urak mantsotzeko. Eta, azkenik, Aintzergako teilerian erretako teilak jarri zituzten etxeari lehorra amateko.
        1706. urtean, teilatuko etsia hartu zutenean, alkateak galdur-pesta bat antolatu zuen eta eraikuntzan aritu ziren hargin eta zurgin maisu eta peoi guztiei bazkari eman zieten.
        Oharra: Berastegin eraikin berri bati lehorra ematen zaionean, galdurrean erramu adar bat jartzeko ohitura da, eta nagusiak langileei galdur-aparia eskaintzen die.
                                              

                                                          Etxe barruko lanak

        Eraikuntzarekin jarraituz, kartzelaeraiki zuten, harri pikatuarekin egina eta bi pisukoa. gaur egun ikusi liteke nolakoa den.
        Batzar-aretoaren berezitasun gisa, esango dugu, sarrera harri pikatuareki egin zutela. Horrelako sarrerak bi omen daude Gipuzkoan, bat Azpeitiko udaletxean eta bigarrena berastegikoan.
        Zur lanekin jarraituz, solairuko oholak gaztainezkoak dira, opaitzur eta trabesarekin ongi kanteatu eta leunduak. Zurgintzan josteko erabili ziren iltzeak eta entengak Plazaolako burniolan egin zituzten.
        Gelak zatitzeko paretak oholtzarekin egin zituzten. Mahaiak eta bankuak pagozkoak dira. Sarrerako ate handia  intxaurrondoarekin egina eta batzar-aretoko atea, berriz, gereziondoaren zurarekin.
                                                           

                                                                  Armarria

            Urteetan aurrera eginda, 1731. urtean kontsejuko paretan harrizko armarri handi bat jarri zuten. Eskudo horren eredua Donostiako Pedro Joaquin de Alquizaletek egin zuen. Armarria Burgosko mendietako Isla de Trasmierako auzotar Iruñean bizi zen Domingo de la Sota maisu eskultoreak egin zuen. Armarria egiteko harri zuria erabili zuten, apika, Burgostik ekarriko zuten harri hori. Armarri hori kontsejuko paretean jarrita, Berastegiko plaza diztiratsuagoa egongo zela zioen alkateak.
        Kontsejuko paretan armarria jarri zutenean herrian berebiziko festa egin zuten herritarren artean, bazkari eder bat eta Tuterako herritik ekarritako 11 arroba ardo edan ziren.
        Urteetan aurrera eginda, 1743. urtean erlojuarentzat dorre handi bat jarri zuten teilatuan, (erlojuaren kanpaiak jartzeko eta, su-ezkilak ere bertatik jotzen ziren).
        1899. urtean armarriko hizkiak edo letrak pintatu zituzten urrutitik hobeto nabarmentzeko.
        1901. urtean kontsejuko etxean, plaza aldetik, balkoi bat jarri zuten. Azterketa eta ikuskatzaile lanak Julian Izagirre perituak egin zituen. Garai hartan Juan Bautista Gartziarena zen alkate. 
        Urteetan zehar eraberritze asko izan ditu kontsejuko etxeak. XX. mendeko 1960ko hamarkadan eta 1970 ko hamarkadan taberna berria eraiki zuten.
        Hala ere, 2010 urte inguruan eman zioten eraberritzerik handiena. Adibidez, teilatua dena kendu, zurajea dena tratatu eta berritu eta abar.
        Aurtengo apirilean bukatu dituzte ganbarako berritze lanak. 

    Argazkiak :




    Esolbideko karobia.





    Alloarko harrobi bat.





    Habea, Txinela eta Frontala
    .





    Oholak iltzekin josita.





    Batzar aretoko harrizko sarrera.





    Habea buruz behera urkilloan jarrita.
    Estilo barrokoaren ezaugarria.




    Beste habe motz bat
    gizon eginda.




    Hiru argien parean angiloiak.
    Laugarrena atzean gordean.




    A - Astazaldia.
    B - Gezur-goiarak.
    K - Kapirioak.






    Erantsiune bat kabillekin.





    Hiru astazaldi.







    Sapaiaren (sabai), beste argazki bat.





    Piramidea
    goitik ikusita.

    Marra berdean 4 angilonak.
    1 - 1 Teilatuko galgurra.
    K - Teilatuko lauau kantoiak.






    Egatzeko kapirio muturrak apainduriaz tailatuta.




    "Piramide" itxurako teilatua. galdurrean dorrea.
    Armarria eta ordularia.



    Ordainketa








    Data bat 1321.
    Bestea 1731 Armarria jarritakoa.


    Iturriak :

                      G.A.O.
                      B.U.A.
                      G.K.A.


    Article 0

    $
    0
    0

               Berastegiko Tourseko San Martin eliza

                              

                                              Berastegiko eliza Pokopandegi aldetik ikusita.

       XVI. mendearen hasieran Berastegiko San Martin eliza ttikiegia gelditu zela eta herriak zeuzkan beharretako handitzea pentsatu zuten berastegiarrek. Horretarako  lehenbizi Arandia deitutako zelaian herritarrak batzartu eta eliza hazitzeko erabakia hartu zuten.

        Elizaren buelta guztiko lurrak Juan Martinez Berastegi, Jauliko nagusiarenak zirenez, eliza hazitzeko behar ziren lur sailak eskatzera joan zen Martin Beaka, Berastegiko orduko alkatea ,Berastegiko jaunarengana.
        Eliza hazitzeko behar zen lurra lortu ondoren, 1505-IV-8 an egin zuten eskritura Berastegiko elizako eta kontzeju
     irekiko ordezkariek batetik eta maisu harginak bestetik.
        Berastegiko eliza ez zen eraiki hasi eta bukatu dena jarraian, zatika egin ziren obrak. Eraikuntzaren datu guziak denak barreiatuta daudenez artxibo ezberdinetan kronologikoki kontatuko ditut artikulu honetan.
                                    
                                        Lehengaiak
    Harriak:
     

                                                          Lararteko harrobia.





                                  Obantzunen hareharria ateratako arrastoak.

       Harri mota ugari daude erabiliak elizako paretaren eraikuntzan, karaitza, hareharria, hargorria eta abar.

    Zurajea:
        Eraikuntzaren zurezko estrukturak egiteko haritza erabili zuten. Zoruan jarri behar ziren oholak gaztainezkoak eta aldamioak egiteko pagoa ere erabili zuten.
    Zuren prestaketa:
        Lehenbizi zuhaitza begiz jo eta berezi egiten zuten basoan. Ondoren zuhaitzari bota nahi zen alderditik epaia edo koska atera, jarraian aizkorarekin lurrera bota.
        Botatako zuhaitza denbora baten lehortzen utzi basoan bertan eta lehortu ondoren egingo zuten basalana mendian edo elizatarira garraiatu ondoren, obra ondoan  bertan.
      Trunkoa garraiatzeko lehenbizi ozkoitia egingo zien trunkoari muturrean. Kateko tatuluarekin zuloa egin ondoren, lor-katea erantsi eta lorren edo arrastan elizatarira eraman.



                                Astazaldi bat bere ozkoizti eta lor-katea eransteko zuloarekin.


    Zerratu
        Zuzen zerratzeko lehenbizi markatu egin behar zan. Horretarako zugaria erabiltzen zen garai batean. Zugaria zikintzeko hiru era ezagutzen ditut nik:
        a)- Hontzi batean jarri gaztain tinta eta han zikindu haria,
        b)- Lasto izpiekin egindako erraloa hontzi batean urakin nahastu eta han sartu zugarria.
        c)- Txondar zulo batetik iruri hautsa hartu eta hontzi batean uraz nahastu eta gero han zikindu zugaria.


     

                                 Zugariarekin markatzen zurginak.Teruelko katedralean dago.


    Zerratu behar zen trunkoa zatagin gainean jarri, zugaria zuzen jarri tiran eta tak kolpea eman eta arrastoa egin ondoren arpanarekin zerratu.


                        Zatagin gainean arpanarekin trunkoa  zerratzen hiru zerrari.

    Hondarra
        Morteroak egiteko behar zen hondarra erreka bazterretatik ekartzen zuten. Lurrik gabea eta hartxintxarrak ere kaltetako izaten zituen.
    Karea
        Morteroak egiteko behar zen karea harri onakin egina behar zuen izan. Lurrik nahastu gabea eta ongi errea, batez ere arkuak egiteko erabili behar zen morteroarentzat.
    * Nahasketa:
    Errekako hondarra erabili behar denean eta mortero ona egiteko.

                          Hondarra  2  +  karea 1
    Buztina
        Teilerian erretako adreiluak eta teilak daude erabiliak eliza eraiketzeko.
                             Elizaren eraikuntza

        Eliza zaharra eraitsi ondoren hasiko ziren berria eraikitzen. Lehenbizi erabakiko zuten eliza berria nora begira eraiki. Berastegiarrek ekialdera begira eraiki zuten eliza berria. Erromatarren garaian ere tenpluen jainkoen aldare guztiak ekialdera
    begira eraikitzen zituzten. Ohitura zaharrari jarraituko zioten.


                                  Elizaren neurriak

    Luzean barrunez barru: ----------------- 35 m.
    Zabalean      "         "    ------------------ 12,03 m.
    Zabalean + Saihets kaperak ------------ 18,15 m.
    Paretaren altura -------------------------- 20,00 m.

                                           Elizaren pareta



                         Elizako pareta karaitzharri gogorreko harri sillarekin egina.

        Elizaren paretak, teilatua eta bobedak egin zireneko dokumenturik ez det aurkitu. Hori bai, maisu hargin eraikitzaileak bezela Lazaro Isturitzaga eta Gregorio Ibarrola lanak erdibana egitekotan.
         - Lazaro hil zenean bere suhi Domingo Eztalak jarraitu zuen.
         - Gregorio hil zenean bere seme Joanes-ek jarraitu zuen.
        Pareta kanpo aldetik karaitzharri gogorreko harri sillarekin egina dago. Altura berdineko harriak isodomo erara jarriak eta guztiak ongi nibelatuta.



                                 Elizaren eki aldetik leiho-biribil hau dago.

        Elizako eraikinak hego aldetik leihoak beirarekin daude eliz barrura eguzkiaren argia sartzeko.
        Eraikinaren paretaren goialdean hareharrizko gain-harri ilara dauka. Harri ilara honek kotra edo erretentxo bat dauka teilatuko euri urak gargoletara bideratzeko eta hauek paretik urrun isurtzeko ura elizako paretean kalterik egin gabe.



                                        Elizako hegatzean lau gargola.

                                                     Teilatua

        Historiako adituek diotenez honelako eraikinetan lehenbizi teilatua ematen ziotela eraikinari, gero, bere babesean bobedak egin zitzaten. Berastegiko eliza eraikitzerakoan ere hala egingo zutela pentsatzen det nik.
        Dokumenturik ez dagoenez ez dago jakiterik nolakoa zen elizako teilatu zaharrak.

         (1505-4-8)                           Torrea 

        Berastegiko unibertsitateko kontzejua, herritarrak eta elizaren eta Domingo de Inça eta Lope de Echaiz maisu harginen artean hitzarmen bat egin zuten elizako torrea eraikitzeko. Maisu hauek handik zazpi urtetara kobratu zituzten 4.054 florin.

                                                      Bobedak

        Elizako bobedak eraiki ahal izateko lehenbizi zurezko aldamioak altxatuko beharko zituzten eta ondoren arkuak eraikitzen hasi.



                              Ganga bat berreraikitzeko altxatutako zurezko aldamioa.
                         Berastegiko elizan ere hantzeko aldamioa altxatuko zuten bobeda eraikitzeko.



                                         Gangaren konponketa lanak.

        Elizako pareta kare-haitza motako harriarekin eraikitzearekin batera elizan barru aldetik hareharri beratzarekin eraiki zituzten 11,20 metro altuerako habe-harriak edo pilastrak, Habe-harri hauen kanpo aldetik kontrahormak  eraiki zituzten bobedaren arkuak bere pisuaren eraginez kanporantz egiten duen indarrari eusteko.

      Guztira hamabi pilastra daude elizan barru aldetik eta beste horrenbeste kontrahorma kanpo aldetik



                                            Habe-harri hauekin hasera, tailak apaingarri gisa.



                                         Habe-buruko xarjatik bost arkuen irteera:
                                          1 - Formeroa.
                                          1 - Perpiañoa.
                                          1 - Nerbioa.
                                          2 - Tertzelete.
     
                                     

    Habe-buru honetatik bederatzi arkuen irteera daude:
    2 - Formero.
    1 - Formero.
    2 - Nerbio.
      4 - Tertzelete.



                  Nebriak

        Elizaren erdian dagoen bobedak:
    - Giltzarri edo dintelera ----------------- 18 metroko altuera.
    - Habe-harri burura ----------------------- 11,20 metro   "
    - Pilaretik pilarera - (zabalera) ---------- 12,03 metro.

        Habe-harri hauek tailak dauzkate apaingarri gisa eta sekzio ezberdinekin eraikiak daudela ikusten da. Habe-buru bakoitzak pertsonen buru eta irudia ezberdinak dauzkate tailatuak.




                                                             Habe-buruan irudiak.



                                                                    Hemen beste irudi bat.


                                               Xarjak

        Bobedako arkuak egiteko modu berezi hau gotiko berantiarrean azaltzen da. Xarja bakoitzeko harriaren sektzioa plantilla batekin banetua, harria zelai jarri eta aldiro handiagoa jarriaz aurrera luzatuaz eta saihesara zabalduaz eginak daude elizako bobedaren jarjak.


                                              Bederatzi xarjaz osatutako xarjaldia.
                         1 zenbaki gorriarekin ostiku deitutako harria. Hor "hasten" da arkua.




                                   Eskuin aldean xarjaldia numeroak jarrita.


                                                  Dobelak

        Xarjamentu buruko ostikoa deitutako harritik gora dauden harriei deitzen zaie dobela. Elizako bobedan dauden dobela harri hauen ezaugarrietako bat kurba formakoak direla eta baibel izeneko eskuadra berezi batekin banetzen zituzten.






                                                O gorriarekin ostikoa deitutako harria.
                                                 Hortik gora hasten da bobedaren arkua.

                                                    Arkuak

        Elizako bobedak eraikitzeko mota ezberdinetako arkuak eraiki zituzten, adibidez, oinarrizkoak direnak: Perpiañoak; formeroak eta nerbioak  deituak. 
        Gero, batzuen iritzitz apaingarriak direnak, adibidez: Tertzeleteak eta uztartzaileak (ligadurak).

    Hurrengo argazkian ikus daiteke elizako bobeda.
                          


                                       D - Gitzarri edo Dintela.
                                       2 - Gurutzadurak edo Nerbioak.
                                       3 - Tertzeleteak.
                                       4 - Uztartzaileak (Ligaduras o Combados).


                                                      Dintelak

        Dobelarekin egindako bi arku nerbioa deituak, giltzatzen dituen giltzarria edo dintel harria berezia da.
        Bi motatako dintelak daude:
        A)- Bobedaren goian zelai jarrita daudenak.
        B)- Bobedaren peraltean edo inklinazioan dauden dintelak. Dintel hauei floronak ere deitzen diete.
        Dintelak bobedaren inklinazioan jartzeko ohitura iberiar penintsulan eta Britainia Handian bakarrik ematen omen da.  


    Giltzarri edo Dintel ugari.

                                    Plementuak

        Bobedaren arkuak, nerbioak, tertzeleteak eta ligaduren arteko tarteak betetzeko erabiliak daude plementoak deitutako harriak.




                                      P gorriaren parean plementaldi bat.


                                               Kanoi-ganga

        Elizako koruaren parean dagoen bobeda motari deitzen zaio kanoi-ganga. Bobeda mota hau bi zatitan osatzen da: Fajoi arkuak eta kanoi-ganga deitutako arkuak.
        Bobedari beheko aldetik begiratuta ez zaio antzematen zehaztasun handirik bainan sabaira igo eta begiratuta bai, nola dauden sei arku perpiaño deituak eta hauen tarteko betelana egiterakoan arrilluak ere erabiliak daudela ikusten da.


                                X - gorriaren parean Kanoi-ganga motako bobeda.



                     Kanoi-ganga gainetik ikusita. Sei arku fajoi zenbaki gorriekin markatuta.

    Paretetan arkuak:
        Kanoi-ganga honen parean elizako paretetan bi arku formero daude eraikiak. Nik ez dakit zertarako eraikiko zituzten arku horiek.
        Badirudi elizako koruaren parean ere aurreko partean bezela bobeda gurutze-ganga deitua egiteko asmoa izango zutela maisu harginak bainan, elizako eraikinak mugimendua egingo zuen atzeko aldera eta paretetan itzatziak ateratzen hasi, orduan, iritzitz aldatu eta beste bobeda mota hau egin ?, auskalo.


                                                
                                Ebanjelio aldeko arku formeroaren inguruko pareta itzatzituta.

        


                             Epistola aldeko arku formeroaren parean ere, pareta itzatziekin.

        Begiratu ezkero, elizak atzeko aldean kontrahorma gutxiago dauzkala ikusten da.



      (1554)                            Zurezko Kanpandorrea

        Berastegiko kontzejuak eta Agustin Olaondo maisu zurginak hitzarmen bat sinatu zuten, Olaondok elizako dorrean zurezko lan bat egin behar zuen. 

    Hara hemen dokumentuaren zatitxo bat:



    Honela dio dokumentuak: "...hubiese de levanta y llevantase un
     hedificio e obra de maderamiento sobre la torre e campanario de la yglesia parrochial ( ) quitando a la dicha torre su capitel donde pudiese estar las campanas e rrelojo de la yglesia en manera que buenamente los vezinos de la dicha universidad oyesen la voz e son de las dichas campanas ...".

    1564. urtean Berastegiko kontzejuak Agustin Olaondo maisu zurginari, alkabala izeneko zergatik ordaindu zizkion 57,5 duketa elizako kanpandorrea eraikitzeagatik.




                                                 Alkabala deitutako zergatik ordaindu zuten
     

         (1550)                  Saihetseko kaperak


        Bi kapera ziran egin behar zituztenak, bat ebanjelio aldetik dagoena eta bestea, epistola aldetik, kapera hau, berastegiarrek gazteen txokoa izenez ezagutzen degu.

        Kapilla hauek eraikitzeko ardura Hondarribiko Domingo Eztala maisu harginak hartu zuen. Herriko harrobietan harriak ateratzen Martin Azpilleta, Martin Iruin eta Pedro Sasturain aritu ziren.

        Kapillak egiteko harria beratza behar zuen izan, hori zen baldintzetako bat jarri ziotena maisu harginari. Harriak aztertzeko Eztalak Martin Mendiaras aukeratu zuen eta Martin Azpilletaren taldeak Joan Ugarte.

        Bi taldeen artean desadostasunak jarraitzen zuten nonbait eta tertzero (bitarteko), bat aukeratu zuten bi aldeek, Joanes Ibarrola maisu hargina.

        Egindako lanen balioztapena:

        Llaves ----------------- 4 Reales castellanos por cada pieza.

        Combados ------------ 6 Reales castellanos por cada bara de medir.

        Algibes principales -- A 5 Reales la bara.

        Trepantes -------------- 4 Reales la bara.

        Formaletes ------------ Por cada bara a 3 Reales.

        Dobela ----------------- Por cada bara 2 Reales.  




                                                                   Dokumentuaren puska bat



    1) - Llave (giltza). 2) - Combado (Arkua). 3) - Algibe ( bobeda txikiei deitzen zieten horrela. 4) - Trepante. 5) - Formalete (Arkuek egiteko erabiltzen zen zinbrea. 6) - Dobelaje (Arkuek egiteko harriak).




    Aljibea deitutako bobeda txikia.


    Hurrengo hiru argazkietan apaingarriak:










      (1564)          Elizan egindako eraikuntza lanak 
       
         Iruñako bikario jaunaren obra-lizentziarekin elizan egindako hargintza eta zurgintza lanen egoera aztertzaileak ikuskatzen dituzte.
        Juan Ulalde maisu harginak egindako lanen zerrenda:
        - Bi arku perpiaño bere zutikakoekin gehi bi ate.
        - Kurpitu bat.
        - Korua igotzeko eskailera bat eta, eskailera horrentzako pareta zati bat.
        - Eskailera-mailarentzako lauza jarri.
        - Sakristiko lurrean losak jarri.
        - Aldareak eta sagrarioa  egin.
        - Korua igotzeko masarekin egindako pareta.
        - Beste konponketa batzuk.
    Aztertzaileen iritziz obrak ongi eginak zeuden.

        Egiteko zeuden lanak

        - Kurpitua jeitsi seinalatu zioten lekura.  Epea ---         eguberritako.
        - Hiru habe egin esanda zegoen bezela. -- Epea hamar egun.       
        - Koruko ate zaharra itxi. Epea - hamabost egun. 



    Sakristiarako atea.
    Gotiko berantiarra.



    Zimitorioko ganbara igotzeko atea eta eskailerak.




                                                  Laukitxo gorriaren parean zegoen kurpitua.



                                              Kurpituarako sarrera zena itxita gaur egun.


       (1569)           Elizako portada

                  (Erromaniko Trantsiziokoa)



            Maiztertegi etxean bilduta, herriko eta elizako agintariak batetik eta maisu hargin Andres Sagastiberria bestetik bilduta hitzartu zuten :
        Beharrezko eta egin behar zela portada bat elizako sarreran.



                             Eliza zaharreko pareta zaharra lienço deiturikoa.


        Egin beharreko lanak  

        Arkua egiteko harri beratza erabili behar zuen.
        Morteroa egiteko kare ona eta hondarra ere garbia lur eta hartxintxarrik nahastu gabea erabili behar zen. 
        Arkua eta pareten arteko erantsiuneak harlangaitzez egindako betelana egin behar zuen.
        Plaza aldetik hasi eta elizaren pareteko lienço-arekin eta beste aldetik elizako pareta zaharraren harteko tartean, hautsita edo purrukatuta zegoena bota eta berreraiki behar zen.
        Portadari ongi geldituko zitzaion zabalera eta altura eman behar zion maisu harginak.
        Alquiza dotorea, bisitaria zena,gotzain ohoregarria ordezkatuz egin zuen azken bisitan lan hauek aginduak zeuzkan eta Joanes Gorostizu hargina harri moldurak banetzen hasia zegoen.
       Lan hauek denak hurrengo San Lorente egunerako bukatuak egon behar zuten.

              Eliz zimitorioan egindako lanen azterketa

        1572. garren urtean Andres Sagastiberriak eliz zimitorioan egin zituen lanak aztertzeko, ikuskatzaileak aukeratu zituzten Berastegiko kontzejuak eta Martin Etxenagusia erretoreak.



           Maisu ikuskatzaileek ontzat eman zituzten Andresek zimitorioan egindako lanak.


                                                   Idulkia

        Elizako erretaularen idulkia, zain zuriak dituen marmol beltzeko harriarekin egina da. Peaña hau, maisu Paskoal Intzak egin zuen 149 duketen truke.


                                Luxu handiko marmol beltzarekin egindako idulkia.

                                             Erretaula

        Idulkiaren gainean dagoen erretaula Alkizako Anbrosio Bengoetxea eskultore erromanistak egin zuen. Berpizkundeko erretaula hau, zizelkatuta egindako eta margotuta dauden irudiez osatuta dago.
        Mota honetako erretaulei "bitarikoa" esaten zaie, zizelkatuak eta margotuak konbinatzen dituelako.
        Erretaula hau1601. garren urtean hasi eta 1606. urtean amaituta agertzen da.
        Ordainketari dagokionez, lehenengoa 1603. urtean egin zuten eta  azkenekoa berriz,1650. urtean Jose Zirartegi, Ameraungo burdinolaren alokairuko bermatzaileak 66 duketa ordaindu zizkion udalbatzari elizako errenta ordaintzeko.
        Erretaula honen eskultura-ezaugarriak aztertzen ez naiz hasiko, nik baino hobeto zekien batek, M.A. Arrazola arte-historialariak egin zituen eta. "Renacimiento en Guipuzcoa", 1967.urtean argitaratutako liburuan ikus daiteke.
        Ze funtzio betetzen du erretaulak ?, nik esan behar banu, apaindu eta edertasuna ematen dio elizako zatin horri eta baitaere, apeza meza ematen ari den bitartean, elizan bildutatako fededunen arreta erretaulan zentratuko dela eta  modu horretara erlijioaren nondik norakoak han agertzen direnez , irakatsi arazteko modu bat dela.


                                     Berastegiko elizako erretaula.

        Elizako erretaula ordaintzeko herritar gehienak sartuko zituzten eta elduarrak ere bai, horrek eman dit neri atentzioa.



                                        Ordaindu zuten listaren zati bat.



                     Berastegiko Jaunarekin auzia

        Orduan egina da plano hau.



                       Puntu gorria dagoen tokian zeuden jaunttoaren aulkia eta hilobiak.

        1614. urtean Berastegiko eliz kabildoa eta udalbatzak,elizako patroiak bezala, Iruñeko apezpikutegiko ikuskatzilea den Francisco Palear Fratini  ondo egiteko eskatzen zioten atera behar zuen Berastegiko elizaren planoa, Berastegiko jauregiko jaunaren aurkako zuten auzian erabiltzeko.
        Berastegiko jaunaren aurka auzi luzea izan zuten. Oraingoan, Berastegi familiak elizan zeuzkan aulkia eta hilobia ziran, jaunari zegozkion baino leku nabariagoan zeudela. Beste herritarrek baino aurreago alegia.
        Eliz kabildoak eta herri gizonek han ez jartzeko aulkirik esanagatik, jauliko jaunak zeken eusten zion bereari.
        Aspalditik zetorren eztabaida hau, adibidez:
        1562. urtean, indarkeri ekintza bat izan zen elizan.
         Indarkeriaren deskribapena: "...acusar criminalmente a Joan Martinez de Berastegui, señor de la su casa, e a los mas culpantes se hallaren por la fuerça e biolençia que a echo en quebrar una piedra los grande que estqba echada sobre la fuesa y sepultura que esta echa e destinada para el enterrorio del dicho retor, benefiçiados y clerezia de la dicha universidad, donde fue enterrado don Martin de Echeverria, clerigo difunto...".
        1672. urtean Berastegiko udalbatzak Berastegi oinetxeak elizan zituen aulkia, lurra, hilobiak eta hezurrak bere lekutik kendu zituen. Jose Ribas Berastegi zen Berastegiko Jauna eta bere ahalordea Jose Berastegik zeukan.
        Arandiako lurrean bildu ziran berastegiarrak erabakia hartzeko.
        Honela dio dokumentuak: "llamaron a algunos mozos que se hallavan presentes y les dieron horden para que quitasen y sacasen de la dicha iglesia el banco o escaño...Luego...para que quitasen y sacasen de dicha yglesia la tumba y tarima que estavan en ella...que con la mesma horden se abrio el sitio y puesto que ocupavan las dichas tumbas y tarima y se sacaron los huesos que havia en el devaxo". Beste bi hilobiak ere ireki ziran, Torre etxekoarena,adibidez, eta hezurrak tokiz aldatu ziran. Horrela Berastegi etxeak zeuzkan lehentasunak bertan behera gelditu ziran. Handik aurrera Serora izan zen lehentasuna zuena.


         (1725)                   Purgatorioko Animak   

            Berastegiko batzarrak eta eliz kabildoak " ... benditas animas del purgatorio ..." deritzon kofradia sortu zuten. Baldintzetako bat, elizaren saihetsean aldare bat eraikitzea zuen, Pilarreko amabirjinaren aldarearen ondoan kokatuko zuten. 
        Urte berean, Berastegiko Eliz Kabildoa eta Pedro Joakin Alkizalete maisu eskultorearen hartean konbenio bat sinatu zuten erretaulako irudiak egiteko. Honela dio dokumentuak: " ... estan de acuerdo y en que pasa mayor Dezenzia y adorno y Devozion del nuevo Altar que dha. cofradia tiene determinado de colocar (...), las mesmas efigies ô bultos en ella esten puestos todo de Escultura de Medio Relieve Y mas para el Remate de dho. altar un Busto ô efigie de San Antonio de Padua tambien de medio Relieve ...".
        Aurrekontua 360 zillarrezko ezkutu.

        1726. urtean konbenio bat sinatu zuten Juan Bauptista Sagues  arkitektu eta maisu "entalladorea"  eta agintarien hartean Honela dio " ... Combenio y ajuste del nuevo corateral de Animas ...".
        " ... Parecieron, Don Miguel de Anciola presvitero Rector ..., Martin de Garciarena Sagardirena Alcalde y Juez hordinario de ella, y Pedro de Iparraguirre Arvide mayordomo manobrero principal de la Yglesia parroq. todos tres mayor parte delos Diputados y administradores dela Santa y Venerable cofradia de Animas del Purgatorio ".

        1759. urtean Gaspar Miranda Iruñeako Gotzaiak Clemente XIII. aita santuaren ebazpena jakinarazi zuen. Eliz barrutiko elizak purgatorioko animen alde aldare bat izateko baimena.


     
      
                                                            Purgatorioko animen erretaula.


          (1626)                           Zutoihal bat

        1626. urtean Tolosako Frantzisko Kolomerabajue jostunak, zutoihal bat egin zuen, Bartolome Luzuriaga, Tolosako arkitektuak elizan egindako zinborioan jartzeko.
        Oihal hau ez ote zen izango ostiral santu egunean erretaula guzia eta Doloretako Ama Birjina mozorrotzen erabiltzen zen oihal hura?.

                                    Saihetsetako Kaperak

        Elizako aldare nagusiaz aparte, saihetsetan ere badaude aldareak eta irudiak. Aldare hauetako irudien datuak kronologikoki ekarriko ditut honera:
        1)- 1667. urtean Juanes Sagues harginak, 5.146 erreal eta 22 marabedi kobratzen ditu elizan egindako saihetseko hiru aldareen truke. 
    Oraindik beste bat falta omen zitzaion.
        2)- 1668. urtean Andoaingo Pedro de Latijera eta Amezketako Joan Lopez Larrinza arkitektuak Tolosako Joan Sagues arkitektuak egindako lana balioztatzen dute, 
        Honela dio:
        "... los cuatro colaterales puestos como estan en sus altares y a toda costa bale y montan veinte y dos mil ducientos y veinte reales de vellon, no entrando en este exsamen la manufaktura de las cavezas de serafines ni los fruteros que llevan en los remates los dichos quatro colaterales ni las tablas que ha puesto sobre los altares ni tanpoco el acarreto de la obra desde la dicha villa de Tolosa (donde los fabrico) asta esta villa, el qual a echo la dicha villa parroquial por su cuenta, de forma que no entra en este exsamen sino la arquitektura y materiales que llevan los dichos colaterales ..." . 
        3)- 1671. urtean Tolosako Domingo Zatarain eta Martin Zatarain eskultoreak 258 duketa kobratzen dituzte elizaren aldaretan egindako lanengatik.
        Honela dio "... por quatro bultos que hicieron y asimismo confesaron estar satisfechos y pagados por valor  y precio de otros seis bultos que tanbien hizieron para los dichos quatro altares y haver recivido de los mayordomos de las dichas cofradias de Nuestra Señora del Rosario y San Agustin y de la limosna que hizo Lorenzo Echeverria ...".
        Urte berean Domingo eta Martin Zatarainek eta Berastegiko elizaren arteko hitzarmen bat sinatu zuten hamar eskultura egiteko.


           
                Argazki honetan ikus daiteke apaingarri gisa: Estofados, carelas, serafines, fruteros, etb.

                                        Urreztatze lanak

        1675. urtean Iturengo Juanes Irigoienek  200 peso kobratu zituen urreztatze lanak egiteagatik. Honela dio paperak: " ... por haver dorado y estofado el colateral de la capilla de la himagen santtisima de la dicha parroquial ... ".

        1678. urtean Tolosako Pedro Uzkudun arkitektuak, Aste Santurako monumentu bat egiteko konpromisoa. " ... aya de hazer y obrar para la dicha iglesia parrochial un monumento nuevo para los dias juebes y beirno Santo de cada año segun en la forma que denotan y muestran las trazas que para ello tiene la dicha iglesia ..",
        " ... la balustreria que ha de llebar por ambos lados el dicho monumento y cuatro colunas para las quatro ysquinas ... las dos primeras de la fachada huecos de dentro y con carelas y ... ".

        1731. urtean Berastegiko eliz kabildoa eta Nafarroako Beintza-Labaieneko Pablo Etxeberria urreztatzaileak hitzarmen bat sinatu zuten. Animas alboko aldarea urreztatu eta margotuko zituen Pablok zenbait baldintzapean.   

        1749. urtean Berastegiko eliz kabildoak eta Iruñeko Frantzisko Perez  margolari eta urreztatzaileak hitzarmen bat sinatu zuten "... Madre de Dios de la Soledad..." izeneko aldaretxoa margotuko zuela eta behar zituen materialak zehaztuz.
        1752. urtean margolari berdinak beste akordio bat sinatu zuen . Alboko aldareetan dauden zortzi eskultura eta zenbait kuadro margotzeko baldintzak erabakiaz.     

            (1626)                  Eliz zimitorioa



     

                                         Zimitorio zaharreko teilatua izandako arrastoak.

        1626. urteko San Bartolome egunez Iruñeko gotzainetako bat zen Josephe Gonçalezek aginduta eta Pedro de la Peña idazkariak berretsita, eliz zimitorioan hargintza lanak egin zituen maisu hargin Miguel Arriagak, eta 1650. urte inguruan Elduaingo maisu hargin Kristobal Zumarriztak ikuskatu eta neurtu zituen zimitorioan egin zituzten hargin lan haiek.
      


                     Hor agertzen den bezelako gurutze baten gainean egin zuten zin.

        1653. dokumentu batek jartzen duenez, Berastegiko elizan hargintza lanetan ari zirela euria egiten zuen aldiro, urak zimitorioan sartzen ziran, batez ere, azken sei urte hauetan, euri-urak ganbaran eta seroran etxebizitzan sartu eta hondamendia eragin zuen.
        Honela dio dokumentuan: "... que por la necesidad y peligro grande en que estaba el techo del çimenterio de la dicha yglesia y el tejado de ella y obra de carpinteria ; y el mucho y grande daño que reçevia la obra de canteria de la dicha yglesia y con las agoas llubias todas las bezes que llobia la cassa avitazion de las seroras y el çimenterio ...".
        Kalte hauek konpontzeko asmoz bildu ziran, Iruñeko gotzaintza aldetik bisitaria. Udalbatzako eta elizako ordezkariak eta kalteak ikuskatzeko, maisu eta ofizialak eraman zituzten. Hauen iritzia entzun eta kontuan hartu ondoren, Zimitorioko zurajea berreraikitzea erabaki zuten. Egin behar ziren obren aurrekontua atera eta kontseju-karreran egin zuten enkantea (kandelan), Alkizako Pedro Sarasti maisu zurginak esleitu zituen egin behar ziren lanak. Azpitik jotako aurrekonturik hobena berak aurkeztutakoa izan zan.
        Eraikitzeko garaian bete behar zituzten baldintza batzuk: Habeak, frontalak, astazaldiak, zapatak, kontragoiarak, eta abar haritzezkoak izan behar zuten, eta zoruko eta seroran etxebizitza egiteko erabilitako oholak trabesarekin ongi leunduak.
        Zimitorioan egin behar ziren zur-lanen asmoa prestatu eta berehala agertu zitzaien ezustekoa, basoan zeuzkaten zuhaitzak hezeak zeudela eta ezin zituztela material haiek eraikuntza berrian jarri.
        Orduan zuhaitzak ongi lehortzeko , lau urtez itxoitea erabaki zuten, 1653. urtetik 1657. urtera.
        Beraz, esan genetzake, garai hartan egina dela zimitorioak daukan zurgintza ikusgarri hori.

      
                    Bederatzi metro altuerako lau habe apartak bere habe-harrien gainean.



                                              Zimitorioko ganbara.


                                      Gala-galako zortzi astazaldi.


                                            
                              Seroran etxebizitza izandako oholtza zaharraren arrastoak 


       * Bitxikeri bezela, lanean ari ziren garaian, otorduak sukaldatzeko sesiñe erabili zuten.

       (1655)                                     Bi pareta

        Zuhaitzak behar ziren bezela lehortu bitartean, eliz zimitorioan bi pareta berri eraiki zituzten. 
        Elizako erretorea eta maiordomoa alde batetik, Lorenzo Orella eta Jose Gazpio maisu harginak bestetik hitzarmen bat sinatu zuten. Eliz zimitorioan bi pareta berri eraikiko zituztela 95 duketen truke.
        Baldintzak:
        - Zimitorioan plaza aldeko bidean pareko pareta dena harri urdina banetuarekin egina behar zuen izan. Sarrerako atearen parean bi leiho berri egingo zituzten, bat bestearen gainean.



                                                               Plaza aldeko sarrera.




    1654. urtean, ate bat ireki zuten zimitorioko ganbara eguzkiaren argia sartzeko.
      
        - Gainontzeko ate eta leihoen bueltako harriak ere berdin, harri urdin pikatuarekin eginak izango ziran.
        - Gelditzen ziren ate eta leihoen tarteko pareta harlangaitzez egindakoa izan behar zuen.


           

                                       Sierra de Gaztelu jartze duen zatitxoa.




    Gorostizu aldeko sarrera.

        * Gauza batek eman dit atentzioa, Izotzalde alderdiko ate eta leihoari,Gaztelumendi alderdikoa deitzen diola dokumentuan.

       (1671)               Zimitorioan lurzorua

            1671. urtean hitzarmen bat sinatu zuten eliz-zimitorioko lurzoruan harlauntzak jartzeko. Juanes Zumiza maisu hargina alde batetik eta Pedro Anziola elizako presbitero erretorea, Frantzisko Anziola (Jostuna), herriko alkate eta auzi-gizon arrunta eta Martin Aranalde Lizarraga elizakomaiordomoa" ... todos tres patronos de ella y en su nombre ... ", beste aldetik,zimitorioko lurzorua eta elizan lanak egiteko.
       "... asentar y enlosar la piedra azul bien picada el zimenterio de la dicha iglesia parroquial y el poner dos umbrales en las dos puertas ... y demas de ellos de hazer una ventana de seis pies de alto y quatro de ancho de la mesma piedra azul sobre la pila baptismal ... ".
        Jose Berastegi harginak ekarriko zion behar zuen adina losa  Lararte parajeko harrobitik.
        Kandela deitzen zaion enkantean errematatu zuen Juanes Zumizak
    eliz zimitorioan  losa jartzeko lana.
        * Bitxikeri bezela:
        Erromatarrek zioten, lurrean losa ongi jartzeko egin behar ziren lanak. Lehenbizi,lurrean harri kazkarra bota eta ongi nibelatu behar zela. Ondoren , zabalean bi oin zituzten losak, kantoak ongi banetutakoak, plasta-plasta jarri zoruan eta, losen gainean, bi oin zabaleran erretentxo bat egin. Horrela zoruan gaineko urak kanpora joango dira losei azpian kalterik egin gabe.
        Berastegiko zimitorioko zoruan denak ez bainan, losa asko horrela jarriak daude, bi oin zabaleko harlauzak eta losa hauen gainean, bere erretentxoa daukate egina. 


          
                                   Zimitorioko lurzoruko harlauzak bere erretentxoekin.


        Zimitorioko zoruan harlauza jarri ondoren, Gorostizu eta Tolaetxe alderdiko sarreretan atepeak egin zituzten. 




    Dokumentu puxka honetan dator: " Y asimismo hubiese de ser he traer la arena nezesaria y El acomodar la arena y suelo delos difuntos que se allaren en el dho. Cimenterio, ...

    Zimitorioan gorpuzkiak ?,
    Ze garaietan sartu ote zituzten gorpuak zimitorioko zoruan ?. Ez dago daturik.
    Eliza eraikitzen ari ziren garaian sartuak edo, eliz atarian hilobiratzen zituzten garaikoak ?,
    Auskalo.

        Lan hauez gain, elizara eguzkiaren argia sartzeko, epistola aldean, pontea zegoen tokian (gazteen txokoa), deiturikoa garai batean, bere parean goian leiho bat ireki zuten, 6 x 4 oin neurrikoa.
       Leihoaren bueltan harri urdina jarri behar zuen harginak txukun txukun.


                                     
                                         Hara hemen ireki zuten leihoa.
        

         (1737)                    Elizako teilatua berritu

        1737. urtean elizako teilatua dena berritu zuten, egin behar ziren lanen esleipena Martin Arregi maisu zurginak hartu zuen enkantean 199 ezkutuen truke.
        Hitzarmena sinatzeko alde batetik M. Arregi maisu zurgina eta bestetik: " Juan Antonio Erasso Retor; Martin Garziarena Arresse alcalde y juez ordinario; Simon de Arregui maiordomo manobrero principal Todos tres patronos  
       Teilatua berregiteko lanen ezaugarriak zehatzak dira:
        - Primeramente nezesitan ciento y sesenta y cinco codos de frontales en siete piezas de a veinte y cinco codos de largo cada uno y de gruesso veinte y dos onzas de alto, y veinte de ancho.---
        - Ytem nezesitan treinta codos de abatones en seis piezas de a cinco codos de largo cada uno y de gruesso diez y seis onzas a una parte, y catorze a otra parte la seguridad del galdur principal que dho. tejado ha de llevar. ---
        - ...


                                          Dokumentuaren zati bat.



             
                                           Sabaira bidean ate hau dago.



                             
    Zazpi frontal 25 ukondo bakoitzak, paretetik paretera.
                                      Frontalen gainean beste zazpi habe motz zutik.
                                      Gainean goiara, kapirioak, angiloiak, etab.

             
                                         Kanpantorrearen ondoan sapaia.

        Eraikuntza lanetan ari ziren garaian eliz nabea estalita egon behar zuen euri eta ekaitzetatik babesteko. Horretarako bela ontzik erabiltzen dituzten haize-oihalak jarriko zituzten teilatuan, batez ere aldarearen eta sakristiaren parean.
        Elizaren kontu izango zen Donostiatik edo Pasaiatik ekarri behar ziren haize-oihal haiek.



                                  Horrelako haize-oihalak jarriko zituzten.

        Berrikuntza lanak hasi eta bost hilabetera eztabaida izan zuten zurginak eta ezin zuten jarraitu lanekin. Arazo hura konpontzeko "tertzero"bat izendatu zuten, Martin de Gorostizu Torrea izan zen lan hori hartu zuena eta, dirudienez, aurkituko zion arazoari irtenbidea.
       
        (1758)               Elizetxea eta Saihets kapera

        Udalbatzak eta eliz kabildoak akordio bat hitzartu zuten: Sakristia hazi; saihets aldare berri bat eraiki; hiru saihets aldareak nibelatu eta, sakristiatik aldare nagusira igotzeko eskailerak hobetu. Egin behar ziren lanen planoak Frantzisko Ibero arkitektoak egin zituen.
        Egin behar ziren lanen ezaugarriak ongi idatzita jarri zituen Iberok.
                                                 Elizetxea



    Elizetxea.


        - Eraikuntza berriaren zimenduak lau oin izan behar zituen altueran.  
        - Paretak egiteko, harri garbia erabiliko zen. " ... a cal y canto " eginak eta, kare eta hondarrarekin egindako mortero ona.
        - moldurek eta pilastrak bufardatuak.
        - Lehenengo solairuan, apez konpesatzailearen etxe bizitzan, balkoi bat.
        - Eta abar...  
        Elizetxe berria eraiki zutenean igarobide estu bat egin zuten zimitorioko ganbarakin komunikatzeko. Gaur egun itxita dago.



                   Zimitorioko ganbaratik zetorren igarobidea. Ondoan balkoiko atea.


                                                  Igarobidea itxita dago gaur egun.

                                                Kapilla berria

        Eraiki behar zen saihetseko kapilla berriak, elizaren kanpo aldetik karaitzharriak"... a uso de picon ...", banetuak izango zuen paretak.
        Barru aldetik berriz, harri pikatua bufardatua.   



                                 Elizaren sarreran aurrez aurre saihets kapilla gaur egun.
                                               
                                                "Comunes"

        Hiru aldareak, Karmengo Gure Ama, Pilarreko Gure Ama eta Animek , nibelatuta eta simetrian jarri behar ziran.

        Eraiki behar ziren lan hauek Domingo Iparragirre Matxinea maisu harginak hartu zituen enkantean.
        Obra hauek egin ahal izateko behar zen harri urdina Galarriarreta parajean, Intza baserriko sagastiaren ondoan zegoen harrobitik atera zuten. Harriei, harobian bertan arindu lege bat eman eta ekarri behar zituzten eliz atarira.
        Harrobian harria ateratzeko ardura, Juan Gartziarena harginak hartu zuen.

                                      Lurren trukaketa

        Elizetxea eta saihetseko kapilla berria eraikitzeko behar zen lurra Gasteizen bizi zen Mª. Josefa Rivas Berastegiri eskatu zioten. Hartutako lurren azalerak 5 postura zituen. Trukean ordaina emateko Domingo zurine etxeak Zelaiaundi parajean zuen soroa erosi zuten eta ondoren Legardako markesari eman.
        Beraz:
        Bost postura azalerako soroemankorra, elizan bueltan hartu zituzten bost posturako lur-alperren truke.

        (1683)                    Elizako Organoa

        1683. urtean Bartolome Antziolak Oaxacan (Mexico), zegoen bere anai don Juan de Anciola kapitainaren agindua beteaz, Oñatiko Jose Etxebarria organogileari eman zion Berastegiko elizarako organo bat egiteko agindua. 
    Honela dio egindako lanak: " digo que yo he hecho y labrado un horgano con su caja. Para mayor ornato del culto divino"
    Organoa berriaren kostua 625 peso edo duro zilarrezkoak izan ziran.
        Juan de Anciola kapitainak 2.000 duro zilarrezko jarri zituenez, soberan gelditutako pesoak zentsoak egiteko bideratu zuten eta, "y que sirba para siempre para ayuda del salario del que la emplease en tañir el horgano".
        1740. urtean Berastegiko eliz kabildoa eta Donostiako Domingo Urruñaren artean hitzarmen bat sinatu zuten. Domingok joko zuela abestuak ziren zenbait mezatan. " Joseph Domingo de Urruña horganista tocara todas las misas de memorias ô nuevas en cuatro años. Lau urtetara, hiru urte gehiago luzatu zioten organua jotzeko epea.

                               Organo-jolea nork aukeratu

        1749. urtean Berastegiko elizan organista zein izan behar zuen aukeratzeko garaian, Berastegiko erretorea zen Andres Belauntzaran eta herriko udalbatza, ez ziran ados jartzen inolaz ere eta, eztabaida argitzeko, auzitara jo zuten bi aldeek.
        Garai hartan zeuden auzitegietatik pasa ziren aurkeztu zituzten demandak: Iruñeko Elizbarrutiko Kuriatik; Nafarroako Auzitegi Errealetik; etab.. Aipatutako auzitegiak pasa ondoren, Berastegiko udalbatzak, beraien izenean eta " como Patrona Unica Merelaga que es de la dicha su Iglesia Parroquial y de su organo que ay en ella ",zen bezela ordezkatuaz, lehen ari zen organujolea jarri zuten, Juan Mz. Jauregi. Orduan erretoreak Probintziako Korrejidorearengana jo zuen. Bi aldeek beraien arrazoiak aurkeztu ondoren, nola ez ziran ados jartzen, Korrejidoreak,Jaureguiren ordez Hondarribiko Francisco Xavier Mendizabal Vazterrecheaaukeratuzuen elizan organoa jotzeko.
        Berastegiko udalbatza epaiarekin konforme ez eta Valladolideko Kantzilleritza apelatu edo jotzeko asmotan zebillela agertu ziran "pakegilleak", honela dio testuak "havian entrado de por medio Perssonas ônrradas y de buen zelo por evitar costas y Disenciones q. entreambas partes pudiera Redundar, y para quedar del todo estinguidos y finalizados dho pleito q. esta pendiente y otro q. pueden subzitar esta dha Vª y en su nombre los Constituyentes havian Declarado y acordado en vista de unos Dictamenes ...".
        Laburbilduaz, bi aldeek sinatu zuten konkordia eta transakzioa. Lan horretan agertzen diren pertsonak hauek dira, eliza ordezkatuz Andres Belauntzaran eta herri-gizon lanetan, Juan Munita alkate bezela eta beste 16 kide auzotar berezi bezela.



         Udalbatzak garipena ospatzeko jarriko zuen garai hartan kuadro hau bere VITOR eta guzti.


      (1894)                           Organo berria     

        1894. urtean Bordelen, Georges Wenner etxean, Berastegiko elizarako organo berria erosi zuten; nork egin zuen organoa ez dago garbi.
        1885. urtean zendu zen Georges Wenner organogilea. Hiru urte lehenago 1882. urtean, Wenner-ek Nicolas Gaston Maille bere ikaslea eta langilezainari (kapataz),saldu zion bere enpresa eta honek organoak egiten jarraitu zuen. Beraz, Maille organogileak egina izango da Berastegiko elizako koruan dagoen organo eder hori.
        Garai hartako faktura ikusita, organo berriaren kostua 10.000  libera izan zen gehi 1.500 pezeta kontuan gero sartu zituztenak.
        Anciola kapitainak ordaindu zuen organo zaharra ere, han enpleatu zan organo berria ordaintzeko Bordeleko Maille organo lantegi enpresan.
        
      

      

                                Organo berriaren xehetasunak eta prezioa.




                                               Gaur egun elizan dagoen organoa.


               
                                              Bordeleko organogilearen enpresako txapa.



        (1769)                                 Eskailerak      

        Zimitorioko ganbara igotzeko eskailerak Frantzisko Salegi harginak egin zituen lanak enkantean hartuta.

       

                                              Zimitorioko ganbara igotzeko eskailerak.


       

                1659. urtean eraiki zituzten bigarren zoruko korua igotzeko eskailerak. 

                                               Elizako korua



                                  1673. urtean eraiki zen elizako koru berria.



                          Zazpi zurmaila daude koruan, oholak trabesarekin leunduta.      



                              Korua eraikitzeko azpian jarri zuten zurajea.
         
                                 Serorak eta Sakristauak

        Garai batean Berastegiko elizan eta herriko ermitetan serorak zeuden eta beraien lana eliza eta ermitak garbi mantendu, kanpanak jo, limosnak bildu etab., honela dio dokumentuak "...obligacion de asistir a Rogativas y con la pension de tocar campanas en todos los tiempos de Nublados y Truenos empezando desde tres de Mayo hasta catorce de septiembre ...".
        1770. urtean erregeak dekretu bat idatzi zuen esanez, serorak hiltzen zihoazen einean bere ordez sakristauak izendatu behar zirela. Ordundik aurrera hasi ziran sakristauak seroran lan berdina egiten.



                                  Elizako bataiarri edo Pontea

        Garai batean bataiarri edo pontea gazteen txokoa deitutako saihets kaperaren parean kokatu zuten. Gero, elizan atzean ebanjelio aldean ezagu genuen.Gaur egun , elizan sartu eta aurrez aurre dagoen saihets kaperan dago kokatua.



                                     Saihets kapillan dago bataiarri edo pontea.


                                                  Bataiarri edo pontea gaur egun. 


                                          Zimitorioko mahaia

        Zimitorioan sartuta eskuinetara badago harrizko mahai bat, inork ez daki zertarako zen egina. Bere erabilpenari buruz esan, janariak bedeinkatzen ziren garaian erabiltzen zela. XX. mendeko 20. garren hamarkadan umeei dotrina ematen ere bai. Hortik aurrera nik ez dakit.
        Mahaiaren gainean idatzita dauka:Lo hizo de limosna Agustin deUstoa Meaca.
        Agustin Ustoa deitutako gizon hura 1785 urte inguru joan zen Meaka baserrira, beraz, garai hartan egina izango da harrizko mahai hori.   


                                       Meakako Agustinek ordaindu zuen mahaia.
                                                            
         
                                          Elizako beirateak




                                       Berastegiko eskudoa dagoen leihoa.




                                                                        Jesusen jaiotza.



                                                 Jesusen bataioa. 



                               Elizako kanpantorrea

        Elizako kanpantorrean hiru kanpana daude. Haundia Danboliñeneko amerikanoak oparitua. Kanpanak horrela jartzen du: Pedro Saizar y su esposa ...  Bigarren kanpana, Antsoneko amerikanoak, Jose Lorenzo Azpirozek oparitua. Hirugarrena ez dakit.
        Agonia jotzen denean, kanpana haundiarekin,finkoa denarekin, jotzen da.

        Argazkiak:


                                                      Kanpantorrea

        Elizako kanpantorrean hiru kanpana daude. Haundia Danboliñeneko amerikanoak, Pedro Martin Saizar eta Maria Bautista Lizarribar senar emazteek oparitua. Bigarren kanpana, Antsoneko amerikanoak, Jose Lorenzo Azpirozek oparitua. Hirugarrena ez dakit.
        Agonia jotzen denean, kanpana haundiarekin,finkoa denakin, jotzen da.                  



                                                                        Kanpana haundia.



                                      Kanpanaren mihia hedearekin lotua.




    Jose Lorenzo Azpirozek ordaindua.




                                               Hirugarren kanpana.


    Motzean:

        1669. urtean Miguel Lizarza Esoinek Auzangarateko karobian karea erretzeagatik kobratu zuen.
        1673. urtean elizan Lizarraga aldetik zegoen leiho zaharra itxi egin zuten.
        1717. urtean elizan epistola aldetik goienean leiho bat ireki zuten aldarera eguzki argi gehiago sartzeko.
        1719. urtean Leitzako Leitzalarre parajean haritzak bereizi eta markatu zituzten Berastegiko elizarako. Ondoren basalana egin zuten elizatarira ekartzeko.
         1840. urtean gaueko bederatzietan, zimitoriotik sakristauaren gelara doan eskaileran Maria Josefa Gartziarena (Txardinekoa), 16 urteko neska bortizki eraila agertu zen.



                         Hemeroteka : 1923. urtean. Orduan ere lurrikarak izaten ziran.


    Iturriak

        Iruñeko Eliz Barrutiko Artxiboa.
        Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
        Berastegiko Udal Artxiboa.
        Ganbarako Kopreko Altxorrak.

    Laguntzaileak
        
        Kontxi eta Iñaki. Argazkilari lanetan.
        Maria Rosa Ayerbe Iribar. Eman dizkidan argibideengatik.
        Javi Castro. Hizki bihurriak irakurtzen lagundu diralako.
        Luixito Saizar Azpiroz eta Gregorio Yeregi. Elizako ateak irekitzen etab.

    Bitxikeri bat:
        XVII. mendearen erdialdera, hitzarmen bat edo, erainkuntzaren bat edo, antzeko zeozer enkantean atera behar zenean, "en candela", esaten da. Enkante hura nola egiten zuten, hara hemen testoa:
        "y que el dicho...jurado executor...pussiese una bela encendida en el mango de un cuchillo y aquel fijado en el suelo ; y dixo el alta y legible voz de como durante se acabasse de quemar y consumir el dicho cavo de bela se avian de rrematar al mas dante las dichas herrerias... Enkante hau burniola bat errentan ateratzeko egin zuten.
         Hemen azaltzen den bezela egiten zituzten kandelatzeak.
        Nahiz eta gaur ahaztuxea egon hitz hau, garai bateko inguru hauetako zaharrak, ia orain harte kandelan ateratzea eta kandelatzea esaten zioten enkanteari.
           
           









    Viewing all 39 articles
    Browse latest View live